2015/03/20

MARTXOAREN 4KO PLENOAREN LABURPENA





EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez. 
BILDUtik: Pedro Lejarza Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio. 

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2015eko martxoaren 4an, goian aipatutako kideak batu ziran. 

AKTEN ONARPENA
2014ko azaroaren 4ko plenoko aktari EHBilduzeanurik barriro be zuzenketak egin eutsazan. 
2014ko abenduaren 2ko plenoko aktari EHBilduzeanurik zuzenketak egin eutsazan. 
2014ko abenduaren 16ko plenoko aktari EHBilduzeanurik zuzenketak egin eutsazan. 
2015eko otsailaren 3ko plenoko aktari EHBilduzeanurik zuzenketak egin eutsazan. 

SOLOETA-MAKASTUI BIDEAREN DESLINDEAREN ALEGAZINOEN AZTERKETEA ETA BEHIN BETIKO ONARPENA, HOLAN BAJAGOKO.

Alkateak azaldu eban deslindea aurrera eroateko 3 ardatz hartu dirala kontuan: 1956ko katastroa, 1967ko dokumentu bat, bertan, ondoko jabeak inongo indemnizazio barik, zezio bat egin ebela basoko kaminoak bertatik pasau deitezan agertzen dana, eta azkenik Alex Gabikagogeaskoak 1985ean egindako memoria baloratua, eta honetan zehaztuten da bideak 4,5 metroko zabalerea eta albo bakoitzean 0,5 metro eduki behar dauzala. Kontuan hartu dira be bideen erabilerarako 2009an onartutako ordenantza eta Inforlurrek egin dauan txosten teknikoa. 
Alkateak aipatu eban Olibarestarrak izan dirala alegazinoak aurkeztu dabezan bakarrak. Bertan azaltzen dabe 1956ko katastroa baino lehenagoko dokumenturen bat be badagoala   bidearen marran oinarrituten dana, baina hau ez dabe aukeztu. 

EHBilduk galdetu eban ia ahaleginik egin dan jabeakaz adostasun batera heltzeako. Alkatearen esanetan  Jabi Olibaresek esan eban auzokoakaz eta paso eskubidea daukien jabeakaz konponketa batera heltzeako ahalegina egingo ebala, baina ez dala lortu. Uste dau mugarritzea egiteagaz ados dauzala. 
Bidezorra dala- eta EHBilduren galdereari erantzun jakon bide-bazterretik metro batera dala, gehienez 1,5 metrora. 
Alkateak informau eban  mugarritzea martxoaren 12an izango dala. Idazkariak azaldu eban goizeko 10etan markau egingo dala. Ebazpen honeri helegitea egiteko hile bateko epea dago eta behin-betikoa danean mugarrituko dala. 
EAJk alegazioen onarpenaren kontrako botoa emon eban. Bildu ados dago, beti be   txosten teknikoan argi agertuten dalako neurriak zeintzuk diran eta nondik nora hartu behar diran.
Alegazinoak ez ziran onartu.

MARTXOAREN 8KO ADIERAZPENAREN ONARPENA

Mozino adostua aurkeztu zan eta aho batez onartu be. 

ERREGU ETA GALDERAK

-Alkateak esan eban Zuhaitz Eguna martxoaren 27an edo 26an izan ahal dala, beti be eguraldiaren arabera. 
-Eskolearen egoerea dala- eta kultura zinegotziak aipatu eban behin-behineko konponketea egin dala; teilatua toldoagaz estali da obrak hasi arte. Hasiera hau aurreratu egin zan aste horretara, baina eguraldi txarra dala- eta atzeratu egin behar izan zan. 
-Korrikaren inguruanegitaraua martxan dago, autobusa egongo da Urepelera joateko martxoaren 19an, Korrikaren hasierara. 

EHBilduren galderak:
- auditoria ze egoeratan dago? amaituta dago baina ez dago data zehatzik emaitza jakiteko. 
-Santa Lutzi gainetik doan bideari buruz be galdetu eban baina ez dago barririk. Errekursoa ipini eben bertakoak, udalak apelau  egin eban baina erantzunik ez da ondino hartu.
- Bizkaibus: Galdakon herri barrutik pasetea eskatu zan baina errepide nazionaletik bakarrik pasetan segiduten dau. Noz arte? Alkateak erantzun eban antza Bizkaibusekoak berregituraketa egiten dabizela, beste asko be ordu berean pasetan diralako. 
EHBilduren eskaerak: 
·                    URA agentziari  errekak garbi mantentzea eskatu eutsan, Alkiberretik Plazara 3 zuhaitz errekara jausita egon dira, eta Txoko Sagarnako zubiraino etorri ezkero arazo larriak sortuko zira egon dirazan euriteakaz 
·                    Ugunaganerantzako bidean, espaloia urez gainezka egon da, oinezkoak ez pasetako moduan.Basoa bota daurieneri urak hartzea eskatu eban.


No hay comentarios:

Publicar un comentario