2015eko zemendiaren 13ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala,
Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola,
Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Aktearen onarpena.
Urri lehenengoaren 11koa onartu egiten da.
Urri bigarrenaren 9ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsoz.
Tasen eta Zergen
Ordenantza Fiskalen eguneratutea 2016rako.
Alkateak proposatuten dau 2016ko urteko tasa eta zergai %0,2 apliketea.
Aitatuten dau IPCa, gutxi gorabehera, %0’2koa izango dala.
EHBilduk mahai gaineratuten dau pleno informatiboan alkateak esan ebala
igoerarako erkidegoko IPCa hartuko dala kontuan, baina aurreikusten dala IPCa
negatiboa izango dala; halan da be, jakin gura dau IPCa aplikatuko dan.
Alkateak erantzuten dau negatiboa bada IPCa ez dala kontuan hartuko, igoera
%0,2ko izango dala. EHBilduk proposatuten dau tasak eta zergak kobratzean igoerak
(edo bere kasuan jaitsierak) egin beharko zirala herritarren diru sarrerak
konuan hartuta, eta ez danori bardin. Obrak zer pagetan dabe? Undurragako
by-passak adibidez. Alkateak dino hori oso justoa izango zala baina oso
konplikaua. EHBilduk jakin gure dau orain arteko bonifikazinoak (famili
ugariak, langabezian egotea…) manteniduko diran. Alkateak baietz erantzuten
dau.
Diru-gordelariaren
izendapenaren errebokazinoa.
Idazkariaren esanetan 10/2015 Errege Dekretua dala eta, diru-gordelaria
funtzionarioa izan behar dala. Hori dala eta Felipe Agirrezabalaren izendapena
erreboketan da eta Ana Mari Bengoetxea, idazkaria, izendatuten da
diru-gordelari.
2015eko Aurrekontuaren 4.
modifikazinoaren azterketea eta, halan bajagoko, onarpena.
Idazkariak azaltzen dau 3. modifikazinoa alkatetza dekretuz onartu dala:
azoken antolakuntzeari jagokon partida handitu dala 27.500€tan, Gorbeiako
Parkeko zuzendaritzak (Zuia, Orozko eta Zigoitiako udalak) emondako
diru-laguntzeagaz.
4. modifikazioa dala eta azaltzen dau:
*Idazkariak azaltzen dau honetan alkatetza dekretuz onartu dirala:
. Baso bideetarako diru-laguntza partidea (2015eko aurrekontuetan 22.000€)
736,45€tan handitzen dala. Zenbateko horretan beharrezkoa dala kreditua izatea.
Kostuaren %15eko laguntza emoten dala. EHBilduk dino diru-laguntzak emokeran
kontuan hartu beharrekoa dala dagoan dirua, ezin dala emon dagoana baino
gehiago.
. Gaztetxokoa: mobiliario partidea 2.000€tan handitzen dala. EHBilduk
galdetuten dau orain arte egon dana nahikoa ez bada izan. Ia derrigorrezkoa
izan dan 591,9€ bideo jokoetan, 145,96€ umeentzako jokoetan eta 347€ sofa
batean gastetea,. Hezkuntza zinegotziak erantzuten dau, bideo jokoak erabilera
egokia sustatzeko helburua daukiela, jokoak mahi jokoak dirala eta sofa oso
egoera txarrean egoala. EHBilduk adierazoten dau gaztetxokoa erabilten dabenai
dana eginda emoten bajake inoiz ez dabela eurengan erantzukizunik hartuko,
erantzukizuna izatea hezitzeko modua dala.
Beste modifikazino batzuk:
- Bideetarako laguntza partida 48.650,22€tan handitzen dala: Akauri Zahargo
bidean konponketea eta lur jauziak. EHBilduk galdetuten dau partida hau bada
Diputazinoak emoten dauan %90eko diru-laguntzea. Baietz erantzuten jako.
- Iharduera soziokulturalak partidea 5.000€tan handitzen dala: Gorbeia Suzienen
egondako gastuak eta beste batzuk. EH Bilduk galdetuten dau “beste batzuk”
horreek zer diran. Idazkariak erantzuten dau euren artean dagoala Emakume
Pelotari eguna, 2. bertso saioa,… EHBilduk barriro be dino diru nahikorik ez
bada egon partida horretan zergaitik konprometiduten dan udala diruz
lagunduten. Alkateak erantzuten dau, aurrekontuek egin ziranean prebisinoak
txarto egin zirala.
Aurrekontuen 2. Modifikazinoan iharduera soziokulturala partida hau handitu
zala 10.000€tan. EH Bilduk jakin gura dau liburuaren salmenta zelan doan.
Alkateak erantzuten dau liburu horretarako 10.000€ko diru-laguntzea hartuko
zala aurreikusten zala baina ez dala halan izan.
- Putzu septikoen garbiketak partida 2.500€tan handitzen dala: sarean
sartuta ez dagozanetatik gain, Altzua eta Barazargo E.D.A.R.en mantenimenduaz
arduratzen dala udala eta partida labur gelditu dala. EHBilduk eskatuten dau
Saneamentu plana egitea eta Partzuergoari exijidutea kobretan dauan zerbitzua
emon dagian edo emoten ez badoa ez dagiala kobrau. Alkateak gogora dakar
aurreko udalak eskaera hori egin ebala eta barriro be egingo dala.
- Zentralita barria erosi: 1.500€. EHBilduk galdetuten dau ia orain arte
egon dana ez ebilen. Alkateak erantzuten dau zaharkituta egon dala.
- Ibilgailuen Gaineko Zergan 7.000€ko dirusarrera egon dala.
- Gaztetxokoko argi indarraren gastua 2.000€ gitxiago izan dala.
- Udal bulegoko argi indarraren gastua 236,45€ gitxiago izan dala.
- SGAE gastu partida 2.500€ gitxiago izan dala. EHBilduk jakin gura dau
ordaindu beharreko guztia ordainduta dagoan. Gogorarazoten dau Gobernu
Batzorde baten, alkateak esan ebala ez ordaindutea. Idazkariak erantzuten dau
zati bat ordainduta dagoala.
Zemendiaren 25a dala eta,
adierazpen instituzionalaren onarpena.
EAJk Eudelen testua aurkeztuten dau. EHBilduk dino ez dauala adierazpenik
aurkeztu bat egiten daualako Mazalak aurkeztu dauanagaz. Erabagiten da biakaz
testu adostu bat aurkeztutea.
Adostutako adierazpena aho batez onartuten da.
Euskal Herriko Emakumeen
Mundu Martxaren adierazpenaren onarpena.
Aho batez onartuten da.
EHBilduk Udal Osoko
Bilkurak webgunetik emitiduteko proposamenaren azterketea eta, halan bajagoko,
onarpena.
EHBilduk adierazoten dau pleno eguna eta ordua ez dirala egokienak
herritarrei bertaratuteko aukerea emoteko. Plenoak grabau egiten diranez,
EHBilduk eskatuten dau garbazinoa udaleko web orrian ipintea. Holan edoizenek
aukera eukiko leuke jakiteko plenoan zer eta zelan esan dan jakiteko. Alkateak
erantzuten dau webgunea eguneratuten dabizela. Aktak ipiniko dirala, baina ez
dauala ikusten grabazinoa publiketearen zergaitia. Adierazoten dau zuzeneko
agerraldiak be egongo dirala. EHBilduk dino plenoak publikoak diranez edoizenak
grabau ahal dauala, halan ebatzi dabela epaitegiak be.
Plenoko grabazinoak webgunean ez dira ipiniko, botazinoan EAJk kontrako 5
boto, EHBilduk 4 aldeko.
Erregu galderak
Alkateak azaltzen dau:
* Altzusteko Felix Astondoak, Madeiran dagoanak, zemendiaren 20an 100 urte
betetan dauzala. Hori dala eta, omenaldi legez, udalaren izenean plaka bat
agindutea. Aho batez onartuten da.
* Soloeta-Makazti bidea dala eta dino aurreko pleno batean, arazoari
urtenbidea emoteko gogoagaz proposatu ebala bidearen albo bietara dagozan
pinuen zuztarrak erabiltea erreferentzi legez. Alde batekoak topau dirala,
baina beste aldeko jabeak idatzi bat aurkeztu dau esanez ez dauala baimenduten
bideko bere aldean zuztarrak topetea. Jarraitzen dau alkateak esanez, bere
egunean jaube horreri baimena emon jakola bidetik 1,5 metrotara zerradurea
ipinteko. Baina bideagaz dauan arazoa dala eta, zerradurea mogidu behar badau,
egin beharko dauala.
Inforlurreri eskatuko jako bidea hau dala eta txosten bat egitea, beste
jaubeek aurkeztu eben errekurtsoari erantzuna emoteko. EHBilduk erantzuten dau
alkateak aurreko plenoetan esaten ebala Inforlurrek egineko txostenak ez zirala
egokiek gai honeri urtenbidea emoteko. EHBilduk ez dau ulertuten, txosten
horreek egokiek ez baziran barriro Inforlurrek beste txosten bat egin beharra.
Aurreko legegintzaldian Inforlurrek egineko txosten teknikoetan oinarritu zala
aurreko udala deslindea egiteko.
EHBilduk ezinbestekotzat joten dau bideen inbentarioa egitea. Inbentarioak
lagunduko leuke bideak dirala eta dagozan arazoetan; jaubego publikoa daukien
bideak zeintzuk diran, zein erabilera publikokoak zeintzuk diran jakingo
geunkela.
* Zulaibarreko frontoia erabilteko kontratua sinatuko dala, futbitokoak
erabili dagien. Hurrengo plenora ekarriko dabela.
EHBilduren erregu-galderak:
1. Zuzenketa bat: aurreko plenoan EHBilduk liburutegietarako dirulaguntzan
barri emon eban. Dirulaguntza horreek jasoteko baldintza zala sareko kide
izatea.
Ezin izan dogu dirulaguntza deialdi horretan parte hartu, Zeanuriko
liburutegia ez dagoalako sarean, nahiz eta idazkariak aurreko plenoan kontrakoa
esan eban.
2. Auditoria. EHBilduk hainbat bider eskatu dauz Tribunal de Cuentas-ek
egindako txosten probisionala eta horreri aurkeztutako alegazinoak. Gaur da
eguna ondino ez jakuna emon. Idazkariak erantzuten dau dokumentu horreek
konfidentzialak dirala.
Txosten definitiboan azpimarratuten dan akatsa da kontratazinoak
(arkitektoa, garbikuzia, Zeanuri-Areatza espaloia) publikoak izan behar zirala
eta ez gonbiteen bidez egindakoak, Boletinean agertu behar zirala. EHBilduk
jakin gura dau ia akats horreek konponduteko modurik pentsau dan, arkitektoan
kontratua abenduan amaituten dala baina ondino pliegurik ez dala aurkeztu, ez
zein dan epea proposamena aurkeztuteko… eta denporea ganera datorrela. Ez bada
barriro akats bera egiten.
Alkateak dino arkitektoa ezin dala edozein mailakoa izan eta konfiantzazkoa
izin behar dala, bere arloan aditua.
EHBilduk eskatuten dau arkitektoaren kontratuari ekarpenak egiteko aukerea
izatea.
3. Zinegotziak. Bakotxaren arloak zeintzuk diran argitutea, barriro be,
eskatuen dau. Alkateak erantzuten dau zinegotziak arlo batzuen ardura eukiko
dabela baina ez dirala bere delegazinoak:
Kultura-jaiak-kirola: Eider Ajuriaguerra.
Hezkuntza formala: Eneritz Iza.
Basoak, nekazaritza, abeltzaintza: Felipe Agirrezabala.
Jarduera ekonomikoak, turismoa eta gizarte arloa: Gurutze Etxebarria.
Hirigintza: Eusebio Larrazabal.
4. Frontoiko gestinoa. Alkateak erantzuten dau Ugek itxi gure dauala ardura
hori. Gatx ikusten dauala pertsona bat topetea ordutegi hain zabala daukona.
EHBilduk proposatuten dau aurrerantzean ardura hartzean dauena langabetua
izatea.
5. Ikastaroak. Aurreko plenoan Kultura-Jaiak-Kirol zinegotziak esan eban
udalak ez dauala ikastarorik antolatu, ikastaroetarako udalak lokalak itxi
dauzala. EHBilduren galderari erantzun eutson irakasleen RCa ordaintzen dauala
udalak. Oraingo galdera da zein partidatik ordaintzen dan eta zenbateko partida
dan. Erantzuna da gutxi gorabehera RCa 124€ dala.
Hurrengo galdera da ia legala dan zinegotzi baten senidearteko batek
ikastaroa emotea, beste inori aukera hori emon barik. Kultura zinegotziak
erantzuten dau udalak ez dauala kontraturik sinatu eta, kasu honetan, RCaren
ardura ikastaroa emoten dauanak daukola.
6. Presako bidea. EHBilduk galdetuten dau ze egoeratan dauan presako
barrualdeko bidea paseo lekutzat erabilteko. Alkateak erantzuten dau horretan
dabizela, nahiz eta astiro joan. Goiko kaminotik distantzia egon behar dala eta
bidea egokituteko eskabazinorik ezin dala egin, eta honek zailasuna suposatuten
dauala. Baina pentsetan dauala datorren urtea amaitu orduko eginda egongo dala.
7. Asterriko auzotarren izenean galdetuten da: Ainara Ipiñazarrek bere etxera
sarrera egin ebala eta, Asterrire doan bidea egoera txarrean dagoala ia nok
konpondu behar dauen. Alkateak erantzuten dau begituko dala, konponduko dala.
8. Aurrekontu parte-hartzaileak. EHBilduk jakinarazoten dau zemendiaren
17an hasiko dirala aurrekontu parte-hartzaileak auzo batzarrakaz eta EAJ-ko
kideak gonbidatu egiten dauz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario