EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Egoitz Arana eta Rut Martinez.
BILDUtik: Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko
batzar-aretoan, 2015eko martxoaren 30ean, goian aipatutako kideak batu ziran.
1.- AKTEN ONARPENA.
2014ko
azaroaren 4ko, abenduaren 2ko eta abenduaren 16ko aktak onartu ziran.
2015eko
otsailaren 3ko eta otsailaren 26ko plenoko
aktari EHBilduzeanurik zuzenketak egin eutsazan.
2015ko
martxoaren 4ko aktarik oraindik ez da aurkeztu.
2.- UR PARTZUERGOAK
AURKEZTUTAKO ESTATUTOEN ALDAKETA ETA ONARPENA.
Alkateak adierazo eban 27/2013
arrazionalizazino legea dala-eta Ur Partzuergoko estatutoko artikulu
batzuk lege horretara egokitu beharra dagoala. EHBilduk uste dau lege hori
ondino Foru Aldundian zein Estutuan eztabaidan dagaen bitartean ez dala momentu egokia gai hau mahi gainera ekarteko. Gaineratu eban
estatutuak aldatu behar badira kontuan hartu beharko zirala EHBilduk eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak
egindako alegazinoak: Partzuergoaren
errepresentazinoaren aukeraketa modua ez da ez ekitatiboa ezta
demokratikoa be.
Puntu hau onartu egin zan EAJ-PNVren aldeko 5 botoakaz. EHBilduk ezezko
botoa emon eban.
3.- 2013KO KONTU
OROKORRAREN ALEGAZINOEN AZTERKETEA ETA ONARPENA HALAN BADAGOKIO.
EHBilduk aurkeztutako alegazinoak honeek ziran: legeak markatutako epeak ez
dira bete; 2012ko abenduan EHBilduk eskatu eban 10/2003 62. Foru artikulua
betetzea eta oraindik ez dau erantzunik jaso. Zergaitik ez da aurreko urteetan
gai hau mahai gainera ekarri, legeak halan egitea eskatan dauanean? alkatetza
dekretuz onartuten dana plenotik pasatu behar da.
Alkateak erantzun eban egia dala epeak ez dirala bete, baina informazino
guztia likidazinoagaz batera agertuten dala espedientean eta hau urtero
aginduten dala Kontu Epaitegira esan eban, eta udalaren egoera ekonomikoa
likidazinoan argituten dala. Onartu eban batzuetan aldaketak plenora ekartea
ahaztu egin jakiela baina asmoa ez dala informazinoa ostondutea izan.
EAJ-PNVk ez ebazan alegazinoak onartu.
4.- ERREGISTRO ZIBILEI BURUZ AURKEZTUTAKO MOZIOA.
Mozino adostua aurkeztu zan
eta aho batez onartu.
5.- EKIN-EK AURKEZTUTAKO
ZIURTAGIRIEN ONARPENA.
Gaie mahai gainean gelditu zan, ondino
txostenik ez dagoelako.
6.-DEKRETUEN KONTU EMATEA: 2014KO LIKIDAZINOA.
Alkatetza dekretuen informazinoa emon zan. Honen arabera 2014ko
likidazinoaren geldikina positiboa da, 226.378,81€koa.
7.- 2015EKO AURREKONTUAREN LEHEN KREDITU MODIFIKAZINOAREN
ONARPENA.
Alkateak idazkariari hiru aldaketa aurkeztuteko berbea emon eutsan :
frontoiko obrea (baranda) 2014ean egin arren faktura 2015ekoa da; bideen
konponketea eta udal langileen 2012ko aparteko ordainsaria.
EHBildu ez dau ulertuten zergaitik ez ziran hiru puntu honeek aurrekontuak
egiterakoan kontuan hartu; aurrekontuak orain dala hilabete bat onartu ebazan
EAJ-PNVk. EAJ-PNVk aldeko botoa emon eban. EHBilduren aldetik, langileek euren
eskubideak berreskuratuteko eragozpena izan gura ez dauanez, abstenidu egin zan.
8.- 2015EKO DIRULAGUNTZEN BANAKETEA.
Kultura zinegotziak azaldu eban azken urteetan dirulaguntza honeek
beherakadea euki dabela baina kontuan hartuta egoera ekonomikoa hobetuz doala, aurtengoak 2012ko zenbakietara
hurbiltzen dabiz.
EHBilduk galdetu eban zegaitik agertuten dan Ipizki bi partidatan, etekinik
gabeko elkarteen artean eta 7. kapituluan. Errakuntza izan dala erantzun jakon.
EHBilduk gaineratu eban horrek aurrekontueri beste aldaketa bat egin beharra
dakarrela. Holan egingo da.
EHBilduk garbi itxi gura izan eban
dirulaguntzen aldekoa dala, eta aurreko urteetan eskatu dauan moduan, barriro
be eskatuten dau laguntzak banatuterako orduan ordenantza bat egon beharko
litekeela, danok jakin ahal izateko zeintzuk diran kontuan hartzean diran
irizpideak baneketea egiterako orduan eta era subjetibo batean ez egitea saihestuteko. Proposatu eban gainera
ordenantza hori alkarteakaz batera landuteko. Ordenantzan faltan ezezkoa botoa
emon eban, EAJk ostera baiezko botoa emon eban.
9.- SOLOETA-MAKASTUI BIDEAREN
DESLINDEAREN BEHIN-BETIKO ONARPENA.
Txosten teknikoan oinarrituta danon adostasunagaz onartu zan.
10. ERREGU ETA GALDERAK
-Alkateak azaldu eban azken
ohiko plenoa izan zala egun horretakoa. Ez-ohiko bat egongo dala: aktak onartu,
kotxeen zergak, Fracking-aren gaineko mozinoa, Euskera plana.
-galdetu eban noz eukiko dituen behin-betiko aurrekontuak. Lehenbailehen
egongo dirala erantzun jakon.
- Auditoria dala-eta ondino emaitzarik ez dago.
-Doikuntza plana: BILDUzeanurik galdetu eban aurrekontuetan San Pedro
eleizari dagokion partida bat dagoala, eta doikuntza planean adierazten da 2013
eta 2014an bakarrik emongo zala dirulaguntza hori. Erantzun jakon esanez ez
dirala horretaz konturatu baina helburua ondarea jamotea izan dala.
-Osakidetzako langileek egindako eskaera eroan eban EHBilduk: elektroak
egiteko makina beharrezkoa ikusten dabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario