2016/12/08

AZAROAREN 23KO EZ OHIKO PLENOA

1. Azaroaren 25, Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dala eta, adierazpenaren onarpena.
Alkateak aurkeztuten dau gaia esanez EUDELek  eta Mankomunidadeak proposatuten daben testua dala.
EH Bilduk adierazten dau testua Istanbuleko Hitzarmenean oinarrituten dala. Hitzarmen hori sinatu eban lehenengo herrialdea Turkia izan zala. Azken egunotan Turkia hedabide guztietan agertu dala emakumeen kontrako araua indarrean ipini gura izan daualako. Holango kontraesanak onartezinak dirala. Gaineratuten dau testuen ez dala neurri zehatzik aipatuten, adibidez, datorren urteko aurrekontuen bardintasun partida handituteko konpromisorik, Diputazinoari eta Emakunderi gauza bera eskatutea. Bai aipatuten dala mugimendu feminista eta emakume alkarteekaz alkarlana bultzatutea. Baina errealitatea beste bat da. Herriko andra taldeagaz ez dauala informazino trukaketarik udalaren aldetik. Eta salatuten dau azaroaren 25a manifestazinoa deitzen izan daben kartelak desagertu dirala paneletatik.
Alkateak ez dau onartuten testuari aldaketa honeek egitea. Bai onartuten dau testu amaieran zehaztutea manifestazinoa Igorren, 19:00etan dala.
Adierazpena onartuten da EAJ-PNVren botoakaz. EH Bilduk kontra botetan dau.

2. Euskeraren Eguna dala eta adierazpenaren onarpena.
EH Bilduk testua dala eta zehaztapen batzuk egiten dauz. Euskera ez dala bakarrik 3 probintzietako hizkuntza. Euskal herria harago be badoala, Iparralde eta Nafarroako hizkuntza be badala. Errealidade hori ez dala aipatzen.
Adierazpena aho batez onartuten da.


AZAROAREN 17KO OHIKO PLENOA

Plenoko gaiak jorratuten hasi aurretik alkateak dino abuztuaren 2ko plenoa deuseztatuta geldituten dala, beraz, pleno horretako akta ez da onartu behar.

1. Aurreko Plenoen akten onarpena.
- Irailaren 16ko akta onartuten da.
- Urriaren 14koari zuzenketak egiten jakoz.
Alkateak dino logo barriko torreko marrak loditu egin behar dirala.

2. Toki eta Bide Publikoen Publizitateari buruzko Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onarpena.
Alkateak dino alegazinorik ez danez egon ordenantzearen aldaketea onartuteko botazinoa egingo dala.
EH Bilduk dino paneletan  herriko publizidadea eta beste batzuk ipini orduan pilatu egiten dirala eta eskatuten dau panel gehiago ipintea.
Ordenantzearen aldaketak aldeko 4 boto deukoz, EAJrenak eta 4 boto kontra, EH Bildurenak. Alkatearen kalidade botoagaz ordenantzearen aldaketea onartzen da.

2016/11/03

URRIAREN 14KO OHIKO PLENOA

1. Aurreko plenoen akten onarpena.
- Uztailaren 15ekoa onartuten da.
- Irailaren 16koari zuzenketak egiten jakoz.

2. Zeanuriko Udalaren jabetzapeko basoetako belardien ustiaketea arautzen dauan Ordenantzearen aldaketearen hasierako onarpena, halan bajagoko.
Aurreko plenoan azaldu zan moduan aldaketak honeek izango dira:
-Urtero pastuak ordaintzen dabezan ganaduaren zerrendea udalbatzak aztertu eta onartzea, ikusteko ze ganadu mota eta kopuru dagoan.
-Udalak Gorbeiako parkean lurra daben udalakaz konbenio bat egiteko aukerea izatea, bere ekimenez, edo eskari baten ondorioz . Konbenioak epe jakin batzuetarako izango litekez.
-4 atalean ahuntzak pastetako eskubidea daben ganadu legez jartzea.
-1999ko urtarrilean onartutako aldaketea sartzea, lehen aldiz Zeanurin pastatzeko ze ezaugarri izan behar diran batzen dauana.
-Salbuespen legez, Gorbeiako Parke Naturalean lurrik ez daben udalerriekaz be konbenioak egiteko aukerea izatea, beti be ardientzat eta proiektu bat aztertu ondoren.
-Tasak: barriak onartu beharko litekez.

EH Bilduk dino argi gelditu behar dala Ordenantzearen 14. atalean (Jarraipen Batzordea) Udala be Batzordeko kide dala. Ontzat emoten da.
Danon adostasunagaz ordenantzearen aldaketak onartuten dira.

2016/10/04

IRAILAREN 16KO OHIKO PLENOA

2016ko irailaren 16ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.   
1.- Aurreko plenoen akten  onarpena.
- 2016ko martxoaren 4ko akta eta ekainaren 10ekoa onartuten dira.
- 2016ko uztailaren 15ekoa: EH Bilduk idazkariari akta osoa berrikustea eskatuten deutso.
2.-Udalbatzak, 2016ko abuztuaren 2an hartutako erabakiaren deuseztatzea: Zeanuriko Lurzoru Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako alegazioen azterketa eta, behin-betiko onarpena, halan badagokio.
Alkateak azaldu eban abuztuaren 2ko plenoan hartutako erabagia deuseztatuko dala, pleno horretan forma akats bat egon zalako, idazkaririk izendatu barik egon zalako.
EH Bilduk eskatuten dau abuztuaren 2ko plenoa nulo de pleno derecho deklaretea, idazkari barik egin zalako, eta horren jakitun zirala deitu ebenak.
Alkateak ez dau onartuten plenoa deuseztatutea, jakin arte horretarako arrazoirik dagoan edo ez.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau idazkariari eta idazkarien kolegioari eskatuta  deukotziela txosten juridikoa plenoa dala eta. Eskatuten dau plenoa bera deuseztatutea eta gaineratuten dau erabagia be zuzenean deuseztatuko zala holan. Jarraituten dau esanez gai hau plenora ekarri dala EH Bilduk egineko eskaeraren ondorioz, hau da, abuztuaren 2ko plenoa zein bertan hartu zan erabagia deuseztatutea, lurzoru publikoa erabiltzeko ordenantzearen onarpena. EH Bilduk galdetuten dau  eskaera hori egin ezean puntu hau plenora ekarriko ete zan, holan izan ezean, horrek izen bat daukala, prebarikazinoa.
Plenoa deuseztatutea ez da onartuten.
2016ko abuztuaren 2an hartutako erabagia deuseztatutearen alde 5 boto EAJk, eta 4 botogaz EH Bildu abstenidu egiten da.

2016/08/31

ABUZTUAREN 2KO EZ OHIKO PLENOA

Ezohiko osoko bilerarako deialdiaren arrazoia hurrengoa izan zan:

1.- “Zeanuriko Lurzoru Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako alegazioen azterketa, eta behin-betiko onarpena, halan badagokio”.

Zeanuriko EH Bilduk deialdia atzeratuteko eskaerea egin eban, idatziz. Idatzi horretan azalduten eban orain arte abuztua opor hile lez hartu dala, holan izango dala inon idatzita ez badago be, eta deitutako plenoko gai bakarra ez zala ez urgentziazkoa ez larria. Erantzunik jaso barik, plenoa aurrera joan zan EH Bilduko zinegotzien presentzia barik.  Bertan EAJ-PNVek ez ebazan onartu aurkeztutako alegazioak. EAJ-PNVren 4 aldeko botoakaz onartutzat emon zan lurzoru publikoa erabiltzeko ordenantza.

Gaur da eguna EH Bilduk egineko eskaerak erantzunik jaso ez dauana. 

2016/07/20

UZTAILAK 15EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
- Otsailaren 19koa, apirilaren 22koa eta maiatzaren 13koa onartuten dira.
- Martxoaren 4koari eta ekainaren 10ekoari EH Bilduk eta EAJk zuzenketak egiten deutseez.
Jarraian, alkateak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino, plenoaren 12. puntua izango dana. Igogailuen ordenantzearen onarpena da gai hori.

2.- Kultura eta kirol arloaren dirulaguntzen emakida arautzen dauan Udal Ordenantzeari egindako alegazinoen azterketea eta, halan bajagoko, onarpena:
Herritar batzuk zein EH Bilduk aurkeztutako alegazinoak dirala eta, alkateak berbea emoten deutsie aurkeztu ebenetatik plenora hurreratu ziranai. Aurkeztutako alegazinoetan honeek dira besteak beste gehien nabarmentzen diranak: arlo baten bi alkarte egon ezkero dirua zaharrenari emoteak dakarren bazterketea, gardentasun eza eta objetibotasun eza; batez be, diru laguntzak emoterakoan erispiderik ez dagoalako. Diru laguntzak emongo dituan batzordean alkarteak presentzia eukitea be eskatuten da alegazinootan. Bakotxari erantzuna idatziz emoteko eskatuten jako EAJri plenoan. Alkateak dino, ordenantza ez dala baztertzailea, ez dala betiko, eta zenbat eta alkarte gehiago egon dagoan dirua danan artean banatu beharko zala eta horrek bakotxak gitxiago jasotea ekarriko leukela. Baremoa dala eta, alkateak adierazoten dau, “subjetibidadea objektibidadera eroatea da”.
Eztabaida luze baten ostean, alegazinoak banan banan botetan dira. EAJk kontrako bost boto emoten deutsoz bakotxari; EH Bilduk aldeko hiru.

2016/06/23

EKAINAK 10EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
·         2016ko apirilaren 16ko eta apirilaren 22ko (ez ohikoa) aktak onartuten dira.
·         EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez 2016ko otsailaren 19ko, martxoaren 4ko, apirilaren 22ko (ohikoa) eta maiatzaren 13ko aktai. Azken bi honeei EAJ-PNVk be zuzenketak egiten deutsaz.
2.- Lurzoru publikoa erabilteko ordenantzea: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta udal lokalen erabilerea. Agiriaren hasikerako onarpenaren azterketea.
Gaia eztabaidatuten hasi aurretik alkateak dino aldaketa batzuk egin deutsiezala ordenantzeari:
-       3.2 atalean “bigarren txozna honek be jaien finantziazinoan lagundu beharko leuke 1.000,00€tan” izan beharrean “700€tan” izango dala. Eta “Bigarren txozna hau beste ekintza bereziren bat dala eta jarriko balitz… 500,00€/eguneko”-ren ordez “200€/eguneko” jarriko dala.
-       8.1 atalean “Udalean 300€tako fiantza izanaren ziurtagiria” dala eta, alkateak eta kultura zinegotziak eretxi desbardinak daukiez, atzenean mantentzea ebazten dabe.
-       12. artikulua: udal lokalen erabilereari buruzkoa, atzen puntuari gehitu egiten deutsee “Ezin izango dira aste barruan udal lokalak eskatu erabilera politikoa daben batzarretarako, urtean 3 aldiz baino gehiagotan”. Alkateak gaineratuten dau “asteburuetarako printzipioz ez dago pegarik”.
Alkateak azalduten dau ordenantza hau lur publikoa erabilteko araudi ”tramite” txiki bat dala argituteko lur publikoa eta udal lokalak zelan erabili behar diran. Beste arrazoi bat dala txosnearen erabilerea “korregidu, kontrolau” egiteko. Gaineratuten dau hurrengo plenoko gai bat pankartak eta lurren okupazinoa araututen dauan ordenantzea izango dala. Gaur egun indarrean dagoanari aldaketa “txikitxo” bat egingo deutsiela.

2016/06/01

MAIATZAK 13KO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
  • Urtarrilaren 21ekoa, martxoaren 4koa (ez ohikoa) eta martxoaren 16koa onartuten dira.
  • Otsailaren 19koari, martxoaren 4ko ohikoari, apirilaren 22ko (ohiko eta ez ohikoai) aktari EAJk eta EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez.
2.- Zeanuriko Udaleko kultura eta kirol arloen dirulaguntzen emakida arautzen dauan udal ordenantzearen hasikerako onarpena.
            Alkateak azalduten dau behin baino gehiotan esan dala legeak behartuten dauala ordenantza hau eukitera. EAJk derrigortasun hori zalantzan ipinten dauala baina halanda be ordenantzea aurkeztuten dauala dino. Ordenantza honen helburua dala “kultur, kirol, aisi… ekintzak bultzatu eta hedatzeko dirulaguntzak arautzea …, herritarren artean kultura eta kirola indartu, elkarbizitza sustatu eta gizarte batu bat lortzeko”.
Dirulaguntzea talde guztiai emongo jakela, baina arlo batean talde bat baino gehiago egon ezkero, bateri bakarrik emongo jakola. Dirulaguntza honeen %80a ekintza arruntetarako izango dala eta beste %20a aparteko ekintzetarako, azaldu eben. Eskaera batek ez dauala bestea oztopatuko, biak eskatu ahal izango dirala, edo bata bakarrik esan eben eta laguntza hartzean danean Udalaren logoa agertu beharko dala, jenteak jakin dagian Udala tartean dagoala.
EH Bilduk adierazoten dau poztuten dala urteokaz egindako eskaerea gauzatuteagaz baina prozesuagaz ez dago ados. Proposatuten da gaia mahai gainean gelditutea eta alkarteakaz batera adostutea ordenantzea; horretarako, kultur batzordea foro egokia izango litekela dino. EAJk ez dau onartuten.

2016/05/03

APIRILAK 22KO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.

Alkateak dino puntu hau mahai gainean geldituten dala.
EH Bilduk ez dau aituten horren zergaitia, hau dalako momentua aktari egin beharreko zuzenketak egiteko.
Gaia mahai gainean gelditan da. EH Bilduko ziengotziak euren desadostasuna azalduten dabe eta udal plenotik urtetan dira.

2.- Trakzino mekanikodun ibilgailuen zerga kobratzeko erroldaren onarpena.


3.- Erregu eta galderak.



APIRILAK 22KO EZ OHIKO PLENOA. AURREKONTUARI ALEGAZIOAK

1.      2016ko Aurrekontuaren alegazinoen azterketea. Behin betiko onarpena.

Alkateak azaltzen dau aurkeztu eban aurrekontuan diru sarreretan 100.000€ ez zirala kontuan hartu. Aurrekontuak superabitagaz onartuko direla. Idazkariak dino akats matematikoa izan zala.

EH Bilduk aurkeztutako alegazinoen aurrean:

ü  Idazkariak dino EH Bilduk udal talde legez, zinegotzi legez, ezin dauala alegazinorik aurkeztu. Horregaitik ez dala botazinora eroango.

EH Bilduk jakin gura dau zein dan hori dinon legea eta zergaitik ez jakon hori lehenago esan, hau da, alegazinoak aurkeztu ahal zirala esan jakonean. Erantzuten jako 10/2003 Foru Arauak, 17. artikuluan zehaztuten dala nok aurkeztu ahal dauzan.

2016/03/20

MARTXOAREN 16KO EZ OHIKO PLENOA

2016ko Martxoaren 16an, egueztena, 19:30ean,  Ez Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Zuluaga, Zedarri Jauregi, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

1.- Udal Berdintasun planaren luzapenaren onarpena.

Danon adostasunagaz onartuten da.


MARTXOAREN 4KO EZ OHIKO PLENOA. MARTXOAREN 8KO ADIERAZPENA

2016ko Martxoaren 4ean, Barikue, 17:30ean,  Ez Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Zuluaga, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

1.- Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarte Eguna: Adierazpen Instituzionala.

Alkateak hartzean dau berbea EUDELen adierazpena aurkeztuteko. EHBilduk  proposatuten dau Arratiako Mankomunidadeak, udalak, andra taldeak eta feminista taldeak  adostutako testue onartutea. Proposamena ontzat emoten da.


Arratia mailan adostutako testue aho batez onartuten da.

MARTXOAREN 4KO EZ OHIKO PLENOA. 2016KO AURREKONTUEN ONARPENA

2016ko martiaren 4ean, barikua, 16:00ean,  Ez Ohiko Osoko Bilerari hasikerea emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Zuluaga, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

1.- 2016ko aurrekontuen onarpena.

EH Bildu udal taldeak EAJren 2016rako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztu deutso beste batzuen arten hurrengoko arrazoiakaitik:
1.       Aurkeztutako aurrekontu-proiektua ez da izan ez adostua, ez parte hartzailea. Herritarroi eta EH Bildu udal taldeari ez jaku aukerarik emon aurrekontuari ekarpenak egiteko plenora aurkeztu aurretik. Aurrekontua ez leiteke udal batek egiten dauan gastua kudeatzeko tresna bakarrik izan behar,  balio izan beharko leuke herri ereduaren inguruan eztabaidatuteko be.

2016/03/02

OTSAILAREN 18KO OHIKO PLENOA

2016ko otsailaren 18an Ohiko Udalbatzara bertaratuak:

Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Plenoagaz hasi orduko alkateak urgentziazko gai baten barri emoten dau, batzarreko 6. puntua izango dana. Gai hori, Ventas-Undurragarako bidea dala eta Iberdrolari eskaria egitearena da.


1.- Aurreko plenoen akten onarpena.

Abenduaren 18koa onartuten da.
Urtarrilaren 21ekoari akats ortografikoetatik aparte zuzenketa batzuk egiten jakoz.


2.- Soloeta-Makasti bidearen deslindearen errekurtsoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.

Alkateak azalduten dau zelan Inforlurreri eskatu jakon txosten bat egitea ebatzi bat hartuteko eta errekursoari erantzuna emoteko. Adierazoten dau be, ez dagoala argi bide honen jaubetasuna publikoa dan eta ez dirala horretan sartuko baina argi dagoana erabilera publikokoa dala eta ontzat emoten dabela Inforlurrek egindako proposamena deslinde hau dala eta.

2016/02/03

URTARRILAREN 21EKO OHIKO PLENOA

2016ko urtarrilaren 21ean Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

1.Aurreko plenoen akten onarpena.
Azaroaren 13koa onartuten da.
Abenduaren 18koari zuzenketa batzuk egiten deutsoz EH Bilduk.

2.Soloeta-Makasti bidearen deslindearen errekurtsoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Aurreko legegintzaldiko udalak deslindea egitea ago batez ebatzi eban. Ebatzi hori Inforlurrek egindako txostenetan oinarrituta hartu zan. Halanda be, legegintzaldi honetako gobernu taldeak Inforlurreri barriro be beste txosten bat egiteko eskatuten deutso;  euren esanetan Inforlurrek errakuntza bat egin ebalako. EH Bilduk galdetuten dau orduan ia aurreko txostenetan bidearen okerreko azterketea egiten bada, zergaitik eskatuten jakon barriro enpresa bardinari txosten barri bat egitea jaube batzuk aurkeztu daben errekurtsoari erantzun bat emoteko. Txosten barri horreri bidearen zati konkretu bat aztertutea baino ez jako eskatuten, bidearen ejea marketako edo zehaztuteko. EH Bilduk gaia mahai gainean izteko eskatuten dau, informazino falta salatuz eta emon jakon informazino apurra aztertuteko gitxieneko denporea ez dalako errespetau esanaz. Onartu egiten da.
Gaia mahai gainean geldituten da.

2016/01/04

ABENDUAREN 18KO OHIKO PLENOA

2015eko abenduaren 18ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
Urri bigarrenaren 9koa onartuten da.
Zemendiaren 13ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsaz.
2.- Euskera Sustatzeko Ekintza Plana (2015-2017) eta 2015eko eta 2016ko Kudeaketa Planen azterketea eta bere kasuan onarpena.
EHBilduk galdetuten dau ze enpresak egin dauan plana eta lan horren kostua. Idatzi dan plana kopia/pega dala argi ikusten dala aurkeztu dan txostenean, paragrafoak ez doazelako hurrenkeran. Erantzuten jako enpresa Hori Hori izan dala eta kostua gitxi gorabehera 2000€koa izan dala.
EHBilduk jakin gura dau plan hori legeak Euskera plan bat egotea eskatuten daualako egin dan, eta zeintzuk diran aurreko plangintzan egindako ekintzak. Mahai gaineratuten dau zentzu handirik ez daukala abenduaren 18an onartu gura izana 2015erako kudeaketa plana. Zentzuzkoagoa ikusten dauala herriko alkarteakaz batera egitea plan hau. Proposatuten dau batzorde batek ekintzak antolatutea.