Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana,
Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria
Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea,
Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.
1. Aurreko bileraren akataren onarpena.
Ekainaren 26koa onartu egiten da. Uztailaren 3koari
zuzenketa txiki bat egin ostean onarpena emoten jako.
2. Plazearen estaltze proiektuaren eta lizitaziora ateratzeko baldintza
pleguen onarpena, horrela badagokio.
EH Bilduk gai ordenari zehaztasuna egin ostean puntu hau
holan geldituten da: Plazearen estaltze proiektua dala eta,
alegazioen azterketa. Proiektoaren onarpena, horrela badagokio. Lizitaziora
ateratzeko baldintza pleguen onarpena.
EH Bilduk eta herritar batek aurkeztutako alegazinoak
aztertuten dira (EH Bildurenak aurreko aktan agertuten dira eta herritar
honenak hurrengoak dira):
·
Plazako
frontoia estaltzeak Zeanuriko plazeari
bere “nortasuna”, ezaugarririk nagusiena kentzean deutsola.
·
Frontoiaren
inguruan dauzen etxeeri argitasuna kenduko deutsiela.
·
Frontoia
estaltzeak ez dauela bermatuten eguraldi txar edo beroegien aurrean babesleku
moduan erabiltea, alboak babestu barik geratuten direlako.
·
Proiektu
honek frontoia ez dau egokituten edozein adinetako herritarrentzat erabilera
anitzetarako leku legez. Ez da hirugarren adinekoentzat egokia izango,
esarlekurik ez dagoelako ez eta egongo, frontoia izaten jarraituko dauelako.
·
Hurbilean
beste frontoi bat dagoela estalita dagoena. Honen erabilera kudeatu beharko
litzateke erabilera anitza emonez.
HORI
DALA ETA, ZERA ESKATZEN DAU:
·
Zeanuriko
plazako frontoiaren estaltzearen proiektua bertan behera gelditutea.
Alegazino
honeek direla eta, txosten juridiko eta tekniko bat eskatu ziren. Txosten
teknikoak hurrengoa dino (baltzez EH Bilduk plenoan bertan txosten teknikoari
esanekoak):
AURKEZTUTAKO
AGIRIAREN AZTERKETA
Aurkeztutako agiriak 8 alegazio edo eskareara ezbardin garatzen dauz, honako
hauetatik
batzuk edukin teknikoa daukileraik. Txosten honetan honako hauek
bakarrik aztertuko doguz,
gainerakoak Udal Gobernuak aztertu eta erantzungo dituelakoan.
Alegazio zka 3:
3.2 “Proiektu honetako argazkietan ikusten danez
ez da kontuan hartzean euria eta haizea,
zein eguzkie dauenean
babes barik gelditan dala.”
Garatutako proeiktuaren helburua eraikuntzari estalkia jartzea izan
da, alboak altura baten
sarratu ahal izango dira aurrerago eguzkia edo euriaren ondorioz
horren beharizana ikusi
ezkero.
EH Bilduk ez dau logiko ikusten egon leiken arazo horren aurrean
soluzinorik aurreikusita ez egotea. Alkateak erantzuten deutso aztertuko dala,
euria noraino sartzean dan ikusi eta orduan ipiniko dala soluzinoa. Ezkerreko
hormea dala eta, alkateak dino pentsau egin behar dala zelan itxi pelotak beste
aldera joan ez daitezan.
3.3 “Estabilidad al fuego: memorien azaltzen da 30 minutukoa dala.
Jakinda
baremo bat dagoela zeinetan aurreikusten
diren 15, 30, 60, 90, 120, 180 eta 240
minutukoak dauzela, 30 minutu ez da nahikoa.”
Suaren aurrean
estalkiak euki behar dauen iraupena CTE “Codigo Técnico de la Edificación”
deritson
araudian finkatuta dago.
Kasu honetan
diseinatutako estalkia, estalki arin bezala hartu ezkero, eta bere gainetik
ebakuazio edo
hustuketa baten jenderik ez danez igaroko bere suaren aurreko iraupena 30
minutukoa izan
daiteke.
Hori baino
iraupen haundiagoa jartzeak egur sekzio handiagoak eskatuko leukez eta ez da
beharrekoa
batez ere itxidurarik ez dauan eraikuntza bat dalako.
3.4 "Proiektuan ez da
azaltzen estaltzeko erabiliko dan egurrak tratamiento ignifugorik
deukonik.
Lehen aipatu
dogun bezala, estalkiko egiturak 30 minuturako iraupena euki behar dau suaren
aurrean.
Iraupen hori egurraren sekzioak berak bermatzen daualarik.
3.5 IN-01 planoa eta
txostenean agertuten dana ez datoz bat:
8.3 .- Saneamiento.
La evacuación de aguas pluviales se resuelve
con canalón oculto de EPDM (según plano IN-
01) en el lado sur y canalón circular de
zinc en el lado norte de la cubierta. Se colocarán
bajantes de zinc de 160 mm. de diámetro que
derivarán a la red general existente en la plaza.
Ostera planoan “canalón de zinc”
hegoalderantza eta “canalón EPDM”
iparralderantza agertuten dira.
Horrela da,
planoaren eta memoriaren artean desadoztasun bat dago. Ondo dagoen
deskribapena
planoan agertzen dana da, baia ez dago inolako arazorik kanaloi bien kokapena
eta egiteko
era edo soluzio teknikoa oso ezbardina dalako eta aurrekontuan sartuta
dagoelako. EH Bilduk honen aurrean dino logikoena dala
deskribapenean agertuten dana izatea zuzena. Alkateak dino zuzenduko dala.
3.6 Acabados. Se procederá a una nueva
pavimentación del espacio público mediante
asfalto fundido y al
repintado de los muros del frontón.
Proiektuko
argazkietan frontiseko harria ere berdez pintauta agertuten da. Holan bada,
frontoiaren
ezaugarria desagertuko litzateke. Ez gagoz ados.
Proiektuaren osogarri erara egindako infografietan frontoiko frontisa
kolore berdean
agertuten da. Proiektuen ostera, sartu dan partida ekonomikoa gaur
egun pintaute dagozan
ormak margoztekoa da. Argi dago gaur egun frontisak daukon harria
dagoen moduen itxi
behar dogula. EH Bilduk dino “argi dago” ezin leikela txosten tekniko
baten agertu, eretxia emotea dalako.
3.7 INSTALACIONES LÚMINICAS
En este proyecto no
procede el análisis de las instalaciones lumínicas puesto que la obra a
ejecutar es una
cubierta, en el exterior.
Frontoia estaliz
gero, argi puntuak beharrezkoak dira.
Estalkiaren proiektuan fase honetan argi-indar kapitulorik ez egoteak,
eraikuntza egunezko
ordutegian erabiltzera derigortzen dau. Bihar egun Udalak horrela
erabaki ezkero intalakuntza
hau arazo barik egin izango dalarik.
3.8 ACCESIBILIDAD
En este proyecto no
procede el análisis de la accesibilidad del edificio puesto que la única obra
a ejecutar va a ser
la sustitución de la cubierta.
Ez da “sustitución”,
“construcción de cubierta” baino.
Horrela da, baia ez dauko eragin nabarmenik. EH Bilduk ez dau egoki ikusten holako akats
bat egotea proiektu baten.
Alegazio zka 4:
Plazea 33ko baserria
dala eta, gorde beharreko distantzia ez da gordetan.
(…)
Gaur egungo eraikuntzaren okupazioa lurzoru gainean ez da aldatuten
beraz ez dago
linderoetarako distantziari dagokionez ezelango aldaketarik.
Proiektuak bestalde Plazea 33 an kokatzen dan baserrirantzako
estalkiko urik joan ez eitea
bermatzen dau bertan zinkezko kanaloia jarriko dalarik.
Alegazio zka 5:
Proiektuko planoetan
Plazea 33ko baserriko teilatua ez da bere osotasunean kontuan hartzean.
Ez da sartzen Udalak emondako plano tografikoan ez zalako agertzen
baia gure ustez ez dauko
garrantzi nabarmenik, proeiktuak ez bait dau izango ezelango
afekziorik teilatu horrengan. EH Bilduk dino ezin leikela “gure ustez” agertu
txosten tekniko baten, eretxia emotetik aparte holako txosten bateko erantzunek
euki beharko leukien ziurtasuna galduten dauelako.
Alegazio zka 6:
Plazean dauzen
inguruko eraikuntzeri argitasune kenduko deutsie.
Estalkia diseinatzeko orduan, behin frontisaren izaera fisikoa
errespetatuz gero, bere altuera
ahalik eta minimora eroan dogu, horregaitik beste eraikuntzanganako
argi murrizketa
izaterakoan oso txikia izango da. EH Bilduk konkrezinoa
eskatuten dau. Alkateak
erantzuten dau argitasuna faktore askoren arabera aldatu leikela, eguraldia
zein urte sasoiaren arabera adibidez.
Alegazio zka 8:
Proiektuko memorian
hizkuntza sexista erabiltzen da.
Orokorrean aurkeztutako alegazioa da, ez dogu bere edukina ulertzen
gehiago konkretatu ezik.
Halan eta
guztiz be, punturen horrela bada ez da gure guraria izan. EH Bilduk dino argi dagoela ez dakiela hizkuntza
sexista zer dan, berau erabilten daualako eta pentstean dau dagoaneko jakin
beharreko eta zaindu beharreko kontua dala (ancianos, niños…)
________________________
Txosten
juridikora joanda, hauxe txostena:
Nota-Informe sobre las alegaciones presentadas por Bildu a la
participación ciudadana del proyecto de instalación de cubiertas en espacios
públicos del municipio de Zeanuri.
1. Antecedentes.
1.- El Ayuntamiento de Zeanuri tomó la decisión de llevar a cabo
obras
relativas a la instalación de determinadas cubiertas en el núcleo
urbano
del municipio, por lo que, convocó mediante bandos a los vecinos
del
municipio con la finalidad de que asistieran a una reunión informativa
municipal
en la que se les informaría del proyecto y en la que asimismo, se
les
consultaría sobre las diferentes variantes que se podrían llevar a cabo.
Efectuada
la consulta, se volvió a convocar a los vecinos del
municipio
con el objetivo de dar cuenta de los resultados de la consulta
efectuada
anteriormente y para volver a consultar sobre determinadas
opciones
concretas dentro de los proyectos elegidos por los propios
ciudadanos.
2.- Con fecha 3 de agosto de 2018, EH Bildu de Zeanuri ha
presentado alegaciones al
procedimiento llevado a cabo por el
Ayuntamiento, en el que
argumentan que no se ha garantizado el derecho a
la
participación ciudadana de los vecinos de Zeanuri, y no se han tenido en
cuenta
los artículos 80, 81 y 82 de la Ley 2/2016 de instituciones Locales de
Euskadi
en relación con el derecho a la participación ciudadana.
Desde
el Ayuntamiento de Zeanuri se consulta si se ha seguido
debidamente
el procedimiento de participación ciudadana.
2. Consideraciones Jurídicas.
2.1. La participación ciudadana en la
Ley 2/2016 de
Instituciones Locales de Euskadi.
La
participación ciudadana, tal y como la define la Ley 2/2016 de
Instituciones
Locales de Euskadi, es el conjunto de procedimientos, canales
y
órganos institucionales así como instrumentos o medios de escucha activa
para
la intervención de la ciudadanía en la identificación, diseño, ejecución
y
evaluación de las políticas públicas locales.
De
forma general, la Ley (artículo 69.5) establece que “al margen
de lo establecido en la presente Ley,
los reglamentos, ordenanzas o
acuerdos municipales articularán las
modalidades concretas de
participación ciudadana.”
A este respecto, la citada Ley recoge en sus artículos 80 a
82 los
diferentes
instrumentos de participación ciudadana que existen (consultas
populares,
consultas sectoriales o de ámbito territorial limitado y consultas
ciudadanas
abiertas de carácter local sobre políticas públicas o decisiones
públicas
de especial relevancia) y que se podrán organizar si así se
considera
oportuno.
Es
decir, en cualquiera de las formas permitidas por la Ley, ésta
faculta
a los Alcaldes o municipios para organizar las consultas populares,
sectoriales
o abiertas que estimen oportunas, pero en ningún caso, obliga a
utilizar
dichos procedimientos.
En
el caso concreto de las obras de instalación de determinadas
cubiertas
en el núcleo urbano del municipio, el procedimiento seguido por
el
Ayuntamiento de Zeanuri no tiene por qué enmarcarse dentro de ninguno
de
los ofrecidos por la ley de Instituciones Locales, en tanto que, ésta
constituye
una facultad discrecional de los mismos. Es por ello que, el
Ayuntamiento
tiene la potestad de efectuar las consultas e informar a los
vecinos
en el sentido que lo considere oportuno en relación con los
proyectos
u obras públicas que tenga pensado llevar a cabo, pero sin estar
sujeto
a la citada normativa, porque la referida Ley de Instituciones Locales
introduce la
participación ciudadana como opción y no obligación.
Otro ámbito diferente es el del urbanismo, en el que la Ley
Vasca
de
Suelo y Urbanismo 2/2006 consagra dicho principio a la participación
ciudadana
en su artículo 8º y además, recoge los supuestos (redacción de
planes
generales de ordenación urbana y planes parciales) en los que se
deberá
llevar a cabo de forma indispensable un programa de participación
ciudadana
(artículo 108 de la Ley 2/2006).
Como
ya se ha referido, nos encontramos en un ámbito diferente al
del
planeamiento urbanístico, puesto que en nuestro caso, el Ayuntamiento
ha
tomado la decisión de convocar una serie de reuniones informativas y
consultas
a la hora de ejecutar determinadas obras públicas, acción que no
está
sujeta normativamente a la obligatoriedad de seguir un procedimiento
específico
de participación ciudadana; a pesar de lo cual se considera que el
proceso seguido ha sido
participativo y transparente.
Lehenengo eta behin EH Bilduk salatuten dau
txostena erderaz dagoala, eta euskeraz izan beharko litekela dino. Jarraituten
dau esanez, txosten honetan be hizkuntza sexita erabili dala. Jarraituteko, EH
Bilduk hurrengo zehaztasunak egiten deutsoz txosteneko esaldi batzuri:
“Convoco
mediante bandos a los vecinos” → Deialdia ez jakola herri osoari zabaldu,
zonalde bateko herritarrari bakarrik baino. Alkateak onartzen dau lehenengotan
holan izan zala, baina gero herri guztira zabaldu zala dino. EH Bilduk
erantzuten deutso horren konstantzirik ez deukiela.
“proyectos
elegidos por los propios ciudadanos” → Holan ez dala izan dino EH Bilduk,
herritarrak aukeratutako proiektuak barik, herritarrari aukera batzun artean
aukeratuteko aukerea emon zala baino.
“… la
Ley… en ningun caso, obliga a utilizar dichos procedimientos” / “...La Ley de Instituciones Locales introduce
la participacion ciudadana como opcion y no obligacion” / “… no esta sujeta normativamente a la
obligatoriedad...” → EH Bilduk
dino inoz ez dauala esan derrigortasunik dagoenik prozesu parte hartzaile baten
bidez egiteko, zelan egin dan esan
dauela baino.
“…se
considera que el proceso seguido ha sido participativo y transparente” → EH
Bilduk zalantzan ipinten dau parte hartzailea eta gardena izan danik, deialdiko
kartelak herri guztian ipini ez diralako eta ipini direnak egun bi edo bat
lehenago ipini diralako.
Botazinora joanda, EH Bilduk aurkeztu
dituen alegazinoak ez dira onartuten EAJren kontrako 5 botoakaitik.
Herritarraren alegazinoak be ez dira
onartuten EAJren kontrako 5 botoakaitik. EH Bilduk aldeko lau emoten deutsoz.
Proiektuari behin betiko onarpena emoten
jako EAJren aldeko 5 botogaz, EH Bilduk kontra bozkatzen dau.
Idazkariak dino proiektuaren lizitazinorako
baldintza pleguetan kontuan hartuko dana prezioa dala, 214.166€, eta prozedura
irekia eukiko dauela.
EAJren aldeko 5 botoakaz onartu egiten da,
EH Bilduk kontrako 4 boto emoten ditu.
3. 2018ko Aurrekontuaren 3. kreditu
aldaketaren onarpena, halan badagokio.
Lehenengo eta behin, EH Bilduk dino gai
ordenean agertu beharko litekela aurkeztutako alegazinoen onarpena, halan
badagokio, eta gero kreditu aldaketaren onarpena halan badagokio. Idazkariak
dino halan egingo dala. EH Bilduk jarraituten dau esanez, aldaketa hau nahiz
eta alkatetza dekretuz onartukoa izan, barriro agindu behar zala plenorako
beste dokumentazino guztiagaz batera.
EHBildu
udal taldeak, 2018ko uztailaren 25ean aurkeztu eban alegazinoa hurrengoa da:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko
Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauak 27.3
artikuluak dinona ez da bete. Hau da, onesten diran aldarazpenen berri emon
behar jako udalbatzari egiten dan lehenengo bileran.
- 2018ko aurrekontuen ejekuzio
oinarriak 3.2 artikuluak dinoena ez da bete:
ez da programa funtzional bardina; ez dira pertsonal gastuak; eta,
aldaketa hasierako zenbatekoaren % 25a baino handiagoa dalako.
- Beraz, aldarazpen edo
modifikazino hau ez da baliozkoa.
Idazkariak
jarraituten dau esanez kontuan harturik destinoko partidaren %25a 750 € dala,
alegazioa zuzena dala. Gitxitzen diren partidetan egitarau-talde batekoak
direla kasu batean (3330), bestean ez (4390). Ondorioz, ez dala kasu honetan
alkatearen eskumenekoa aldaketa hau egitea. Bestalde, aipatutako Foru Arauaren
27.3 artikuluaren arabera, “Onesten diren
aldarapenen barri emon beharko zaio udalbatzari egiten dan lehenengo bileran.”
eta hau be ez dala bete dino idazkariak. Holan ba, alegazinoa bozkatuten da eta
aho batez onartuten da.
3. kreditu aldaketaren onarpenera joanda, EH Bilduk
dino txostena falta dala aldaketaren justifikazinoagaz.
Botazinora joanda, aldaketea onartu egiten da EAJren
aldeko 5 botogaz. EH Bilduk kontra bozkatzen dau.
4. 2018ko Aurrekontuaren
4. kreditu aldaketaren onarpena, halan badagokio.
EH Bilduk dino alegazinoak aztertu eta
onartutea, halan badagokio, ipintea falta dala gai ordenean.
AURREKARIAK
2018ko ekainaren 26ko plenoan
aurkeztu zana, ondorengoa da:
Trasferentziak kredituak;
4590 62201:Plazearen berantolaketa:+ 143.624,66€,
4590 62210: Plazearen berantolaketa:-38.488,21€
3230 62210: Eskolako patioaren
estaltzea: -105.136,46€
1530 13102:Aldi baterako langileak:+4.000,00€
1630 22798: Kale garbiketa:-4.000,00€
Eta ostera, 2018ko uztailaren
16an Bizkaiko Boletin Ofizialean beste hau agertuten da:
Zegoena
|
Patidatik
kendu/gehitu
|
Geratzen dana
|
||
62210 3230
|
Eskolako patioa
estaltzea
|
122.745,00
|
- 105.136,46
|
17.608,54
|
62201 4950
|
Plazearen
berrantolaketa
|
100.000,00
|
- 100.000,00
|
0,00
|
62210 4950
|
Plazearen
berrantolaketa
|
70.000,00
|
+ 205.136.46
|
275.136.46
|
292.745,00
|
292.745,00
|
Zegoena
|
Partidatik
kendu/gehitu
|
Geratzen dana
|
||
22798 1630
|
Kale garbiketa
|
32.390,00
|
- 4.000 €
|
28.390,00
|
13102 1530
|
Aldi baterako
langileak
|
32.500,00
|
+ 4.000€
|
36.500,00
|
64.890,00
|
64.890,00
|
ALEGAZIOAK :
- Ekainaren 26ko plenoan
EAJ-PNVren botoakaz onartutako 4. modifikazinoa eta Bizkaiko Boletin Ofizialean
argitaratu dana ez datoz bat.
- Ekainaren 26ko plenoan (4.
modifikazinoa azaldu zan plenoan) aurrekontuan plazearen berrantolaketarako
erabilgarri egoana partidatik kendu eta 1. modifikazinoan sortu zan plazearen
berrantolaketa partidara pasau zan.
Bizkaiko Boletin Ofizialean
agertuten da ostera 1. modifikazinoko partidatik kendu eta otsailaren 23an onartu zan plazearen
berrantolaketa partidari gehitu jakola, partida horretatik zibo ziboak ordaindu
ziranez ezin dala 0an itxi eta.
- Ekainaren 26ko plenoara eroan
zan modifikazinoaren azalpena ez zala izan 0an iztea (70.000€ak pasetea), zibo
ziboak 38.488,21€ ordaindu eta gero erabilgarri geldituten dana pasetea baino.
- Plenoan 4. modifikazinoa onartu
eta gero email bat jasoten dogu non esaten jakun 70.000€ horreek ezin diranez
pasau, modifikazinoa alderantziz egin dala:
Plenoan planteatu zanagaz
aldaketaren bat egon da. Esan gindun dana pasatzeko 62201 4590 partidara
pasatzeko eta 622104590 zeroan izteko, baina ezin da, ze hortik zibo-ziboen
faktura ordaindu zan. Uste dot horrela geratu behar dala, baina begiratu eta
zeozer txarto badau, esan .
Baina 70.000€ pasatzea ez zan
inon onartu.
- Txostenean ez dau ipinten partida 0an iztea danik helburua, obrarako
dirua egotea baino. Zegaitik aldatu da erizpidea?
- Beste alde batetik, 71002 Eskolako patioa estaltzeko partida sarrera
bateri lotuta dagoan partida danez (70.000€ko Leader dirulaguntza), inbersino
hori kentzen bada berari lotuta dagoan sarrerea bera be kendu egin beharko da.
Alegazinoa onartu egiten da: 4 boto alde
(EHBildu) eta 5 abstentzino (EAJ).
4. kreditu aldaketa hurrengoa da:
Hasierakoa
|
Aldaketa
|
Geratzen dana
|
||||||||
62210 3230
|
Cubricion patio
escolar
|
122.745,00 €
|
-52.745,00 €
|
70.000,00 €
|
||||||
62201 4950
|
Reorganizacion plaza
|
100.000,00 €
|
-100.000,00 €
|
0,00 €
|
||||||
62204 4520
|
Aguas Barazar
|
10.000,00 €
|
-10.000,00 €
|
0,00 €
|
||||||
62207 1660
|
Saneamenduak
|
50.000,00 €
|
-29.752,73 €
|
20.247,27 €
|
||||||
62210 4950
|
Reorganizacion plaza
|
70.000,00 €
|
+192.497,73 €
|
262.497,73 €
|
||||||
Zegoena
|
Partidatik kendu/gehitu
|
Geratzen dana
|
||||||||
22798
1630
|
Kale garbiketa
|
32.390,00
|
- 4.000 €
|
28.390,00
|
||||||
13102
1530
|
Aldi baterako langileak
|
32.500,00
|
+ 4.000€
|
36.500,00
|
||||||
64.890,00
|
64.890,00
|
|||||||||
EH Bilduk galdetuten dau ia frontoia
tapetako dirulaguntzarik etorriko dan badakien. Ezetz erantzuten jako. Alkateak
dino eskolako patioa estaltzeko aurreikusten zan dirulaguntza ez danez egongo,
obra aurten ez dala egingo.
4. kreditu aldaketa onartu egiten da. EAJk
aldeko 5 boto emoten ditu, EH Bilduk kontrako 4.
5. 2018ko Aurrekontuaren 6. kreditu
aldaketaren kontu emotea.
Idazkariak kreditu aldaketea azalduten dau:
Kanposantuko hormaren konponketa:
Obren esleiduna: Igor Intxaurraga
Obraren zenbatekoa: 12.081,85 €
Zenbait bideen konponketa:
Obren esleiduna: Excavaciones Alegria.
Obraren zenbatekoa: 9.450,10 €
2018/5184 Foru Aginduaren bidez, 19.378,76 euroko transferentzia egitea
onartzen da, aurkeztutako gastuen %90a.
Botazinora joanda,
6. kreditu aldaketa onartu egiten da EAJren aldeko 5 botoakaz. EH Bilduk
ezezkoa emoten deutso.
6. Kultur taldeen Subentzinoen banaketa:
ordinarioak eta extraordinarioak.
DIRULAGUTZEN BANAKETA 2018
|
||
48101 3300
partida
|
48.000,00 €
|
|
ORDINARIOA
|
EXTRAORDINARIOA
|
|
Arratiako
Ziklista Elkartea
|
470,00 €
|
|
Abesbatza
|
6.260,00 €
|
|
Arratia Futbol
Taldea
|
800,00 €
|
|
Gorbeia
Jubilatuen Elkartea
|
3.500,00 €
|
|
Pintura Taldea
|
400,00 €
|
|
Arrikibar
Dantza Elkartea
|
800,00 €
|
500,00 €
|
Tranbia Txiki
Guraso Elkartea
|
1.000,00 €
|
|
Mazala
|
1.000,00 €
|
|
Joko-Alai
|
18.000,00 €
|
|
Albakoako
Guraso Elkartea
|
2.920,00 €
|
|
Txitulariak
|
2.650,00 €
|
6.000,00 €
|
Astigintza
|
600,00 €
|
|
GUZTIRA
|
38.400,00 €
|
6.500,00 €
|
Alkateak azalduten dau extraordinario moduan
hiru eskari egon dirala eta honeek dirala emongo jakezan kopuruak:
-
Alvaro Ravellik publikatuko dauan liburuari
laguntzeko: 500 €.
-
Argiaren “Bizi-Baratzea” proiekturako: 1.000 €
-
Eukeni Arriortuaren “Pastoreak” dokumentalerako: 1.600
€
EH Bilduk dino dirulaguntzak emotean alde
dagoala, baina dagoan ordenantzak erizpiderik ez deukon artean, ezin dauala
baiezkorik emon, hori dala eta kontrako lau boto emoten deutsoz. EAJk aldeko 4
boto emoten ditu (zinegotzi bat abstenidu egiten da dirulaguntza hartzean dauan
talde bateko parte dalako). Barriro bozkatuten da, eta alkatearen kalidadeko
botoagaz dirulaguntza honeek onartu egiten dira.
7. Auzuneetako jaietarako diru banaketarako
kriterioen onarpena.
Alkateak EAJren proposamenaren alde egingo
dabela azalduten dau: 1000€ra arte %100 emotea, eta hortik gorakoari %20a (beti
be 1.600€ra arte).
EH Bilduk dino eurek euren proposamenagaz
jarraituten dabela: danari gastuaren %75a emotea, beti be 2000€ko topeagaz.
Alkateak honeri dinotso justuena hori izango zala baina holan jai batzuk egin
barik geldituteko arriskua egongo litekela.
EAJren proposamena bozkatu eta onartu
egiten da EAJren aldeko botoakaz eta EH Bilduren abstenzinoagaz.
EH Bilduren proposamena bozkatuten danean
EH Bilduk aldeko 4 boto emoten ditu eta EAJ abstenidu egiten da. EH Bilduk
orduan dino bi proposamenak onartuten dirala eta hori ezin danez izan EH
Bilduren proposamenaren botoazinoa barriro egiten da, eta ez da onartuten
EAJren kontrako 5 botogaz. Holan ba, EAJrena da aurrera eroango dan proposamena.
8. Kutxabank eta Osakidetzagaz bizi dan
egoeraren aurrean, Zeanuriko EH Bilduren mozinoa.
Hau da mozinoa:
Zeanuriko EH Bildu udal
taldeak azken urteetan Kutxabank eta Osakidetzagaz bizi dogun egoeraren aurrean
zera adierazi gure dau:
·
Kutxabank:
·
urte batzuk dire Kutxabankek Zeanuriko
herrien emoten dauen zerbitzue gero eta eskasagoa dala: bulegoak egunero
zabalik egotetik, astean hiru egunetan bakarrik zabalik egotera pasatu da.
·
Gitxi ez balitz, kutxazaina sarri baino
sarriagotan ez dabil.
·
Osakidetza:
·
iaztik hasita abuztuan zerbitzua
murriztu egiten dala. Kontuan hartu behar da Zeanuriko hainbat herritar
hirugarren adinekoa dala eta murrizketa horrek eragozpenak sortzen dauzela.
·
Horreri gehitu behar jako ordezkapenak
egitean ez dala kontuan hartu herri euskalduna garela. Medikuak ez dau euskeraz
hitzegiten.
Guzti horren aurrean
eskatzen dau:
·
Kutxabankeri
eskatzea zerbitzue bermatutea, bulegoa egunero zabalduz eta kutxazaina egoera
onean izanez.
·
Osakidetzari
eskatzea zerbitzuan jarri dauzen murrizketak bertan behera ixtea. Mediku zein
praktikanteak ordutegi osoa betetzea.
·
Osakidetzari eskatutea
Zeanuriko kontsultoriorako izendatuten dauzen medikua zein praktikantea euskal
hiztunak izatea.
Alkateak dino azkenengo puntuan “...zein
praktikantea AHAL DALA euskal hiztunak izatea” gehitutea testuari.
Danon adostasunagaz mozinoa onartu egiten
da.
9. Erregu eta galderak.
EH Bilduk ondorengoak dinoz:
- Legezkoa da zerbitzu bzt kontratautz egon
danean, lanpoltsa bat zabaldutea? Alkateak erantzuten dau legezkoa dala eta
zalantza dala konkursora atera edo plantillakoak eitea, eta udal eraikuntzarako
garbikuzia sei hilabeterako adjudicacion directa-ren bitartez egingo
dala.
- Jaietako aurrekontu zehatza eskatuten da.
Idazkariak erantzuten dau emongo dala baina denpora bat beharko dala dana
zehatz emon ahal izateko.
- Albakoako etxea dala eta, zelan doa
kontua? Alkateak erantzuten dau pausuak emon dirala baina ez dala ezer
aurreratu. Hormea derrigorrez egin beharrekoa dala dino, baina jaubeak ez
dauala seinalerik emoten. EH Bilduk galdetuten dau antzeko egoeran dagozan
etxeari jarraipenik egiten jakien. Alkateak erantzuten dau egiten dala baina
beharbada hobeto egin beharko litekela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario