2015/12/01

2015eko AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

Urtero lez aurrekontu parte-hartzaileak antolatu doguz EH Bildu Zeanurikook. Herriko diruan barri emon jakei hurreratu diran herritarrari eta alkar entzunez, galdera zein eretxiak bildu doguz. Hementxe auzo-batzar bakotxean esan diranak:

URIBE ETA OTZERINMENDI (Uribeko txokoan, 2015eko azaroaren 17an)

·         Uribeko kaminoak eta bide baztarrak penagarri dagozala dinoe. Auzotar batek gaineratuten dau herri honetan "lehenengo plazatarrak eta gero goikoak" dagozala, klase bi. Eta bideak patxadaztutea lehenengo gauzea dala.
·         Udalak alokairuan eukan lonjea ia ondino be alokatuten dan galdetuten da. Ezetz jakinarazoten da, dagoaneko udalak berarena dan lokala erabilten dauala.
·         Zuleibardik hasi eta behintzat Axperaino oinez etorri behar dauanak ilunetan ibili behar izaten dauala dinoe, eta ostera Zuleibardik Areatzarako bidean hainbeste farola dagozala.
·         Beste gauza asko falta dirala baina buzoian aldetik konpleto dagozala dinoe Uribekoak. Otzerinmendiko auzotar batek ostera, auzoan ez dagoala buzoirik dino, Angoiti eta Egileorren bakarrik bestela norberak bere etxekoa baino ez daukala.
·         Aguazilak erabilten dauan ibilgailua beharrerako bakarrik ibili beharko litzatekeela dinoe, ez erabilera personalerako, hortik be dirua aurreztuko litzatekeela eta.
·         Arkitektoan kontua lapurreta bat dala dinoe danak. Urteak aurrera doazela dino auzotar batek eta ondino ez dauala ez ulertu ez sinistuten.

·         Alkarteari emoten jaken diru-laguntzak dirala eta ia ze erispide erabilten diran  galdetuten da, zertan oinarrituten diran kopuru bat edo beste emoteko.
·         Auzotar baten kontakizun eta proposamena saneamentua dala eta: "Otzerinmendi eta Uribekoak ez daukagu saneamenturik. Uren partzuergora deitu neban eta 'eso ya no se paga' erantzun eustien eta gestinoa egingo deustiela baina berrehun eta piku euro pagau behar dodazela. Orain dala bi edo hiru urte PNV-koak be hori ez dala bidea eta protestau egin behar dala esaten eben. Neuk esan neutsan orduan Izaskuneri protestau egingo dabela eta ez deutsiela kasurik egingo. Eta hemen gagoz. Danok bardinak izan gaitezan, herriko danok batera protestau, 'sentido comun'. Ni pagetan nabil, eta herria  bebai. Ze putzu septiko garbituten diran jakin gura neuke. Herritar danak ez gara bardinak, Altzustakoak saneamentua daukie".
·         Beti gabiz saneamentuak pagetan eta ez doguz sekule be eukiko, dino beste batek.
·         Uribe-Zelaiko plazea ez dagoala ondo, apurtxu bat atondutea gustauko jakela esaten da. Uribe guztian jarleku bat baino ez doagala bebai, eta 'quitamiedos'-ak ipinteko (Añibarron adibidez)... Ez dirala diru asko suposatuten daben eginbeharrak dino auzotarrak.
·         Kontenedore beilegia, plastikuarena, falta dala dinoe Uriben.
·         Uraren kalidadea aitatuten dabe, txorroak dekon filtroa kendu ezkero dana area dala.

ALTZUSTA (Altzustako txokoan, 2015eko azaroaren 18an)

·         Altzustan ez dagoala buzoirik dinoe.
·         Arkitektoaren kontuari jagokenean, jakinda Igorreko arkitekto eta aparejadoreak zer kobretan daben (egunean 8 ordu behar eginda), urtean Zeanurikoa baino merkeago urtetan jakela alderatuten dabe.
·         Atzenaldian ibilgailu berezian presentzia (transporte especial) oso handia dala dinoe. Altzustarentzat arazo bat dala gaineratuten dabe, sarritan kamioiokaz aurrez topau eta ezin dirala pasau. Horren aurrean Zeanuriko udalak ze asmo daukon galdetuten dabe, konponbideren bat gura da.
·         Dinoe Lexurrean ez dagoala argirik. Autobus paradako markesinearen argia baino ez dagoala eta auzotarrak bildurkilik egoten dirala (batez be edadeko andrak).
·         Auzoetan inbersino gitxi egiten dala komentetan dau batek, dana plaza inguruan geldituten dala.
·         Bide baztarrari kasu gehiago egin behar jakela dinoe, ez urtean baten bakarrik.
·         Altzustatik Makaztirako bidean dagoan munurrutua dala eta ia ardurea udalak edo nok daukan galdetuten dabe.
·         San Miguel ermitean barri galdetuten dabe: "Herriari emonda edo zeozer egon zan... Herriak sarratu eta kandauagaz ipini eban. Penea emoten dau, biluzik itxi eben. Hor dagoanez pentsetan dogu ez litzatekeela asko kostauko konpondutea".

PLAZEA (Kultur Etxean, 2015eko azaroaren 23an)

·         Arkitektoaren gora beherak kalean ipini behar dirala dinoe, herritar danak ikusi dagien. Kontratua amaituten dala eta, orain ia zer pasauko dan be galdetuten dabe. Horretatik aparte, beste gauza batzuk be baietz, baina herri honetako zuloaren zergaiti nagusia arkitektoa dala dinoe. Gai bardinagaz segiduta, herri honetako jenteari aparejadore bategaz bakarrik benetan ondo funtzionau leikela azaldu behar jakola dinoe.
·         Leku batzutan argi lar dagoala dinoe, farola batzuk argia falta dan lekuan ipini beharko zirala.
·         Ez dagoala herri plangintzarik esaten da; plangintza orokor bat egin behar dala dirua horretarako eskatu, ez 'txorradatarako'. Udalak ez daukala plangintzarik, desastre hutsa dagoala dinoe.
·         Udalak salgai daukan pisua dala eta, herritar batek dino ez daukala zentzurik pisu hori salgai ipinteak. Dino egin behar dana etxebizitza hori prestau eta hor euki dala, herriko baten bateri zeozer pasetan bajako edo.
·         Herritar baten gogoetea: "aurrekontua ez da inportanteena, inportantea balantzea da, ikustea zelan gelditu dan. Zenbakia, likidazinoa. Eta momentu honetan minusean dago. Superabita bale, baina hori ez da egia. Kontuak diru-laguntzan arabera egiten dituez gora edo behera eta orduan infraestrukturaren gastuak eta ez datoz bat. Udalkutxa egon ezean, adios. Herri gehienetan izango da holan baina arduratuten nauana da gastuek sarrerak baino handiegoak izitea, inbertsiño handirik egin barik barriro be zulo baten sartutea. Txikiagoa edo handiagoa, baina zuloa. Herriari azalpena zor jako. Etxean hau egin leike? Orduan herrian?. Urte baten bale, baina hurrengoan, eta hurrengoan, eta hurrengoan bebai...".
·         Ander Manterolaren liburuarena salatu egin behar dala dinoe, gehiegizkoa dala eretxi deutsie.

ASTERRIA (Asterriako txokoan, 2015eko azaroaren 24an)

·         Manterolaren liburua dala eta, Labayruri Durangoko Azokan salduten ipinteko esatea proposatuten dabe auzotarrak.
·         Kantxeruaren kontuari buelta batzuk emon behar jakozala dinoe. Indibidualki zein EH Bilduk proposatuten dauan moduan bi jornadak batuta (pelotako entrenadorea + kantxerua) ondo dagozala baina herrian publiko egiteko eskeintzea.
·         Kaminoak egoera txarrean dagozala komentetan dabe, euriolak baztarrak hondatu dituazala.
·         Kartel batzuk jausita dagozala dinoe, Atxondo eta Emaldie edo Ogaragoitikoa adibidez.
·         Orokorrean auzo guztian zehar kaminoak zuloz josita dagozala dinoe. Eleizondotik gorako bidea, Akauri ingurua, Lontxo iturritik aurrerako kurbea...
·         Bide baztarrak urtean baten garbitutea ez dala nahikoa aitatuten dabe.
·         Landatzin iturrirako bidea dana urak eroanda dagoala dino auzotar batek, baita iturritik Amalautxuetarakoa be. Udalekoak jakitun dagozala eta ez dabela ezer egin gaineratuten dau, ur danak portaletik pasetan jakozala eta ez dagoala eskubiderik.

ALTZUA, IPIÑABURU ETA UNDURRAGA (Altzuako txokoan, 2015eko azaroaren 26an)

·         Udala planak egitetik hasi behar dala dinoe, bestela dana inprobisazinoa dala.
·         Arkitektoarena lotsagarritzat joten dabe, urtero lez. Gaiagaz lotuta, arkitektorako baldintzetako bat obra potenteren bat eginda eukitea zala eta ez deutsiela zentzurik topetan erispide horreri, herrian ia ze obra potente beharko litzatekeen galdetuten dabe.
·         Altzuako txokorako bidean, ermita parean, lurra altxauta dagoala dinoe eta arriskutsu ganera. Kamioiak pinuak ateraten dabizela eta horti pasau behar dirala (euren bidean makina bat hondatuta estorbuan daukielako), ei da arrazoia.

Gure aldetik eskerrik asko batzarretara etorten animau zarien danori. Batu doguzan eretxi zein galdera danak kontuan hartuten ahaleginduko gara eta gure esku dagoana egingo dogu berbea betetako. EAJ-PNVko udal-kideai esan aurten be ez zariela animau eta pena bat dala, benetan; izan be, danon artean herritarrakaz batu eta egoteko aukera ona izan da. Auzo-batzarretara etorri gura baina ezin izan dozuenai jakin gugaz kontaktuan ipini zeintekezela edozein gauza jakin zein komentetako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario