Plenoko gaiak jorratuten hasi aurretik alkateak dino abuztuaren 2ko plenoa
deuseztatuta geldituten dala, beraz, pleno horretako akta ez da onartu behar.
1. Aurreko Plenoen akten
onarpena.
- Irailaren 16ko akta onartuten da.
- Urriaren 14koari zuzenketak egiten jakoz.
Alkateak dino logo barriko torreko marrak loditu egin behar dirala.
2. Toki eta Bide Publikoen
Publizitateari buruzko Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onarpena.
Alkateak dino alegazinorik ez danez egon ordenantzearen aldaketea
onartuteko botazinoa egingo dala.
EH Bilduk dino paneletan herriko
publizidadea eta beste batzuk ipini orduan pilatu egiten dirala eta eskatuten
dau panel gehiago ipintea.
Ordenantzearen aldaketak aldeko 4 boto deukoz, EAJrenak eta 4 boto kontra,
EH Bildurenak. Alkatearen kalidade botoagaz ordenantzearen aldaketea onartzen
da.
3. Udal Jaubetza Publikoaren
erabilera Pribatibo edo Aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak
arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onarpena.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau 1997an onartutako ordenantzea indarrean
dagoala baina ez dala aplikau, jakin gura dau onartu dan ordenantzea noztik hasita aplikauko dan. Alkateak
erantzuten dau datorren urtean sartuko dala indarrean eta halan izan daiten boletinean
plubliketako egunagaz olgauko dabela.
Ordenantzearen aldaketak aldeko 4 boto deukoz, EAJrenak eta 4 boto kontra, EH
Bildurenak. Alkatearen kalidade botoagaz ordenantzearen aldaketea onartzen da.
4. Zeanuriko Udalak
Arratiako Musika Eskolan sartzeko proposamenaren azterketa, eta onarpena, halan
badagokio.
Alkateak azalduten dau aztertu dabela Arratiako Musika Eskolara buelteteak daukazan
alde onak edo ez onak. Barriro onartuak izateko plenoak baiezkoa emon behar
dauala eta halan bada datorren ikasturtean sartuko gintekezala. Aurten herrian
egon diran hiru bat eskaerari ezin izan jakela erantzun eta hori dala eta,
nahiz eta modu ofizialean izan ez, eskatuko dabela klase horreek Arratiako
Muiska Eskolan hartzea. Azalduten dau be bai Arratiako Musika Eskolako kideak
garenean klase gehienak hemen bertan emongo dirala, baina batzuk herritik kanpo
izango dirala, Areatzan hain zuzen be. Alderik handiena tasetan egongo dala.
Arratiako Musika Eskolan erabilten dan metodoa eta hemekoa desbardinak dirala,
batean trikia notakaz irakasten dala, hemen zenbakiakaz. Transizino denboran
adaptazino prozesua egiten ahaleginduko dala. EH Bilduk galdetuten dau: - kuoten
igoera zenbatekoa izango dan. Alkateak
erantzuten dau Zeanurin 46,19€ ordaintzen dala, gero 59.43€ ordainduko dala.
- Orain dauzen irakasleak ze egoeratan geldituko litakezan galderari alkateak
erantzuten deutso batzuk beharko dirala baina Arratiako Musika Eskolak ebatziko
dauala. Matrikulazinoa egin arte ezin dala jakin. Prebisinoa eskatuko jakela.
- Zeanuriko Musika Eskolak ofizialtasunik daukan galderari baietz
erantzuten jako, Arratiako Musika eskolak daukana.
- Egoera ekonomiko ez onean dagozan familiari eta klaseak herritik kanpo
eukiko dabezan ikasleai ia laguntzarik emongo jaken. Erantzuten jako gaia
aztertuko dala.
- Musika Eskolako parte diran koruen eta dantza taldearen egoera zein izango
dan. Kultura zinegotziak erantzuten dau korua ez dagoala musika eskola barruan
eta dantza taldeak jarraipena eukiko dauala. EH Bilduk zehaztuten dau gauze bat
dala koruak ebaztea aparte funtzionetea baina indarrean dagoan ordenantzan
azaltzen dala biak direla musika eskolako parte.
- Gurasoari informazino guzti hau emon jaken. Baietz erantzuten da eta
aurrerago be Arratiako Musika eskolako zuzendaria etorriko dala azalpenak
emoten.
- Udalak ipini beharreko diru kopuruak alderik eukiko dauan. Antzekoa
izango dala dino alkateak. Fijoa %10a izaten dala, biztanlegoaren arabera.
Danon adostasunagaz onartuten da Arratiako Musika Eskolan sartzeko
proposamena.
5. Zeanuriko Udala eta
Bizkaiko Foru Aldundiaren artean, “espaloia eta aparkalekua betearazteko obrak
egitea Igertualde auzoan, BI-4523 Foru Errepidean” konbenioaren azterketa eta
onarpena, halan badagokio.
Alkateak azalduten dau Igertualdetik San Isidrorainoko obrea izango dala,
zati hori udalarena izango dala, kontenedorak dagozan lekuan aparkalekua joango
dala, “lomo de asno”-ak ipini beharko dirala. Plenoak obrea ez badau onartuten kontenedorak
kendu beharko dirala.
EH Bilduk dino Diputazinoak agindu dauan hitzarmenean ipinten dauala “obra
horiek egitea egokitzat jotzen da izan ere bide segurtasuna hobetuko dutelako”.
Hori badino, berak hobetu beharko leukela bidearen segurtasuna.
- Jakin gure dau obraren aurrekontua zenbetekoa dan eta diru partidarik
konsignauta dagoan obra hau egiteko edo 2017en egingo dan. Alkateak erantzuten
dau aurrekontuan 80.000€ko partida dagoala obra hau egiteko eta Diputazinoak
gehien-gehienez 146.109,28€ko ekarpena egingo dauala.
- Tramo horren zezinoa egin aurretik jakin beharko litekela obrea egin ahal
izango dan edo ez.
- Espaloia egiteko beharrizane dagoala, baina aparkalekuaren beharra ez
dauala hain argi, bertan beste bat dagoanean eta berau handituteko estudio bat
eginda dagoenean. Herriko lehentasuna saneamentua izan beharko zala baina bertan
behera itxita dagoala. Alkateak onartuten dau saneamentua egin beharrekoa dala
eta gai hori atzeratuta dagoala.
Botazinora joan aurretik EH Bilduk azalduten dau konbenioa onartuko dauala
espaloia egin eta gero aparkalekua egiteko Diputazinoak emoten dauan diru
laguntza nahikoa ez bada, hau ez egitea onartuten bada. Alkateak dino obraren
urteera prezioa dirulaguntzaren kopurua izango dala eta normalean aurkeztuten
diran enpresak hortik behera pujetan dabela.
Danon adostasunagaz onartuten da Zeanuriko udala eta Diputazinoaren arteko
konbenioa.
EH Bilduk, barriro be, azpimarratuten dau beharrizan handiena daukan
inbersinoa saneamentua dala eta dirulaguntza nahiko ez bada bigarren aparkalekue
egiteko, obra hori ez egitea.
6. Euskeraren Eguna dala eta
adierazpenaren onarpena.
EH Bilduk eskatuten dau gai hau eta hurrengoa, Azaroaren 25, Emakumearen
aurkako indarkeriaren kontrako eguna dala eta adierazpena, mahai gainean
gelditutea testuek ez diralako denporaz agindu.
Mahai gainean geldituten da.
7. Azaroaren 25, Emakumearen
aurkako indarkeriaren kontrako eguna dala eta, adierazpenaren onarpena.
Mahai gainean geldituten da.
8. 2016ko kultura eta kirol
arloko taldeen arteko dirulaguntzen banaketaren onarpena.
Alkateak dirulaguntzen banaketea azalduten dau.
EH Bilduk irizpide argirik ez egotea salatuten dau, batzuk “lan asko egiten
dabe” edo “lan handia egiten dauan taldea da”, baina beste batzuen kasuen
holangorikez dala esaten, lanik ez dabelako egiten? Adierazten dau maiatzaren
13ko plenoan, ordenantza honen eztabaidan galdetu ebala ia arloren baten
bigarren talderik baegoan eta alkateak ezetz erantzun ebala. Ostera
dirulaguntzen banaketa orrian Suzien Mendi Klubari dirulaguntzarik ez emotearen
arrazoi moduen aipatuten dala mendi arloko bigarren taldea izatea. EH Bilduk gaineratuten
dau, hori holan bada, Arratia Futbol
Taldeari be ezin jakola diru-laguntzarik emon Joko Alairen azpitalde bat
futbola dalako. Ez dagoala argibiderik jakiteko zeren arabera batzuri beste
batzuri baino gehiago igoten jaken, edo eskatuten dabena emoten jakela
(institutuko guraso elkartea, Arratia futbol taldea, Basurde Ehiza taldea,
Gorbeiazpi…), kasuren batean taldeak daukan aurrekontu osoa baino gehiago
emoten jake (Zeanuriko Abesbatza, adibidez). Azpimarratuten dau ez dala
ulergarria talde bateri dirulaguntzarik ez emotea arloko bigarren taldea dalako
(Suzien Mendi Kluba), baina berak antolauten dauan ekintza babestutea eta diruz lagundutea (Gorbeia
Suzien).
Dirulaguntzen banaketak aldeko 4 boto deukoz, EAJrenak eta 4 boto kontra,
EH Bildurenak, abstenziño 1 EAJ-PNVrena. Alkatearen kalidade botoagaz EAJ-PNVek
aurkeztutako dirulaguntzen banaketea onartzen da.
|
|
2015
|
2016
|
||
|
|
Dirulaguntza
|
Aurrekontua
|
Eskaria
|
Dirulaguntza
|
|
Suzien Kluba
|
5.000€
|
77.500€
|
15.000€
|
0€
|
|
Abesbatza
|
5.945€
|
6.200€
|
|
6.360€
|
|
Arratia futbol
taldea
|
270€
|
133.000€
|
1.000€
|
870€
|
|
Gorbeia
Jubilatu elkartea
|
3.240€
|
11.670€
|
|
3.500€
|
|
Arrikibar
dantza taldea
|
0€
|
4.350€
|
3.350€
|
1.000€
|
|
Tranbia txiki
Guraso elkartea-Institutua
|
1.380€
|
21.020,36€
|
1.200€
|
1.200€
|
|
Mazala
|
900€
|
2.914,72€
|
|
1.050€
|
|
Gorbeiazpi
|
3.000€
|
47.501€
|
3.000€
|
3.000€
|
|
Joko Alai
|
13.280€
|
39.050€
|
18.000€
|
16.280€
|
|
Albakoa guraso
elkartea- Eskola
|
3.240€
|
6.500€
|
|
3.240€
|
|
Basurde Ehiza
elkartea
|
1.080€
|
12.320€
|
800€
|
800€
|
|
Txistulariak
|
2.700€
|
2.715€
|
2.700€
|
2.700€
|
|
Antzerki
taldea
|
1.200€
|
5.500€
|
|
1.600€
|
|
Suzien
Mendi Kluba ez da diruz lagunduko mendi arloko bigarren taldea dalako.
|
9. Erregu eta galderak.
- Alkateak informatzen dau aurrekontuaren 6. modifikazinoa onartu dala
alkatetza dekretuz, Soloetako bidea, Altzuako bidea, Urkulluko pistea
Zubizabalgo baso bidean obrak egiteko. Guztira 158.208,65€ jaso dirala eta
zenbateko horretan igon dala gastua eta dirusarrera.
- EH Bilduk eskatuten dau: - “Mercantil Multigestión Inmobiliaria San
Isidro S.L.”-ren eskriturak zehaztasunez jakiteko lonjak nori erosi jakozan.
Alkateak erantzuten dau hori jakin gura dauanak Erregistrora joatea baino ez deukola.
-Zegaitik lonjak erosteko aurrekontuari egineko modifikazinoa 105,000€-koa
zan baina lonjen kostue 77.440€-koa.
Idazkariek dino alde hori Erremanente de Tesorerian geldituko dala datorren
urtean inkorporau ahal izateko.
- Kultur teknikariaren inguruan galdera batzuk: Zelan aukeratu da? Ze
zeregin eukiko dauz? Ze kontratu mota
deko? Zegaitik ez da deialdirik egin? Alkateak erantzuten dau Gurutze Gorriagaz
konbenioa sinatu dala batez be jubiladuentzat
aktibidade batzuk antolatuteko. Era berean galdetu jakela kultura
teknikariaren arloa be beteko leukien. Konbenioa gabonak artekoa dala. Plaza
hau atera beharko baliteke, beste modu batean egin beharko litekela. Kontratue
“no presupuestario” dala.
EH Bilduk konbenioaren kopia
eskatute dau.
- Ikastaro batzuk dirala eta (Zumba eta Entrenamendu Funtzionala) adierazoten
dau aurreko plenoa esan zala ikasleek zuzenean pagetan deutsiela irakasleari. Zegaitik
agertuten dira fakturak udalaren izenean? Persona horrek kontratu bat deko
Zeanuriko Udalagaz? Kultura eta Kirol zinegotziak erantzuten dau ikasleek udalaren
banku kontuan egiten dabela ingresoa eta udalak irakasleari emoten deutsola. EH
Bilduk ez dau ulertuten triangulo hau, zegaitik ikasleek irakasleari ez
deutsien zuzenean ingresoa egiten. Egiten dan eran aurrekontuetako sarrera eta
gastuetan agertu behar dala diru mogimendu hau.
- Aurrekontu batzuk eskatuten dauz BARRIRO be: San Isidroak, Andra Mariak
eta Kultur Batzordekoak. Kultura zinegotziak erantzuten dau San Isidroko
gastuek gitxi gora behera 4.000€koa izan dala, Andra Marietako gastuak gitxi gorabehera
39.000€koak izin dirala. Kultur Batzordeko aurrekontua dala eta dino etorri ala
egiten dala, prebisinorik ez dagoala. Alkateak adierazoten dau datorren urtean
beste modu baten egin beharko dala, aurrekontu bategaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario