2015/09/21


UZTAILAREN 10EKO OHIKO PLENOA

2015ko uztailaren 10ean, barikue, 16:00etan,  Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

  1. Aurreko Plenoaren aktaren onarpena.
EHBilduk zuzenketa batzuk egiten deutsoz.

  1. Soloeta-Makasti bidearen deslindean aurkeztutako errekurtsoaren ebazpena.
Alkateak azaltzen dau txosten juridikoa falta danez gaia mahai gainean geratuten dala hurrengo plenorarte.


  1. Derrigorrezko bidean zergak kobratzeko Arratiako Udalen Mankomunitatean utzitako eskumenaren berreskuratzearen onarpena eta Foru Aldundiari eskumena emotea.
Alkateak proposatuten dau ordaindu gabe gelditan diren zergak kobratzeko eskumena Diputazioari emotea, honek %5 kobrauko leukelako. GESMUNPALek orain arte %20a kobretan izan dau.
EHBilduk dio orain arte inoiz ez dala esan zerga batzuk kobrau barik gelditan izan direla. Jakin beharko zala arrazoia egoera ekonomiko larrian egoteagatik gertatzen bada. Eta proposatuten dau udalak berak hartzea bere gain kobretako ardura hori.
Botaziora joanda EAJk 4 boto Diputazioa izatearen alde eta EHBildu   absteniduten da.

  1. Gorbeia Kontzerbazio Bereziko eremua izendatzeko alegazioak aurkeztea.
Alkateak diño EAJ “en principio” kontra dagoela. Uste dauriela indarrean dauzen neurriek nahiko direla. EHBilduk eskatan dau gaie mahai gainean gelditutea denbora eukiteko aztertuteko, gainera alegazioak aurkeztuteko epea ez dala amaituten abuztuaren 19 arte.Onartuten da. Alkateak diño abuztuaren 13an, 20:00etan, egingo dan ez ohiko plenoan eztabaidatuko dala.

  1. Udal jabari publikoa erabilera pribatiboagaz erabiltzeko Ordenanatzaren azterketa.
Alkateak azaltzen dau okupaziñoari buruzko 1997 eta 1998ko ordenantza biek batu gure dauriezala, argi ez dauelako jaietan nork ahal dauen udal jabari publikoa erabili, non, zelan, zenbetek, …. .
EHBilduk adierazten dau indarrean dauzen ordenantzak aipatuten daurien bakarra dala zenbat ordaindu behar dan, ez txosnak nork ipini ahal dauen, ez ze leku erabili ahal dan.
Alkateak diño iraila/urrierako borrador bat einde eukiko dauriela. EHBilduk proposatuten dau batzorde bat sortutea gai hau aztertuteko. Alkateak ontzat emoten dau.

  1. Arratiako Udalen Mankomunitateko Zeanuriko udalaren EAJ-PNVko ordezkariaren izendapenaren baliogabetzea eta barriaren izendapena.
Alkateak azaltzen dau Gurutze Etxebarriak, EAJren Mankomunidadeko ordezkarie danak, ezin izingo dauela bere kargue irailararte bete, arrazoi personalagaitik. Hori dala eta bere izendapena baliogabetuten dauriela eta bere ordez Eneritz Iza izendatuten dauriela. Irailan barriro Gurutze Etxebarria izendatuko dauriela EAJren Mankomunidadeko ordezkari.
Honen aurrean EHBilduk seriotasun falta handie salatuten dau.

  1. 2015eko Aurrekontuaren 2. modifikazioaren onarpena.
Alkateak idazkarieri emoten deutso berbea modifikaziñoaren azalpenak emoteko:

Partida batzuk gehituko dire:
1300 22705:  Animali batze zerbitzua: +2.200€ (aurrekontuan jarrita egon dana nahikoa ez dalako izan).
1610 22102: Ur Hornidura kontsumoa: +6.000€ (ordainketetan atzerapen batzuk egon dire).
3340 22606: Iharduera soziokulturala: + 10.000€ (Ander Manterolaren liburua).

Partidak batzuk sortuko dire:
9200 ----: Alkatearen ordenadora: 563,78€
3410 ----: Frontoiko tabernako izotz makina: 1.840€

Dirusarrerak:
43200- (kulturako trasferentziak): +4.000€
870- 2014ko diruzaintzako gerakin likidoa: 16.576,78€

EHBilduk:

  • adierazten dau gastuen justifikaziñoa korporaziñoko presidenteak egin behar dauela eta ez idazkariek. 
  • galdetuten dau ia horrenbeste animali batu diren partida gehitu behar izateko. Ur Horniduraren kasuen kontadorak direla eta dala erantzuten jako.
  • zehastuten dau izotz makinaren faktura 1.831,45€ko dala.
  • Iharduera soziokulturala partida dala eta  zalatuten dau 16.643,55€ gastetea liburu baten bilduma erosten (500 liburu guztira), herriko liburutegia guztiz ahaztute dagoenean. Labayruri eskatutea faktura desglosatue egitea. Jakin gure dau zelan eta zenbet berreskuratuko dan. Alkateak erantzuten dau librurua 15€tan salduko dala, inguruko udalei 20 liburuko lotea opatuko jakiela. EHBilduk galdetuten dau zergaitik herritar baten liburua diruz lagunduten dan eta ez  beste batzuena, adibidez “Arratiako postalak”.
  • Diruzaintzan gerakin likidoa, "Remanente de tesorería", positiboa danean, 5/2013 Foru Arauak, ekainaren 12koak, diño  erakundeak zorra badauka gerakin hori zor bizia amortizatzeko erabiliko dala eta ondoren aurrekontu aldarazpenak finantzatzeko baliabidetzat. Aukera dau egiten diren modifikazioak finantziatzeko, baina hau ez zala 1.aukera izin behar. Idazkariek erantzuten dau udalak deukon zorra %35etik beherakoa danez ez dala amortizaziñorik egin behar.
  • Gaineratuten dau sarrerak (20.576,78€) eta gastuek (20.603,78€) ez datozela bat. Legeak ez dau hori baimentzen. Alkateak diño akats hori matematiko errez konponduten dauriela zenbakiek bat etorri deitezan.

Bozketara joanda: modifikaziñoaren alde 4 boto EAJkoak eta 4 boto kontra EHBildukoak. Alkateak kalitatezko botoa erabiliz 2015eko aurrekontuaren 2. modifikaziñoa onartuten da.

  1. Zeanuriko herriaren LGTB eta pertsona askeen aldeko adierazpenaren onarpena.
Aho batez onartuten da.

  1. Herriko Tabernen Aldeko adierapenaren onarpena.
Aho batez onartuten da.

  1. Erregu eta galderak. 
Eneritz Izak udalekueri buruzko informaziñoa emoten dau: 15egunekoak izin direla, 15 umek parte hartu dauriela, kostue 2.803€koa izan dala eta kuoten bidez 1.720€ jaso direla.
Alkateak diño Karmele Aranaren etxe aurreko bidearen deslindearen gaie birplanteauko dauriela, alde biek arrazoia deukielako, abogadue aldatuko dauriela, ebatzie dokumentazioan oinarritute hartuko dauriela eta ez eritzietan. EHBilduk diño oin arte EAJk esaten ebala Inforlurrek egineko txostenean argi gelditan zala bide horren nondik norakoak. EHBilduk deslindearen aurrean dagozan zalantzak kontuen hartute beti proposatu izan dauela akordio batera heltzea.

EHBilduk galdetuten dau:
  • auditorieri buruz barririk dauen. Behin betikorik ez dauela.
  • noiz erantzungo diren Bilduk 2014ko kontu orokorrari aurkeztutako alegaziñoak. Alkateak erantzuten dau puntu hau Kontu Orokarraren batzordera eroango dauriela.
  • Kanpanako bidea barriro be egoera oso txarrean dauela. Obra nahiko barria danez ia garantia barruen dauen. Erantzuten jako begituko dala.
  • EAJko zinegotzi bakoitzaren arloak zeintzuk diren. Hurrengo plenoan esango dauriela.

EHBilduk eskatuten dau:
  • Birplantetea udalbatzen eguna. Ez da onartuten.
  • Dirulaguntzak emoteko ordenantza bat egitea, legeak halan eskatuten dauelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario