Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea
eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.- 2017ko aurrekontuaren 2.
Modifikazioaren azterketa eta onarpena, hala badagokio.
Alkateak berbea emoten deutso idazkariari. Honek azalduten dau ekainaren
8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazinoa aldatu behar dala
onartu zan ‘kredituak eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago boletinean
publikau behar zalako, baina uztailaren 7an egin zala. Orain, bigarren
modifikazino honetan, bideen mantenimendua eta hobekuntzak frontoian
segurtasuna ‘kredituak eranste’ izatetik ‘kreditu gehigarriak’ izatera aldatuko
dala.
Kredituak eranstea alkatearen eskumea dala azalduten dau idazkariak; ‘kreditu
gehigarriak’, ostera, udalbatzaren eskumena dala. EH Bilduk dino idazkariak
egin dauan txostenean ‘kredituak eransteari’ buruz legeak dinona azaldutea
falta dala, ia zegaitik ez zan bete legeak marketan dauan epea, ekainaren 30a,
abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauan ezarritako muga hain zuzen be. Idazkariak
erantzuten deutso falta dan azalpena emongo dala, udalean mila gauza dagozala
egiteko eta danera heltzea gatxa dala. EH Bilduk jarraituten dau esanez, ekainaren
8en onartutako modifikazinoko ‘kredituak eranstea’ “anulau” ein beharko zala,
berbea ez dala “aldatu”, beti be abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren arabera.
EH Bilduk galdetuten dau ia modifikazino honetan aipatuten diran obrak eginda
dagozan. Baietz erantzuten jako. Horretara EH Bilduk dino orduan ia zegaitik
ekarri dan gaia plenora, ia legala dan egin eta gero ekartea edo modifiketea. EH
Bilduk honen inguruko txosten juridikoa eskatuten deutso idazkariari, eta gaia
mahai gainean gelditutea be eskatuten dau.
Gaia urgentziazkoa dan edo ez botetan da. PNVk bost baiezko emoten ditu, EH
Bilduk hiru ezezko. Ostean, modifikazinoa onartu egiten da PNVren aldeko 5
botoakaz. EH Bilduk ezezko hiru boto emoten deutsoz aurrekontua bera be ez
ebalako onartu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario