2021/09/13

2020ko maiatzaren 28ko ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko maitzaren 28an, 17:00etan, goian aiptutako zinegotzi-gaiak biltzen dira maiatzaren 26ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.

Bilerari hasiera eman aurretik Alkateak mozio bat sartzea eskatzen dau: "Ordezkari Politiko eta hautetsien etxebizitza pribatuetan eta alderdi politikoen egoitzetan erasoen aurrean EAJ-PNVren mozioa onarpena, halan badagokio”.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau eurek ez dautsiela larritasunik ikusten, herrian bertan horrelako erasorik ez dalako egon, are gehiago orain dela hiruhilabete Arratiako talde feministrak ” Guraso Alineazio” edo “Guraso interferentzia”ri buruzko mozioa mahai gainean geratu zenean.

Alkateak erantzuten deutso, euren ustez gaia gaurko Plenoan tratatu behar dala, ze Arratiak hainbat batzokiten pintadak agertzen zirela eta Estiballes jaunak aipatuta dauen beste mozioari buruz pare bat gauza esango dituela; batetik moziori aurkezteko egin zen bilerara ez zirela izan deituak bez, eta bestetik bilera horretan erabaki zala Mankomunitateko berdintasunako teknikariak aurkeztu ebala mozioa udaletan martxoan, eta martxotik gaur arte ez dela ezer aurkeztu.

Arkaitz Estiballesek eskatzen dau mozio hori be gai zerrendan sartzea.

Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da, erabakitzeko ia goian aipatutako puntuak urgentziz gai zerrendan sartzeko edo ez erabakitzeko:

Ordezkari Politiko eta hautetsien etxebizitza pribatuetan eta alderdi politikoen egoitzetan erasoen aurrean EAJ-PNVren mozioa onarpena, halan badagokio: 5 aldeko botoakaz, EAJ-PNVrenak, eta 4 kontrako botoakaz, EH Bildurenak, puntua urgentziz gai zerrendan sartzea erabakitzen da.

“Guraso Alineazio” edo “Guraso interferentzia”ri buruz Arratiako talde feministak aurkeztutako mozioaren onarpena, halan badagokio” : 4 aldeko botoakaz, EH-Bildurenak , eta 5 kontrako botoakaz, EAJ-PNV, puntua urgentziz gai zerrendan ez sartzea erabakitzen da.


1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA

2020ko otsailaren 20 akta bi errebisatzen dira eta zuzenketak egiten dira, ohiko udalbatzakoa eta ez ohiko udalbatzakoa.


2.2020KO AURREKONTUAREN BIGARREN ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak modifikazioa azaltzen da:

Kredituen trasferentzia:

Trasferentzi positiboak:

311022700: Osasun publikoaren babesa (Covid 19a dala eta maskarillak, gelak, manparak komertzioetarako, termometroak frontoia, udala eta eleiza): +12.000,00€

430047100 : Dirulaguntzak komertzio eta empresa txiki:+ 25.000,00€

430047101: Bonoak: +2.000,00

Trasferentzi negatiboak:

431122606: Azoka Antolakuntza( San Isidro azoka ez da egingo): -30.000.000,00€

230048005: Hirugarren adina, bidaia(Bidaia ez da egingo):-2.000,00€

333048101: Etekinik gabeko instituzioak (subentzio arruntak %10a jaitsiko litekez, taldeen jarduera be murritzagoa izango delako): -3.800,00€

230022704: 3. Adinekoentzako aktibitateak(garraioa):-1.500,00€

130022705: Animale batze zerbitzua (enpresa aldatu da eta merkeagoa da): -1.700.00


Kreditu gehigarriak:

335047101: Errota: +2.600,85€:Aurrekontuetan 3.000,00€tako konsignazioa jarri zan, urteko kuota ordaintzeko, baina urteko kuota 3.700, 00€tan onartu da. Horretaz gain Covid-19 a dala eta autonomoei papeleoagaz laguntzeko 2. Pertsona bat kontratatu da eta zati bat udalak ordaindu behar dabe.

337062212: Gimnasiako tresneria: +1.000,00€. Tresneria erosi da, gehien bat materiala ordenatako.

341022102: Ur Hornidura ( frontoi, gimnasio): +2.000,00€. Gimnasioko kontadora jarrita egon arren, altan emon barik egon da. Alta emon danean atzerapenak kobratu dabez.

153069202: Orueko muroaren proiektua: 18.358,90€: Proiektua guztira 183.587,50€koa da, baina Foru Aldundiak %90 diruzlaguntzen dau . Foru Aldundiak emandako laguntza dirusarrera finalista denez aurrekontuaren aldaketa Alkatetza Dekretuz egingo da.

Dirusarrera:

87001: Diruzaintzako izakin likidoa: 23.959,75€.

Honen arira Mikel Sagarnak adierazten dau, Foru Aldundiak eta Eudelek gomendatzen dabela diruzaintzako izakin likidoa prudentziaz erabiltzeko, errekaudazioa asko bajatu delako eta udalak beharrizana izango dabelako. Euren ustez, partida batzuk bajatu beharko litekez, gastua ez delako egingo

Alkateak diño era ofizialean ez dela holangorik jaso; egia dela 2019ko likidazio positiboa ez dela kobrauko baina momentuz, ez dagoela besterik. Zurrumurru asko dagoela eta ohartzen dala aurtengo aurrekontuak gorabehera handiak izango dituela. Nahia Urrutxuak dino Eudelek adierazitakoa.gomendioa dala. 

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia “familiei dirulagunzak” partiden igoerarik aurrikusten den. Alkateak adieazten deutso 2020ko aurrekontuan partida hau asko jaitsi zala, baina beharrizan kasuen bat suertatuko balitz herrian mankomunitatera bideratu behar dala lehenengo eta behin. Mankomunitatera. Mankomunitateak errekurtso gehiago dituela Covid-19a dala eta. Mankomunitateak ezin baleu kasuren bat atenditu udalak egingo leuskiola aurre, baina momentuz ez dela holakorik suertatu. Bera garai honetan kontakto zuzenenean egon dala langile sozialagaz.

Arkaitz Estiballesek diño Covid-19 aren itxialdi garaian zabaldu dan informazioan autonomo edo enpresa txikientzat dirulaguntzak lortzeko inforamazioa egon dala, baina ez familientzat zuzenean. Bere ustez beharrezkoa dala sektore biak informazioa izatea.

Alkateak diño Zeanuriko udaletik zabaldu den informazioan jartzen izan dela familientzako informazioa, bai udalera, edo zerbitzu sozialetara zuzenduz arazoakaz egon diren familiak.

Guzti hauek entzunda, bozketara jotzen da, eta 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 abstentzioagaz (EH Bildu), 2020ko aurrekontuaren 2. Modifikazioa onartzen da.


2. COVID 19 –A DALA ETA, ZEANURIKO AUTONOMO, EMPRESA TXIKI ETA OSTALARITZARI DIRULAGUNTZAK ARAUTZEKO ORDENANTZAREN HASIERAKO ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak Zeanuriko autonomo, empresa txiki eta ostalaritzari dirulaguntzak arautzeko ordenantza proposamen bat aurkezten dau , dirulaguntza horien ardatzak hurrengoak izango litekezela:

Jarduera eteteagatik dirulaguntza zuzendak:

-Konpentsazio zuzena: 600,00€ ostalaritzari zuzendua, eta 400,00€ beste jarduerei.

-Negozio-lokalaren alokairu gastuak.

-Negozio-lokala erosteagatik hipoteka gastuak.

- Jarduerak eragindako elektrizitate, ur eta gas gastuak.

-Kontratupean mantendutako pertsonalaren gastuak (200€ gehienez guztira).

Bonoak: Zeanuriko udalak, bonoak egingo ditu. 1 atalean adierazten den arrazoiak direla eta jarduera eten daben herriko komertzioetan gastatzeko.

Galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ze komertziotan gastau ahal diren bonoak eta adierazten jako, ia hoteletan eta agroturismoetan be gastatu ahal diren.

Alkateak erantzuten deutso bonoak herritarrei zuzenduta dagozala, bertako kontsumoa suspertzeko, eta kontuan izanda ez dela uste herritarrak herriko agroturismo edo hoteletara joango direnik, jatetxeei zuzenduta dagoela, ze ileapaindegiak ez dauela nahi izan honetan sartu. Beraz, 8 komertzioei zuzenduta dagoela (Restaurante Barazar, Bengoetxeatarrena, Batzokia, Txoko Sagarna, Jubilatuen taberna, Kiloterdi Ellauri hotelean, Etxegana jatetxea eta Gorbeiako aterpeko jatetxea) , bakoitzarentzat 50 bono.

Mikel Sagarnak dio erderazko bertsioan ez dela zaindu hizkuntza, hizkuntza sexista dagoela.

Bestalde Nahia Urrutxuak aipatzen dau, erderazko bertsioak eta euskerazko bertsioak ez dauriela bat egiten parrafo batzuetan.

Alkateak dio aztertuko dala eta konpondu beharrekoak konponduko direla.

Bestalde aipatzen dau Nahia Urrutxuak, zelan 5 atalean adierazten dauen “Idazkari Kontuhartzaileak proposamena egingo dauela,eta Alkatetza izango dala ebazteko eskumena daukan organoa”. Euren ustez batzorde batek egon behar leukela eskariak aztertzeko. Hori berori eskatu zala kultur taldeen dirulaguntzak banatzeko.

Alkateak erantzuten dau Kultur taldeen dirulaguntzak banatzeko badagoela batzorde bat, baina EH Bildu ez dala joaten ordenantzagaz ados ez dagoelako. Kasu honetan gauzo tramite sinpleak eskatu direla,baloratzea behar ez dabenak erabakitzea erreza izan daiten, agile. Arkaitz Estiballesek dio agile izateak ez dauela nahi esan gardena izatea. Alkateak diño gardena izango dela, espedienteak eskuragarri egongo direlako. Arkaitz Estiballesek uste dau batzorde bat beharrezkoa dala. Euren proposamena ez bada onartzen ez bada ez dabela onarpena oztopatuko, baina uste dabela batzordea eratzea ondo legokela.

Jarraitzen dau esanez Covid-a dala eta be udaletxe batzuetan batzordeak sortu zirela eta Zeanurin ezetz. Alkateak adierazten dau, zabaldu diren bandoen berri kasu guztietan eman jakola EH Bilduri, baten izan ezik, borrador bat erratuz zabaldu zelako. Estiballes jaunak erantzuten deutso barri emoten izan dela, baina bandoa aztertzeko asti barik, berehala zabaltzen izan delako herritarren artean.

Guzti honen aurrean, Alkateak proposatzen dau Kontuen Berezia Batzordea izatea espedienteak aztertuko dituena, EH Bilduk bere adostasuna adierazten dau.

Alkateak amaitzeko adierazten dau, aurrekontuaren aldaketan jarri diren 25.000,00€ nahikoa ez balira, partida berriro aldatuko litekela.

Beraz, aldeko 9 botogaz, ( 5 EAJ_PNV, 4 EH Bildu) hurrengoko akordioa hartzen da:

Lehena: Covid-19a dala eta ondorioei aurre egiteko , jarduera Zeanurin kokatuta daben ostalaritza establezimendu, autonomo eta enpresa txikiei laguntza ekonomikoak emateko Ordenantzari hasierako onarpena ematea.

Bigarrena:, espedientea jendeaurreratu egiten da 30 egunetako epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.


3. EAE-ko ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZTIAK UDAL ERREGISTROAN AURKEZTEKO KONBENIOAREN LUZAPENAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Zeanuriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak konbenio bat sinatu ebela Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko. Hitzarmen hori amaitu dela eta berriro egiteko aukera dagoela.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau EH Bildu alde dagoela eta ondo egongo litekela Foru Aldundiagaz be antzekoen bat sinatzea. Nahia Urrutxuak adierazten dau horren barri zabaltzeko ze herritar batzuek ez dakiela.

Konbenioa aztertuta, aldeko 9 botogaz ( 5 EAJ_PNV, 4 EH Bildu) hurrengoko akordioa hartzen da:

LEHENA: Euskal Autonomia Erkidegoko eta udalare arteko lankidetzarako administrazio hitzarmena onartzea,.

BIGARRENA: Alkatea ahalmentzea, udaleko ordezkaia denez, hitzarmena sinatzeko.

HIRUGARRENA: Akordio hau Toki Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaritzara bialtzea.


5. ZEANURIKO TOKIKO POLIZIA ZERBITZUAREN SORMENAREN ONARPENA

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko zelan alguazila C1 taldea integratu zala Udalbatzak halan onartuta eta Gizarte Segurantzak jubilatzeko adina gitxitzeko toki poliziako zerbitzu bat sortzea exijitzen dauela, eta zerbitzu horretako agentea izango litekela udaleko langilea dan Beitia jauna.

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia Beitia jauna jubilatzen denean, udalak derrigortasunak daukan tokiko polizia bat izatera ala alguazila kontratatu ahal dauen. Idazkariak adierazten dau tokiko polizia amortizatu egin beharko litekela udal lanpostu zerrendan eta alguazila sortu.

Guzti hau kontuan izanda, aldeko 9 botogaz, ( 5 EAJ_PNV, 4 EH Bildu) hurrengoko akordioa hartzen da

IKUSIRIK, urtarrilaren 23an ospatutako Udalbatzan, Zeanuriko Udaleko Lanpostu Zerrenda aldatzea, alguazila C1 taldean integratu,Tokiko Poliziaren agente moduan,

KONTUAN HARTURIK . 4/92 Legea, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa bere 117. Atalean eta ren 27. Atalean eta 7/2019 Legea, Euskal Autonomi Erkidegoko Poliziari buruzko legearen bostgarren aldaketarena, bere 8. Eta 9. Xedapen Gehigarrian,

Hurrengokoa ebazten da:

Lehena: Zeanuriko Tokiko Polizia zerbitzuaren sortzea.

Bigarrena:Interesatuari horren berri ematea.


6. ORDEZKARI POLITIKO ETA HAUTETSIEN ETXEBIZITZA PRIBATUETAN ETA ALDERDI POLITIKOEN EGOITZETAN ERASOEN AURREAN EAJ-PNVREN MOZIOA ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Mozioaren aurrean hurrengoko bozketa ematen da: 5 boto alde, EAJ-PNVrenak eta 4 abstentzio: EH Bildurenak.

Beraz mozioa onartzen da.


ERREGU ETA GALDERAK

Alkateak hartzen dau berbea bi gai komentetako:

- Ekainaren 1etik aurrera administrazioan epeak berriro martxan direla.

- Kanposantuko kapillako arrakalak obra sakonaren beharrizana daukiela eta udal arkitektoak proiektu bat egitea gomendatu dauela. Proiektu hori Arantxa Quintana arkitektoari enkargatu jakola, ondare mailan lan egindak pertsona bat delako.

Arkaitz Estiballesek dio eskolea berandurarate egoten dala zabalik, eta zaratak egoten direla, bai deseskalada sasoi horretan bai aurretik be baten batzuk sartzen zirela. Zaratan inguruan adierazten dau Arkaitz Estiballesek Igertualde inguruan goizean, 8;00ak baino lehen desbrozatzen ibili direla udalen kale garbiketa egiten daurienak, eta zaratak asko molestattzen izan dauela. Alkateak erantzuten deutso, normalean 8:00ak baino lehen ez direla hasten lan horiekaz, eta arautute be holan dagoela, baina udan, beroa ebitetako, 7:30etan hasteko baimena eman deutsiela.

Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek Eudelek konbokatu dauen “minuto de silencio” Covid-en biktimak direla, oso de repente konbokatu dela, fundamentu handi barik. Ados agertzen da Alkateak eta dio, lehendakariak irailarako beste ekimen bat antolatu dauela eta orduan, denbora gehiagogaz, igual herri mailan be zeozer egin ahal dala.

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia burutu ez diren ikastaroen dirua itzuliko dan. Alkateak dio martxoko 15 egun bakarrik ez zirela emon, eta asmoa zala kurtso amaiera errekuperatzea, baina oso zaila dela ze ikastaro batzuetako taldeak desegin egin direla, beldurragatik, uda datorrelako...

Horregaz lotute aipatzen dau Estiballes jaunak Musika Eskolak banakako klase presentzialak errekuperatzeko moduan dagozala eta ez dabela aurrera egiten. Ez dakiela udaletik , Arratiako Musika Eskolako kide lez, zeozer egin ahal dan, ze matrikula galtzeko arrisku handia dagoela . Alkateak dino Musika Eskolako hurrengo bileran komentauko dauela.

Nahia Urrutxuak Andra Mari jaiei buruz galdetzen dau.  Alkateak erantzuten deutso betiko formatoan ezin izango direla egin, baina ekintza batzuk egin ahal izango direla, adibidez martxan dauela jaietako kartel lehiaketa.Beste gauza batzuk, adibidez, erromeriek oso gatx ikusten dauela gauzak ez badire asko aldatzen. Nahia Urrutxuak eskatzen dau Andra Mari jaietako informazioa San Isidroetakoa baino hobeto ematea, bai epeen aldetik, bai zabalagoa izatea, ze San Isidroetan argazki lehiaketarena adibidez bezperan zabaldu zala. Alkateak onartzen dau berandu izan zela, baina adierazten dau baita be deseskalada honen ondorioak direla.

Amaitzeko galdetzen dau Nahia Urrutxuak ia batzordeak eta Plenoak era presentzialean egingo diren. Alkateak adierazten dau bere ustez baietz. Orduek eta egunak mantentzen direla eta momentuz publiko barik.

Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako arratsaldeko 19:00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario