2017/08/30

2017ko uztailaren 24ko Ohiko Plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Maiatzaren 18koa.
                - Onartuten ez diranak:
* Apirilaren 25ekoa à EH Bilduk errepasetea eskatzen dau.
* Maiatzaren 18koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2. Bake Epailearen ordezkoaren izendapena.
Alkateak diño Bake Epailea aukeratuteko erabili ziren kriterioen arabera Lemoakoa izingo dala ordezkoa.
EH Bilduk galdetuten dau ia legeak halan egitea ixten dauen. Baietz erantzuten jako.
Danon adostasunegaz onartuten da.

3. Zeanuriko Udala eta Peli Manterola Arteta jaunaren artean lur trukaketaren azterketa eta onarpena halan badagokio.
Alkateak azalduten dau Peli Manterolak eskatu ebala euren familiarena dan Zubilarra basoa “montes de utilidad pública”-kaz inguratute dauenez udalarena dan beste baso bategaz trukaketa bat egitea.  Trukaketarako proposatuten da Otzandagorta udal basoa. EH Bilduk galdetuten dau Zubilarra basoa interesantea dan herrireko. Baietz erantzuten jakonez, EH Bilduk proposatuten dau trukerik egin barik Zubilarra erostea. Alkateak diño udalak ez dauela erosiko. EAJko zinegotzi batzuk diñordie  Zubilarra 14.393,64€tan baloratute dauela,ostera Otzandagorta 12.984,16€tan. EH Bilduk gaineratuten dau kontuen hartzeakoa dala udalak 2015ean Bizkaiko Basogintza Elkarteak eskatu eutson baloraziño txostenean diñona:



hain zuzen be  Acceso, Densidad de vías eta Pendiente atalak





Esaten jako baloraziñoan agertuten diren datu batzuk ez direla zuzenak. Hori dala eta, EH Bilduk eskatuten dau gaie mahai-gainean gelditutea baloraziñoa zuzendu arte.
Gaie mahai-gainean gelditan da.

4. Zeanuriko Udala eta Ganguren Mendi Taldearen artean lur trukaketaren azterketa eta onarpena halan badagokio.
Alkateak diño onarpena egiteko ez dauela material nahikorik. Dana den, diño eurek errefujioa ointxe dauen moduen saltzearen kontra ez dauzela. “Monte de utilidad pública” segregetako terreno zati bet 7.500m2 hartu beharko leukela.
EH Bilduk eskatuten dau trukaketaren justifikaziño idatzie. Udalak errefujioa saltzea erabakiten badau, edozein udal patrimonio saltzean danean legez,  publiko egin beharko zala, zuzenean Gangureneri saldu barik. Alkateak diño hori begitu behar dan gauze bat dala. EH Bilduk galdetuten dau errefujioak ze regimen deukien eta edozein etxebizitza moduen saldu ahal diren. Baietz erantzuten jako. EH Bilduk jarraituten dau galdetuz ia gaur egun Gorbeien errefujiorik egin ahal dan. Ezetz erantzuten jako. EH Bilduk  udal patrimonioa saltzearen kontra agertuten da eta proposatuten dau:
1.       Errefujioa barriro be alkiletea.
2.       Ermitek eta konponduteko partide bat sartzean dan moduen, 2018ko aurrekontuetan partide bat sortutea errefujioa konpontako.
3.       Zeanuriko herritarrak errefujioa erabilteko aukerea eukitea.
Gaie mahai gainean gelditan da.

5.  Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta prestazioaren eztabaidari buruz EH Bilduk aurkeztutako mozioaren azterketa eta, halan badagokio,onarpena.
Alkateak diño Legebiltzarra dabilela gai hau aztertuten eta moziñoaren kontrako botoa emoten dauriela. EH Bilduk galdetuten deutsie ia bat egitea dan konsejereak esanekoagaz, 650€gaz hilean bizimodu duin bet eroan ahal dala.
Mozinoa ez da onartuten EAJren kontrako 5 botoakaitik. EH Bilduk aldeko 3 boto emoten deutsoz mozinoari.
7. Altsasuko gertakariak dirala eta, adierazpen instituzionalaren onarpena.
Danon adostasunagaz onartuten da.

8. Erregu eta galderak.
EH Bilduk jakin gure dau:
ü  Musika Eskol adala eta
-          Ze egoeratan gelditu diren Musika eskola irakasleak. Alkateak erantzuten dau batek jarraituko dauela. Besteeri “despido objetivo” aplikatuko jakiela, urteko 20 egun. Abuztuen atzenean amaituko jakiela kontratue. Batek eskatuten dauela autonomo moduen egoneko 13 urteak kontuen eukiko jakozan edo azken 3 urteak bakarrik.
-          Klaseak non emongo diren eta ze tasa eukiko daurie. Kultura zinegotziaren esanetan klaseak herrien emongo dire flauta izin ezik. Hau Areatzan emongo dala. Ordutegie dala eta, Zeanurikoeri ondo ez badatorkie kuadretako aukerea egongo dala. Tasak direla eta diño zehatz ez dakiela, uste dauela oinarte 49€ izin dala eta aurrerantzean 63€ izingo dala. EH Bilduk galdetuten deutso dirulaguntzarik egongo dan. Ezetz erantzuten jako.
-          Aurrekontuetan musika eskolako partidak modifikau beharko direla (soldatak, SS, …). Alkateak diño aldaketa handirik ez dala egin behar
-          Jantza taldearen egoera zen dan. Erantzuten jako manteniduko dala, Musika Eskola zabalik  jarraitu behar dauela subentziñoak salbetako. EH Bilduk jakin gure dau ia legez Musika Eskola bi eukin ahal diren subentziñoak kobretako bakarrik. Ia hori fraudea eitea ez dan. Idazkariak erantzuten dau Jaurlaritzara aginduko dala eta han ebatziko dauriela legezkoa dan edo ez.
-          Jantza taldearen ensaiu egune aldatuko dan eta eraginik eukiko dau beste talde batzuengan (Mazala, 3. adinekoen gimnasia, …). Kultura zinegotziek erantzuten dau barikutik astelehenera aldatuko dala. Eta eukiko dauela eragine beste talde batzuengan. EH Bilduk erantzuten deutso jantza taldea egokitu beharko zala besteen egutegi-ordutegietara eta ez alderantziz. Kultura zinegotziek diño jantza taldea astelehenetara pasetea ebatzite dauela. EH Bilduk leporatuten deutso hori “por decreto” jokatutea dala.
ü  Udal eraikuntzen garbikuzie:
-           udala, eskolak, kultur etxea, konsultorioa, haurreskola garbituteko deialdie noz aterako dan barriro. Alkateak erantzuten dau sorpresea izin zala inor ez aurkeztutea. Setienbrean ikusiko dauriela ze baldintzetan ateraten daurien. Zehaztu barik deukiela plieguek zati biten ateratea edo dauzen moduen.
-          Haurreskola dala eta galdetuten da ze egoeratan, noz arte dauen oin garbituten dauena. Jakin gure dau  legezkoa dan haurreskolaren garbiketea ateratea zerbitzu hori  kubridute dauenean eta  plieguetan holangorik ez agertutea. Alkateak erantzuten dau ez dakiela holan ein ahal dan edo ez, ein dala bai.
ü  EH Bilduk proposatuten dau Areatzako eta Igorreko udalakaz piszinea eta gimnasioa dala eta konbenioa sinatzea. Alkateak erantzuten dau Areatzako udalak konbeniorik ez dauela sinatu gure. Aurrekontueri  begire aztertuko dala konbeniorik ein ahal dan.
ü  SanAntonio aurrean autobusen paradea dala eta EH Bilduk egineko proposamena ze egoeratan dauen. Alkateak erantzuten dau martxan dauela.
ü  Idazkarieri galdetuten jako nozko egongo dan idatziz egin jakon eskaerea: ordainketaren batazbestekoa, likidaziñoa eta izakin likidoa. Erantzuten dau ahaleginduko dala ahal danik eta arinen egiten.
ü  Dirulaguntzen banaketa dala eta EH Bilduk galdetuten dau zergaitik kendu dan gai hau plenoko gai ordenetik. Erantzuten jako batzordea batu zanean konturetu zirela ordenantzak diñola plenora ekarri aurretik elkarteeri  alegaziñoak aurkeztuteko aukerea emon behar jakiela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario