2016/12/08

AZAROAREN 23KO EZ OHIKO PLENOA

1. Azaroaren 25, Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dala eta, adierazpenaren onarpena.
Alkateak aurkeztuten dau gaia esanez EUDELek  eta Mankomunidadeak proposatuten daben testua dala.
EH Bilduk adierazten dau testua Istanbuleko Hitzarmenean oinarrituten dala. Hitzarmen hori sinatu eban lehenengo herrialdea Turkia izan zala. Azken egunotan Turkia hedabide guztietan agertu dala emakumeen kontrako araua indarrean ipini gura izan daualako. Holango kontraesanak onartezinak dirala. Gaineratuten dau testuen ez dala neurri zehatzik aipatuten, adibidez, datorren urteko aurrekontuen bardintasun partida handituteko konpromisorik, Diputazinoari eta Emakunderi gauza bera eskatutea. Bai aipatuten dala mugimendu feminista eta emakume alkarteekaz alkarlana bultzatutea. Baina errealitatea beste bat da. Herriko andra taldeagaz ez dauala informazino trukaketarik udalaren aldetik. Eta salatuten dau azaroaren 25a manifestazinoa deitzen izan daben kartelak desagertu dirala paneletatik.
Alkateak ez dau onartuten testuari aldaketa honeek egitea. Bai onartuten dau testu amaieran zehaztutea manifestazinoa Igorren, 19:00etan dala.
Adierazpena onartuten da EAJ-PNVren botoakaz. EH Bilduk kontra botetan dau.

2. Euskeraren Eguna dala eta adierazpenaren onarpena.
EH Bilduk testua dala eta zehaztapen batzuk egiten dauz. Euskera ez dala bakarrik 3 probintzietako hizkuntza. Euskal herria harago be badoala, Iparralde eta Nafarroako hizkuntza be badala. Errealidade hori ez dala aipatzen.
Adierazpena aho batez onartuten da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario