2016/05/03

APIRILAK 22KO EZ OHIKO PLENOA. AURREKONTUARI ALEGAZIOAK

1.      2016ko Aurrekontuaren alegazinoen azterketea. Behin betiko onarpena.

Alkateak azaltzen dau aurkeztu eban aurrekontuan diru sarreretan 100.000€ ez zirala kontuan hartu. Aurrekontuak superabitagaz onartuko direla. Idazkariak dino akats matematikoa izan zala.

EH Bilduk aurkeztutako alegazinoen aurrean:

ü  Idazkariak dino EH Bilduk udal talde legez, zinegotzi legez, ezin dauala alegazinorik aurkeztu. Horregaitik ez dala botazinora eroango.

EH Bilduk jakin gura dau zein dan hori dinon legea eta zergaitik ez jakon hori lehenago esan, hau da, alegazinoak aurkeztu ahal zirala esan jakonean. Erantzuten jako 10/2003 Foru Arauak, 17. artikuluan zehaztuten dala nok aurkeztu ahal dauzan.


ü  Epeak dirala eta, alkateak dino egia dala epeak ez dirala errespetatu.

ü  Diru laguntzak emoteko ordenantza falta dala eta alkateak dino aurrekontuan dirulaguntza kapituluan diru kopurua onartu dala baina ez zelan banatuko dan.


Herritar batek ondorengo erreklamazinoa aurkeztuten dau:

19/2013 legeak, abenduaren 9koak “Gardentasunari informazino publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa”, behartu egiten dau informazino publikoa Interneten (Ataria) argitaratzera, horretarako eskari berezirik egin barik. Euskal udal-legediaren edukia be kontuan hartu beharrekoa da.

Eta eskatzen dau:

19/2013 legea, abenduaren 9koa, bere osotasunean betetzea. Horretarako, eta gaiaren garrantzia kontuan aukinda, eskatzen dot gardentasunari buruzko udal  ordenantza egitea.


Erreklamazino honen aurrean alkateak dino:

EAJk ezetza emonten deutsola. EH Bilduk galdetuten dau zetan oinarrituten diran ezezkoa emoteko herritarron parte-hartzeari eta gardentasunari. Alkateak erantzuten dau jenteagaz egoten dirala eta parte hartzea informala izanda be badaukiela, horregaitik eskatuten dana betetan dabela pentsetan dabela.

EHBilduk, ostera, kontuan hartute herritarrak aurkeztutako erreklamazio honetan azaltzen dauena dala informazioa falta dagoela eta herritarreri aukerarik ez jakiela emon aurrekontu proiektu honetan ekarpenik egiteko baiezko botoa emoten deutso. EH Bilduk ez dau aituten legean oinarritutako herritar batek egineko erreklamazino bateri ezezkoa emotea, eta Arartekora joko dauala jakinarazten dau.


Aurrekontuak onartu egiten dira 100.000 euroko superabitagaz, egon dan akats teknikoa dala eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario