Bertaratuak:
Eusebio
Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala,
Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola,
Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria:
Amaia
Intxaurza Bernaola.
1. Aurreko bileraren akataren onarpena
Otsailaren 23koa, martxoaren 27koa,
apirilaren 10ekoa eta maiatzaren 17a onartu egiten dira.
2. 2018ko Aurrekontuaren 4. kreditu aldaketaren
onarpena, halan badagokio.
EH Bilduk dino aldaketaren lehenengo
zatiari jagokonean zenbaki ez errealetan oinarrituten direla, kontuan hartzean
dalako Leaderretik etorriko ez dan 70.000€ko dirulaguntzea. Halan izanda be,
alkateak dino aldaketeagaz aurrera egingo dala.
Botazinora joanda, 4. kreditu aldaketa
onartu egiten da EAJren aldeko 5 botogaz. EH Bilduk kontrako 4 boto emoten
deutsoz.
3. 2018ko Aurrekontuaren 5. kreditu
aldaketaren onarpena, halan badagokio.
48005 2310 Familie dirulaguntzak partida agortuta dagoela dino alkateak,
Arratiako Egoitzan dagoen herritar baten hileroko faktura ordaindu behar
dalako, 185/2015 Dekretuak, (Kartera dekretua) dinoan moduan.
Alkateak aurkeztuten dauan kreditu aldaketea
hurrengoa da:
EH Bilduk dino dirulaguntzen partidak
gehituten direnean (kasu honetan partida ia bizkoiztu egiten da, partida
15.000€koa izanda 10.000 geituten jakoz eta) gastua egiteko beharrizan edo
premia justifikau behar dauela alkateak; eta, hau ez dala egin dino EH Bilduk. Beste alde batetik, dirulaguntzak emoteko ordenantza
bat egon behar dala be badino EH Bilduk. Arratiako Mankomunidadeak Gizarte
Zerbitzuak jestionetan badauz, kasu honetako gastuekaz be bera arduratu beharko
litekela edo, bestela, Diputazinoa, dino EH Bilduk. Alkateak erantzuten
dau momentuz udalak hartu behar dauala honen esku eta Mankomunidadeagaz barriro
be egingo dala berba honen ganean.
EH Bilduk proposatuten dau aste biko epean
ordenantza bat egitea, holan bada, baiezkoa emongo deutsola 5. kreditu
aldaketari. Alkateak esaten dau ezetz, ordenantza hori egitekotan Mankomunidade
mailan egingo berhako litekela, Arratiako herri danetarako.
EH Bilduk argituten dau laguntza hau
emotearen aldekoak dirala, baina beti be dirulaguntza hori araututa dagoanean
edo arautzeko konpromisoa hartzean danean.
Botazinora joanda, 5. kreditu aldaketa
onartu egiten da EAJren aldeko 5 botogaz. EH Bilduk kontrako lau boto emoten
ditu.
4. Plazearen estaltze proiektuaren onarpena
eta lizitaziora ateratzeko baldintza pleguen onarpena.
Alkateak estaltze proiektua aurkeztuten dau, Arkigest enpresak eginekoa.
EH Bilduk galdetuten dau ia legezkoa dan udal arkitektoak proiektu hau
egitearren aparte kobretea, gainera, beste inori aukerarik emon barik. Jarraituten
dau EH Bilduk galdetuz ia zergaitik ez dan sartuten bere (arkitektoa)
betebeharren barruan proiektu hau be bai. Alkateak erantzuten deutso
Arkigestegaz sinatutako kontratuan ez dala sartzean proiektuak egitea.
EH Bilduk jarraituten dau galdetuz ia alboko baserrikoari proiektua hau
egitea pentsauta dagoela esan jakien, eta ia bete beharreko distantziak gordeko
diren. Alkateak
dino tramiteak hasten direnean jarriko direla harremanetan baserri
horretakoakaz. EH Bilduk gogoratuazoten dau udal arkitektoari txostena eskatuta
deukotzola, distantzien barri emoteko, eta ondino ez dauala hartu.
Gaia mahai ganean gelditu daitela eskatuten
dau EH Bilduk, proiektua bera ikusi barik deukolako, udal arkitektoak goiz
horretan ekarri dauelako.
Uztailaren 3an ez ohiko plenoa egingo da
gai honen inguruan.
5. Herriko taldeen arteko dirulaguntza
banaketaren proposamenaren onarpena, horrela badagokio.
Idazkariak dino talde bakotxari proposamen
honen barri emongo jakola eta Ordenantzaren arabera alegazinoak aurkeztuteko
epe bat zabaldu behar dala behin betiko onarpena emon ahal izateko.
Hori dala eta, gaia mahai gainean
geldituten da.
EH Bilduk dino indarrean dagoen ordenantzea
aldatuten ez dan artean ezezkoa emongo dauela, irizpideak falta direlako. Hori
bai, herriko taldeari dirulaguntzak emotearen aldekoak direla gogoratuazoten
dau EH Bilduk.
6. Auzuneetako jaietako dirulaguntzak
banatzeko kriterioak ezartzea.
Alkateak EAJren proposamena azalduten dau:
1.000€arteko gastua %100ean diruz lagundutea. Hortik aurrera %20a, 1.600€arte.
Aparteko zeozer egon ezkero ikusiko litekela.
EH Bilduk proposatuten dau jaien ostean
fakturen agiriak aurkeztutea eta danari horren %75a diruz lagundutea, beti be
2.000€ra arte. Eskatuten dau atzenengo urteetan gastau dana eta emon danaren
barri eukitea, proposamen errealago bat eiteko. Gaineratuten dau laguntzak emoteko ordenantza bat egon beharko litekela.
Gaie mahagainean gelditan da.
7. Albakoan jauzitako etxearen egoeraren aurrean hartu beharreko neurrien
azterketa.
Alkateak azalduten dau arriskurik egon ez daiten horma bat egingo dala. EH Bilduk galdetuten
dau bidea, segurtasun aldetik, ia ondo dagoen, ia bere egoerea begiztetan dan.
Alkateak erantzuten dau jausteko moduen ez dagoela, baina ondo ez dagoela. EH
Bilduk zalatuten dau garbiketa lanak egin zirenean, umean eskolarako pasoa
izanik segurtasuna ez zala bermatu,. Alkateak dino balitekela momentu batzutan
neurri zehatzagoak hartu ahal izana baina orokorrean segurtasuna bermatuta egon
dala.
8. Plazako berrantolaketa: Landetako
aparkalekua.
Alkateak dino aparkaleku arazoak direla eta
probalekuen pibote bi ipiniko direla, eta bertan auzotarrak bakarrik aparkau
ahal izango dauriela. Etxe bakotxean kotxe 2 baimenduko direla. Tarjetaren bat
edo emongo dala jakin ahal izateko aparkaute dauzen kotxeak horretarako baimena
deukiela. Probalekuko sarrerako (zubitik) pibotea 13:00k arte zabalik egongo
dala bankura datozenentzako. Espazio publikoari erabilera pribatua emongo
jakonez aztertu beharra dagoela zelan arautu.
EH Bilduk adierazoten dau udalak deitutako
batzarrean Landetako auzotarrak esanekoa ez dala kontutan hartu: piboteak
ekarri ahal dauzen arazoak, heziketa dala inportanteagoa…; baina, ostera,
frontoia estaltzeko batzarrean batzuk esanekoa bai hartu dala kontuan. Alkateak
dino batzar gehiago egingo direla.
Proposamena danon adostasunagaz onartuten
da.
9. Plazako berrantolaketa: Plazea 4-6
kalea.
Alkateak dino
pibotea ipiniko dala, eta aparketako plaza batzuk aterako direla. Pasoa egongo
dala hauentzako eta garajea deukienentzako bakarrik. Landetakoari moduan honeri
be tarjetea emongo jakiela.
Proposamena
onartuten da aldeko 8 botogaz. EH Bilduko zinegotzi bat abstenidu egiten da
kasu honetan badoak jarri ahal direlako eta peatonalizazinoaren alde dauelako.
10. Uribeko San Migel ermitaren inguruko
lurren erosketa.
Alkateak
azalduten dau terrenoa batena dala eta ermitea beste batena (katastroan
parrokiaren edo eleizearen izenean agertuten da), eta terrenoaren jabeak dinola
jaietan zeozer pasauen be ez leukela gureko bere erantzukizuna izaterik. Udalak
terrenoaren tasasinoa eskatu dauela kontetan dau alkateak, eta 3.200€ko prezioa
eukiko leukela baina jabeak 5.000€ eskatuten dauz eta hori ordainduta arazoa
konpondu ezkero prest dauzela hori ordainduteko dino alkateak. Jarraituten dau
esanez holan ein ezkero arazo bat sortuten dala, ezingo litekezala 5.000€ak
justifikau tasasinoa 3.200€an badeuko.
EH
Bilduk dino ez dauela ulertuten zegeitik sartu behar dan udala berea ez dan
arazo baten, partikularren artekoa (kasu honetan eleizea eta terrenoaren jabea)
bada ez dauala udalak konpondu behar. EH Bilduk proposatuten dau erostekotan
biak erostea eta holan herriko patrimonioa handituko litekela, ez dalako kasu
bakarra. Sarritan esan dauan moduan ermiten mantenimentuaren ardurea udalak
hartu ezkero ermitek eurek herriaren patrimonio izan beharko litekezala eta
hori erreklametearen aldekoak direla.
Alkateak
egineko adierazpen bat desegokitzat hartuta EH Bilduko zinegotzi batek plenoa
izten dau.
Alkateak
dino antzeko arazoa dagoala Altzuako txokoagaz be bai.
Gaia
mahaigainean geldituten da.
11. N-240 errepidearen egoeraren inguruan,
EH Bilduren eskaria.
EH Bilduk, eskari horretatik aparte
Barazarreko kamioi kopurua eta honek dakarren arazoa dala eta, autopistatik
pasakerea libre izatea eskatutea dino. Alkatea ez dago proposamen horregaz
konforme, herrian bertan asko horretatik bizi direla dino. EH Bilduk erantzuten
deutso horregaitik, kamioilariek be eskatuten daben kontua dalako esan dauela
esanekoa.
Danon adostasunagaz EH Bilduren eskarian
agertukoa onartu egiten da, 8 boto guztira.
12. Erregu eta galderak.
Alkateak:
- Frontoiko tabernako pleguak aterako
direla barriro, eta 6.000€ko fiantzea eskatu beharrean, 600€koa eskatuko dala.
Beste alde batetik, horma bategaz tabernea txikituteari bueltak emoten dabizela
dino alkateak; eta, euskereari 40 puntu barik gitxiago emotea planteetan dau
alkateak, adjudikazinoa erreztuteko. Honegaz batera alkateak aipatuten dau
jubilauek erabilten dauren lokala be barriro atera beharko dala konkursora,
maiatzean konbenioa amaitu zalako; eta, jubilauak frontoira pasetea eta
jubilauetan txokoa eitea be pentsetan dabizela.
- Gurutze Gorriagaz ekainaren 30ean amaitu
zan kontratua baina luzatu egingo dala uztailaren 26ra arte. EH Bilduk
galdetuten dau ekainean zergaitik ez dan egon Gurutze Gorriak 3. Adinekoentzako
emoten izan dauen zerbitzua. Alkateak dino ez dauala horren barririk euki.
Arloko zinegotziak dino etorten zana oporretan dagoelako. EH Bilduk adierazoten
dau kontrataute egon dana oporretan egon ezkero ordezkatu egin behar dala
pertsona hori, ezin dala zerbitzua emon barik itxi.
- Uztailaren 29an pelota partiduak egongo
direla, arrastiko 17:00etan eta sarrerea 20€ izango dala.
EH Bilduk:
- Herriko kale printzipaletik bizikleteruek
suzien pasetan direla, horrek arriskua sortuten dauala eta erantzun bat emon
behar jakola Plazatik kultur etxerako bidea pasetako arrisku kasuak egon direla
eta, zebrabidea era argi baten pintetea proposatuten dau, herritar danen
artean, adibidez pintura taldekoak umeakaz batera edo. Erantzuten jako
aztertuko dala.
- E-liburutegiko kide izatea proposatuten
dau, besteak beste irakurteko zaletasune bultzatu daiten.
- Desfibriladorak direla eta,
aurrekontuetan onartu zirela baina ipini barik dauzela. Erantzuten jako
irailerako egongo direla.







No hay comentarios:
Publicar un comentario