2015/10/22

URRIAREN 9KO OHIKO PLENOA

2015eko urriaren 9ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak: 
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea. 
Batzarrari hasikerea emon aurretik alkateak gai ordenean beste gai bat gehitutea  eskatzen dau, landa-guneen garapenerako urgentziazko laguntzak eskatzeko epea urriaren 14an amaituten dala eta. Aho batez onartuten da. 

Aktaren onarpena. 
Ekainaren 29, uztailaren 10 eta abuztuaren 13koak onartu egiten dira. 
Irailaren 11ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkezten deutsaz. 

2014ko Kontu Orokorraren onarpena.  
Alkateak dino EHBilduk Kontu Orokorrari aurkeztutako alegazinoak Kontu Batzorde Berezian aztertu ziranez onartzea edo ez falta dala. 
2014ko Kontu Orokorra onartzen da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz, EHBilduk kontrako botoa emoten dau. 

Haurrreskolarako dirulaguntzak arautzen dituan Ordenantzearen azterketea eta, holan bajagoko, honen onarpena. 
EHBilduk adierazoten dau behin baino gehiagotan esan dauala dirulaguntzak emoteko  ordenantza bat egon behar dala, legeak halan eskatan daualako. Galdetuten dau legea zergaitik betetan dan haurreskolen kasuen bakarrik, zein partidatik emongo diran laguntza honeek, eta ia inguruko herriai gaia zelan kudeatuten daben galdetu jakien.  
Ezetz erantzuten jako, Eusko Jaurlaritzarenak eta Diputazinoarenak hartu dirala kontuan. Idazkariak erantzuten dau 1.000€ko partida bat dagoala. 
EHBilduk proposatuten dau %30eko dirulaguntza emoteko errenta kopuruak 15.000€ eta 20.000€ tartekoa izatea eta ez 15.000€-18.000€koa. Onartuten da. 
Ordenantza hau aho batez onartzen da. 

Zubizabalgo pastuen aprobetxamentuaren adjudikazinoa. 
Alkateak azaltzen dau Saldropoko landan dagozanakaz batera doazela, 16 hektarea guztira.  EHBilduk galdetuten dau udalak zenbat hektarea daukazan pastuetarako. 
Erantzuten jako 625 inguru dirala. EHBilduk galdetuten dau bebai ia Gorbeiazpi  elkarteak ebatzi ahal dauan nok parte hartu leikean eta nok ez, nok kontroletan dauan ebatzi horreek egokiek diran, eta ia pastizal honeetan Zeanurikoak bakarrik parte hartu ahal izingo daben. Alkateak dino pastu guztiak Gorbeiazpi Elkartearen ardurapean egongo dirala errentan  eta orain arteko kondizinoetan, baina kudeaketa udalarena dala.
Azalduten dau ordenantza batek erreguletan dauala pastu honeek erabili ahal izateko bertakoa izan behar dan edo bertakoen seme/alaba. Adierazoten dau azaroa izango dala apuntetako epea, zenbat buru esan behako dala. 
EHBilduk galdetuten dau ia zinegotzi batek parte hartu ahal dauan botazinoan kontuan hartuta bere senitarteko bat Gorbeiazpi Elkatearen lehendakarie dala. Alkateak dino ez ez dauala arazorik, ostera idazkariak erantzuten dau hobeto dala ez badau parterik hartzean.
Danon adostasunagaz onartuten da Gorbeiazpi Elkarteari adjudiketea Zubizabalgo pastuen aprobetxamentua.  

Arrabako aterpetxea Bizkaiko Mendi Federazinoari esleitzeko proposamenaren azterketea eta, holan bajagoko, honen onarpena. 
Alkateak azaltzen dau udalak kontratua Federazinoagaz daukala eta Federazinoak partikular batzukaz. Honeek aterpea egokitu gura dabela eta obrearen aurrekontua 60.000€koa dala. Kostu hau kontuan hartuta udalari eskatuten deutsie kontratua 5 urterako izan beharrean 20 urterako izatea, orain arteko baldintzetan. Alkateak diño kontratu horreri klausula bat gehituko deutsiela; hau da, aukera egon daiten kontratua apurtuteko udalak gura dauanean, gelditzen diran urteetako amortizazinoa ordainduta.
EHBilduk galdetuten dau ze kasutan apurtu ahal izingo zan. Alkateak erantzuten dau kontratua apurtu ahal izingo dala erabilera egokie emoten ez bajako (kasu honetan ezer ordaindu barik), edo udalak beste erabilera bat emon gure badeutsa. EHBilduk eskatuten dau klausula hori zehatzagoa izatea, udalak kapritxoz jokatuteko aukerarik euki ez dagian. Ez jakonez erantzun argirik emoten abstenidu egiten da. 
Arrabako aterpetxea Bizkaiko Mendi Federazinoari esleituten jako EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz. EHBildu abstenidu egiten da. 

Adierazpen instituzionala.  
EHBilduk adierazten dau behin eta barriro prest agertu dala gai honen inguruen testua adostuteko eta ez dala bakarrik ezetza hartu dauala, baizik eta “negar egitera kanpora” esan jakola. Adierazpen honetan EAJ-PNVk beste instituzinoari eskatuten deutsiela gai honen inguruen neurriek hartzea, baina egin behar hori zenbakietan, kupoetan,  bakarrik gelditzen dala dino EHBilduk. Honek gaineratuten dau, udalak bere buruai ez deutsola eskatuten ezelango erantzukizunik edo neurririk hartzea eta horregaitik, adierazpenari udalaren parte hartze zuzena gehitutea eskatzen dau EHBilduk. Alkateak dino adierazpenak adostutea ia ezinezkoa dala, talde politiko bakotxak testuak egiteko bere trokela daukala  eta beste instituzino batzuetan adostasun hori ez bada lortu udalean lortutea be ezinezkoa ikusten dauala. Gauzak holan, aurkeztu daben testue botauko dala. 
Adierazpena EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz onartzen da, EHBildu abstenidu egiten da. 

Askapena auzia dala ta. (EHBilduren mozinoa) 
EHBilduk argi itxi gura dau adostasuna lortzea borondate kontua dala. Eurak prest dagozala horretarako. Hori dala eta, aurkeztutako mozinoa erretirau egiten dabe indar gehiago emoteko onartuko dan bakarrari. EAJ-PNVk aurkeztutakoaren alde botauko dau EHBilduk. 

Askapena auzia dala ta mozinoari erantzuna (EAJren mozinoa) 
Danon adostasunagaz onartuten da. 

Urgentziazko diru-laguntzak. 
Alkateak, plenoa hasi aurretik esanekoari jarraituz, dino landa-eremuen garapenerako diru-laguntza honeek eskatuteko epea urrian amaituten dala.  
Diru-laguntzak eskatuko direla: 
§     Argi publikoa barriztuteko (60.000€koa + BEZ).  Aldunditik %60ko dirulaguntza. 
§    Eskoletako patioan legorra ipinteko. 
§    Udal bulegoak egokituteko udalak udaletxe aurrean daukan lonjan. 

EHBilduk adierazoten dau bulegoak lonja horretara eroatea aspaldiko proiektua dala, eta jakinda asmo horreek dagozala ez dala ulergarria azken momentura arte itxarotea. Gaineratuten dau aukera dagoala liburutegirako diru-laguntzak eskatuteko bebai.
EHBilduk galdetuten dau ia herrikoa liburutegi sareko kidea dan, hori dalako baldintza languntza honeek eskatuteko. Idazkariek baietz erantzuten dau. 

Erregu galderak 
EHBilduk galdetuten dau: 
§     Auditoriaren behin betiko txostena heldu dan eta horren kopia bat eskatuten dau. Alkateak erantzuten dau aurreko astean heldu zala.  
§     Zinegotzien arloak: barriro be galdetu beharra dago ia zeintzuk diran.
Alkateak erantzuten dau hurrengo plenoan esango dauzala. 
EHBilduk salatuten dau behin eta barriro erantzun hori emoten jakola eta ez dala onargarria urrian ez jakitea bakotxak ze ardure daukan. 
§     Ikastaroak: 
o  Zergaitik ez da zabaldu epe bat jenteak proposamenak egiteko?. Erantzuten jako idea ona dala eta datorren urtean kontuan eukiko dala. 
o        Legezkoa da udaleko kideeen senitartekoek ikastarorik emotea, horretarako zerrendarik zabaldu ez danean?. Ikastaro honetako irakasleak ze kontratu daukie?. Responsabilidade zibileko asegurua nok ordainduko dau?. Erantzuna da ikastaroak ez dauzala udalak antolatu, publizidadeaz eta izenak hartzeaz bakarrik arduratu dala. Udalak ez dauzala irakasleak kontratau, ez ordainduko, ikasleen kuotetatik finantziauko direla. Udalak bai ordainduko dauela irakasleen responsabilidade zibileko asegurua. 
o        Zergaitik aurten urteetan umeen dantza irakaslea izan danari debekatu jako lan hori egiten segidutea?. Erantzuten dabe jantza taldea Musika Eskolan sartuta dagoanez irakasleek kontratua euki behar dabela. Eta batek esan dauala berak kontraturik ez dauala gura (arrazoi personalak dirala eta). EHBilduk mahaigaineratuten dau badagozala beste batzuk be kontratu barik baina ez jakiezala baldintza bardinak ipinten, zerbitzu bat emoten daben guztiakaz bardin jokatuteko eskatuten dau.
§     Lokalen adjudikazinoa zelan egiten da, ze erispide hartzean da kontuan batzuri lokalak erabilteko aukerea emoteko eta beste batzuri ukatuteko?. Erantzuten jako eskatu daben guztiai aukerea emon jakiela. 
EHBilduk dino umeen pintura/zeramika ikastaroko pintura gela eskatu zala baina ez jakiela
aukerarik emon, helduen pintura lanak maratuko dabezalako. Honeen irakasleak esan ebala mahaiak ez dirala egokiak umeentzako. EHBilduk dino umeen irakasleak egoki ikusten dauazala.EHBilduren galdetuten dau orduan ia zergaitik hartzean da kontuan batek esanekoa eta ez bestearena. Erantzuna: “gure konfiantzazkoa da”. 
Mazala taldeko kide batek be lokala eskatuta daukala baina ez jakola erantzunik emoten dino. 
§     Arkitektoaren kontratua: urte baterako sinatu zala eta urtea amaitzear dagoala. Ze asmo aurrerantzerako?. Idazkariak erantzuten dau kontratua abenduan amaituten dala. 
§     Emakumeen Mundu Martxa dala eta Mazalak aurkeztu eban adierazpenari ez jako erantzunik emongo?. Erantzuten jako oraindik ez dala erantzun. 
Soloeta-Makaztiko deslindea: aurreko plenoan alkateak esan eban oraingorako akordio zehatza ekarriko ebala. Oraingoan be ez dago akordio zehatzik. 
§     Argi publikoa aldatuteko prozesua hasi da, baina badago plan energetikorik herriko puntu makalak aldatuten hasteko?. Erantzuna ezezkoa da. 
§     Gazte txokoa martxan dago?. Erantzuna baiezkoa da, Suspergintzak daroala.  

EHBilduk adierazoten dau: 
§    Aurreko astean Kontratazino Mahaia batu zala birlandaketa bat adjudiketako. Batzar horren ostean jakin dabela orain dala urte batzuk udalbatzak ebatzi ebala birlandaketetan frondosak bakarrik landatuko zirala.
Galdetuten dau ia ebatzi hori indarrean dagoan eta aldatu ez bada zergaitik birlandatuten dan pinua. 
§    Kontrataziño Mahaia: aste bateko epean birritan deitu dala mahai hau. Bietara deialdia eta dokumentazinoa batera hartu dabela. Denporarik ez jakola emoten plieguak aztertuteko edo eta ekarpenik egiteko. Azkenengotik altxau egin zirala ez dagozalako prest plikak zabaldutako bakarrik deituak izatea. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario