Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi
Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormetxea eta Pedro Lejarza
Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Alkatea hasten da esanez,
lehenengo botau egin behar dala premiazkoa dan edo ez. Danon adostasunagaz,
baiezko 9 botogaz, premiazkoa dala onartuten da. Alkateak jarraituten dau
azalduz, eurek aurkeztu daben mozinoa bere egunean Parlamentuan EH Bildu,
Podemos eta EAJk adostu ebena dala. Jarraituten dau alkateak adieraziz eurek
aurkeztutako mozinoa onartuko dabela, eta EH Bilduk aurkeztutakoari ezezkoa
emongo deutsiela.
EH Bilduk ezezkoaren arrazoia
zein dan galdetuten dau orduan. Ez dauala ulertuten euren mozinoan kontra
botetea, EH Bilduren mozinoan batez be erreferendumari zilegitasuna emotea eta
aterako dan emaitza onartutea agertuten dala, ostera EAJren mozinoan holangorik
ez dala agiri. Jarraituten dau EH Bilduk esanez gatx egiten dala ulertutea
domekan, Alderdi Egunean, itzelezko hautestontzi bat erabiltea eta abar, eta
egun batzuk geroago ezezkoa emotea. Amaituteko, EH Bilduk gai ordenaren ordena
errespetau egin behar dala dino. Holan ba:
1. EH Bilduk
aurkeztutako “Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat”, mozinoaren azterketa
eta halan badagokio onarpena.
Botazinora joanda, mozinoa ez da onartuten EAJren kontrako
bost botoakaitik. EH Bilduk aldeko lau boto emoten deutsoz aurkeztutako
mozinoari.
2. Kataluniako
erreferendumari buruz EAJ-PNVk aurkeztutako mozioaren azterketa eta halan
badagokio onarpena.
Botazinora joanda, mozinoa onartu egiten da EAJren aldeko
bost botogaz. EH Bilduko hiru zinegotzik ezeko botoa emoten dabe eta bat
abstenidu egiten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario