Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1-
BI-4501 eta Arragoalde 37, 39 eta 41 jaubetzen arteko deslinde
administratiboaren akordioaren ejekuzioaren luzapenaren onarpena.
(Eider
Ajuriagerra zinegotzia irteten da.)
Alkateak
adierazten dau 2019ko martxoaren 7an ospatutako udalbatzan erabaki
zala deslindatzeko prozesuari hasierea
emotea. Deslindea
ekainaren 24 egitekoa zala, baina ikusita dokumentazinoa
falta dala eta ez dala helduko ekainaren 24rako, martxoaren 7an
hartutako erabagiaren
ejekuzinoa
aplazetea proposatzen dau.
EH
Bilduk azaltzen dau martxoaren 7ko udalbatzan hainbat bider esan
ebela deslindea
erabagiteko
dokumentazinoa
falta dala, eta hainbat
bider eskatu ebela
dokumentazino
hori heldu arte mahai gainean iztea erabagia.
Jarraituten dau esanez orduen be eskatzen ebela
falta zan dokumentazino
hori lortzen zenean barriro
txosten tekniko bat egitea eta horren ostean egitea deslindea.
EAJ-PNVk ez eban proposamen hori onartu. Galdetuten dau ia zer dala
eta erizpidea
aldatuten daben
orduan hain argi
eukin ebena.
Alkateak
erantzuten dau erabagia
ondo hartuta dagoela baina
dokumentazinoa ez
dala heldu. EH
Bilduk galdetuten dau ia zein dan falta dan dokumentazinoa.
Alkateak erantzuten deutso Aldundian dagoena dala . EH Bilduk
galdetzen dau ia dokumentazino
hori eta, martxoaren 7ko plenoan EAJk esan eban moduan,
jaubeak udalaren aurkako prozesu judizialen baten bitartez lortu
ahal eban dokumentazinoa
bardinak diren.
Alkateak
adierazten deutso balitekela, euren eretxiz
errezago lortu ahal zala
epaile batek eskatuta
udalak eskatuta
baino.
EH
Bildu galdetuten dau ia dokumentazino
hori lortzen denean, ahaleginik egingo dan
jaubeagaz akordio batera heltzeko. Alkateak erantzuten deutso baietz,
akordio batera heltzeako beti egon direla prest.
EH
Bilduk dino dokumentazinoa
falta bada, martxoko erabagia
ez dagoela ondo hartuta.
Eta proposatuten dau 2019ko martxoaren 7an hartutako erabagia
errebokatzea, eta dokumentazinoa
lortzen danean,
txosten tekniko bat egin eta gero ebaztea
deslindea.
Alkateak
adierazten deutso ez dakiela martxoko plenoan hartu zan erabagia
errebokatu ahal dan, baina dana dala, falta dan dokumentazinoa
datorrenean hartutako erabagia
aurrera eroatearen aldekoak direla.
Bozketa
bi planteatzen dira:
Bi-4501
eta Arragoalde 37, 39 eta 41 jaubetzen arteko deslinde
administratiboaren akordioaren ejekuzioaren luzapena, Foru Aldundiari
eskatutako dokumentazinoa
heldu arte: 4 aldeko boto (EAJ-PNV) eta 3 kontrako boto (EH Bildu).
Proposamena onartuten da.
EH
Bilduren proposamena: 2019ko martxoaren 7an hartutako erabakia
errebokatzea, eta dokumentazioa lortzen denean, txosten tekniko bat
egin eta gero deslindatzea: 3 aldeko boto (EH Bildu) eta 4 kontrako
boto (EAJ-PNV). Proposamena ez da onartuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario