Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta
Arkaitz Estiballes Ormetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1. Aurreko bileraren aktaren
onarpena.
Maiatzaren 18koa à Onartu egiten da.
Uztailaren 24koa à Onartu egiten da.
Irailaren 8koa à Alkateak eta EH Bilduk zuzenketak egiten
deutsoz.
2. 2017ko Aurrekontuaren 2. modifikazioari
egindako alegazioen azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Idazkariak azalduten dau zalantzan dagoan kuestino teknikoari (diru sarrera
finalista dan edo ez) urteerea emoteko remanentetik hartuko dala, eta efizientzia
energetikorako etorri zan diru laguntza hori diru sarrera barri legez geldituko
dala. EH Bilduk argitu gura dau alegazinoan aitatu dauan legea ez dala
okerrekoa, 38/2003 legea dirulaguntzari buruzkoa dala, abenduaren 2ko 10/2003
Foru Araua kontabilitateari dagokiona dala; izan be, idazkariak egindako
alegazinoaren erantzun txostenean EH Bilduk aitatuten dauan lege hori okerrekoa
ei dala adierazoten da.
Danon adostasunagaz, 8 botogaz, modifikazinoa onartu egiten da.
3. 2017ko Aurrekontuaren 2.
modifikazioaren behin-betiko onarpena.
EH Bilduk galdetuten dau hau zenbatgarren modifikazinoa dan, nahaste bat
dagoalako, 1go modifikazinoa aldatu egin behar izan zalako, lehenengoz aurkeztu
zan 2. modifikazinoari alegazinoak aurkeztu jakozalako eta orain barriro 2.
modifikazinoa eztabaidatu behar dalako… Idazkariak
dino 2. modifikazinoa dala. EH Bilduk jarraituten dau esaten, modifikazinoaren
txostenak azaldu beharko leukela: partida bakotxa zergaitik anplietan dan,
adibidez bideeen mantenimendua orokorra dan edo bide zehatz batzuk diran;
Frontoiko hobekuntzak, segurtasuna, zeintzuk diran. Eta erremanentetik hartzean
danean zergaitik egin behar dan gastu hori.
Botazinora joanda, EAJren aldeko 5 botoakaz eta EH Bilduren kontrako 3
botoakaz modifikazino hau onartuten da:
Kreditu
gehigarriak
-21001 1530: Bideen mantenimendua: 96.000,00€
-3410 21100: Hobekuntzak frontoian, segurtasuna:
27.915,16€
Diru
sarrerak
-87001: Diruzaintza izakin likidoa: 123.915,16€
4. 2017ko Aurrekontuaren 3.
Modifikazioaren azterketa eta hasierako onarpena, halan badagokio.
Idazkariak azalduten dau nahiz eta txostenean 3. eta 4. modifikazinoak batera
agertu, 3. modifikazinoren onarpena udalbatzaren eskumena dala, eta 4. modifikazinoa
ostera alkatearen eskumena. EH Bilduk aurreko puntuan esanekoa barriro esaten
dau, txostenean azaldu beharko litikela remanentetik hartzean danaren
justifikazinoa zein dan eta partida bakotxa zergaitik anplietan dan be bai. EH
Bilduk adibide batzuk botaten ditu: Musika Eskolako Langileak +18.000€,
hirigintza +10.000€, Ibilgailuen konponketa +2.000€, Ur hornidura +300€, +500€,
+200€, posta komunikazioak +500€, Jaiak +9.000€, Adinekoen aktibitateak+6.000€,
Plazearen berantolaketa +100.000€, Uribe Zelaiko Plazaren konponketa 10.000€,
Gimnasiorako tresneria +1.000€, xxxxxxxxx: Kultur etxeko igogailua +80.000€
Guzti honeri EH Bilduk geituten deutso dirulaguntza partida bat danean ezin
dala asignauta dagoana baino gehiau emon, 38/2003 lege orokorrak honek esaten
dauan moduan, 9. Artikuluan: 4. Adicionalmente,
el otorgamiento de una subvención debe cumplir los siguientes requisitos: b) La
existencia de crédito adecuado y suficiente para atender las obligaciones de
contenido económico que se derivan de la concesión de la subvención.”
78002 1620 Putzu septikoak jartzeko
dirulaguntza +10.000€.
48005 3410 Piszinarako dirulaguntza
+200€
Galdetuten dau EH Bilduk modifikazino guztiak egin ostean remanentean
zenbat diru geldituten dan. Alkateak “practicamente ezebez” erantzun ostean,
idazkariak gitxi gora behera 16.000,00€ geldituten dirala dino.
Botazinora joanda, EAJk aldeko 5 boto emoten ditu. EH Bilduk kontrako 3
boto. Holan ba, onartu egiten da.
5. 2017ko Estatuko
Aurrekontu Orokorrean adierazitako langileen %1eko ordainsariaren igoeraren
onarpena.
Danon adostasunagaz, 8 botogaz, onartu egiten da.
EH Bilduk dino subkontratak firmetan diranean, konbenioetan baldintza
sozialak kontuan hartu beharrekoak dirala langileek kontratu duin bat euki
dagien.
6. Erregu eta galderak.
EH Bilduk galdetuten dau:
-
Ia zergaitik
ez diran pleno deialdiak zabalduten. Alkateak erantzuten dau egin beharreko
gauza bat dala eta hemetik aurrera ahaleginduko dirala halan egiten.
-
Tabernan
terrazan ordutegiaren inguruan badago barririk? Alkateak erantzuten dau begitu
beharreko gauza bat dala, izan leikela tabernak deukien ordutegi bera eukitea
terrazak be, edo beste arautegi bat bete beharra, begitu beharko dala.
-
Badakigu
basoen bat bota dala eta bertako egur loteak Dimari eta Otxandiori opatu
jakozala. Hori holan da? Beste herri batzutan egiten dan moduan herritarrak euki
beharko leukie aukerea loteok hartzeako. Erantzuten jako entresaka izan dala,
egurra salduta dagoala estereoa 1€ean Forestalari.
-
Eskolako
taxi zerbitzua dala eta, gurasoak ardurututa dagoz, ze urtenbide emongo jako?
Alkateak erantzuten dau bideratuta dagoan gauza bat dala, Jaurlaritzatik laster
emongo dabela ebatziaren barri.
-
Urkisten
“quita miedos”-a ipini da, baten batek eskatuta? Alkateak erantzuten dau
baietz, leku arriskutsua dala, edurragaz pare bat kotxe be jausi dirala eta.
-
Orain
dala denpora bat Udaletik etxeetara
opatu zan katerin (janari) zerbitzuarena zer dala eta izan zan? Alkateak erantzuten
dau enpresa bat hurreratu zala udalera zerbitzu hori eskainiaz, janari bakotxa
5€an edo izaten dala eta proba lez opatu zala baina inok ez dauala interesik
erakutsi.
-
Etxeen
inspekzino teknikoa dala eta, nortzuk pasau behar dabe? Alkateak erantzuten dau
50 urtetik gorakoak gitxiendiz baietz. EH Bilduk dinotso etxeetara agindu dan
karteagaz (inspekzino tekniko hori egiteko aukera herriko arkitekto eta
aparejadore batzukaz) batera Udal arkitektoak egineko txostentxu bat be ondo
egongo litikela zeinek argituko leuken nok pasau behar dauan inspekzino tekniko
hau. Alkateak erantzuten dau Udal arkitektoa ez dagoala horretarako eta
txostenak argitu barik jentea nahastu egingo leukela.
-
Lehengo
baten aguazile sartu ei zan gure lokalera alkatean agindupean, estelada
kenduteko. Hori holan da? Alkateak baietz erantzuten dau. EH Bilduk orduan dino
ia lehengoz dan edo ohiko praktika dan, lokalean EH Bilduren gauzak dagozala EH
Bilduren eginkizun politikoetarako dalako, eta ulertuko daben moduan pentsau
leikela beste inoz be bardin sartu ahal izan dala inor. Jarraituten dau EH
Bilduk idazkariari galdetuaz ia legezkoa dan eureri notifikau barik EH Bilduren
Udal lokalean sartzea. Erantzuten jako Ordenantza bat dagoala esaten dauana
ezin dala ezer eskegi ez bada egun internazionaletan, eta Ordenantza ez bada
betetan alkateak aukerea dekola kentzeako aginduteko. Idazkariak azalduten dau
batetik EH Bilduri kenduteko eskatu behar izan jakola eta hori bete ezean
orduan Ordenantzak aukera emoten dauala kenduarazoteko. EH Bilduk galdetuten
dau Ordenantzako ze puntutan agertuten dan hori. Gaineratuten dau ia arriskurik
ez badago legezkoa dan taldearen erabilpen politkorako lokalean sartzea.
Eztabaida luze eta gogorra sortuten da, zeinetan beste gauza batzuen artean
alkateak ‘zuon makinarie’, “zuon metodoa beti izin de, atxinetik erabili
dozuena eta erabilten dozuena da…”, “modus operandi aspalditik deukozuena.
Horrik tikek ez dozuez kenduko zati beten” … moduko adierazpenakaz Ezker Abertzalearen kontra joten dau. EH
Bilduk EAJren poderean harrokerie zalatuten dau. Askotan, ez jakiteagaitik,
lege inguruko galderak egin behar dauzela baina erantzun barik, begituko dala
esanez, botazinora segiduten dala. Hurrengo pleno baten galdetuten danean ia
begitu dan, oraingoan moduen igogailuaren estudio de detallearen inguruko
txostena dala eta erantzuten jako ez dala begitu.
-
EH
Bilduk dino bere ustez idazkaria danon idazkaria dala eta errespetu faltatzat
hartuten dauala egin diran pleno batzutan idazkariak eta EAJko zinegotziak
eduki daben jokabidea, besteak beste papelen bitartez euren artean oharrak edo
dana dalakoak pasetea. Bai idazkariak eta bai EAJko zinegotziak ez dagoz
entzundakoagaz konforme, hori ez dala holan eta ez dabela errespetu faltarik
eduki esaten dabe. EAJ hasten da esanez EH Bilduk be errespetu faltea erakusten
dauala hartuten diren ebatzien kontra agertuten danean. EH Bilduk erantzuten
dau EAJkoari molestetan deutsiena dala gauzak preguntetea zein azalpenak
eskatutea, eta hori ez dala kontra egotea. Eztabaida luzea eta gogorra sortuten
da barriro. EH Bilduko zinegotzi bat urten egiten da. Eztabaideak jarraituten
dau, zeinetan beste gauza batzuen artean alkateak Ezker Abertzalearen lehengo
eta oraingo jokatuteko erea leporatuten dauan
.
-
EH
Bilduk dino Udaleko hainbat eraikuntzako garbitzeko zerbitzua dala eta, ez
dauala horren barririk eukin paneletan ikusi arte. Jarrituten dau esanez,
pleguetan agertuten dala lizitazino kantidade bat 24.000,00€ BEZ barik baina
ostera Udaleko web orrian 115.200,00€. Horretara idazkariak erantzuten dau web
orrikoak errakuntza bat euki dabela apirileko pleguetan agertuten zan
lizitazinoagaz. Erantzuten jako be bai pleguak atera direla eta Haurreskolea
garbitutea oraingoan kendu egin dala pakete honetatik.
-
“EMPU ZEANURI MEPU”, ez dogu honen existentziarin
barririk eduki baina irakurri dogunez, Eusko Jaurlaritzatik heldu dan idatzi
baten agertuten da: EMPU ZEANURI MEPU “no posee la
debida autorización para impartir danza y ya avisado mediante escrito con fecha
21/10/1996. Alkateak dino zarratutzat emoten izan dabela Musika Eskolea baina
Arratiko Musika Eskolatik esan jakiela komeni dala zabalik eukitea, pentsetan
izan dabela jantzeagaz nahikoa izango zala baina ez badau balio ez dauala
balio.
-
Autobusen
paradak. Zelan doa kontu hori? Alkateak erantzuten dau San Isidron
kontenedoreen ondoan ipini dala. Ospiteleko paradea dala eta alkateak dino
mankomunidadera pasau zala eskaera hori baina momentuz ez dagoala erantzunik.
-
San Isidro, Andra Mari eta Kultur Batzordeko
aurrekontu zehatzak eskatuten dauz EH Bilduk. Erantzuten jako San Isidroetan
zehatz 6.900,00€ gastau dala, Andra Marietan 38.400,00€ eta Kultur Batzordeak
gutxi gora behera 4.000,00€ dekozela gastetako eta gastuen zehaztasuna “asiento
contablea”n agertuten dala. EH Bilduk kopia bat eskatuten dau.
-
Erregu
galderetan momentu baten galdetuten da udal bulego barrien inguruen ia EH
Bilduk han lekurik eukiko dauan. Ezetz erantzuten deutso alkateak, udal talde
politikoak udaletxean jarraituko dabela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario