2019/04/05

2019ko otsailaren 8ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuloaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

EH Bilduk zuzenketak egiten deutsiez hurrengo agiriari eta horrenbestez, ez dira onartuten:
Urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa, eta abenduaren 20koa. EH Bilduk jakinarazoten dau urriaren 16koa falta dala, ez dabela jaso.

2. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisioaren onarpena.

Alkateak hartzen dau berbea esanez jubilatu elkartekoak ez dabela ezer esan eta hori izan leikela ez deukielako zer esan edo juntarik ez dagoalako. EH Bilduk dino akaso ezer esan ez badabe izan leikela ez dabelako jakin zeozer esateko epea noz dan eta non esan.
Holan ba, gaia mahaiganean izten da.
Dana dala, EH Bilduk hasierako hitzarmena, 88koa, eskatuten dau baina idazkariak dino 88koan sortu egin zala eta ez akordua sinatu baina halan da be, orduko hitzarmen eta estatutoak ez direla agertuten. 


3. Iberdrolaren bidearen erabilerarako konbenioaren onarpena.

Alkateak dino baldintzen barruan dagoala konbenioa, eta aurreko pleno baten adostu ziren aldaketak konbenio honetan agertuten direla.

Danon adostasunagaz, baiezko 9 botogaz, onartu egiten da Iberdrolaren bidearen erabilerarako konbenioa.

4. 2019ko langileen soldataren igoeraren azterketa.

Alkateak idazkariari azalduteko eskatuten deutso. Idazkariak dino urtarriletik aurrera %2,25 izango litikela, eta posible dala gehiago igotea (beste %0,25a uztailetik aurrera, Barne Produktu Gordinaren arabera) beti be gehienez %2,5ra izango zalarik; horretatik aparte, idazkariak azalduten dau Udalak superabita euki ezkero eta plan bat euki ezkero %0,3 be igon leikela.
Alkateak dino %0,3 hori hurrengoan begituko dabela. EH Bilduk dino %0,3 horrren alde egingo dauala, gure Udalak horretarako baldintzak betetan dauzelako. Alkateak eurek ezetz erantzuten dau.
Holan ba, hiru proposamen botetan dira:

1. Proposamena: %2,25 igotea Danak alde, baiezko 9 boto.
2. Proposamena: %0,25 igotea Danak alde, baiezko 9 boto.
3. Proposamena: %0,3a be igotearen alde→ EH Bilduk aldeko 4 boto, EAJk kontrako 5 boto.

5. Lurzoru publikoa erabiltzeko udal ordenantza, erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta udal lokalen erabilera aldatzeari jarritako alegazioen azterketa.
Idazkariak alegazinoen dokumentazinoa agindu ez dauanez gaia mahaigainean geldituten da.

6. Probalekuan, Landetan eta Plazea 1-6 guneetan aparkamenduen ordenazioaren aurrean egondako alegazioen azterketa.
EH Bilduk aurkeztutako alegazinoak azalduten ditu:

  • Probalekua, Landeta eta Plazea 1-6 guneetan aparkamendua ordenatzea ondo dagoela, baina proposamenean ez dala zehaztuten baimenak zelan, nori eta zenbat emango diren.

  • Proposamenaren laugarren puntuan aipatzen dan batzarra ez litekela arautuko dan eremuko auzotarrakaz bakarrik egin beharko. Aparkamendu proposamen honek herritar guztiongan eragina eukiko dauelako.

  • Aparkamendua ordenatu gure dan inguru horretako beste guneetan ( Plazea 7-9 eta Ibarretan, gero eta sarriago Kamiñoko iturriko bidean) aparkamendu arazoak dagozala eta proiektu honegaz gehiago egon leikezala.

  • Arautu bako leku bat arautuko da eta arautua dagozan beste leku asko ez dira errespetetan ez errespetazoten. Plazea 7-9en arteko pasoan trafiko seinaleak, garajeetara eta zerbitzueri bakarrik pasoa baimentzen daurienak eta esparru osoan aparkatzea galazoten daurienak egon badagoz baina ez dira errespetetan ez errespetazoten.

  • Plazatarrakaz egineko batzarrean auzotarrak piboterik ez ipintzearen alde agertu zirela, Plazea 1.6-koak izan ezik.

  • Batzar horretan proposatu zala kontzientziazino kanpaina egitea herriguneko eta inguruko baztarrak patxadaz egoteko.

  • Herriguneko sarreran dagoan parkina erabilteko kontzientzia be eragin beharko liteke herritarrengan.


Behin alegazinoak azalduta EH Bilduk argi itxi gura dau aparkamenduaren ordenazinoaren aldekoak direla baina alegazinoetan aipatuten dauzen puntuak kontuan euki beharrekoak direla.
Alkateak dino datorren astean hasiko dabezala batzarrak, eta martxan hasiko dirala.
Botazinora joanda, alegazinoen aldeko lau boto emoten ditu EH Bilduk eta 5 kontrako EAJ. Alegazinoak ez dira onartuten.

7. Conchi Artetarena dan 6. Poligonoko 91. Partzela Zeanuriko Udalarenak diren Otzandagorta eta Zubilarra basoengatik trukaketaren proposamena.
Alkateak dino trukaketa egitearen aldeko botoa emongo dabela. EH Bilduk adierazoten dau trukatutearen alde ezetz baina erostearen alde egingo leukela berak; izan be, interesgarritzat jotzen danez erosi ezkero patrimonioa handituko litekela eta EH Bildu horren aldekoa dala. Alkateak erostearen proposamenari ezetz erantzuten deutso. Orduan, trukaketa egitearen aldeko botazinoan EAJk baietz esaten dau, EH Bilduk ezetz. 5 (EAJ)-4(EH Bildu) emoitzeagaz trukaketearen proposamenak aurrera egiten dau.

8. Foru Aldundiari proposamena herrian dagozan ekipamendu pribatu turistikoen interes publikoa deklaratzeko.
Alkateak dino proposamenean datozen argumentuen alde egingo dabela; hau da, turismo arloko esplotazinoak interes publiko izendatutearen alde.

(...) En relación a los equipamientos relacionados se pretende:
- La calificación del uso de camping del suelo donde la legislación lo permita.
- La propuesta de calificación de los usos sobre los que se asientan los hoteles existentes en el municipio como sistema general de equipamiento privado sobre suelo no urbanizable. (...)

EH Bilduk galdetuten dau ia zergatik agertuten diren izen batzuk bakarrik: Zubizabalean dagozan Zuhaitz Etxeak, Ipiñaburun dagoen Etxegana hotela eta Altzusteko Ellauri hotela. Erantzuten jako adibide batzuk baino ez direla. EH Bilduk galdetuten dau ia ekipamendu turistiko danak legeak barruan eginda dagozan eta gaineratuten dau proposamen honek emoten dauela legea betetan ez dan kasuek legean barruen egon daitezan egiten dala.

Proposamena onartu egiten dan EAJren aldeko 5 botogaz. EH Bilduk kontrako 4 boto emoten ditu.

9. Alkatetza Dekretuen kontu emotea.

Idazkariak 2018ko Aurrekontuaren 9. modifikazinoa azalduten dau:

IKUSIRIK 2018ko Aurrekontuko hurrengo programan izan den gehiegizko dirusarrera

34102: Ikuskizunen sarrerak: 4.445,00€

IKUSIRIK 2018ko Aurrekontuko hurrengo programan ez dagoela konsignazio nahikoa

338022608: Kultur astea: 4.445,00€


Idazkariak 2018ko Aurrekontuaren 10. modifikazinoa be azalduten da:

IKUSIRIK 2018ko Aurrekontuko hurrengo programan izan den gehiegizko dirusarrera

34102: Ikuskizunen sarrerak 680€

IKUSIRIK 2018ko Aurrekontuko hurrengo programan ez dagoela konsignazio nahikoa

338022608: Kultur astea: 680€

Amaituteko idazkariak 2018ko Aurrekontuaren 11. modifikazinoa azalduten dau:

IKUSIRIK 2018ko Aurrekontuko hurrengo programan izan den gehiegizko dirusarrera

86100: Hobekuntza fondoa: 14.658,45€

IKUSIRIK 2018ko Aurrekontuko hurrengo programan ez dagoela konsignazio nahikoa

21000 4590: Hobekuntza fondoa: Baso bide mantenimendu: 14.658,45€



10. Erregu eta galderak.


- Legegintzaldien hasieratik hona egin beharreko deslindean barri galdetuten dau EH Bilduk. Alkateak erantzuten dau Itzunakoa birriten aplazau dala baina hile honetan egingo dabela; Arrabaldekoa “en periodo de reflexion” dauela, proposatuten jakonari ezetza emoten badeutso deslindea egin egingo da eta gero jaubeak erreklamu dagiela; Soloetan piboteak ipini zirala bidea noraino dan marketako; Ubidegaz dagozan mugak direla eta azkenengo ahalegina egingo dala artxiboan begituten eta ez balego Udal bien artean ebatzi beharko dala; azkenik, Orueri jagokonean, satsen kamioak bueltea non egiteko arazoa deukola, argi dagoala erabilera publikoa dala.

- Igertualdeko parkina eta azerea dala eta EH Bilduk galdetuten dau hasierako partidea, adjudikazinoa eta obraren gastu erreala zenbatekoa izan dan; datuak idatziz pasetako eskatuten dau. Emongo jakola erantzuten jako. Alkateak dino eskollerea handiagoa egin behar izan dala, barandilla eta piboteak ipini behar direla. Jarraituten dau alkateak esanez proiektuen akats bat egon zala, lurrak kentzea eta eroatea ez zala egon aurrekontuan sartute; honegaz lotuta, alkateak adierazoten dau ateraten diren lur horrik leku jakin batera eroan behar direla eta badakiela badagoela kasuren bat partikularren batek bere etxera eroan dauzena baimenik eskatu barik.

- EH Bilduk dino udaleko webgunea eguneratu barik dagoela, adibidez pleno deialdirik ez dagoela dino, 2017ko martxoaren 2ko plenoko akta dala azkenengo argitaratu zana dala, ordenantza guztiak ez direla agertuten, zein azken udal aurrekontue 2016koa dala.

- EH Bilduk hurrengo aurrekontuak eskatzen ditu: jaietako, kultur astekoa, euskaraldia, kultur batzordea. Emongo jakozela erantzuten jako.

- Garbikuzien inguruko kontratuak direla eta, EH Bilduk dino batzuk amaituteko dauzela eta beste batzuk laster amaituko direla. Erantzuten jako egie dala baina gatxa dala, ondino ez deukiela zehaztute zelan antolatu.

- EH Bilduk irailaren 18an Jai Batzordearen txosneak aurkeztu beharreko agirien txostena, ordenantzak dinona, eskatu ebala baina ondino ez jakola emon. Alkateak dino aginduko dala, baina dana dala ez dakiela txosnea udalarena izanda kasu horretan agiri horrik aurkeztu beharko leukezan.

- EH Bilduk Batzokiko terrazea zarratutearen inguruko informazinoa eskatuten dau, herrian dagozan zurrumurruak kontuan hartuta: otsailaren 7an zarratuko zala, estufak eukiko dauzela, mahaiak eta aulkiek eskatuten dauzela... Kontua dala zurrumurru hori zabaldu eta gero obra horretarako eskaera egiten dauela Zeanuriko Uri Batzarrak. EH Bilduk adierazoten dau aurrekoa kontuan eukinde susmoa deukola baimena eskatu baino lehenago proiektua aurrera joan dala. Alkateak dino hori ez dala holan.

- EH Bilduren lokala eta bake epaitegia egoera txarrean dagozala adierazten EH Bilduk, kokapenari eta hezetasunari jagokonez; horregatik, leku egokiagoak eskatuten dauz.

- EH Bilduk akordazoten dau arkitektoak “mejora” lez ITE bat eta efizientzia energetikoko lan bat eskaini ebazala, eta galdetuten dau ia eskaini ebazan lan bi horreek egin diran. Ez jako zehatz erantzuten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario