2015/01/25


PROGRAMARAKO EKARPENAK: 2. FASEA

Programa osotuten jarraitzeko asmotan urtarrilaren 20an bigarren batzarra deitu zan. Lehenengo batzarrean hasitako lan fitxa betetzen jarraitzeko, barriro be lan taldeetan banatu ginan. Lehenengo batzarrean egon ziranak lan talde bardinak osatuz eta bertaratutako jende barriak lan talde barriasortuz, ordu beteko saioa burutu genduan.
Batzar honetan Zeanuriko alkarte eta eragile desbardinei emondako gutuna irakurri zan. Hemen dozue gutuna irakurteko aukerea:

Herritar  agurgarriok:
Honezkero gehienok momenturen batean esan dogu: “argi dau hauteskundeak bertan dauzela”, “oin danak eskuzabalak dire”, “berba politekaz datorkuz”… gu be bagatoz baina, oingoan behintzat, emoten baino eskatuten gatoz, zuon laguntzea eskatuten.
Herria danok egiten dogu, danok gara herria eta danon parte hartzea ezinbestekoa ikusten dogu. Herritarron lana eta konpromisoa beharrezkoa da herri hobeago bat gura badogu.
EHBilduren asmoa eta gogoa da, bai zerrendea zein programea bera, erarik eta zabalenean egitea. Zerrendarako pausuak emoten hasiak gara. Proposamen asko batu doguz. EHBilduren ildo edo pentsakereagaz bat datorren edozein joan leiteke zerrendan. Gure programarako herritarren eta alkarte/talde desbardinen proposamenak bildu gura doguz, herri programa errealista eta koherente bat osotuteko, hori  dala eta zuongana joten dogu.
Ze herri eredu gurako zeunkie? Ze beharrizan ikusten dozuez gure herrian? Zuen alkarte/taldeak jorratuten dauan arloari begira, zer proposatuko zeunkie? Herri eredu hori gauzatu ahal izateko prest zagozie alkarlanean arituteko?
Zelan ikusiko zeunkie urtailean, zuori ondoen jatortzuen egunean, zuokaz batzartutea eta geure herriaren etorkizunari buruz eztabaidatuteko aukerea izatea? Hartu-emon zuzen horretarako prest agertuten gara, ez bakarrik oin, hauteskunde ostean be bide horretatik jo behar dala argi daukogu.
Zuon proposamenak laguntza handikoak izango dira. Honeek kultur etxe azpian dagoan Bilduren buzoian itxi zeinkiez, eskura emon edo bildu.zeanuri@hotmail.com helbidera agindu.
Mile esker zuen laguntzeagaitik.

EHBildu Zeanuri

Lan fitxa osotuten eta amaituten joateko asmoagaz, hurrengo batzarra, programarako ekarpenak: 3. fasea, otsailaren 2an arrastiko 19:00etan kultur etxean deitu zan.

Batzarretara etorri ezin bazarie eta lan fitxa betetzeko interesa badaukazue, bialdu mezu bat bildu.zeanuri@hotmail.com-era.

No hay comentarios:

Publicar un comentario