OTSAILAREN 26-KO PLENOAREN LABURPENA
EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Egoitz Arana eta Rut Martinez.
BILDUtik: Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2015eko otsailaren 26an, goian aipatutako kideak batu ziran.
2015eko aurrekontuen
onarpena
Alkateak adierazi eban zorrotzak dirala eta 220.817€-ko superabitagaz
aurkezten dabezala aurrekontuak, hau da, errekuperaziñoaren seinalea dala eta
inbersino txiki batzuk egin ahal izango dirala. Zorra txikitu egin da eta
finantza-zama be, soberakina, positiboa dala.
BILDUk osoko zuzenketa aurkeztu eban, legeak eskatzen dauzan epeak ez
diralako bete, partehartzaileak ez diralako izan eta adostasun batera heltzeako
ahaleginik ez dalako egin. Aurrekontuek herri ereduaren inguruan eztabaida
egiteko tresna izan behar leukie eta ez udaletxe batek egiten dauan gastua kudeatuteko
tresna bakarrik.
BILDUk aurkeztutako
osoko zuzenketeak EAJ-PNVren kontrako 5 boto eta BILDUren aldeko 2 boto jaso ebazan.
BILDUk aurkeztutako
zuzenketa partzial batzuk aurrera eroatea onartu zan danon aldeko botoakaz, baina
beste batzuek EAJ-PNVren kontrako botoa jaso eben.
Behin betiko aurrekontuak daukaguzanean zabalduko dogu informazinoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario