2018/06/11

2018ko maiatzaren 17ko ohiko plenoa




Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea.

Hasi orduko alkateak adierazoten dau gai ordenean beste hiru puntu sartu beharko litekezela; batetik bi adierazpen gaia Israelen aldetik palestinar herriaren kontra egindako erasoak); eta, bestetik, ermitei dirulaguntzak emotea. Hiru puntuak urgentziazkoak diren ala ez botau behar dala dino alkteak. Danon adostasunagaz gai ordenean gehitutea onartuten da.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Abenduaren 14ko eta urtarrilaren 19ko onartu egiten dira. EH Bilduk otsailaren 23koa (Aurrekontuena) eta apirilaren 10ko plenoen grabazinoak eskatuten dauz. Martxoaren 27koa begituko da.

2. Ezkontza tasa ezartzeko ordenantzaren hasierako onarpena.
Danon adostasunegaz onartuten da

3. Ikasle garraiodunei dirulaguntza emateko ordenantzaren hasierako onarpena.
Danon adostasunegaz onartuten da.

4. Kontratazio Mahaiaren osaketaren onarpena.
Alkateak berbea emoten deutso idazkariari azalpena emoteko. Honek dino, legeak halan eskatuta Kontratazino Mahaia gitxiendiz hiru pertsonagaz osotute egon behar dala, eta kargu elektoak ezin dirala izan herena baino gehiago; hau da, Zeanuriko kasuan, bat. Plenoan dagozan zinegotziak eta alkateak berak lege barri honenganako desadostasuna erakusten dabe eta horretara alkateak proposatuten dau politikoen aldetik bera izatea ordezkaria, halan da be, jarraituten dau proposatuz orain arte egin dan moduan jarraitutea baina botazinoaren momentuan legeak esaten dauana jarraitutea; hau da, Zeanuriko kasuan lau funtzionario edo laboral, alkatea eta idazkaria.

Botazinora joanda, osaketa onartu egiten da aldeko 7 botogaz. EH Bilduko zinegotzi bat abstenidu egiten da.

5. Ibilgailuen gaineko Zerga kobratzeko 2018ko erroldaren onarpena.
Danon adostasunagaz onartuten da. Epea ekainaren 13tik uztailaren 13ra artekoa izango dala esaten dau idazkariak.


6. Benidormeko bidairako dirulaguntzaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.

Alkatea hasten da esanez asmoa lehenagoko moduan taldean joatea dala. Aurten, taldea eginda egon dala eta gero bat apuntau dala azalduten dau. EH Bilduk erantzuten deutso Jubiladuen alkarteak bidaia honegaz ez daukola zerikusirik, eta orduan ez dauala aituten zergaitik sartuten dan Udala. Jubiladuen alkarteari dirulaguntza bat emoten jakola eta 20.000€ko partida be badagoala Hirugarren Adinekoentzako Aktibitateak antolatuteko. Jarraituten dau EH Bilduk esanez azkenengo urteokaz herritar talde batek antolatuten dauan bidaia dala, Udalak deialdia zabaldu orduko antolatuta euki dabena. EH Bilduk dino IMSERSOtik be badagoala aukerea taldean joateko, eta holan emoten dan dirulaguntza bikoiztutea izan leikela. Galdetuten dau EH Bilduk ia herriko beste edozein taldek bidai baterako dirulaguntzea eskatu ezkero emongo jakon, eta galdetuten dau bebai ia Dirulaguntzen ordenantzea aplikauko jakon. Amaituteko galdetuten dau EH Bilduk zenbateko dirulaguntza izango dan. Alkateak erantzuten dau bidaia 700€ personako dala eta bakotxari Udalak 150€ko dirulaguntzea emongo deutsiela danari, bateri izan ezik, herrian enpadronauta ez dagoalako.

Botazinora joanda, EAJk aldeko 4 boto emoten ditu, EH Bilduk kontrako 4. Bozketa barriro egiten da eta alkatearen kalidadeko botoagaz onartu egiten da dirulaguntza hau emotea.



7. Paisaiaren zehaztapenei dagokien Igorreko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren aldaketaren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoari alegazioen onarpena.

Alkateak dino gaia mahaiganean itxiko dala, maitzaren 24ko ez ohiko pleno baten tratauko dala.

8. Dekretuen kontu ematea.

Idazkariak 2017ko Likidazinoaren barri emoten dau.

(papela)


9. Gurea
EH Bilduk dino aurkeztu dauan adierazpena erretirau egingo dauala EAJk aurkeztu dauanagaz bat egiten daualako.


10. EAJ
Danon adostasunagaz onartuten da.

11. Ermiteri dirulaguntzak emotea.

Alkateak dino mahaiganean geldituten dala, maiatzaren 24ko ez ohiko plenoan tratauko dala hau be.

12. Erregu eta galderak.

EH Bilduk galdetuten dau:

- Administrari-kultura dinamizatzailerako ahozko azterketa be egin beharko dala eta zer dan balorauko dana. Grabau egingo dala erantzuten jako eta erizpideak tribunalak berak ipiniko dituala azterketa aurretik. Horretara EH Bilduk dino plaza horretarako aurkeztuten diranak azterketa aurretik erizpideak zeintzuk diren jakin beharko leukiezala.

- San Isidroak dirala eta, ganaderuen aldetik kexa bat etorri jakola, esanez zer dala eta aurten ezin izan dan ganadua etxetik oñezean bajatu. Erantzuten jako transporte dieta pagetan direlako, bidean pekorotzak geldituten dirala, seguridadi neurri lez eguerdien ganadue jente artean ibili ez daiten; halan da be, ardiak oñez eroan eta ekarri ahal izan dirala. EH Bilduk dinotso penagarria dala hartu dan neurria, tradizinoz egin dan gauza bat danean. Jarraituten dau esanez beste gauza batzutarako tradizinoa erabilten dala oinarritzat baina kasu honetan ez dala errespetau, eta aldi berean herri honetan ganaderuak beti aintzakotzat hartu diranean ezin dauala ulertu oraingoan neurri hau ipini izana, eta ostera gero herria landa eremu moduan saldu gura izaten dala. Amaituteko EH Bilduk proposatuten dau debekura jo aurretik seguridadea bermatuteko aukerea egon leikela, batetik arauak ipinita (erriteretako ordutegia...) eta bestetik adibidez balla batzun bitartez korredore bat egin eta ordu jakin baten ganadu dana erretiretea, jenteak ikusteko moduan.
Beste alde batetik, EH Bilduk galdetuten dau ia Harriti taldea zegaitik ez dan izan programaren parte; ia eskaerarik egin dauan. Ezetz erantzuten jako, eta gaineratuten da aurten jai batzordean ez dala proposatu be egin.

- Ia herrian dagozan itxidurak ordenantza betetan daben, ondo egongo litekela herritik buelta bat emon eta ordenantza betetan dan edo ez ikustea. Galdetuten dau bebai dagozan itxidurak baimena eskatuten daben. Alkateak erantzuten dau batzutan baietz baina beste batzutan ordenantza ez dala era zorrotz baten betetan.

- Arau ordezkoak zenbatero errebisau behar diran. Erantzuten jako honezkero errebisauta egon beharko litekezal baina 2020ko Plan Orokorragaz batera egingo dala.

- Ganaderuen alkarteak larreetan inbersinoak egiteagaitik aparteko dirulaguntza jaso dauala eta, ia arrunta zertarako dagoan. Alkateak erantzuten dau dirulaguntza arrunta eguneroko funtzionamendurako dala.

- Aurrekontuetan hainbat inbersino agertuten dirala aurreikusten dana dirulaguntzak eukiko dituezana baina Leader dirulaguntzarik ez dala helduko ostera (eskolako patioa, udal bulegoen egokitzapena) eta ia halan da be inbersino horrik egingo diran. Alkateak erantzuten dau dirulaguntzak ez badatoz ez dirala egingo.

- Eusko Jaurlaritzak Musika Eskolari emoneko 2017ko dirulaguntza 23.436,43€koa dala eta aurrekontuan ostera 8.000€ izatea aurreikusten zanez zer dala eta dagoan horrenbesteko aldea. Idazkariak erantzuten dau akatsen bat izango dala.

- Lurzoru Publikoa erabilteko Ordenantza ia betetan dan. Alkateak erantzuten dau batzuk metro gitxi eskatuten dabezala baina gehiago erabilten dituezala eta kasuren baten ordainduteko ostetik ibili behar dala. Jarraituten dau esanez argiago markauko dirala terrazak erabilten daben espazioa.

- Plazearen berrantolaketea dala eta ekarpenak egin zituela baina ez jakola erantzun, eta horretatik aparte, ia gai honen inguruan barririk badagoan eta batzar egunak pentsau diran. Alkateak erantzuten dau emongo jakola erantzuna eta batzarrak be egingo dirala laster.



No hay comentarios:

Publicar un comentario