1. Aurreko plenoen akten onarpena.
- Uztailaren 15ekoa onartuten da.
- Irailaren 16koari zuzenketak
egiten jakoz.
2. Zeanuriko Udalaren jabetzapeko basoetako belardien ustiaketea arautzen
dauan Ordenantzearen aldaketearen hasierako onarpena, halan bajagoko.
Aurreko plenoan azaldu zan moduan
aldaketak honeek izango dira:
-Urtero pastuak ordaintzen dabezan ganaduaren
zerrendea udalbatzak aztertu eta onartzea, ikusteko ze ganadu mota eta kopuru
dagoan.
-Udalak Gorbeiako parkean lurra daben udalakaz
konbenio bat egiteko aukerea izatea, bere ekimenez, edo eskari baten ondorioz .
Konbenioak epe jakin batzuetarako izango litekez.
-4 atalean ahuntzak pastetako eskubidea daben
ganadu legez jartzea.
-1999ko urtarrilean onartutako aldaketea sartzea,
lehen aldiz Zeanurin pastatzeko ze ezaugarri izan behar diran batzen dauana.
-Salbuespen legez, Gorbeiako Parke Naturalean
lurrik ez daben udalerriekaz be konbenioak egiteko aukerea izatea, beti be
ardientzat eta proiektu bat aztertu ondoren.
-Tasak: barriak onartu beharko litekez.
EH Bilduk dino argi gelditu behar
dala Ordenantzearen 14. atalean (Jarraipen Batzordea) Udala be Batzordeko kide
dala. Ontzat emoten da.
Danon adostasunagaz
ordenantzearen aldaketak onartuten dira.
3. Kultura eta kiroleko dirulaguntzak banatzeko batzordearen eraketea.
Alkateak adierazoten dau
Ordenantzan idatzita dauan moduan, batzordea honeek osotuko dabela: alkatea,
talde politiko bakotxetik ordezkari bat, idazkaria eta kultura teknikaria.
EH Bildu ez da eraketeagaz
konforme agertuten. Bere egunean proposatu eban lez batzorde horretan alkarte
ofizial bakotxeko kide bana bertan egon beharko litekela dino; eta hori holan
ez dan bitartean, ez dauala batzorde horretan parterik hartuko.
Alkateak dino EAJren ordezkaria
batzorde horretan Eneritz Iza izango dala.
Batzordearen eraketea onartuten
da EAJren aldeko bost botogaz. EH Bilduk ezezko lau boto emoten deutsoz.
4. Ur Partzuergoak Ur Sarea dala eta, aurkeztutako birjartze planaren
onarpena.
Alkateak azalduten dau Ur Sareak
eskatuten dauala berak aberien ardurea hartzeako tuberiak barriztau behar
dirala, birjartze plan bat onartu behar dala eta horrek gitxi gora behera 700.000
euroko kostua eukiko dauala (EH Bilduk gehitu behar dau kostua 740.414,71 euro
BEZ gabe dala), eta hamar urteko epean gauzatu beharrekoa dala. Jarraituten dau
esanez dirulaguntzak jasoteko beharrezkoa dala birjartze plan hau onartutea.
EH Bilduk adierazoten dau
urteokaz auzotar askoren kezka eta beharrizana dan saneamientuari lehentasuna
emon behar jakola eta gitxienez saneamientuen plangintza zehatz bat aurkeztu
arte, birjartze planagaz egin dan moduan, ez dauala birjartze plana onartuten.
Botazinora joanda, birjartze
plana onartu egiten da EAJren aldeko bost botogaz. EH Bilduk ezezkoa emoten
deutso plan honeri, lau botogaz.
5. Ermitei dagokien dirulaguntzearen banaketea.
Alkateak esaten dau momentuz
dagoan diruagaz egin beharko dirala egin beharreko konponketak, 3000 euro San
Lontzo ermitarako izango dirala eta 17.000 euro San Juanerako; Piedadea eta
Santa Ageda datorren urteko aurrekontuetan kontenplauko dirala.
EH Bilduk galdetuten dau herrian
dagozan ermitak ia norenak diran, ez dala bardin kofradiakoa izan,
udal-jabegokoa edo obispeduarenak izan. Zenso bat egin beharko litakela esanez
jarraitzen dau EH Bilduk, eleizarenak zeintzuk diren jakiteko eta behin hau
jakinda, eleizarenak direnari eleizeari berari eskatutea konponduteko.
Gaineratuten dau konsekuenteak izanda ezin dauala dirulaguntza banaketa hau
onartu, Aurrekontuak onartu ez ebazalako.
Botazinora joanda, dirulaguntza
banaketa onartu egiten da EAJren aldeko bost botogaz. EH Bilduk ezezko lau boto
emoten ditu.
6. Logo barriaren onarpena.
Alkatea hasten da esanez aurreko
plenoan aurkeztu ebazan proposamenetatik aparte beste bi aurkeztu dirala, bietako
bat lehenengo faboritoaren oso antzeko dala eta lehenengoagaz, aurreko plenoan
gustau jakienagaz, geldituten dirala.
EH Bilduk adierazoten dau
deialdiari ez jakola publizidaderik egin, proposamenak aurkeztuteko epea
laburra izan dala, ez dala baldintzarik zehaztu eta aukeraketea ez dala
herritarra izin. Jarraituten dau esanez ez dauala logoa barriztetean
beharrizanik ikusten; beharrizan hori balego, prozesua patxadaz egin behar
dala. Dana dala, aurkeztu diranak orain artekoan antzekoak dirala be badino EH
Bilduk. Horretatik aparte, logoa aldatutea eta sellua ez, ez dauala zentzuzkoa
ikusten, ia non dauan orduan logoa kanbietako beharrizina.
EAJk onartu egiten dau logo
barria, aldeko bost botogaz. EH Bilduk ezezkoa emoten deutso, hiru botogaz.
7. 2016ko Aurrekontuaren 5. modifikazinoaren azterketea eta onarpena.
Alkateak azalduten dau
modifikazino honen arrazoia udaletxe barria egitea dala, eta horretarako San
Isidro 12an dagozan lonja bi erostea pentsau dabela.
EH Bilduk dino bai modifikazino
hau eta bai aurrekoak egiteko erremanenteko dirua erabili dala, laugarren
modifikazinoan izan ezik, eta kopuruak honeek izan dirala:
-1.
modifikazinoa: 2.000 euro
-2.
modifikazinoa: 97.373 euro
-3.
modifikazinoa: 121.800 euro
-5.
modifikazinoa: 146.987,42 euro
Gaineratuten dau EH Bilduk atzen
urteetan aurrekontuak superabitagaz onartu dirala Udalaren egoera ekonomikoa
oso larria izan zalako, eta hori dala eta plan de ajuste bat onartu behar izan
zala. Gaineratuten dau, erremanentetik atera eta atera egin ezkero ez dala
egongo aukerarik inbersinorik egiteko. Amaituteko, EH Bilduk jakin gura dau ia
idazkariaren kontuak eta EH Bilduk berak egindakoak zergaitik ez datozen bat;
izan be, idazkariak erremanentean 173.950,48 geldituten dirala dinon bitartean,
EH Bilduk 74.577,48 euro geldituten dirala dino, idazkariak azalduten dau ez
dauala kontutan hartu bigarren modifikazinoa aurrera eroateko erremanentetik
hartu behar izan diran 97.373 euroak. Idazkariak akats hori onartu egiten dau.
EH Bilduk proposatuten dau Udalak
daukan lonja egokitutea, kontutan hartuta horretarako proiektu bat eginda
dagoala orain dala urte batzuk. Beste aukera bat be proposatuten dau, Udalak
salgai daukan pisua egokitutea.
EAJk onartu egiten dau 5. modifikazinoa
aldeko bost botogaz. EH Bilduk ez dau onartuten, ezezko hiru boto emoten ditu.
8. San Isidro 12an dagozan lonjen erosketea.
Alkateak bi lonja horreek
erostearen asmoaren barri emoten dau eta dino prezio zehatza eta tasasinoko
informazinoa daukienean azalpen guztiak emongo dauzala.
9. 2015eko Kontu Orokorraren onarpena.
EH Bilduk 2015eko Kontu
Orokorrari aurkeztutako alegazino batzuk onartu ziren. Beste alde batetik,
idazkariak egindako txostenean aurkeztutako alegazinoari erantzuna emonez EH
Bilduk horreetako bi argitu gura dauz:
- 2. alegazioa: Adieraziz inmobilizazioaren amortizazioa ez dela
isladatzen balantzean.
Idazkariaren erantzuna: “Udalaren
egoera ekonomikoaren barri aurrekontuaren likidazinotik dator, hain zuzen be
diru zaintzatik. Beraz, amortizazinoak egiteak ez dau informazino gehiago
emoten”.
EH Bilduk honen aurrean dino
kontu orokorra ez dala aurrekontuaren likidazinoa bakarrik; kontu orokorrari
jagokonean beste aspektu batzuk be kontuan hartu behar dirala eta, balantzeari
jagokonean datuak ez dirala zuzenak, ibilgetu edo inmobilizatuari jagokonean
hain zuzen be. Gaineratuten dau EH Bilduk, herri kontuak euskal epaitegiak
urtero ateraten dauan txostenean Zeanuriko Udalak akats hori egiten dauela
adierazten dauala, badago hori konpontzeko asmorik?
- 3. alegazinoa: Publikazinoak izenekoa transferentzia
negatibo batez konsignazino barik itxi zala eta Udalkutxako dirusarreragaz
kantidade hori konpensau.
Idazkariak erantzuten dau:
“Alegazino honi buruz gauza bi esan beharra dago: Foru Aldundiak bakarrik likidatzen
ditu boletinean argitaratzean sortzen diran gastuak, ez besterik”. “2015ean ez
zan egon holako gasturik, beraz ez da urratu printzipio hori”.
Honeri EH Bilduk erantzuten
deutso: Bizkaiko aldizkari ofizialean Zeanuriko Udalak 2015. urtean 17 argitalpen
egin ebazala eta ia doakoak izan diran. Gaineratuten dau EH Bilduk, aurreko
urteetan partida hori egon dala eta gastua be bai.
Idazkariak erantzuten deutso
begitu dauala ia kobrau dan ala ez eta ez dala kobrau. EH Bilduk dino hori
argitu beharreko gaia dala. Idazkariak halan egingo dauala adierazoten dau.
Botazinoan onartu egiten da
2015eko Kontu Orokorra, aldeko 5 boto (EAJ) eta kontrako 3 botogaz (EH Bildu).
10. Erregu eta galderak.
Alkateak dino:
-Colegio de Arquitectos-ek ipini
eban errekursoa udalak ateratako plieguari, zati bat onartu egin dogu eta
plieguak aldatu egingo dira.
-Argi gehiago behar dala eta
enpresa batzuk inbitau dira euren proposamenak aurkeztu daitezan. Momentuz inok
ez dau aurkeztu proposamenik.
-Gururtzu Gorriagaz konbenio bat
egitea pentsau da hirugarren adinekoak dinamizetako ikastaro batzun bitartez:
gimnasia, estimulazino kognitiboa… gabonak arte egingo da konbenioa eta
teknikari lanak be beteko dauz.
EH Bilduk dino:
- Aurrekontuen 4. modifikazinoa
alkatetza dekretuz egin zan eta ez zan legea bete hurrungo plenoan ez zan
horren barri emon eta.
- Idazkariek komentau eban
aurreko plenoan, EH Bilduren eskarian plenoa bera deuseztatuterik ez zala
eskatu. EH Bilduk eskatu eban. Eta ondino, eskatu eban txostena pleno hori dala
eta, ez jako emon. Beste alde batetik, esan jakon aztertuko ebela pleno
horregaz ia zer pasetan dan, aztertu da? Alkateak erantzuten dau ondino ez
dabela aztertu.
- Brigadako langile baten kasuan
segurtasun neurriak ez ziren bete, nahiz eta alkateak aurreko plenoan kontrakoa
esan. EH Bilduk azalduten dau langile honek txosten mediku bat aurkeztuta
daukola, non bakarrik beharrik egin ezin dauala dinona. Alkateak erantzuten dau
neurriak bete dirala, eta bakarrik ezin badau behar egin igual pentsetan hasi beharko
litakela bere egoereari beste urtenbide bat emotea.
- Ekaineko plenoan EH Bilduk San
Isidroetako eta Kultur Batzordearen aurrekontuak eskatu ebazan. Ez dau horren
barririk aukin. Oingoan eskatuten dau Andra Marietako eta egin diran jai
guztietakoak be bai.
- Zulaibarreko futbol zelaia/k.
Zenbatekoa da orain arteko gastua? Gastu gehiago aurreikusten da? Zenbatekoa? Alkateak
erantzuten dau futbolera olgetea merke urtetan dala baina infrakestrukturea
bera, oso karua dala: soloen alkilerra, bedarra erein, ateak ipini, bankilloak,
frontoia erabilgarri izan daiten ituginek konpondu behar dirala…
- Zeintzuk diren Udalak sinatute
deukozan epe baterako kontratuak eta noz artekoak diren. Erantzuten jako emongo
jakola horren barri.
- Heldu da Emakunden dirulaguntzarik?
Erantzuten jako dirulaguntza ez dala lortu, bigarren gelditu garela. Bigarren
faseari jarraipena emon jakola eta urte hasieran hirugarrenari hasiera emongo
jakola.
- Kristelena. Pribatuen arteko
arazo bat zegaitik ordaindu dau Udalak? Herritarran dirua txarto erabiltea da
hori. EAJko zinegotziak hartuten dau berbea esanez Dantzari Egunean bolandera
batek bere etxeko kristela apurtu ebala eta inor ez danez agertu horren
erantzule udala egin dala horren kargu.
EH Bilduk dino ez dala hortik
joan, baina jakinda berak esan dauan moduan nor izan zan berari eskatu beharko
jakola ordaindutea. Jarraituten dau argituz bera herriko beste kristal batzun
ganean dabilela berbaz. Alkateak erantzuten dau ekintza hori egin ebenak
berarengana etorri zirala kontetan eta 80 euro ipini ostean falta zana Udalak
ordaindutea erabagi ebala.
-Boulderra. 2013an proposamen bat
egin zan bardina eskatuten eta ez jakon erantzun. Oraingoa zelan ebatzi da
egitea eta zein da gastua? Ipini dan lekuko jabeak jakitun dagoz? Pasoko lekua
da, kontutan hartu da? Erantzuten jako Atoan Joko Alaik proposatu ebala eta
Kultur Batzordeak onartu ebala. Gastua 250 eurokoa dala. Domekan Boulder Eguna
egin ostean soltauko dirala eta argituteko dauala ondino hormea herriarena edo
pribaua dan.
-Aurrekontu parte-hartzaileak.
Egiteko asmorik bai? Pentsetan dogu herritarrak eskubidea dukiela jakiteko
udalak zetan eta zelan gastetan dauen… Alkateak baietz modu erantzuten dau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario