2019/06/19

2019ko maiatzaren 17ko ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerrra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Plenoaren gai ordenagaz hasi orduko idazkariak jakinarazoten dau dekretuen kontu emotea sartuko dala, konforme egon ezkero. Botau egiten da eta danon adostasunagaz onartu egiten da puntu hori tratetea.


1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.
Onartuten diranak: otsailaren 8ko ez ohikoa, eta martxoaren 7koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, eta apirilaren 11koa.

2. 2019ko Aurrekontuaren 4. kreditu aldaketaren proposamenaren azterketa, horrela badagokio.



Idazkariak azalduten dau 2018an 3 pagu `Pendientes de Aplicar´ geratu zirela: horietako 2 ofizine barrieri dagozkienak direla 14.168,42€koa eta bestea 2.300€koa. Eta 3.a Arraban kardue garbitutea 1.637,50€koa dala. Honetaz dino dirulaguntza bat eskatu zala. EH Bilduk galdetuten dau 2015eko ordainketa bat izanda ia legezkoa dan 2019an ordaindutea eta 2015ean noz egin zan ordainketa hori. Idazkariak erantzun dau legezkoa dala eta dirulaguntza 2015ean eskatu zala baina faktura 2016koa dala. Galdetuten dau EH Bilduk be bai ia ze urtetan jaso zan idazkariak aipatu dauan dirulaguntzea. Erantzuten jako 2015ean izan zala eta udalak dirulaguntza hori Gorbeiazpiri emon eutsola. EH Bilduk jarraituten dau galdetuz ia modifikazinoa 7. kapitulutik eitea ondo dagoen. Idazkariak dino baietz, dirulaguntza bat dalako. EH Bilduk dino 2017ko Kontu Orokorrean partida extrapresupuestarioen artean ez direla agertuten nahiz eta idazkariak esan halan ordainduta dagozala. Idazkariak dino pendientes de aplicar-en artean egongo direla. Galdetuten dau EH Bilduk be bai udal bulegoen egokitzea 2018an noz ordaindu zan. Idazkariak erantzuten dau uda osteko ordainketa dala. EH Bilduk galdetuten dau zegaitik ez zan egin 2018ko Aurrekontuari honen inguruko aldaketarik edo gastu hau 2019ko aurrekontuan zelan ez zan aurreikusi. Idazkariak dino ez zirela konturatu, eta guzti honen arrazoia izan leikela kontabilidadea egunean ez eukitea. Amaituteko EH Bilduk dino orain arte onartu diren kontu orokorretan ´Larreetan inbertsinoak´ gastua ez dala kontuan eukin nahiz eta likidazinoan kontenplaute egon. 


Botazinoan onartu egiten da 4. modifikazinoa EAJren aldeko 5 botgaz. EH Bilduk ezezko lau boto emoten deutsoz.

3. 2019ko Ibilgailuen gaineko zergaren errolda onartzeko proposamena, horrela badagokio.
Botau egiten da eta danon adostasunagaz onartuten da erroldea.
Alkateak dino behin onartuta ordaintzeko epea uztailaren 1etik aurrera izango dala.

4. Areatzako piszinetarako dirulaguntza arautzen dauan Ordenantzaren aldaketaren proposamenaren onarpena, halan badagokio.
Alkatea hasten da esanez Areatzako kasuan kanpokoen eta bertakoen arteko diferentzi osoa ordainduten dala, gitxi gorabehera %38a. Eta jarraituten dau alkateak esanez Igorreko eta Lemoako kasuan diferentziaren erdia pagetea proposatuten dabela, osoaren %25a izango litekena.
EH Bilduk dino ez gabizela epe luzerako gauza bat egiten, eta dino danetarako bardin izan beharko litekela. Jarraituten dau EH Bilduk esanez apurke apurke klausula sozialak sartu behako litekezela, dirusarreren araberakoak, adibidez: RGI edo langabezian dagozanari ordaindu beharreko osoaren %50eko dirulaguntzea.
EAJkoak denporea eskatuten dabe EH Bilduren proposamena eskatuten dabe.
Denporearen ostean alkateak EH Bilduren proposamena ondo ikusten dau baie moldaketa honeekaz:
  • Familia unitatea: Gurasoak eta 16 urterarteko seme-alabak.
  • 16 urte baino gitxiago izan ezkero eta gurasoak RGI-a kobratzen egon, edo langabezian egon; %50eko dirualaguntza.
  • 16urtetik gorantza: Gurasoak RGI kobratzen egon ezkero: %50.
  • Areatzako piszinetan: diferentziaren %50.
  • Orokorrak %25eko dirulaguntza.

Danon adostasunagaz onartuten da.

5. 2019ko kultura eta kirol elkarteei dirulaguntza banaketari EH Bilduk aurkeztutako alegazioen azterketa eta onarpena, horrela badagokio.
EH Bilduk dino gauza bat ahaztu jakela alegazinoan ipintea, hain zuzen be 2. taldeak dirulaguntzea ez hartzearen desadostasuna eta puntu hori aldatuteko eskaerea. EH Bilduk dino arlo bardinean dabilen bigarren taldeak beste talde guztiak lez dirulaguntza ordinarioa jaso beharko leukela, extraordinarioak be danentzako dagozan moduan. Alkateak dino akaso ordenantzan zehaztu beharko litekela adibidez talde zaharrena aktibo ez badago eta bigarrena bai, bigarrenak eroango leukela dirulaguntzea. EH Bilduk dinotso hori ez dala kontua, kontua dala talde danari emotea dirulaguntzea. Arartekoaren kasua be akordazoten dau EH Bilduk, hau da, ordenantzak ez dauala objetibotasunik bermatuten.

Botazinoa egin orduko EH Bilduk dino ez ahiztuteko alegazinoan erantzunak idatziz emoteko eskatu ebala.

Botazinoan EAJk EH Bilduren alegazinoen kontra egiten dau, 5 botogaz. EH Bilduk aldeko 4 boto emoten deutsoz. EH Bilduren alegazinoak ez dira onartuten.

6. BI-4501 eta Karmele Aranaren jaubetza arteko deslinde administratiboaren akordioa errebokatzearen onarpena, horrela badagokio.
(EAJko zinegotzi bat urten egiten da gaian parte ez hartuteko).
Alkateak dino onartu ebenetik San Juan egunean toketan dala deslindea egitea, baina pasetan dana dala ez dagoala dokumentazino dana, orduan aplazetea ebatzi dabela.
EH Bilduk galdetuten dau zeintzuk diren falta diran dokumentuak. Alkateak erantzun dau Diputazinoak deukona. EH Bilduk dino ia zelan izan leiken posible lehengoan gaiagaz aurrera joan gura izana eta ez konturatu izana onartuten dabizen gauza baten dokumentazinoa falta jakiela. Jarraituten dau EH Bilduk esanez ganera EH Bilduk berak esan eutsiela plenoan Diputazinoan dagoan dokumentazinoren bat falta dala eta ezin leikela ebatzirik hartu, baina halan da be EAJkoak aurrera jarraitu ebela.
Eztabaida luze baten ostean alkateak dino kontua ez dala deslinde administratiboaren akordioa erreboketea, akordioaren ejekuzioaren luzapena baino. EH Bilduk gai ordenean ipinten dauana erreboketea dala. Idazkariak dino baietz, eta gura izan ezkero gaia mahaiganean iztea proposatuten dau. EH Bilduk halan eskatuten dau eta onartu egiten da. Alkateak dino beste pleno bat egin beharko dala datorren astean.

7. Maiatzaren 17a, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako egunari dagokion adierazpen instituzionalaren onarpena.
Danak ados agertuten dira, aldeko 9 boto emoten jakoz adierazpenari.

8. Ganadua Gorbeian erabiltzeko Zeberioko Udalagaz sinatutako hitzarmenaren luzapenaren onarpena, horrela badagokio.
Alkateak azalduten dau Zeberioko udalak pastore batek barriro be ardiak bota ahal izateko eskaerea egin dauela, eta dino beste bi urte gehiago izatea izango litakela konbenioan adostu beharrekoa.
EH Bilduk akordua eskatuten dau. Jarraituten dau EH Bilduk galdetuz ia ordenantzan agertuten diran ganadua Gorbeian erabiltzeko hiru kasuetatik zein izango liteken kasu hau. Erantzuten jako udalen arteko akordioarena izango litekela. EH Bilduk galdetuten dau ia holako kasuetan zeren arabera ebazten dan baietza edo ezetza emotea, eta ia beste eskaerarik egon dan. Erantzuten jako momentuko egoeraren edo premien araberakoa izaten dala, zenbat ardi dagozan Gorbeian adibidez, eta dino ez dala beste eskaerarik egon.
Danon adostasunagaz hitzarmena beste bi urtez luzatuten da.

9. Dekretuen kontu emotea.
Idazkariak papelak banatuten ditu eta azaldu egiten ditu.

2019ko Aurrekontuari alkatetza dekretuz egindako 1. modifikazinoa:


2019ko Aurrekontuari alkatetza dekretuz egindako 3. modifikazinoa:





10. Erregu eta galderak.

Garbikuzie dala eta EH Bilduk galdetuten dau ia atera beharreko plieguek noz aterako diren. Alkateak erantzuten dau egin beharrekoa dala baina ondino zelan ein ebatzi barik deukiela; euren helburue, garbikuzia persona batek hartzea dala baina errezena enpresa handi batek hartzea izingo litikela nahiz eta hori gura ez.

Frontoiaren obrea nozko zan eta nozko egongo dan galdetuten dau EH Bilduk. Alkateak erantzuten dau astelehenean hasiko dala obrea, eta San Inazioetarako edo egongo dala.

Alkateak dino kultur etxeko igogailuagaz pasetan dala egun guztian martxan dagoala eta holan edozein sartu leikela, orduan begituten dabizela sistema bat zeinegaz kultur etxeko atea izten dan orduan igogailua be amatauko dan.

Martxoaren 8an gaztetxokoa zabalik egon zan galdereari ez jakola erantzunik emon dino EH Bilduk. Ezetz, ez zala zabalik egon erantzuten jako. EH Bilduk galdetuten dau ia noz egoten dan zabalik eta erantzuten jako bariku, zapatu eta domketan EH Bilduk galdetuten dau zelan egon ziren pintadak orduan, martxoaren 8an. Erantzuten jako pintada horreek ez zirala egun horretakoak, hezitzailea egoan egunen batekoak baino. EH Bilduk galdetuten dau zer egin dan honen aurrean. Erantzuten jako berba egin dabela gaztetxokoko zerbitzua daroan elkarteagaz, monitoreagaz eta gazteakaz; orain elkartearen eskuetan dagoala, eta bersino kontrajarriak dagozala.
Eztabaida luze baten ostean EH Bilduk dino danon artean konpondu beharreko egoerea dala.

EH Bilduk galdetuten dau ia nok edo nortzuk ebatzi daben eta non ebatzi dan San Isidroetako feria eguna aldatutea. Erantzuten jako udalaren eta ganaderuen artean egindako batzar baten ebatzi zala. EH Bilduk dino ia orduan zegaitik ibili diran EAJko bertan dagozan batzuk esaten EH Bildugaitik aldatu dala eguna. Erantzuten jako hori ez dabela esan. EH Bilduk dino erakutsiko jarrereak ez dauala guzurra danik erakusten, eta badakiela egia dala, batek baino gehiagok esan deutsielako. Amaituteko EH Bilduk dino guzurretan dabilena zeozegaitik dala. Eztabaida asko luzatuten da.

EH Bilduk galdetuten deutsie EAJko zinegotzi eta alkatearia ia zer esan eban EH Bilduk aguazilaren jubilazinoaren gaiari jagokonean, aurreko plenoan. EAJko zinegotziak ez dira ondo akordetan. EH Bilduk dino ia orduan zergaitik dabizen esaten EH Bildu aguazila lehenago jubilatzearen kontra dagoala, holangorik esan ez dauanean. Eurek ez dabela holakorik esan erantzuten dabe.

EH Bilduk dino lau urteetan holan ibili dirala, direnak eta eztirenak zabalduten, eta gauza asko egongo direla ez dakiezenak baina azken bi gai horreek adibidez heldu jakiezala eta guzurretan ez ibilteko eskatuten dau. EAJkoak dinoe eureri be askotan heldu jakiezala EH Bilduk esaneko guzurrak, holango gauzak pasetan dirala baina ez jakiela garrantzirik emon behar. EH Bilduk adibide bat emoteko eskatuten dau. EAJk dino momentu honetan ez jakola bat burura etorten. EH Bilduk dinotso hurrengo plenorako akordetako bategaz behintzat eta esateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario