OTSAILAREN
3KO PLENOAREN LABURPENA
EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano
Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Zedarri Jauregi, Pedro Lejarza eta Jokin
Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2015eko otsailaren 3an,
goian aipatutako kideak batu ziran.
Plenoari hasiera emon aurretik alkateak azaldu eban gai
ordeneko 3. puntua, 2013ko Kontu Orokorraren onarpena, mahai-gainean itxiko zala, plenora ekarri
baino lehenago udal kontuen batzorde bereziak ikusi behar daualako, eta gai hau
lehenengoz urten danez, ez eben jakin
holan egin behar zanik.
EHBilduk ez eban arrazoi hori ulertu, 2012ko abenduaren
19an eskatu ebelako 2011ko kontu orokorraren barri izatea, eta euren eskaera horretan
zehaztuta agertu zan kontu orokorra maiatzaren 15erako aurkeztu behar dala
batzorde berezi horretan, eta uztailaren 31 baino lehenago plenora ekarri behar
dala.
AURREKO
BATZARREKO AKTEN ONARPENA
2014ko azaroaren 4ko plenoko aktari EHBilduzeanurik
zuzenketak egin eutsazan.
2014ko abenduaren 2ko plenoko aktari EHBilduzeanurik
zuzenketak egin eutsazan.
BI-4501
ERREPIDEAREN DESLINDEA 31.150 PK-AN
Alkateak aipatu eban arazoa 2013. urtean sortu zala,
herritar batek bere etxe aurrean asfaltoa altxatu ebanean, baimena eskatu
barik. Udalak obra gelditaarazi eutsan. Bide hau Diputazinoak herriari itxitakoa
da, banaia berak be ez daki zabalerea neurtuteko erreferentzi puntu zehatza
zein dan. Udalak Inforlur-eri eskatu eutsan txosten bat egiteko gaia argituteko,
eta abogaduaren aholkua jarraituz, ofizioz jokatutea ebatzi dau terreno honen
deslindeari hasierea emoteko.
EHBilduk adierazo eban ez dauala ulertuten Dipitazinoak
berak emoneko bide bateri buruz informazino zehatzik ez eukitea. Horrek
herrieri arazo bat sortu deutsala gaineratu eban, eta ondorioz kostu bat, momentuz
4.080€koa, Inforlur-ek egineko txosten tekniko bi eta abogaduaren txosten
juridikoa dala-eta. Txosten honeetan ez da bat be argi gelditan zein dan lur
publikoa eta zein pribatua, ez eta nondik hartu behar dan erreferentzia
bidearen neurriak hartzeako (Diputazinoaren idatzi batean agertan da
gitxienekoa 4,8m eta 5,9m artean egon behar dala). Galdetu eban EHBilduk ia
neurtu dan gaur egun dagoan bidea. Ezetz erantzun jakonez, eskatu eban hortik
hastea eta azken ahalegin bat egitea adostasun batera heltzeako arazo honetako
beste parteagaz.
Halan egingo da.
ERREGU
ETA ITAUNAK
-Alkateak, udalaren izenean, eskerrak emoten deutsaz Joko
Alai Pelota taldeari Arratia-Nerbioi
txapelketan lortu daurien emaitzagaitik.
-Lan poltsa dala eta esan eban “peoi espezializatu”
lanerako deialdia zabalduko dala. EHBilduk galdetu eban ia aukerarik eukiko
dauan ekarpenik egiteko. Baiezkoa erantzun eban, eta momentu honetan lanean
dabizen langile bieki sei hilabete egin arte jarraituko dabe lanean.
-Kultura zinegotziak azaldu eban aurten be Zuhaitz Eguna
eskoleagaz batera egingo dala. Oraindik data zehaztu barik dago. EHBilduk eskatu
eban deialdia herrien zabaldutea. Halan egingo da.
-Eskolako obrea dala-eta, 2 fasetan egingo da. Lehenengoan, bigarren pisuko leihoak aldatuko
dira eta teilatu guztia konponduko da. Aste Santuetan egingo da eta Zamakoa
enpresari esleitu jako obrea. Bigarren fasean galdara kanpora eroango da eta
aurrerantzean biomasa erabiliko da. Galdarea egoten zan lekuan igogailua
ipiniko da. Proiektu hau ondino egin barik dago.
-KORRIKAren inguruan, eskoleagaz batera egingo da.
Zeanuritik martxoaren 28an pasauko da, arrastiko 6rak inguruan. Alkarte
guztieri gonbidapena luzatu jakie ekarpenak egiteko eta otsailaren 5ean,
arrastiko 6:30ean egongo dan batzarrean parte hartzeako.
Alkateak jakinarazo eban, Mankomunidadearen bidez,
urtarrilaren 14an Bizkaibuseko zuzendariagaz egin ebela batzarra eta informau
eutsien betiko ibilbidea egingo dauala Zeanuritik Bilbora, Galdakotik pasetan
dan autobusak, hau da, Galdako erditik pasauko da barriro autobusa.
EHBilduren
galderak:
Auditoria ze egoeratan
dago? idazkariak erantzun eban Kontu Auzitegia egiten dabilela eta gitxi
gorabehera 15 egun barru amaituta egongo dala, baina ez dakiela txostena noizko
egongo dan.
2014ko Likidazinoa.
Orain dala astebete eskatu eban ordaindu barik eta kobratu barik daukaguzan
fakturen zerrendea baina ondino ez dau erantzunik hartu.
Zegaitik dagoz
frontoiaren hobekuntzak 25.000€ko partidatik 363€ (barandilla zaharrak kentzea)
bakarrik gastauta? Zegaitik ez da
agertuten ordaindu barik dagoala 37.269,84€ko
fakturea? Berau urtarrileko datagaz agertuten da. 2014ko obra danez zegaitik ez
da ordaindu edo eskatu faktura
2014ko fetxeagaz agertutea? 2015ean ordaindutea pentsau bada ze partidatan
sartu da aurrekontuetako zirriborroan atal honetako partidea 10.000€koa danean?
Ihartudera sozio kulturaletan
16.000€ko partidatik 13.649,52€ gastau dirala ipinten dau, eta orain dala hile
pare bat kultura zinegotziak adierazi eban partida hau guztiz gastauta daukala.
Zelan da orain gastau barik egotea? Idazkariak
erantzun eban aurkeztu dauan likidazinoa ez dala definitiboa, eta uste dau
otsailaren 17rako zarratuta eukiko dauriela. Aurrekontaek onartuteko nahikoa da
sei hilebeteko likidazinoa.
Ze egoeratan dago
diruzaintzako soberakina? Doikuntza plana betez doa? Posible da etxea saldu ez
bada? Idazkariak esan eban aurreko erantzunak honetarako be balio dauala.
Urkiza-Uriarte
baserria, prozesua zelan doa? sententziarik? juezak onartu dauala “declaración
de lesividad” esan eben eta beste salaketa
artxibau egin dala. Udalak bueltau beharreko ICIO-a ( 20.416,34€) bueltau
deutsiela.
Presako paseoa: herriarena izan
dan paseo hau berreskuratuten ahaleginak egin behar dira. Bypass-eko obrak
Partzuergoari irabazi handiak ekarriko deutsaz baina herriari ez deutsanez
onurarik ekarriko, behintzet barruko bide horretatik ibilteko aukerea eduki
daikgun dino EHBilduk. Beste aukera batzuk proposatuten dira:
- bideari
jarraipena emotea presako hormatik pasau barik. Basoak, Nekazaritza eta
Abeltzaintza zinegotziak jakinarazi eban lur-jabe batzukaz harremanetan jarri
dirala aukera hau lortuteko asmoagaz.
- Joko Alairen
urteko batzarrean proposatutakoa: segurtasun kontua bada presako hormatik pasau
ez egiteko, egunez behintzet pasoa zabalik egon daitela.
San Isidroetan kontzertua Andra Marietan barik: azken jai
batzordeko batzarrean gazte batzuk egineko proposamena da. Erantzunaren zain
dagoz ezertan hasi orduko. Alkateak eta Kultura zinegotziak ez dabe arazorik
ikusten, baina arazoa logistikoa
izan ahal da, feriako etxetxoak dagozan bitartean ez da erreza izango eszenatokia
ipintea-eta.
Udalaren idazpuruaren
erabilera desegokia: Galdetu zan ia ze
neurri hartu diran udaletxeko identifikazinoagaz herritar batek jaso dauan
idazkiaren aurrean. Udalak berak idazki hori ez dau agindu eta gainera udalaren
izena erabili da herritar bat iraintzeko. Idazkariak erantzun eban ez dala ezer
egin, eta horren barri emongo dauriela epaitegitik holan eskatuten bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario