2016/03/20

MARTXOAREN 4KO EZ OHIKO PLENOA. 2016KO AURREKONTUEN ONARPENA

2016ko martiaren 4ean, barikua, 16:00ean,  Ez Ohiko Osoko Bilerari hasikerea emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Zuluaga, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

1.- 2016ko aurrekontuen onarpena.

EH Bildu udal taldeak EAJren 2016rako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztu deutso beste batzuen arten hurrengoko arrazoiakaitik:
1.       Aurkeztutako aurrekontu-proiektua ez da izan ez adostua, ez parte hartzailea. Herritarroi eta EH Bildu udal taldeari ez jaku aukerarik emon aurrekontuari ekarpenak egiteko plenora aurkeztu aurretik. Aurrekontua ez leiteke udal batek egiten dauan gastua kudeatzeko tresna bakarrik izan behar,  balio izan beharko leuke herri ereduaren inguruan eztabaidatuteko be.

2.       Legeak ipinten dauzan epeak ez dira bete. Aurrekontu proiektua urriaren 15erako aurkeztu behar zan eta behin betiko onespena abenduaren 31a baino lehenago gauzatuta egon behar zan.
3.       Dokumentazino faltea. EH Bild udal taldeak eskatu behar izan dau aurrekontua aztertuteko beharrezkoa dan dokumentazinoa, hain zuzen be, 2015eko likidazinoa.
4.       DIRULAGUNTZAK emoteko ordenantzarik ez dago, nahiz eta legeak halan eskatu. Ordenantza horrek bermatuko leuke objektibotasuna, bardintasuna, publizidadea, gardentasuna eta diskriminazinorik ez egotea.
5.       INBERSINOEN proiektu teknikorik ez da aurkeztu baina hainbat dira aurreikusten diranak. Honeek egiteko aurreikusten diren dirulaguntzak ez dagoz ziurtatuta. Halan eta be diru sarrera moduen agertuten dire, adibidez, Altzustako San Migeleko ermitako lur zati bat saltzea. EH Bilduk uste dau ez dala legezkoa udal patrimonioa ez danaren salmenta sarrera moduan zenbatzea.
6.       Udalkutxari (Diputazinoari) 97.373€ bueltau behar jakoz. EH Bilduren ustez hau ez da kontuan hartu.
7.       Txostenean azaltzen da lan eskeintzarik ez dala egongo. Baina era berean Gastuak atalean kulturarako administrari laguntzaile bat kontratatzeko programa barria sortu dala esaten da, eta gastu juridikoen programaren igoeraren azalpen legez aitatzen da abogadu batzukaz “aholkularitza kontratu bat” sinatu nahi dala.

8.       HERRIKO PLANAK direla eta:
ü  SANEAMENTUAk lehentasuna euki beharko leuken inbersinoa da, baina plan orokorra falta da. Txostenean agertuten da “auzuneen batean” egingo dala, baina ez da esaten zeinetan.
ü  BASO USTIAKETEA. Herriko patrimonioaren zati bat dan neurrian, ez da bidezkoa diru sarrerak, neurri handi batean,  baso ustiaketetan oinarritzea. Hori dala eta, EHBilduk herriko basoen plangintzea eskatzen dau, ere berean, Diputazinoagaz dagoan konbenioa berraztertutea.
ü  ELEKTRA INDARRA. Energia erabilera optimizatzeko planaren beharra dago, udal eraikuntzetan zein argi publikoan.
ü  IRISGARRITASUNA. Herritarrok hainbat udal eraikuntzetara hurbiltzeko oztopo handiak daukaguz. Beraz, irisgarritasun plana derrigorrezkoa da..
ü  3. ADINEKOAK. Aurrekontu proiektuan desagertu da 3. adinekoentzako dinamizatzailea partida. Adin tarte honentzat ez dago plangintzarik.

9.       IKERKETA ETA LAN TEKNIKOAK
EH Bildu udal taldeak behin eta barriro bere ezadostasuna azaldu dau partida honeen inguruan. Ez dira bidezko horren besteko partidak (37.500€ + 30.000€), herriko beharrizanak kontuan hartuta.

EH Bilduren eretxiz udala herriaren ordezkari izan behar da, herritarrakaz batera doana, parte-hartzeari ateak zabalduz, ebatzietan zeresaneko eskubidea bermatuz, adostasunak lortuz.  Aurrekontu proiektu honetan hori ez da gauzatu.
EH BILDUk aurkeztutako osoko zuzenketea  EAJ-PNVren kontrako 5 boto eta BILDUren aldeko 4 boto jaso ebazan.
EH BILDUk aurkeztutako zuzenketa partzial batzuk aurrera atera ziran danon aldeko botoakaz baina beste batzuk EAJ-PNVren kontrako botoa jaso eben.


Behin betiko aurrekontuak daukaguzanean zabalduko dogu informazinoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario