2015ko IRAILAREN 11an, barikue,
16:00etan, Ohiko Osoko Bilerari hasiera
emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe
Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.
Aurreko
Plenoaren aktaren onarpena.
EHBilduk adierazten
dau 2015eko ekainaren 29ko akta onartu barik gelditu zala, baia horren
zuzenketarik ez dauela hartu. 2015eko uztailaren 10eko aktari zuzenketak egiten
deutsoz.
Soloeta-Makasti
bidearen deslindean aurkeztutako errekurtsoaren azterketa eta onarpena, halan
badagokio.
Alkateak azaltzen dau errekursoari
ez deutsiela erantzunik emongo, horren ordez parte bieri akordio batera heltzea
proposatuko deutsiela. Proposamena izingo dala bidearen albo bietara pinuen
susterrak topetea eta hori izitea bidea marketako abiapuntue.
EHBilduk adierazten dau aurreko
legegintzaldien danon adostasunegaz, 2014ko abenduaren 2an, onartu zala deslindearen
tramiteari hasiera emotea, Inforlurrek egineko txostenean oinarritute. Orduen galdetu
ebala ia akordiorik posible ez zan eta
erantzune ezetz izin zala. 2015eko martxoaren 4an, Olibarestarrak aurkeztutako
alegaziñoak ez zirela onartu, barriro be Inforlurrek egineko txostenean oinarritute.
2015eko martxoaren 12an, “apeo” bat egin zala, limiteak in situ marketako.
Interesatuek aurrean egon zirela baina ez zirela ados egon. 2015eko martxoaren
30ean, danon adostasunegaz, deslindea onartu zala, barriro be Inforlurrek egineko txostenean oinarritute. Orain
arte, ebatziak txosten tekniko eta juridikoetan oinarritu direla. Horregaitik EHBilduk,
oraingoan be barriro, falta dan azken txosten juridikoa eskatan dau, errekurtsoari erantzuten deutsona. Alkateak
diño txosten hori ez dala beharrezkoa, gastu bet bakarrik izingo dala,
proposatuko dauela akordiora heltzea.
EHBilduk galdetuten deutso ia auzi
honetako parte biek bere proposamenaren barri deukien. Alkateak ezetz
erantzuten dau. EHBilduk uste dau lehenengo eta behin inplikauek jakin beharko leukiela
zein den emon gure dan irtenbidea eta gero plenora ekarri. Arazoa ez dala
konponduko plenoan gauze bat onartuteagaz, gero onartu behar daurienak ez
badaurie halan egiten. Galdetuten deutso idazkarieri ia posible dan alkateak
esaten dauen moduen jokatutea, hau da, bidearen
deslindean aurkeztutako errekurtsoari erantzun bet emon beharrean, proposamen
bat luzetutea. Idazkariek diño errekurtsoari erantzuna emon behar jakola eta
gero, gure izin ezkero, akordioaren proposamena onartutea.
Gaie mahai gainean geldituten da.
AUMko
Zeanuriko udalaren EAJ-PNVko ordezkariaren izendapenaren baliogabetzea eta
barriaren izendapena.
Eneritz Izaren
izendapena baliogabetuten da eta Gurutze Etxebarria izendatuten da barriro.
2015eko
aurrekontuaren 2. modifikazioaren alegazioen azterketa eta behin betiko
onarpena, halan badagokio.
EHBilduk
azaltzen dau sarrera ez finalista barriek biltzen badire edo aurre ikusitakoak
baino handiegoak badire, eta gainerako sarrerak normaltasunez gauzatuten
badire, sarrera horiek zorra gutxituteko erabili beharko zirela, porzentaje
baten arabera, edo aurrekontua aurreikusita dauden beste zorpetze-eragiketa
batzuk saihestera. Ekitaldia ixten danean finantzaketa-ahalmena geratzen bada,
zorpetze garbia gutxituteko erabili beharko zala araudiz ezarritako zenbatekoa.
Diruzaintzako gerakina lehenik eta behin zorra gutxitzeko erabili beharko zala
eta gero alderazpenak edo modifikazioak finantziatzeko.
Alkateak
erantzuten dau ez dala egia zorra gutxituteko erabili behar dala, idazkariek be
halan diño. Diputaziñoaren oniritzia deukiela modifikaziño honen aurrean.
EHBilduk
erantzuten deutsie norberen etxean jokatuten dan moduen jokatu beharko zala
udal diruekaz, hau da, normalean zorretan egon ezkero ez geunkela liburu
bilduma bat erosiko sarrera barriek eukin ezkero.
Gaineratuten dau
dirulaguntzak emoteko ordenantzarik ez dauela, legeak halan eskatu arren. Galdetuten
dau ze irizpidegaz diruz laguntan diren ekintza batzuk, baina beste batzuk ez. Gogora
dakar uztailako plenoan esan ebala Ander Manterolaren liburuen faktura
desglosaute eskatu beharko zala. Eta honegaz batera eskatan dau hemendik
aurrera argitutea faktura bakoitza aurrekontuetako zein partidetik ordainduko
dan.
EHBilduk 2015
aurrekontuaren 2. modifikaziñoari aurkeztutako alegaziñoak ez dire onartuten:
EAJk 5 kontrako boto, EHbilduk 4 aldeko boto.
EH
Bilduk aurkeztutako “Siriako errefuxiatuen inguruko adierazpenaren onarpena,
halan badagokio.
EHBilduk diño
batzorde informatiboan EAJk ez ebala adierazpenik aurkeztu eta batzorde
horretan sarratuten dala plenoko gai ordena. Gaineratuten dau prest agertu zala
gai honen inguruen testu bet adostuteko.
EAJk diño Eudel,
Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak plan bat landu dauriela, eta prest dauzela ez
bakarrik datozenak lagunduteko baizik eta bertan dauzenak be.
EHBilduk
proposatuten dau harrera etxe zensoa egitea, lagunduteko prest dauzen
herritarren zensoa egitea, jardunaldiek antolatutea Siria, Iraken, … gertatuten
dabilenen inguruen. Hau da gure elkartasune ez deitela zenbaki hutsean gelditu.
Siriako errefuxiatuen
inguruko adierazpena ez da onartuten, EHBilduren 4 aldeko boto jasoten dauz,
baina EAJren 5 kontrakoak.
EAJ-PNVk
inmigrazioari buruz aurkeztutako adierazpen instituzionalaren onarpena, halan
badagokio.
Alkateak
erretiratu egiten dau puntu hau, batzorde informatiboan ez ebalako aurkeztu. Diño
hurrengo plenoko gaietariko bat izingo
dala.
Erregu
eta galderak
Alkateak hurrengo gaien barri
emoten dau:
- Gobernu Batzordea irailaren 24an, 19:30ean, izango dala.
- Kontu Orokorraren Batzordea egun berean 20:30ean batzartuko dala.
- “Fondo de Mejoras”-etik 47.000€ inguru jasoko direla. Birlandaketa bat egingo dala, sei enpresa gonbidatu direla eta epea irailaren 26an amaituten dala.
- Auditorieri buruz ia Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenak zer esan dauen eta zeintzuk diren EAJk aurkeztu dauzen alegaziñoak. (Sanz&Saiz abogadueri 302,50€ pagau jakie alegaziñoak egiteagatik). Idazkariek erantzuten dau txostena alkateari bakarrik emoten jakola. Txostena behin betikoa danean publikoa izingo dala.
- Alkatearen delegaziñoari buruz: uztailako plenoan alkateak esan eban iralaikoan argituko ebala baia horren barririk ondiño ez dau. Alkateak diño hurrengo plenoan esango dauela, zeozer aurreratutearren Eider Ajuriagerra kultura zinegotzie dala, Felipe Agirrezabala Basoa, nekazaritza eta abeltzaintza arloa eroango dauela, Eneritz Iza Hezkuntza, Gurutze Etxebarriak batzuk.
- Ikastarorik antolatuko dan: Eider Ajuriagerrak panfleto bat banatuten dau antolatuko diren ikastaroen informaziñoa deukona:
I:
Zuriñe Oruemazaga. Astelehen-Eguaztena 18:30-20:00//30-35€hilean.
II:
Peio Larrakoetxea. Martitzen-Eguena 19:30-20:00 //30-35€ hilean.
GAP:
Peio Larrakoetxea. Martitzen-Eguena 18:00-19:30 //30€ hilean.
Erlajazioa: Aurelio Torres. Eguena 10:00-11:30 /
20:00-21:30 //20€ hilean.
Txikung: Aurelio Torres. Martitzena 10:00-11:30 /
20:00-21:30 //20€ hilean.
Pintura: Jabier Pérez. Martitzena 18:30-20:30 // +- 20€
hilean.
Sukaldaritza: Patxi Rincón. Eguaztena 19:00-21:30 //
150€ hiru hilabetero (osagaiak barne).
Mazala emakume
taldeak udalari eskatan deutso:
- Emakumeen Mundu Martxaren adierazpenagaz bat egitea. Alkateak diño erantzune emongo jakiela.
- Irailaren 17en, 18:30 Emakumeen mundu martxaren aurkezpena egiteko kultur etxeko gela nagusie erabilteko baimena. Baietz esaten jako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario