2019/05/09

2019ko apirilaren 11ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: 2018ko abenduaren 20koa.
Onartuten ez diranak: 2019ko otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa eta martxoren 7koa.

2.- Udaleko aguazilari 1449/2018 Errege Dekretua aplikatzeko “jubilatzeko adiña gitxitzeko” kotizazio taldearen aldatzearen onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez udaltzaingoei jubilatzeko edadea gitxitzeko aukera eman jakiela 1449/2018 Erregu Dekretuaren bitartez. Eta alguazilak udaltzaingoaren funtzioak egiten dabezenez, Gizarte Segurantzari eskatuko jakola kotizazio taldea aldatzeko. Aurreko plenoan gaia mahai gainean gelditu zala txosten teknikoa eskatu zalako gai honen inguruen. Idazkariak egin dauela txosten hori eta bertan esaten dala bidezko ikusten dala Gizarte Segurantzari eskatutea Zeanuriko udal alguazilari jubilatzeko adina gitxitzeko eskaerea luzatutea.
EH Bilduk azalduten dau beste herri bateko idazkariek egineko txostenean guztiz kontrakoa esaten dala. Lege batzuk aipatuten dauz, martxoaren 13ko 2/1986 lege organikoa edo uztailaren 17ko Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 legea.
Zeinetan esaten dan aguazilak zenbait kasutan udaltzainen zeregin batzuetaz arduratu daitzekeela ahalbidetu arren, ezin dala ondorioztatu udaltzainak direnik eta bere izaerako funtzinarioentzat onartutako onuretaz baliatu ahal direnik. Hori kontuan harturik, eta gaie argituteko helburuegaz, EH Bilduk eskatuten dau Diputazioari eskatutea txosten juridikoa egin dagiela. Bitartean gaie mahai gainean gelditutea eskatuten dau.
Dana dala, EH Bilduk gaineratuten dau aguazilek egineko eskaeraren kopiarik ez jakiela emon. Idazkariek azaltzen dau aguazilek eskaera idatzirik ez dauela egin. EH Bilduk dinotso beste langileren batek aldaketaren bat gure izan dauenean, idatziz eskatu dauela, eta kasu honetan be bardin egin beharko zala.
Alkateak botazinora daroa gaie eta EAJren aldeko 5 botakaz onartu egiten da. EH Bildu abstenidu egiten da.

3.- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko estatutoak aldatzeko proposamenaren onarpena, horrela badagokio.
Alkateak azalduten dau Partzuergoaren estatutoaren aldaketa udal guztietatik pasau behar dala. Debatea han bertan egin zala eta gaurkoa aldaketa onartutea edo ez dala.
EH Bilduk dino Zeanuri ez dala beste herrien modukoa, bertan dauelako Bilbo eta ingure guztie hornituten dauen presea baie herriek hobaririk ez deukola. Herritar askok saneamendue ordaintzen dauriela infraestruktura hori oindino eukin ez arren eta momentuz eukiko bez. Gaineratuten dau Partzuergoak “Bono sozialik” be ez dauela kontuen hartzean nahiz eta ura behar beharrezkoa izan. Amaitzeko dino monopolioarik ezin dauela sustatu. Eta gaur egun Partzuergoa hori dala.

Alkateak erantzuten dau esanez Partzuergoa txarto ez dala portau, horren azken adibide legez presarako egurrezko bidea aipatuten dau.
Botazinora joanda EAJk aldeko 5 boto emoten dauz. EH Bilduk kontrako 3.

4.- 2019ko Kultur eta kirol taldeen dirulaguntzaren banaketarako proposamenaren onarpena, horrela badagokio.
Alkateak aurkeztuten dau dirulaguntzen proposamena. EH Bilduk dino dirulaguntzak emotearen aldekoak direla baie indarrean dauen ordenantzagaz ez dauela bat egiten. Ordenantzak objetibotasune bermatuten ez dauelako, laguntzak banatuteko irizpiderik ez dagoelako. Galdetuten dau zergaitik kasu batzutan taldeak eskatuten dauena baino gehio emoten jakon, ostera beste kasu batzuetan zeozer gitxiego eta gehienetan askoz gitxiego. Alkateak erantzuten dau taldeak eskatu dauena baino gehio emoten dan kasuen halan egitea ebatzi dauriela konturetu direlako taldea ez dagoela egoera onegien, bere erreserbatik hartzean dabilela eta holan segidu ezkero desagertuteko arrisku egoerara heldu daitekeela.
EH Bilduk galdetuten dau zergaitik eskatuten diren datu batzuk diru-laguntza eskaera orrien irizpiderik ez baremorik ez dauenean informazio hori kontuen hartzeako. Gaineratuten dau irizpiderik zehaztu arte ezin deutsiela dirulaguntza banaketa proposamenari baiezkorik emon, dirulaguntzak subjetiboak direlako. Argi gelditutea gure dau dirulaguntza banaketa honeri ezezkoa emon arren, azaldu dauzen arrazoiegaitik, dirulaguntzak emotearen aldekoak direla.
Dirulaguntza banaketaren proposamena onartuten da EAJk alde 4 boto emoten deutsozalako. EH Bilduk kontrako 3. EAJko zinegotzi bat abstenidu egiten da.

5.- 2019ko Aurrekontuaren 2. aldaketaren proposamenaren onarpena, horrela badagokio. (EH Bilduko zinegotzi batek plenotik urtetan dau joan behar dauelako)
Alkateak azalduten dau aurrekontue onartu zanean iezko dirutik 448.000€ inguru gelditu zala. Gaurkoa dala diru hoietatik inkorporazio bat eitea aurrekontuko partida batzuetara. Lehenengo bat ein zala eta oin beste inkorporazio batzuk eitea dala. Idazkariari emoten deutso berbea modifikazioa azaldu dagien: likidazioagaz ein zala 1. inkorporazio bat. Inkorporazioa eiten dala aurreko urtean partida batzuetan sobrau dan dirue, halan gure bada, aurtengora inkorporetea. Hau alkatetza dekretuz eiten dala. Gastau zirela 323.000€. Hortik 44.000€ afektauek zirela (hartu zan dirulaguntza bat frontoia estaltzeko) eta beste 278.000€ diruzaintza izakin likidotik zirela. Oingoa 2. modifikazioa dala. Honetarako modalidade bi dauzela: kreditu gehigarriak (partida batzuk sortute egon direnak edo barriek, Bizkaiko Foru Aldundiko kudeaketa gastuak, basoen trukaketa eta proiektore barrie). Beste batzuk dire egon diren partidek igotea, honetan be erabiliko diren finanziazioa (ia 131.000€ ) erremanentea izingo da. Beste aldaketa “txikitxu” bet aurrekontuan egon zan kontratua deukon garbikuzie eginten ebanantzako partidea. Horretarako oin inor ez dauenez kontrataute, partida hau desagertu egin da eta igo da aldi baterako langileen partida (peoiak eta garbikuziko arduraduna).
EH Bilduk hartzean dau berbea. Lehenengo eta behin dino modifikazioan agertuten diren datak oker dauzela edo falta direla, modifikazioa 2019koa izin arren aurrekinetan eta justifikazioan 2018koa dala esaten dala. Jarraituten dau esanez kreditu gehigarrietan agertuten diren partida batzuk ez direla zuzenak. Proiektorearen gastue eta justifikazioan agertuten dana ez datozela bat. Modifikazioaren justifikazioan falta dala animali batzearena. Idazkariek aipatu dauen modifikazio “txikitxue” alkatearen eskumenekoa dala, pertsonal gastuen arteko modifikazioa dalako. Idazkariek onartu egiten dau halan dala. Jarraituten dau EH Bilduk esanez modifikazio horren justifikazioa falta dala, idazkariek plenoan emon dauena.
Alkateak botazinoa egitea planteatuten dau. EH Bilduk galdetuten dau ia akatsak zuzendu barik botauko dan. Idazkariek dino akats “totalmente materialak” direla. EH Bilduk erantzuten deutso justifikazio batzuk falta direla, aldi baterako langileen partida igotearen modifikazioa be zuzendu beharrekoa dala. Idazkariek dino modifikazio hori kendu egingo dala botauko dan modifikaziotik. EH Bilduk jakin gure dau zein dan botaziora doan modifikazioa. Idazkariek erantzuten dau kreditu gehigarrien modifikazioabakarrik botauko dala.
Modifikazioa onartuten da EAJren aldeko 5 botoakaz. EH Bilduk kontrako 2 boto emoten deutsoz.

6.- 2019ko Ibilgailuen gaineko zergaren errolda onartzeko proposamena eta onarpena, horrela badagokio.
Idazkariak dino oindino erroldarik ez dauenez gaia mahai gainean gelditan dala.

7.- Areatzako piszinetarako dirulaguntza arautzen dauan ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
Alkateak azalduten dau Areatzako udalagaz hitzarmena dala bertakoak ordainduten daurien prezioa Zeanurikoak be ordaindutea. Horrek suposatuten dauela %25 baten laguntza gitxi gorabehera. Igorreko kasuen kuotak ahal direla sei hilebetekoak edo urte guztikoak izin. Kanpokoak %112 bat gehio bertakoak baino ordainduten dauriela. Kasu honetan dirulaguntza kantidade bat ipini beharko litekela edo % bat. Suertau litekeela baten batek Igorreko polikiroldegireko laguntza izatea eta Areatzako piszinerako be bai. Hau aztertu beharko litekela zelan egin konpatible. Lemoako polikiroldegia be aipatuten da. EH Bilduk dino Arratiko polikiroldegi guztiek kontuen hartu beharko zirela
Alkateak dino bateko eta besteko prezioak pasauko dirala eta hurrengo plenoan ebatzi. Gaia mahai ganean geldituten da orduan.

8.- Jubilatuen elkarteagaz sinatuta dagoen hitzarmenaren errebisioaren proposamenaren onarpena, halan badagokio.
Allkateak dino dauen hitzarmena maiatzan edo amaitu zala. Elkarteko juntekoeri proposamen bat egin jakiela baina ez ebela erantzunik emon. Gaurko plenorako be ez dauriela erantzunik emon. Ebatzi behar dala lehengo hitzarmena luzetutea edo abenduko plenoan onartutakoa aplikatea.
EH Bilduk azalduten dau aurreko plenoan be eskatu ebala behin eta barriro aipatuten dan 1988ko hitzarmena baina ez jakola kopirik emon. Hitzarmen porposamenean jubilauen elkartearen estatutuak be aipatuten direnez, kopie eskatu ebala baina horren kopirik be ez jakola emon. Hitzarmenaren 2. puntuen dinola “estatutoakaz bat datozen jarduerak garatu ahal izango ditu lokal hauetan”. Jarraituten dau EH Bilduk esanez 2. puntu horretan esaten dala “beste edozein erabilera udalak baimendu beharko dau”. Gaineratuten dau Udalak elkarteari zezioa egiten badeutso (hitzarmenean agertzen dan moduen), udalak ez leukela baimenik emoteko aukerarik euki behar. EH Bilduk galdetuten dau noren erantzukizune izingo liteken lokal horretan hitzaldi bet, ikastaroren bat, .. antolatu ezkero. Alkateak erantzuten deutso responsable subsidiarioa udala dala eta egitu beharko dala erantzukizuna norena dan, tabernearen erabilera zein lokalaren erabilera dala eta nozonoz arazoren bat egon ezkero. EH Bilduk eskatuten dau 4. puntuen gehitutea “beti be tabernaren esleipena 5 urterik behin egitea”, hitzarmenean aipatuten dalako zezioa 5 urterako dala. Hitzarmeneko 6. puntue dala eta “eraikinak dituen gastuetaz, Zeanuriko udala arduratuko da, besteak beste argindarra, ura, zaborra eta inbentarioan batzen den tresneriarena”, EH Bilduk proposatuten dau udalarena dan beste taberneari (frontoikoari) be apliketea, edo puntu hau hitzarmenetik kentzea.
EH Bilduk proposatuten dau be bai 8. puntue kentzea ”udalak bermatuko dau lokalaren erabilera egokia, jubilatuen elkarteraren erabilerarako izan daitela, alegia”, zentzunik topetan ez deutsolako.
Botazioara joanda EAJk aldeko 5 boto emoten deutsoz. EH Bildukoak (2) abstenidu egiten dire.
Jubilatuen elkarteko junteari ebatzi honen barri emongo jako. Esanez be bai hitzarmenaren notifikazioa hartu eta berehala indarrean jarri behar dauriela.

9.- Koikili Bengoetxea, Iratxe Bengoetxea eta Aintzane Bengoetxeagaz Altzustako sarbideak hobetzeko konbenioaren aldaketaren onarpena, horrela badagokio.
Alkateak azalduten dau Bengoetxeatarrak eskatu dauriela hitzarmenean zehaztuten dan parzela zenbakie aldatuteta. Hiru partzelen artean zein hartu erabakiteko aukerea emongo jakie. EH Bilduk ikusirik aukeretako bat hitzarmenean agertuten dana dala (aldatuteko eskatu dabena hain zuzen be), ez dau ulertuten partzela hori gure ez badabe zergaitik sartuten dan hiru aukeren artean.
Aukeratuteko emongo jakie 256, 257 edo 258 parzelen artean.
Danon adostasunegaz onartuten da.

10.- Erregu eta galderak
Erregu eta galderan puntuagaz hasi orduko EH Bilduk galdetuten dau ia ez daben alkatetza dekretuaren bitartez egineko modifikazioaren barririk emongo. Idazkariak azalduten dau ez dala konturatu, eta hurrengo plenorako ekarriko dauala puntua.
- EH Bilduk baten baino gehiagotan esan dauan moduan, kultur etxetik plazara bitartean zebra-bidea herritarran artean pintetea proposatuten dau EH Bilduk, arriskuak ekiditeko. Alkateak erantzuten deutso egingo dala, enpresa batek egingo dauala. EH Bilduk galdetuten dau ze kostu eukiko leuken eta alkateak erantzuten dau 4000€ inguru izango litekela. Hori dala eta EH Bilduk dinotso diru hori aurreztu egin leikela herritarran artean pintau ezkero, enpresa batek egin leiken zebra-bide “ofiziala” izan ez arren herritarrak egindakoa bardin bardin baliagarria izan leikela esanez. Pentsauko dala erantzuten jako.
- EH Bilduk pleno grabazinoak web gunera igoteko proposamena egiten dau. Alkateak dino grabetea legezkoa izan arren gero zelan kontrolau leiken erabilerea zein izango dan, edukia manipulau leikela eta. EH Bilduk beste alde batetik eskatuten dau barriro pleno deialdiek panel luminosoan ipintea.
- EH Bilduk eskatuten dau:
  • herrien egiten diren obrak “dirección de obra” behar daurienean, udal arkitektoaren bete beharra izan daitela. Inkonpatibilidaderen bat balego be, bere konture joan deitela.
  • Udalaren izenean batzarrak deituten diranean (auzuneetako batzarrak azken kasurako) deialdiak udal osoak hartzea. Erantzuten jako hori ez dala zertan holan izan behar, eta kasu honetan alkatearen izenean joan dirala. EH Bilduk gaiagaz amaituteko dino batzarren deialdiak denporaz egin behar dirala, eta ez egun bat lehenago edo egunean berean. Alkateak dino egia dala, baina dana dala askoz lehenago ez dirala egin behar, ahiztu egiten dirala eta.
- EH Bilduk galdetuten dau ia maiatzean plenorik egingo dan. Erantzuten jako beste bat egin beharko dala, apirilean bertan akaso.
Amaituteko alkateak dino martitzenean (apirilak 16) satsen katea bisitetako urteerarako gonbitea luzatuten dau, eta dino apuntetan diranan arabera 08:00etan urten eta 14:30etan etorriko dala, eta 12 urtetik gorakoentzako izango dala.


No hay comentarios:

Publicar un comentario