2016ko otsailaren 18an Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz
Estiballes Ormaetxea.
Plenoagaz hasi orduko alkateak
urgentziazko gai baten barri emoten dau, batzarreko 6. puntua izango dana. Gai
hori, Ventas-Undurragarako bidea dala eta Iberdrolari eskaria egitearena da.
1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
Abenduaren 18koa onartuten da.
Urtarrilaren 21ekoari akats
ortografikoetatik aparte zuzenketa batzuk egiten jakoz.
2.- Soloeta-Makasti bidearen deslindearen errekurtsoaren azterketea eta
onarpena, halan bajagoko.
Alkateak azalduten dau zelan
Inforlurreri eskatu jakon txosten bat egitea ebatzi bat hartuteko eta errekursoari
erantzuna emoteko. Adierazoten dau be, ez dagoala argi bide honen jaubetasuna
publikoa dan eta ez dirala horretan sartuko baina argi dagoana erabilera
publikokoa dala eta ontzat emoten dabela Inforlurrek egindako proposamena
deslinde hau dala eta.
Honeri, EH Bilduk erantzuten deutso
Inforlurreri eskatutako azken txostenak ez dauala argituten bide honen nondik
norakoa, aurreko txostenetan 1956ko katastroan, 1985eko “Memoria valorada: mejora pista de enlace de
Errekagorri con Makastui en M.T. de Zeanuri”, eta 2009ko Zeanuriko udal
“Ordenanza Reguladorea del uso, conservación y vigilancia de los caminos y pistas
municipales”ean oinarritu dirala. Baina errekursoari erantzun batzuk emokeran
bai oinarrituten dala udal ordenantzan; bidearen proposamena egiten dauanean
ostera, “IBILBIDEAREN PROPOSAMENA:
…
Ø
Para esta definición no se tiene en cuenta la “Ordenanza Reguladora
del uso, conservación y vigilancia d elos caminos y pistas municipales” del año
2009 publicada por el Ayuntamiento de Zeanuri.
Ø
Únicamente se tiene en cuenta la proporcionalidad de distancias a las
lineas definidas por los tocones tomados a ambos lados de la pista”
Gainera, EH Bilduk jarraituten dau
esanez, txosten honetan ez dala erantzuten errekursoko “Ausencia de
demostración de la titularidad municipal del camino” dinonari, zeinetan dinoan
“El Ayuntamiento no tiene inscrito el camino en el Inventario de Bienes
Municipales. Tampoco figura inscrito el camino en el Registro de la propiedad”.
EH Bilduk gaineratuten dau be,
urtarrileko aktan zera agertuten dala:
Guzti hau kontuan izanda eta Iturbe jaunaren interesak gehiegi ez kaltetzeko
Inforlurreri adierazi jakon, lehenengo planoko ejearen paraleloa
mantenidute eta 20,22 eta 24 estakilen trazatua, mahaigaineratzen dauela proposamen barri hau
, “propuesta nº2” deitzen dela.
Egin den deslindea eta erabaki zen deslindea ez datozela bat:dirudienez
hartu zen akordioa baino bide zati luzeagoa deslindatu da.
-Titularidadea ez dela udalarena, halan ez dauelako ez inbentarioan ez
erregistroan:
Udalak bakarrik baieztatzen
dauela erabilera publikoa, ez dela jaubetasunean sartuko adierazten dau
Alkateak.
EH Bilduk jakin gura leuke bide hau
publikoa ez bada, zergaitik dan udala bidearen proposamen barri bat eskatuten
dauana. Honegaz batera, EH Bilduk behin eta barriro eskatu dauan eskerea aitatuten
dau, bideen inbentarioa; beharrezkoa izatetik aparte, kasu honetan lez arazo
asko argituteko balioko dauala adierazoz.
Inforlurrek egindako bidearen
deslindearen proposamena EAJ-ren bost aldeko botoakaz onartuten da. EH Bilduk
emondako arrazoiakaitik botazinoan parterik ez hartutea ebazten dau.
3.- Beobideko bidearen jaubeek Udalari egindako proposamenaren
onarpena.
EH Bilduk aurreko plenoan lez, bide
horren jaube guztiak agertuten diran dokumentua eskatuten dau, jaube guztien eskaerea izan ezkero baiezkoa emongo
jakola. EAJ ados agertuten da oraingoan be eta hurrengorako idatzi hori
lortuten ahaleginduko dala dino. Horrezaz gain, basoen aprobetxamentua egin eta
gero hartuko dala bidea eta berau gaur egungo egoera berean egon beharko dala
esaten dau alkateak.
4.- “Urban Innovative Actions” programan, Arratiako Udalaren
Mankomunidadearen barne, parte hartuteko proposamenaren onarpena.
Danon adostasunagaz onartuten da.
5.- Dekretuen kontu emotea: 2015eko likidazinoa.
Idazkariak jakinarazoten dau, diruzaintzako gerakina 442.737,90 eurokoa dala.
6.- Ventas-Undurraga bidea .
Alkateak dino arazoa dagoala Ventasetik
Undurragarako bidean. Batzutan erabilera egokia emoten ez jakonez, bidea estutu
egin dala eta honek auzokoak kaltetu egin dituala. Udala Iberdrolagaz adostasun
batera heltzean ahaleginduko da, bide hau lehengo moduan erabili ahal izateko.
Ados bi alderdiak.
7.- Erregu eta galderak.
EAJ-k hartuten dau berbea eta dino:
-Euskara Plana dala eta batzordea
osatuko dabela EAJ-ko zinegotzi bik eta EH Bilduko beste bik.
-Kultur ekintzak. Opera ezagutzeko
aukerea emon gura dabela eta horretarako udalak otsailaren 29rako urtekerea
antolatu dauala. Gogoa daukiela be antzeko ekintzak bideratuteko, Arriagako
programazinoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa tartean.
EH Bilduk ondorengoak dinoz:
-Modifikazinoak eta likidazinoa:
2015eko aurrekontuari egindako modifikazinoak eta likidazinoa ia zergaitik ez
datozen bat eta ia aztertu dan hori? Bigarrenez galdetuten dau. Erantzuten
jako, oraindino ezetz, hile honetan.
-Arkitektoa: ia nortzuk inbitau diran
parte hartutera. Erantzuten jako, hiru inbitau dirala, Arkigest, Hiritek eta
Tandem. Horren aurrean EH Bilduk galdetuten dau ia zergaitik ez diran inbitau
herriko arkitektoak eta alkateak erantzten dau eurak ‘estudio potente’ bat euki
gura dabelako; halan da be, herriko arkitektoari bi obra (San Migel ermitako
obrea Iñaki Perezeri eta eskolako obrea Katrineri) egiteko eskatuko jakela.
-Lan boltsa: brigadako behargin batek
bajea edo oporrak hartuten dauzanean ia zelan ordezkatuten dan eta ia zelan
egin dan oraingoan, lan boltsako zerrendatik edo zuzenean. Erantzuten jako zuzenean
egin dala errezago dalako brigadako lanak egiten dakienari aukeratutea
zerrendako barriak gauzak egiten ikastea baino; halan da be, hori egiteari itxi
beharko deutsiela dino alkateak, karu urtetan dauala eta. Alkateak gaineratuten
dau bigarren kontratu laboral bat ateratea aztertuten dabizala.
-Mediku konsultorio inguruak: egunero
zikintasuna, alkohola, … Ez dala lehenengoz mahai gaineratuten dan gai bat.
Aurreko legegintzaldian be behin baino gehiagotan agertu zala, eta emon dan
irtenbidea barroteak ipintea izan dala, nahiz eta ezer ez konpondu. Kontuan euki behar dala
alboan ludotekea dagoala. Erantzuten jako aztertutako dabela.
-Argi barriak: ipini diranetik plazea
erdi ilunean, Kamiñoko Iturriko bidean farola bat kendu dala eta ia barriro
ipiniko dan. Erantzuten da baietz, argi nahikorik ez dagoala, bai plazan zein Arregian
beste puntu bi gehiago ipiniko dirala eta Landagutxin eta Azkalden besteren bat.
EH Bilduk gaineratuten dau bai San Isidro kalean zein Areatzarako bidean argi
gehiegi dagoala. Horren aurrean alkateak begiratuko dabela erantzuten dau. EH
Bilduk segiduten dau esanez ia plan energetikoa bete dan eta erantzuten jako
Mankomunidadetik bideratu dala eta azken baten argiak aldatutea izan dala eta
konsumoa eta potentzia erreguletea leku pare baten.
-Zeanuri-Areatza bidean bankurik ez
egoala eta EH Bilduk ipinteko eskaerea
Gobernu Batzordetik pasau eta onartu zan. Ia horretarako aurrekonturik badagoan
galdetuten dau. Erantzuten da ipìnten hasi dirala, bata herriko sarrerako errotondan
eta bestea Ugerkan.
-Orain dala hile batzuk idatzi bat
sartu zan kanterea ustiatuteko epea amaitu dala esanez. Ia kontu zelan dagoan,
zer erantzun daben eta hemetik aurrera ze jarrera hartu behar daben galdetuten
da. Erantzuten dau alkateak terrenoa propietarioen eskuetan dagoala eta momentu
honetan inok ez dauala eskatu barriro kanterea martxan ipinterik. Gaineratuten
dau, kanterarik ez bada gura proposatu ahal dala norma subsidiarioari aldaketa
puntual bat egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario