BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, JAVIER CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko urriaren 22 an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira urriaren 20an deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1. AURREKO AKTEN ONARPENA
Uztailaren 9koa onartzen da.
Ekainaren 25eko eta irailaren 17ko aktetan zuzenketak egiten dira.
2. 2020KO AURREKONTUAREN 7. ALDAKETAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO
Alkateak hurrengoko planteamendua egiten dau:
153021000. Hirigintza: +10.000,00€: Urtea aurrerantza doan neurrian beharrizanei aurre egiteko konsignazio gehiago behar da.
162022701: Putzu septikoen garbiketa: +3.500,00€. Uste zana baino garbiketa gehiago egin behar izan da.
311022701: Osasun publikoaren babesa:+ 4.000,00€. Eraikuntza publikoen garbiketa extrak eraginda (Covid 19):
432062209: Autokarabanen gunea : +2.000,00€: Argindarraren kanalizazioa aurrekontuan sartu barik egon zan.
163022701: Kale garbiketa:+3.000,00€ . Kontratuan hidrolimpiadoragaz garbitzeko lekuak baino gehiago garbitzeko . San Isidro kalea eta Arregie bakarrik egon ziren aurrikusite baina, beste leku batzuk be egin nahi dira urte birik behin. Kontratuan puntu hau hurrengo eran geratuko liteke: Limpiar el verdin que se produce en las calles una vez al año. Limpiar con hidrolimipadora las aceras de la calle San Isidro, adoquinado zona Arregia, las aceras desde Arregia hasta el Kulturetxea , el adoquinado de Arregia hasta la casa denominada Hospital , el camino peatonal de Albakoa, adoquinado de la urbanización Plazea 7 y 9, zona de hormigo impreso entre Plazea 9 e Ibarreta 35, zona del probadero hasta esquina BBK, los años pares. Los años impares se limpiaran la Plaza Ibarreta, el callejón del Batzoki, plaza Landeta, la Plaza , la zona del consultorio médico, las escaleras adyacentes al batzoki, ,las escaleras entre Plazea 7 y9 y las ecaleras desde el frontón hasta la Plaza Ibarreta. Se podrá exigir la limpieza anual de la calle San Isidro, en caso de necesidad.
Dirusarrerak: Diruzaintza izakin likidoa: 22.500,00€
Kredituen trasferentzia:
Trasferentzia negatiboak:
338022606: Jaiak: -4.000,00€
Trasfentzia positiboak:
334122606: Aste kulturala:+4.000,00€. 2019ko gastu batzuk (urte amaieran heltzen ezdiren faktura batzuk) 2020ko ekitaldian kontabilizatuta dagozalako.
Amaitzeko adieraten dau Alkateak, udalaren zorra dirusarreren %35 baino txikiagoa izanez, diruzaintza izakin likidoa erabili ahal dela kreditu gehigarriak finantzatzeko.
Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea hurrengokoa adierazteko, ez dabela ulertzen zergaitik planteatzen den modifikazioa bi errekurtso erabiliz eta zergaitik erabailtzen den diruzaintza izakin likidoa Aldundiak ezetz erabiltzeko aholkua eman dauenean.
Alkateak adierazten dau Zeanuriko kasuan erremanentea erabili ahal dala, lehen aipatu dauen arrazoiarengatik, zorra txikia dalako.
Jarraitzen dau Nahia Urrutxuak adieraziz diruzaintzako izakin likidoa erabili beharrean jaietako partidatik egin ahal zala dena. Alkateak dino ezin dauela adierazi momento honetan ze diru dagoen erabilgarri jaietako partidan, ze aurrekoan be 20.000€tako gitxitzea egin zala.
Nahia Urrutxua zinegotziak adierazten dau baita be Idazkariaren txostenenean, modifikazioa egin aurretik erabilgarri dagoen erremanentearen zenbatekoa txarto dagoela adierazita. Alkateak dio aztertuko dala.
Jarraituz, Urrutxua zinegotziak dio kreditu gehigarrien azalpenean hirigintzako partidaren azalpena eta putzu septikoen partidaren azalpena berdinak direla. Azalpena ez dela zehatza. Alkateak dio zehaztasun gehiago kontabilitatetik atera beharko litekela, berak ezin dauela adierazi zenbat putzu garbitu diren . Hirigintzan be, beharrizanei erantzun egin behar jakiela, ez dagoela besterik ,; arketak, seinaleak, margoztea... ezin dela zehaztu.
Bozkatu aurretik udalbatza geratu egiten da, diruzaintzako izakin likidoa zein den argitzeko. Hurrengo datuak ematen dira: modifikazioa egin aurretik 123.848,06€ egozan, modifikazioa eta gero 101.438,06€
Guzti hau entzunda,bozketa egiten da: 4 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu) dagozanez, bozketa errepikatu egiten da, eta berdinketa suertatzen danez Alkatearen kalitatezko botoagaz onartzen da modifikazioa.
3. TRAKZIO MEKANIKODUN IBIGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZAREN ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea Ordenantzan proposatzen diren aldaketak azaltzeko:
-Elbarriei dagokien bonifikazioak sartuko dira.
-14 CF baino gitxiago dabezen ibilgailuak exentzioa izango dabe elbarrientzat badira.
-Ibilgailu historikoak halan katalogatuta badagoz exentzioa izango dabe, ez 25 urte baino gehiagokoak katalogaziorik ez badabe.
-Elektrikoak, %75eko bonifikazioa izango dabe, lehenengo 5 urteetan.
-Hibridoak, %50a lehenengo 3 urteetan.
-Familia ugarikoak, %50a.
Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea adierazteko eurek be ados dagozala Ordenantzagaz. Daukaten duda bakarra zera dala, ia ibilgailu historikoak euren izaera hori ziurtatu egin beharko daben. Alkateak erantzuten deutso baietz.
Guzti hau entzunda,bozketa egiten da: 8 boto alde (4EAJ-PNV) eta (4 EH Bildu) dagozanez, hurrengoko ebazpena hartzen da.
LEHENA: . Trakzio Mekanikodun Ibigailuen Gaineko Zerga arautzen dauen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea
BIGARRENA: Toki Araubidearen oinarriak arautzen dauzen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. Artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, espedientea jendeaurreratu egiten da 30 egunetako epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.
4. LEADER PROGRAMARA AURKEZTUTAKO PROIEKTUEN ONESPENA, HORRELA BADAGOKIO.
Alkateak adierazten dau hurrengoko proiektua aurkeztu direla Leader Programaren dirulaguntza jasotzeko . Proiektu horietarako %50 eko dirulaguntza eskatu dala. Uste dauela, proiektuak nahiko aurreratu dagozanez, dirulaguntza jasoko dabela.
Proiektuak hurrengoak dira:

Arkaitz Estiballesek adierazten dau proiektu guzti horiekaz ados dagozala, baina Plazaren berantolaketa dala eta informazioa eskatu dabela udalean eta oraindik ez dabela jaso. Ia kostua 19.000€takoa izango dan galdetzen dau. Alkateak erantzuten deutso gehiago izango dela. Dirulaguntza orain arte izandako aurrekontuekaz eskatu dela baina agian elementuak faltako direla (pilona mugikorrak, jardinera gehiago...) eta aurrekontua gorantza joan daitekela. Proiektu hau dela guztietan gitxien garatuta dagoena. Proiektu bakoitzaren xedea, aurrekontua eta eskatutako dirulaguntza azaldu ondoren, beraien onespena bozkatzea proposatzen dau, eta 4 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 abstentziogaz (EH Bildu) hurrengoko akordioa hartzen da:
Lehena: Goian aipatutako proiektuei onespena ematea.
Bigarrena:Dirulaguntzaren tramitean akordio honen berri ematea.
5. 2021ERAKO TASA ETA PREZIO PUBLIKOEN ERREBISIOAREN ONARPENA HORRELA BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko KPIren joera mantentzeko edo gitxitzea dala eta beraz 2021erako tasa eta prezio publikoakaz ez igotzea proposatzen dauela. Halan eta be zerbitzu barri bi emango dira, animale batze zerbitzua eta aparkamendu zerbitzua:
Honeik dira proposatzen diren prezioak:
Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea eta adierazten dau ados dagozala orokorrean prezioak ez igotzeagaz, ados dagozala baita , animali batze zerbitzuagaz, baina aparkalekuen gaian ez daukatela informazio nahikoa. Galdetzen dau ia egin den azterketa sakonik proiektu honen kostuaz, ze herritar gitxi batzuk izango direla onuradunak lurzoru publiko hau pribatizatzerakoan.
Jarraitzen dau galdetuz ia aztertu dan onartuko diren tasakaz egingo den inbertsioa.Hori holan izanda,
eta lurzoru publikoan aparkatzeagatik tasa ez daukienez argi, proposatzen dau tasak banan banan bozkatzea. Alkateak adierazten dau proiektu honen helburua Plaza inguruen trafikoa ordenatzea dala eta segurtasuna bermatzea dala eta horretarako aparkatzea erregulatu behar dala. Ezin deutsola esan zenbat urtean errekuperatuko den inbertsioa ze ez dakiela zer gastatuko dan bez zehatz zehatz, baina argi dauena zera dala: helburue ez dala herritar batzuei aparkalekua erreztea.
Estiballes jaunak adierazten dau azken tasa honeri buruz informazio gehiago izan arte, batez be txosten juridikoa, euren botoa kontrakoa izango dala. Alkateak dino, tasa bi hauen bozketa era batera planteatzen dauela.
Guzti hau entzunda,bozketa egiten da: 4 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu) dagozanez, bozketa errepikatu egiten da, eta berdinketa suertatzen danez Alkatearen kalitatezko botoagaz onartzen dira 2021rako tasak .
6. EH BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA HORRELA BADAGOKIO: MARTIN VILLA PERTSONA “NON GRATA” IZENDATZEKO MOZIOA
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Martin Villa ez eurentzat ez EAJ_PNVrantz ez dala gustoko pertsona. EAJ-PNVk adierazi dauela baten baino gehiagotan bere eritzia franquismo garaiko gaiei buruz, baina kasu honetan formak ez direla egokioak ze mozio hau udal bitan bakarrik aurkeztu dala eta ez dauela tratatu ez Jaurlaritzak ez eta Batzar Nagusiak. Zeanuriko udalak honeri buruz adierazi ahal dauena ez dela izango eragingarria dino. Beraz, euren proposamena hau dela: Jaurlaitzan edo Bizkaiko Batzar Nagusietan tratau arte mozioa mahai gainean iztea.
EH Bilduk puntua bozkatu nahi dau . Hori holan izanda, puntua mahai gainean iztea edo ez bozkatzen da.
Guzti hau entzunda, bozketa egiten da: 4 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu) dagozanez, bozketa errepikatu egiten da, eta berdinketa suertatzen danez Alkatearen kalitatezko botoagaz onartzen puntua mahai gainean iztea.
7. ERREGU ETA GALDERAK
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko udalaren obraren esleipena hutsik geratu dala, ez dala inor aurkeztu. Berriro egingo dala beste saikera bat, ze azaroaren 20 a baino lehen esleitu behar da.
Jarraitzen dau Alkateak adieraziz Altzusteko kofradiakoakaz bilera egin zala, urteko junta. Nazario Oleaga abokatua bertaratu zan, 2019ko akordioak berretsi ziren eta azaldu zan zelan sociedad civil hori Jaurlaritzan inskribatuko dala. Erregistratzen den momentutik aurrera partzelak salgai jarriko litekez.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia Kofradia hori bizirik dauen Sociedad Civil bihurtu arte, eta ia sozietate hori erregistratzen danean udalari emango deutsozan ondasunak. Alkateak adierazten deutso ezetz, udalak jestio lanak bakarrik egingo dituela eta salmentatik ateratzen dan dirua ermita konpontzeko izango dala.
Beste gai bateri helduta adierazten dau Alkateak Barrondoko bidea konpontzeko eta Intxaurbekoerrotako zubie konpontzeko “imprevistos” programatik dirua hartu dala.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia Orueko muroaren obraren esleipena zelan dagoen. Alkateak erantzuten deutso urriaren 30ean amaitzen dela errekurtso epea. Errekurtsorik ez balego, Cimentaciones Abando berehala hasiko litekela.
Jarraitzen dau Alkateak adieraziz EH Bilduk aurreko pleno baten eskatu ebala Aitor Aurrekotxeak Gorbeia Suzieneri ordaindu izanaren ziurtagirie. Erakutsi egiten dau eta idatziz bialduko jakiela adierazi.
Berriro hartzen dau berbea Alkateak adierazteko frontoian pintadak agertu direla, eta garbitzeak 1.200€ inguru kostatu zela aurrekoan be. Ia horreri buruz zeozer esaterik daukien EH Bilduko zinegotziek.
EH Bilduko zinegotziek ez dabe ezer erantzuten.
Alkateak, jarraitzen dau adieraziz, aste honetan hainbat etxeko fatxadetan, tabloi eta tabernaren baten be bere jestioaren aurkako idatzi anonimoak agertu direla. Ia horreri buruz zeozer esaterik daukien EH Bilduko zinegotziek. Arkaitz Estiballesek adierazten dau berak ez dauela ikusi.
Alkateak dio idazti horretan erabilten diren datuekaz atake politiko eta pertsonala egiten dela, eta udalbatza publikoa denez, eta ikusten denez udaleko datuak ondo ezagutzen dituela, agian aktak be irakurriko dituela eta aktaren bidez esan nahi deutsola Alkateak ateak zabalik dituela edozein azalpen emoteko. Horretaz gain, enteratu ezkero nor den anónimo horren egilea, beste tokiren baten eman beharko dituela azalpenak.
Mikel Sagarnak galdetzen dau ia dagoen prebisiorik udalbatzak publikoagaz egiteko, adierazten dau agian Kultur Etxean egin daitekezela. Alkateak erantzuten deutso, momento honetan 10 pertsona bakarrik bildu ahal direla eta ez daukala zentzurik kultur etxera eroatea udalbatzak, kideak bakarrik 10 direnean.
Jarraian hartzen dau berbea Arkaitz Estiballesek eta adierazten dau aurreko plenoan aipatu ebela probalekuko etxeen egoera ez dela onegia eta ia arkikektoak aztertu dauen guzti hori. Alkateak erantzuten deutso ezetz, berak ez deutsola esan.
Beste gai bateri helduta Estiballes zinegotziak galdetzen dau ia ezagun dan Zeanuriko basoetan dagozen zuhaitzen tipoen portzentaia, hau da zenbat bertako espezie, eta zenbat bestelakoak. Jarraitzen dau galdetuz, gaur egun landaketaren bat egin behar balitz, ze portzentai sartuko liteken bertako espezieak, eta ze portzentai esplotaziorako, ze dirudienez udalean, bere egunean zentzu horretan akordio bat hartu zala udalean. Alkateak erantzuten deutso datu hori ez dauela ezagutzen, bilatuko dela, baina gai
guztiak Aldundiagaz jestionatzen direla. Arkaitz Estiballesek dio berak dakienez akordio hori ezta betetzen, eta udalaren erabaki bat izanez Aldundiak errespetatuko beharko leukela.
Mikel Sagarnak galdetzen dau ia 2021rako aurrekontuak zelan doazen, ze urte amaierako onartuta egon beharko leukiela. Alkateak adierazten deutso ez dauzela prest oraindio.
Jarraitzen dau adieraziz Mikel Sagarnak ia ze presbisio dagoen likidazioagaz. Alkateak erantzuten deutso uste dauela erremanentea positiboa izango dela. Mikel Sagarnak jarraitzen dau esanez, erremanenteari buruz Foru Aldundiak gomendatu dauela ez erabiltzeko, eta Zeanuriko udalak erdia gastau dauela. Alkateak erantzuten deutso erremanentearen erabilpena dala eta aholku asko eman direla, lehenengotan ez erabiltzeko, gero baietz... Zeanuriko Udalak erabili dauena erabili ahal izan dauelako izan dala.
Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea adierazteko kontuan hartu dala Udalkutxa 2021ean errekurtso gitxiego egongo dala eta baita be 2020ko lehenengo 6 hilabetea konpentsatu beharko dala (gitxigorabehera %20 a, 118.000€). Alkateak dio guzti horiek estimazioak direla. Dirudienez diru gitxiago izango dala. Gurutze Etxebarriak adieraten dau momento honetan Eudelek proposatzen dauela 2021ean ez egitea konpentsaziorik, 2022 eta 2023an egitea.
Momentu honetan berbea hartzen dau Arkaitz Estiballesek eta dio Covid-19 a dala eta edadeko jenteak bildurre dekola herrire bajatuteko. Ia horren inguruan jarraipenik egiten dau udalak, oinarrizko zerbitzuak izan dagiezan, adibidez erosketak. Alkateak adierazten dau arriskuen gehien daukienen jarraipena egiten dala, eta herriko dendariei be laguntza opatu jakiela enkarguek eroateako. Momentuz euren kabuz eroaten dabezela enkarguek.
Mikel Sagarnak aipatzen dau aurreko plenoan esan zala Alkateak ez daukala facebook baina ikusi dabela eskegite personalean baina herri guztiaren izenean Florentino Uriarteri 100 urte egiteagatik zorionak ematen Alkatea eta zinegotzi bat. Alkateak dino holan izan dala, baiña Zeani Zeanuri orrie sortu ebela facebook baina norbaitek salatu dauela eta kendu egin ebela, eta uste ebala Florentinon urteak publikatzea, familiaren onespena izan eta gero, beharrezkoa zala. Horren ondorioz sortu dala watssapeko difusio taldea dio Alkateak.
Mikel Sagarnak dio ia era batera edo bestera erregulau ahal dan Saldrapon erabilera. Alkateak dio jakitun dauela, zapatuen egon zala bertan eta ikusi ebala egon zan jendetza. Aldundiagaz dagoela hartu emanetan hori zuzentzeko. Arkaitz Estiballesek galdetuta Alkateak erantzuten dau parkin “disuasorio” edo kotxeen kontatzekoa jatzea izan ahal direla irtenbideak.
Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako 20:30etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario