Bertaratuak: Eusebio
Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga,
Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes
Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari
Bengoetxea.
1. Paisaiaren zehaztapenei
dagokien Igorreko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren
aldaketaren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoari alegazioen
onarpena.
Alkateak dino bi alegazinoak
aginduko dirala, bai EAJrena eta bai EH Bildurena.
2. Ermiten dirulaguntzaren
banaketaren azterketa eta banaketa, halan badagokio.
Alkatea hasten da esanez, 10.000€
dagozala. Jarraituten dau esanez Santa Agedarako igaz 9.000€ko
dirulaguntza emon zala eta aurten, 7.000€ko dirulaguntza emongo
jakola; eta, Ipiñeko ermitarako 3.000€. Esaten dau alkateak bebai,
etorriko diran eskaerari be erantzungo jakiela.
EH Bilduk dino herriko ondarea
zaindutearen aldea dagoala baina eleizearena dan ondarea eleizeak
berak konpondu beharko leukela, diru publikorik horretan ez litekela
erabili behar ezpada ondare horrik herriaren patrimonio izatera
pasetan dirala. Jarraituten dau EH Bilduk esanez dirulaguntza honik
emoteko irizpiderik ez dagoan bitartean, ordenantzarik ez dagoanean,
ezezko botoa emon behar dauala.
Botazinora joanda, EAJk aldeko 5
boto emoten ditu, EH Bilduk kontrako 3.
Plenoa amaitu orduko alkateak
adierazoten dau plazearen berrontalaketea dala eta zerk urten dauen
eta zerk ez 31n egingo dan batzarrean komentauko dala eta bertan
aurkeztuko dabezala frontoirako hiru aukerak. Tartean, frontoiko hiru
aukerak. Eta, konfirmetako badago be, ekainaren 5ean Landeta,
Sagarna, Batzokiko kalekoakaz batzartuko dirala, lehenengo
Landetakoakaz eta gero besteakaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario