2016ko irailaren 16ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa,
Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
1.-
Aurreko plenoen akten onarpena.
- 2016ko martxoaren 4ko akta eta ekainaren 10ekoa
onartuten dira.
- 2016ko uztailaren 15ekoa: EH Bilduk idazkariari
akta osoa berrikustea eskatuten deutso.
2.-Udalbatzak,
2016ko abuztuaren 2an hartutako erabakiaren deuseztatzea: Zeanuriko Lurzoru
Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu
berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako alegazioen
azterketa eta, behin-betiko onarpena, halan badagokio.
Alkateak azaldu eban abuztuaren 2ko plenoan
hartutako erabagia deuseztatuko dala, pleno horretan forma akats bat egon
zalako, idazkaririk izendatu barik egon zalako.
EH Bilduk eskatuten dau abuztuaren 2ko plenoa nulo de pleno derecho deklaretea,
idazkari barik egin zalako, eta horren jakitun zirala deitu ebenak.
Alkateak ez dau onartuten plenoa deuseztatutea,
jakin arte horretarako arrazoirik dagoan edo ez.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau idazkariari eta
idazkarien kolegioari eskatuta deukotziela
txosten juridikoa plenoa dala eta. Eskatuten dau plenoa bera deuseztatutea eta
gaineratuten dau erabagia be zuzenean deuseztatuko zala holan. Jarraituten dau
esanez gai hau plenora ekarri dala EH Bilduk egineko eskaeraren ondorioz, hau
da, abuztuaren 2ko plenoa zein bertan hartu zan erabagia deuseztatutea, lurzoru
publikoa erabiltzeko ordenantzearen onarpena. EH Bilduk galdetuten dau eskaera hori egin ezean puntu hau plenora
ekarriko ete zan, holan izan ezean, horrek izen bat daukala, prebarikazinoa.
Plenoa deuseztatutea ez da onartuten.
2016ko abuztuaren 2an hartutako erabagia deuseztatutearen
alde 5 boto EAJk, eta 4 botogaz EH Bildu abstenidu egiten da.
3.-
Zeanuriko Lurzoru Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak
eta antzekoen kasu berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako
alegazioen azterketa eta, behin-betiko onarpena, halan badagokio.
Segundo Ibarrak bere alegazinoa barriro be
azalduten dau, abuztuaren 2ko plenoan egin eban moduan.
EH Bilduk diño ez dauela alegazioa barriro azalduko
hainbat bider azaldu dauela alegaziñoa eta barriro ez dauela egingo. Eskatuten
dau berak aurkeztu dauan alegazinoari erantzuna emotea. Alkateak diño bere
ustez erantzuna be emonda dauela eta zuzenean joango dala botaziñora.
Aurkeztutako alegazinoak ez dira onartuten EAJren
kontrako 5 botoakaitik. EH Bilduk baiezkoa emoten deutsie 4 botogaz.
4.
Zeanuriko Udalaren jabetzapeko basoetako belardien ustiaketa arautzen dauen
Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena, halan badagokio.
Alkateak azalduten dau udalbatzak markau behar leukazala
kriterioak ze ganadu egon behar dabenen inguruen, fijau kanpoko ganadua ekarri
ahal izatea be bai, eta udalak ze baldintzetan markauko leuken. Ganaderuak
euren udaletxeetan pagauko leukiela eta Zeanuriko Udalak udaletxeai kobrauko leiokiela;
apuntea urtero pasetea ontzat edo txartzat emoteko (apuntea probisonala izango
zala). Hau da, udalakaz konbenioak egiteko aukerea eukitea eta zensoa
udalbatzak onartutea.
Gai honen inguruen argitu behar batzuk agertuten
dira eta, danon adostasunagaz, gaia mahai-gainean geldituten da.
5.
Areatzako Piszinak erabiltzeko dirulaguntzak arautzeko Ordenantzaren behin
betiko onarpena.
EH Bilduk dino hasierako onarpena emon jakon
plenoan lez, ideagaz bat egiten dauala baina formakaz ezetz. Galdetu dau zenbateko
partida izango dan. Alkateak erantzuten dau 1.400€koa dala. EH Bilduk galdetuten
dau aurrekontuari modifikazinorik egin behar jakon partida hau onartuteko.
Idazkariek azalduten dau 4. modifikazinoa dala, alkatetza dekretuz eginekoa.
EH Bilduk dino herritarren bat hurbildu jakola
esanez dirulaguntza eskatuteko epea opor sasoian izan danez berau eskatu orduan
ezezkoa emon jakola esanez epez kanpo dabilela. Alkateak dino jakin ezkero
holangoren bat egon danik, jakinarazoteko udaletxetik pasetea eta ordainduko
jakola. Horretara EH Bilduk dino aurrekontuari egineko modifikazinoa barriro
modifikau beharko dala.
EH Bilduk uste dau aisialdi osorako proposamena
egin beharko zala: musika, hizkuntzak, jantza, pintura… eta ez arlo
batzuetarako bakarrik.
Ordenantzea onartu egiten da EAJren aldeko 5
botoakaz. EH Bilduk ezezko 2 boto emoten deutsoz eta abstenzino bat. Laugarren
zinegotzia kanpora urten da dei bat atendiduteko.
6.
Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren onarpena.
Alkateak azalduten dau dominioa aldatuteko
ordenantzea dala. EH Bilduk ontzat emoten dau baina eskatuten dau idatzizko komunikazinoa
be mantenidutea, kontuan hartuta herritar askok teknologiakaz harremanik ez
deukola. Halan egingo dala dino alkateak.
Danon adostasunagaz ordenantza hau onartuten da.
7.
Segundo Ibarrak jarritako errekurtsoaren azterketa.
Idazkariak, Gobernu Batzordean eta Informatiboan
esan eban lez, diño herritar honek “contencioso”-ra eroan beharko leukela gai
hau, bere ustez, errekursorik aurkeztuteko aukerarik ez deukolako,
“disposiciones de carácter general”-eri ezin jakiela errekursorik ipini.
Segundo Ibarrak dino aurkeztu eban alegaziñoari ez
jakonez erantzunik emon, beste herritar batzuek aurkeztutakoari bez, informaziño
eskubidea ez jakola errespetatu eta horrek suposatuten dauela indefensiño
egoeran egotea, ez jakolako azaldu zeintzuk diren emon emon leikezan pausuak.
EH Bilduk eskatuten dau aurkeztutako alegazino
guztieri erantzuna idatziz emotea.
Errekursoa ez da onartuten EAJren ezezko 5
botoakaitik. EH Bildu abstenidu egiten da.
8
Deklarazio instituzionala: Jose Sagarna Uriarteren fusilamendu salaketaren
prozesuan Gernikako epaitegian izango dan deklarazioa dala eta.
Danon adostasunagaz onartuten da.
9
Udal logoa barriztetea.
EAJk azalduten dau herriko talde bateri eskatu
deutsola herriko logo barria egitea. Talde horrek eredu batzuk erakutsi ostean,
EAJk jakinarazoten dau eurek zein aukeratuko leukien.
EH Bilduk jakin gura dau zer dala eta aldatu gure
dan, zenbet kostauko dan… Logoa aldatu beharra egon ezkero, proposatuten dau
herriari zabaldutea ideak aurkeztuteko aukerea eta ez talde bateri bakarrik. Aurkeztuten
diran guztien artean, gaur egungoa barne, herria izan daitela aukeratuten
dauana. Hasieran EAJk proposamen hau ez dau ontzat emoten, denboran luzetu
egingo zalako. Atzenean deialdi zabala egitea ebazten da.
Erregu
eta galderak.
1. EH Bilduk eskatuten dau:
- Pleno egune
aldatutea Irati Urienek barikuetan ezinezko daukolako bertaratutea. Alkateak
dino begituko dala noz egin.
- Ordainketaren
batez besteko aldia eta hiruhilabeteko batez besteko txosten ekonomikoa.
2. EH Bilduk galdetuten
dau:
- Zer dala eta egun
batzutan brigadako langile bat bakarrrik egon dan, zegaitik ez dan lan poltsa
erabili, ia segurtasun neurriak bermatu diren, …. . Alkateak erantzuten dau lan
poltsa ez dala erabili horren beharrizanik ez dabelako ikusi, euren eretxiz
segurtasuna bermatute egon dala.
- Arkitekto
zerbitzuaren kontratua noz gauzatuko dan. Ia arkitektoen kolegioak ipini dauan
errekursoa onartuko dan. Erantzuten jako abogaduen eskuetan itxiko dala
onartutea edo ez.
- Ikastorak
emongo dabezan irakasleak ze kontratu eukiko daben eta ikastaroa aurrera eroateko
ikasle kopurua zenbatekoa izan behar dan. Erantzuna da kontratu administratiboa
izango dala. Kopurua irakasleak berak jarriko dauala, 6-8 ingurukoa. Izena
emoten dauanak konpromiso orria firmau beharko dauala igazkoa pasau ez daiten, izena emon eta gero
joateari itxi.
- Zergaitik
aplikau jakon lurzorua erabiltearen ordenantzea Endika Azurmendiri (Batzokia).
Lurzoru publikoa erabilten daben guztiai eskatu jakie ordaindutea? Halan ez
bada diskriminazinoa dala. Erantzuten jako ez dauala pagau, eta gaineratuten da
argi barik be egon zala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario