Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe
Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga,
Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes
Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Otsailaren 23koa (ez ohiko
larrizkoa) onartu egiten da. EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz abenduaren
14ko aktari, otsailaren 23ko ez ohikoari eta urtarrilaren 19koari. Azkenengo
honeri, alkateak be zuzenketak egiten deutsoz.
2.- Lanbreako bidearen konponketarako lanen esleipena.
Idazkaria hasten da esanez
hainbat proposamen aurkeztu zirala, Provisak egin ebala eskaintzarik onena
baina ‘baja temeraria’n egon zala eta arkitektoak aldeko txostena egin dauanez,
azkenean Provisari esleitu jakola. EH Bilduk galdetuten dau ia ze erizpide
jarraituten dan ze bide konpondu erabagiteko. Alkateak erantzuten deutso
momentu honetan beharrizan eta erabilera gehien daukana dala konponduko dana.
EH Bilduk dinotso bideen plan orokorra falta dala. Alkateak dino herriko bideen
memoria eginda dagoala. Aipatuten dau alkateak bebai beste batzuen artean
kanposantuko horma zati bat jausi dala euriakaitik, eta konponketa
10.000-12.000€ ingurukoa izango dala.
Danon adostasunagaz onartu egiten
da, aldeko 9 botogaz.
3.- Ezkontza tasa ezartzeko ordenantzaren azterketa.
Alkateak azalduten dau
laburbilduz herrikoak ez dabela ordainduko, kanpokoak 50€ ordaindu beharko
dabezala Udaleko eraikuntzan eta kanpoan bada 50€ gehiago kobrauko dirala.
Esaten dau bebai, ordenantza moduan tramitauko dala.
4.- Ikasle garraiodunei dirulaguntza emoteko akordioaren azterketa.
Alkateak
azalduten dau euren proposamena hurrengoa dala: transporte eskolarra ez
dagoenetik aurrera, 16 urtetik gorakoentzako izango dala; plazara joan etorriko distantzia hartu eta horren
gasolina kostua 0,10€/km izango litikela suposatuten dala eta dirulaguntza
kostu horren kostu horren %80a izango litikela, hau da, 0,08€/km. Gaineratuten
dau alkateak ordenantza moduan tramitauko dala. Dirulaguntza justifiketako
matrikula eskatuko dala be azalduten dau alkateak.
5.- Uribeko San Migel ermita kokatuta dagoen terrenoaren erosketa.
Alkateak hartzen dau berbea eta
dino gaia mahaiganean itxiko dala, gauzak batzuk falta dirala eta.
6.- Hirugarren Munduko dirulaguntzen banaketaren onarpena.
Alkateak hurrengo proposamena
egiten dabela dino: Jambo Congo elkarteari 3.500€, Alto Trujillori 3.000€ eta
Harribide elkarteari 1.500€. EH Bilduk proposatuten dau Ongi Etorri
Errefuxiatuari emotea herrian bertan taldea dagoanean eta Zaporeak be
proposatuten dau. Alkateak EAJkoak etenaldia eskatuten dabela dino eta urten
egiten dira gelatik. Bueltan esaten dau Zaporeak 1.000€tan lagunduko dala,
Harribideri 1.500€gaz, Alto Trujillori 2.000€gaz eta Jambo Congori 3.500€gaz.
Danon adostasunagaz onartuten da.
7.- 2018ko aurrekontuaren 2. Aldaketaren onarpena.
Idazkariak azalduten dau:
EH Bilduk dino aurrekontuak onartu barri deukiezala eta aurreikuspenak labur gelditu dirala, eta udal baten modifikazinoak egitea normala bada be aurreikuspen logiko barik egin dirala. Gaineratuten dau EH Bilduk modifikazinoa egitearen alkatearen justifikazinoa falta dala. Idazkariak dino egingo dala. EH Bilduk mahaigaineratuten dau alkatetza dekretuz egindako lehenengo modifikazinoan zenbakiak ez datozela bat eta 2018ko aurrekontuaren zuzendu beharreko txostena eskatuten dau, oindino ez jakola emon eta.
Botazinora joanda, EAJk aldeko bost boto emoten
ditu, EH Bilduk kontrako lau.
8.- Landeta eta
Batzokiko kaleetan aparkamenduen ordenazioaren proposamenaren azterketa.
Alkateak proposamen bi egiten
ditu. Batetik, probalekuko sarreran hasita edo amaieran pasoa auzotarrentzako
bakarrik iztea. Honegaz batera, Plazea 8koari aukerea emotea Batzokiko kaletik
urtetako. Bestetik, Batzokiko eta Txoko Sagarnan arteko kalea be bertakoentzako
iztea. EH Bilduk dinotso ez dauala zentzuzko topetan Plazea 8koentzako urteerea
Sagarnanerantza bideratutea dagoan ranpea oinezkoentzako dalako eta gainera
etxe horretakoak garajea beste alderantza deukiela eta sarrera zubitik egin
behar dabela EAJren proposamenaren arabera. Azalpenak eta adierazpenak luzatu
egiten dira.
Alkateak dino auzotarrakaz egongo
dirala. EH Bilduk proposatuten dau batzar zabala egitea.
9.- Erregu eta galderak.
Alkateak hurrengoak egiten ditu:
-
Plazearen berrantolaketea dala eta, iradokizunak
zabaldu eta ikusi behar dirala dino.
-
Zuhaitz Eguna apirilaren 28an izango dala,
goizean joan eta arrastian bueltau, lehenago egiten zan moduan.
-
Kultur etxeko igogailuak non ipini erabagiteko
arazoak dagozala. Egon diran aukerak azalduten dauz eta kalte gitxien Jubilauen
lokaleko barrukaldetik eginda izango litikela azalduten dau.
-
Aparkalekuak antolatuteko lantaldea egiteko
asmoa plazaratuten dau. Hamar bat pertsonako taldea izango litikela dino,
udaletik lau (bina ordezkari) eta kanpokoak sei. EH Bilduk dino poztuten dala
alkarlanean egiteko proposamena luzatutea baina kuriosidadez galdetuten dau
zein dan holan egitearen arrazoia, inoz egin ez danean. Ez jako erantzuten.
Jarraituten dau EH Bilduk galdetuz ia lantalde hori soberanoa izango dan ala
ez. Amaituten dau EH Bilduk esanez ohitura kontua dala aparkaleku falta baino,
eta ohiturak aldatuteko kanpaina bat bideratutea aipatuten dau.
EH Bilduk hartzen erregu galderen
txandea:
-
Aparkalekuari lotuta, Igertualdeko parkina
mahaigaineratuten dau. EH Bilduk akordarazoten dau proiektua onartzeko
baldintza bat ipini ebala plenoan (azerearen alde bai baina parkina egiteko
dirulaguntza ehuneko ehunean diputazinoak emon ezkero; hau da, Zeanuriko Udalak
ezelango kosturik ez eukitea) eta baldintza hori danon adostasunagaz onartu
bazan be, ez dala bete Igertualdeko parkin barria egiteko terrenoa erosi behar
izan dalako. Alkateak erantzuten dau balitekela obraren prezioan terrenoa
ordaintzea be sartzea.
-
Albakoako etxea dala eta, alkateak pleno baten
esan ebala konpondu beharrekoa dala 15 egun edo hilabete bateko epean eta
hilabete bat atzine pasau dala. Alkateak erantzuten dau geldi dagoala, beste
aldeak ez dauala erantzuten, orduan udalak egin beharko dauala, garbitutea
alkatetza dekretuz egin leikela baina hormearena ez.
-
Web orria dala eta gaurkotasun faltea aipatuten
dau EH Bilduk, 2017ko aktarik ez dagoala dino, 2017ko aurrekontua bez, 2018ko
aurrekontua bez zein dirulaguntza eta ordenantza guztiak bez eta web orria
jenteak udaleko gora beherak jakiteko modu bakarrenetakoa dala dino. Alkateak
erantzuten dau holan ezin danez izan patxadaz ipini beharko dirala. EH Bilduk
amaituten dau esanez web orria kanpora begireko udalaren espilue izan beharko
litikela.
-
Galdetuten dau EH Bilduk herritar batek eskaerea
egiten dauanean zein dan erantzuteko epea. Idazkariak argituten dau normalean
hiru hilabete izaten dirala.
-
EH Bilduk proposatuten dau Areatzako
pistinetarako sarrerea diruz lagunduten dan moduan Igorreko kiroldegirako be
emotea.
-
Galdetuten
dau EH Bilduk ia frontoiko tabernearen barririk badagoan. Ezetz erantzuten
jako, barriro atera beharko dirala plieguak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario