2017/10/10

2017ko irailaren 8ko Ohiko Osoko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Hasi aurretik idazkariak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino. Ekainaren 8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazioa aldatu egin behar dala ondo egon daiten. Kreditu bi egon zirela dino idazkariak: kredituak eranstea (alkatearen eskumena dana) eta kreditu gehigarriak (udabaltzaren eskumena dana).  `Kredituak eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago publikau behar zala, eta uztailaren 7an egin zanez, akats hori zuzenduteko ‘kreditu gehigarri’ moduan aurkeztuko direla azalduten dau idazkariak, barriro be udalbatzan onartuteko; bideen mantenimendua eta hobekuntzak frontoian segurtasuna ‘kredituak eranstea’ izatetik ‘kreditu gehigarri’ izatera.  EH Bilduk gaia mahai ganean izteko eskatuten dau, erabakia hartzeko aztertuteko denporea behar dabela esanez. Halan geldituten da.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Apirilaren 25ekoa à Onartu egiten da.
Maiatzaren 18koa à Idazkariari akta hau falta dala esaten jako.
Ekainaren 8koa à Onartu egiten da.
Uztailaren 24koa à EH Bilduk eta alkateak zuzenketak egiten deutsoz.

2. 2017ko kultura eta kirol arloen diru-laguntzen emakidaren proposamenari egindako alegazioaren azterketa eta, hala badagokio, banaketaren behin betiko onarpena.
Alkatea hasten da esanez alegazino bat aurkeztu dala. Jarraituten dau azalduz laguntzak bajatu egin dirala, eskaeraren arabera. Jubilauari igon jakiela azalduten dau, eta pintura taldea sartu dala talde barri lez. Alkateak jarraituten dau esanez Zoli Zoli dantza elkarteak bere alegazinoan galdetuten dauela zegaitik bajatu jakien besteari baino gehiago. Azalpen moduan alkateak dino euren ekintzetan jantzari eguna sartu dabela eta horrek taldearen aurrekontuan pisua daukala baina iaz laguntza opatu jakiela eta ezetza emon ebela, aurten Makeako afaria ordaindutea be opatu jakiela eta beste era batera ordaindu dala. Jantzari eguna extraordinarioetatik sartuko leukiela dino alkateak.
Alegazinoa botau egiten da da: EH Bilduk aldeko lau boto, EAJk kontrako lau boto. Alkatearen kalidadeko botoagaz alegazinoa ez da onartuten.
EH Bilduk galdetuten dau zeren arabera batzuri bajatu, igo edo mantenduten jakien laguntza. Alkateak dino jubilaueri igon egin jakiela gimnasia ordainduteko arazoak egon zirelako, gimnasia irakasleak ez ebala gure udalak ordaindutea; hori dala eta, jubilauek ordaindu ebenez, aurten 1.500€tan gehitu jakiela laguntza, ekainera arteko gimnasia pagetako. Aurten holango arazorik ez dala egongo dino alkateak, aurten udalak ordainduko deutsola gimnasia irakasleari. Kultura zinegotziek gaineratuten dau Joko Alairi, nahiz eta kopurua mantendu, dirulaguntza bajatu jakola Atoan Joko Alai barruan dagoalako eta antolatuten dauan Duathloia aurten ez dalako ekintza berize lez aurkeztu. Horretara, EH Bilduk erantzuten deutso Atoan igez be Joko Alaiko parte zala. Alkateak azalduten dau bebai talde bat gehiok aurkeztu dauanez eskaerea, beste batzuri bajatu behar izan jakiela.
EH Bilduk dino halan bada danari proporzino bardinean bajatu beharko jakiela, eta halan ez danez izan ia ze erizpideren arabera erabaki diran kopuruak. Alkateak erantzuten dau Ordenantzan jarritako kriterioen arabera emon dirala diru laguntzak. Horretara EH Bilduk dinotso Ordenantzak zeozer ez badeuko kriterioak dirala, eta ez dala EH Bilduk esaneko kontua bakarrik, Arartekoak be halan esan ebala. Jarraituten dau EH Bilduk esanez, Ordenantzak legea betetan ez dauan bitartean ez dauala banaketan parterik hartuko; halan da be, prest dagoala alkarlanean ordenantzea moldatuteko. Alkateak erantzuten dau ez daukala dudarik ordenantzea legezkoa dana, eta Arartekoari jagokonean, errespetagarria dala baina eretxi bat baino ez dala.
EH Bilduk galdetuten dau bebai zegaitik ez dan kontutan euki Arratiko Ziklista Elkarteak egindako eskaerea, izan be, herriko ume batzuk bertan parte hartuten dabela. Alkateak erantzuten dau baten batzuk bide erdian gelditu badira ,emongo jakiela.
EH Bilduren asmoa botazinoan parterik ez hartutea da, aipatu dauzan arrazoiakaitik, baina idazkariaren esanetan behin gai ordeneko puntu bateko eztabaidan sartu ezkero botau egin behar da. Holan ba, dirulaguntzen proposamenaren botazinora joanda, EH Bilduk kontrako lau boto emoten deutsoz barriro be arrazoituta: diru laguntzak emotearen aldekoa izan arren, ordenantzan objetibotasun falteagaz ados ez daualako. EAJk aldeko lau boto emoten deutsoz eta alkatearen kalidade botoagaz dirulaguntzen banaketa onartuten da.
Kultura zinegotziak botazinoan ez dau parte hartuten diruz laguntzen dan elkarte baten burua dalako.

3. Etxebizitzetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak arautzeko Ordenantzaren aldaketaren proposamena eta onarpena, halan badagokio.
Alkatea hasten da esanez igogailuek ipinteko dirulaguntzak emoteko ordenantza onartu zanean ez zala kontuan hartu lurzoru publikoa okupau behar danean, orduan proposatuten dau udala arduretutea egin beharreko tramiteakaz eta ordainduteagaz, eta orain arte eindakoak ordainduko dirala. EH Bilduk dino ondo ikusten dauala udalak tramiteak egiten lagundutea baina ez dauala ulertuten horrik tramiteak pagetea, igogailuak ipinteko dirulaguntzak emotea onartuta dagoanean. Jarraituten dau EH Bilduk esanez uste dauala proposatuten dan ordenantzaren aldaketa partikular bateri egineko estudio de detalleri beste herritar batzuek alegazino aurkeztu deutsielako proposatuten dala, bestela seguruenik ez zala aldatuko. Mahaigaineratuten dau EH Bilduk alegazinoari erantzuna emon behar jakola aldaketa egin aurretik egon zan ordenantza kontuen harturik, estudio de detalle egin zen momentuko egoerari erantzunez; bestela, egineko estudio de detallea zuritutea dala, eginekoa legeztatuteko dala, prozesua ezin dala izan lehengo ein eta gero arautu.
Alkateak dino gaur egun etxe guztietan posible dala igogailua barrutik ipintea baina kaltea txikerragoa danean kanpotik egitea barrutik baino danari egingo jakiela egin beharreko estudio de detallea, eta ordaindu be bai.
EH Bilduk galdetuten dau alegazinoari erantzuteko ia zenbet denbora dagoan eta nok erantzun behar dauan, udal arkitektoak edo estudio de detalle egin dabenak. Idazkariak erantzuten dau epea hiru hilabetekoa dala. Alkateak dino aurkeztu dan alegazinoari datorren astean erantzungo jakola, eta erantzuna emoteko indarrean dagoan ordenantza hartuko dala kontuan. Idazkariak dino alegazinoaren parte bateri alkateak emongo deutsola erantzuna eta parte teknikoari estudio de detalle egin eben arkitektoek emongo deutsiela erantzuna. Horretara EH Bilduk dino horrek barriro herrientzako beste kostu bat suposatuten dauala eta ez dauala ulertuten udal arkitektoa egonda zegaitik ez dauan berak egiten.
Alkateak dino obra pribatu baten diru publikoa zelan sartu leiken ahalbideratuten dala ordenantza baten bitartez. Eztabaidagarria izan leikela zegaitik ein dan ordenantza aldatu aurretik. Derrigor aldatu behar izan dala araututeko. Oraingo kasuan propietarioari berbaz esanda eukin dauala eingo jakiela. Ordenantza aldaketa proposamenak dino “beharrezkoa danean lurzoru publikoa erabiltea”. EH Bilduk jakin gura dau nok eta zeren arabera ebatziko dauan beharrezkoa dan edo ez  lurzoru publikoa erabiltea. Alkateak azalduten dau udalak ebatziko dauala.
EH Bilduk dino lehenengo lurzoru publikoaren erabilerarako ordenantza egokitu beharko zala, bertan ez daualako holakorik inon kontenplauta. Ordenantza horretan agertu beharko litikela zehaztuta zelan erabili lurzoru publikoa orokorrean. Jarraituten dau EH Bilduk esanez uztailaren 26en idazkariari eskatu jakola txosten baten bitartez azaldutea zegaitik eskatu dauan udalak estudio de detalle hau egitea, zegaitik ordaindu dauan  udalak estudio de detalle hau eta zegeitik ein dauzan obra pribatu hau ein ahal izateko egin beharreko gestinoak, adibidez URAri baimena eskatutea. Azken baten EH Bilduk eskatuten dau azaldutea gai honen inguruen egineko guztia legezkoa dan edo ez. Txosten hori behar dabela gai honen inguruan ebatzi bat hartuteko eta falta dan bitartean eta aztertuten dauan bitartean gaia mahaigainean gelditutea eskatuten dau.
Alkateak dino txostena emongo dala baina txosten horrek ez daukola zerikusirik gaiagaz, ez dala beharrezkoa erabakia hartzeako. Luze eztabaidatuten da honen inguruan. EH Bilduk galdetuten deutso idazkarieri zer egin behar dan udal taldeak eskatu dauan txostena ez dauanean hartu eta beharrezkotzat joten dauanean ebatzia hartzeako. Idazkariak ez dakiela erantzuten dau, alkateak erabakia hartu dagiela eta gero aztertuko dauala ondo hartute dagoan edo ez. 
EH Bilduk bere desadostasuna adierazoten dau eta plenotik urtetan da.
Ordenantzaren aldaketa onartu egiten da PNVren aldeko 5 botoakaz.

4. Putzu septikoak jartzeko diru-laguntza akordioaren berrikuspenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak azalduten dau bere egunean plan batzuk egon zirala eta plan horrik ein bitartean putzu septikoak ein behar zirala. Planak ez diranez eiten,  putzu septikoak bakarrean edo multzoan ein beharko direla. Udalak etxetik kanpo putzu septikorako obrea egingo dauala dino alkateak: tuboa, putzu septikoa eta putzu septikoaren salidea. Salantza sortuten da instalazinoa sartu behar dan edo ez. Azkenean ebazten da  horretan ez dala ezer aldatuten. Beste salantza bat da zer hartu etxe barri moduan. Idazkariek proposatuten dau 25 urtetik honakoak izatea, bera udalean dagoenetik obligatorioa dalako obra proiektuen putzu septikoa agertutea. Azkenean indarrean dagoan ordenantzan agertuten dan moduan gelditan da.
Ordenantzaren aldaketa PNVren 5 aldeko botoakaz onartuten da.
EH Bildu aurreko puntuen plenotik urten da.                           

5. Hirilurren gehikuntzaren gaineko zerga arautzen dauan Ordenantzaren aldaketa eta hasierako onarpena, halan badagokio.
Idazkariak azalduten dau urtailan onartu zirala tipo barriak. Aldundiak emoneko norma foralak dinola inkrementorik ez bada egon ezin dala likidau.
Beste aldaketa bat dala: norma hau aplikable izango da legez erregistrauta dagozan parejas de hecho kasuan be bai.
Ordenantzaren aldaketa PNVren 5 aldeko botoakaz onartuten da.
EH Bildu plenotik urtenda dau.

6. Ubideko Udalak larre aprobetxamendua dala eta, aurkeztutako txostenaren azterketa.
Alkatea hasten da esaten lehenago Ubide Zeanuriko kofradi bat zala. Bere egunean independizau zirala eta prozesu horretan aprobetxamendu batzukaz gelditu zirala. Denporea joan, denporea etorri, Ubidek dinola eskubide batzuk galdu dauzala eta begitu beharrekoa dala; unibersidadeko talde bateri eskatu deutsiela gaia aztertutea. Ubidekoak adostasun batera heltzea proposatuten dabe, talde bateri emotea eta harek dinona onartutea.
Alkateak ostera, dino honik ez dirala bien arteko adostasun kontuak edo ez. Bakotxak bere eskubideak deukozala eta ikusi beharko dauala honik zelan bermatu. Zeanurik bere aldetik ikusiko dauala bere egunean onartu zana. Aztertu beharreko kontua dala baina ez dakiela nork egingo dauan, dino alkateak.
Onartu egiten da da PNVren aldeko botoakaz.
EH Bildu plenotik urtenda dau.

7. Erregu eta galderak.
Alkateak azalduten dau seguramente Saldrapora Julio Medemen “El árbol de la sangre” Julio Medemen pelikulea grabetan etorriko dirala. Honeek ganaderuekaz, eta seguramente Aldundiagaz egon dirala. Ostera, Zeanuriko Udalagaz, ezetz baina baimena udalak emoten dauala. Alkatearen eretxiz udala alboratu egin dabe prozesu honetan eta igual “haginek erakusteko” momentua dala, Diputazinora karta bat aginduko dala informe bat eskatuez, Arartekoak moduen,  eretxia emoteko, baina ebazpena udalarena dala.
Plenoari amaiera emoten jako alkateak pelikularen argumentua kontetan dauanean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario