2019/06/24

2019ko martxoaren 7ko ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: urriaren 16koa, urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa.

Abenduaren 20koa ez dabela jaso jakinarazoten deutsie zinegotziek idazkariari.


Gai ordeneko bigarren puntuari ekin orduko alkateak proposatuten dau gai ordeneko 9. puntua tratauko dala lehenengo interesdunak plenora hurreratu diranez amaierara arte itxaron behar ez izateko. Danon adostasunagaz proposamena onartu egiten da.


9. BI-4501 (p.k. 31,150) eta Karmele Aranaren jaubetza (Arragoalde 37) arteko deslinde administratiboaren behin-behineko onarpena, horrela badagokio.
EAJko zinegotzi bat gelatik urten egiten da gai honetan parte ez hartuteko.
Alkatea hasten da esanez aurreko legegintzaldian hasitako kontu bat dala eta azalduten dau Foru Aldunditik zediduko bide bat dala, ia akordu batera heltzen ziren gelditu zirela: zein bidea eta Karmele Aranaren terrenoa. Holan ba, alkateak jarraituten dau esanez arazoa dala ez dagoala dokumentazino nahikoa norena dan jakiteko; Udalak Diputazinotik hartu ebala eta Karmele Aranak erosi egin ebala azalduten dau alkateak, eta dino, suertau leikela biek arrazoia eukitea. Alkateak dino Udalak onartuko leukela Karmelek proposatuten dauena portaleari jagokonean, baina ostera zubiaren aldean ez dau Karmelek esanekoa onartuten bisibilidade kontuak dirala eta. Jarraituten dau alkateak esanez zubiaren aldeko terreno horretan Udalaren proposamenaren eta Karmele Aranaren proposamenaren arteko diferentzie 7m2koa izango ete dan. 


Idazkariak dino gaur hasierako onarpena emongo jakola deslindeari, gero alegazinoak aurkeztuteko epea egongo dala eta azkenengo pausua izango litekela “contencioso administratibora” joatea.

EH Bilduk berbea emoten deutso Karmele Aranari, taldearen eretxia emon orduko. Karmele Aranak dino prest dagoala bidearen zabalera maximoa emoteko, hau da, 5,90tan emoteko 2002ko urriaren 3an Udalak eta Diputazinoak firmau eben agirian agertuten dan moduan. EH Bilduk irakurri egiten dau akta horretan batukoa:


Eztabaida luzatu egiten da. Alkateak dino Karmelek Udalaren kontra litigau dagiala juezak Diputazinoan dagoan dokumentazinoa eskatu ahal izateko. EH Bilduk dino udal batek aukerea euki behako leukela dokumentazino hori eskuratuteko, eta dokumentazino hori ez dagoan artean ez deutsola ez baietzik ez ezetzik emon deslinde honeri. Eztabaidak luzatuen jarraituten dau eta alkateak botazinoa egingo dala esaten dauanean EH Bilduk dino egon beharreko dokumentazino guztia ez dagoenez ez dauala botazinoan parterik hartuko, eta dino ez dauela zentzuzko ikusten Udalak dokumentu bat eskatu leikenean herritar bat behartutea “contenciosora” joatera. Idazkariak dino hori abstenzino moduan ulertuko litekela. EH Bilduk erantzuten deutso eurek botazinoan ez badagoz ezin dala agertu abstenidu diranik. EH Bilduko zinegotziak gelatik urtetan dira.

Alkateak botazinoa egingo dala dino eta deslindearen aldeko lau boto agertuten dira. Idazkariak dino pleno honetan finkatu behar dala apeoa noz ein, publikau egin behar dala eta publikazinotik 60 egun egon behar direla egin aurretik. Azkenean ebazten dabe apeoa maiatzaren 20an egingo dala.

Bigarren puntuagaz hasteko idazkariak kanpoan dagozanak geituteko esaten dau.


2. Lurzoru publikoa erabiltzeko Udal Ordenantza, erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta udal lokalen erabilera aldatzeari jarritako alegazioen onarpena, halan badagokio.
Alkateak bi alegazino dagozala dino, EH Bilduna eta Eguzkiolana. EH Bilduri emoten deutso berbea alkateak. EH Bilduk dino 2016an aurkeztu eben alegazinoa berretsi egiten dabela, ordenantzea bera ez dala objetiboa. Alegazinoan aurkeztutako ondorengo puntuak azalduten ditu EH Bilduk:
- 1go artikuluan esaten dala “lurzoru publikoaren erabilera orekatua, begirunez egindakoa, plurala eta anitza egiteko”, baina ostera 3. artikuluan “txosna bakarra jarriko da” ipinten dauala.
- Batzuri eskatuten ez jakiena beste batzuri exijidu egiten jakiela, txosnak aurkeztu beharreko agiriak, adibidez. Baten baino gehiagotan eskatu dituela Jai Batzordeak aurkeztu beharreko agirien kopia baina bat bera be ez jakola emon.
- Batzuk euren ekintzaren barri emonda nahikoa izan dabela, beste batzuk nahiz eta eskaririk ez aurkeztu ez dabela arazorik eukin; ostera, ia zegaitik zabaldu jakien beste batzuri ordenantzan oinarritutako espediente disziplinarioa euren ekintzaren barri emon daurienean.  
 - Udal lokalen erabilera dala eta,12. artikuluak dinola “ezin izango dira eskatu erabilera politikoa daben bileretarako, urtean 3 aldiz baino gehiagotan, astelehenetik ostiralera direnean” eta oraindik horren arraizoia zein dan ez dakiela. Honegaz lotuta galduten dabe zegeitik murriztuten dan erabilera politikoa eta ez beste edozein erabilera.
- Zigorrak jartzea obejtiboa ez dan ordenantza baten oinarrituten danean denengotasune urratuten dala, era arbitrarioan apliketan dalako eta inpartzialtasuna ez dalako bermatuten.

Guzti hori dala eta. EH Bilduk bere alegazinoan eskatuten dau ordenantza deseustatzea eta berraztertzea, herritarrari aukera emonez ekarpenak egiteko. Ordurarate aldaketa ez gauzatutea be eskatuten dau EH Bilduk. Eta amaituteko dino edozein ekintzaren barri emotea nahiko izatea baimendue edo ez iziteko, beti be inoren duintasune urratuten ez danean.

Jarraian Eguzkiola Kultur Elkarteko kideak euren alegazinoa azalduten dabe:


Eztabaida luzatu egiten da. Alkateak dino Udalaren erantzukizuna dala herrian lurzoru publikoaren erabilera. Eztabaida gehiago luzatuten da eta EAJko zinegotzi batek plenoan entzule moduan dagoan Eguzkiolako kide bateri esaten deutso beragaz ez dauala berbarik egingo. Eztabaidak luzatuten jarraituten dau.

Bi botazino egiten dira. EH Bilduren alegazinoa ez da onartuten (EAJk kontrako 5 boto emoten deutsoz, EH Bilduk aldeko 4 boto), eta Eguzkiolaren alegazinoa be ez da onartuten (EAJk kontrako 5 boto emoten deutsoz, EH Bilduk aldeko 4).


3. Zeanuriko Udaleko belardietan pastetako eskubidea daukan ganaduaren zerrendaren onarpena.
Alkateak dino euren proposamena bat ez onartzea dala: Jose De Ezpeleta Jacob. Berau zerrendatik kanporatutearen arrazoia azalduten dau alkateak, eta dino ordenantza ez dauala betetan, zabaldu baino lehenago botaten dauelako ganadua. Hori dala eta alkateak dino dirua bueltau egingo jakola eta zerrendan ez dagoala jakinarazoko jakola.

Holan ba, zerrendako 27ena kenduta zerrenda onartzearen alde botauko dabela dino alkateak. Kanporatze hori eginda gelditzen dan zerrendea onartu egiten da aldeko 7 botogaz, eta abstenzino bategaz.


4. Errota Arratiako garapen sozio-ekonomikorako Fundazioa publiko bihurtzearen zerrendaren onarpena.
Alkatea hasten da esanez eurek Errota sortu zanerako alde agertu zirala, baina ez dabela gauzak bikoiztuterik gura, Mankomunidadea dagoala; hori dala eta, kontra dagozala dino alkateak. Jarraituten dau alkateak esanez danerako ez dauala emoten, bakotxa dedikau daitela berenera, ez daukiela beste argumentu sendorik kontra botetako.

Botazinora joanda EH Bilduk aldeko 3 boto emoten ditu, EAJk kontrako lau. Holan ba, ez da onartuten.


5. Martxoaren 8a dala eta, adierazpenaren onarpena, horrela badagokio.
Baiezkoa emoten deutsie danak, aldeko zortzi boto hain zuzen be.
Puntuagaz amaitu orduko baina, EH Bilduk dino ez daitela baiezko hutse izan, onartuten dana aurrera aterateko dala baino.


6. Amaia Intxaurza langilearen lanpostu maila errebisatzeko eskariaren onarpena, horrela badagokio.
Azalduten dau langile honek idazkari lanak egiten dituela ofizialki udan, eta extraofizialki urtean zehar, eta, errekonozimentua eskatuten ebala; nibela 14tik (13.983€) 16ra (16.592€) igotea izango litekela kontua, diferentzia ordainduteko (2.500€ inguru).
Danak ados dagozenez eskaria onartu egiten da aldeko 8 botogaz.


7. Udaleko alguazilari 1449/2018 Errege Dekretua aplikatzeko “jubilatzeko adina gitxitzeko” kotizazio taldearen aldatzearen onarpena, horrela badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea udaltzaingoei jubilatzeko edadea gitxitzeko aukera eman jakiela 1449/2018 Erregu Dekretuaren bitartez. Hori holan izanda, alguazilak udaltzaingoaren funtzioak egiten dabezenez, Gizarte Segurantzari eskatu egin behar jakola kotizazio taldea aldatzeko. Azken erabakia, Gizarte Segurantzak daukala.
EH Bilduko zinegotziak galdetzen dabe ia alguazilak eskari hori egin dauen .
EH Bilduk honeri buruz idazkaritzako txosten bat eskatzen dabe., beraz gaia mahai gainean geratzen da.


8. Hirugarren Mundurako dirulaguntzen banaketaren onarpena.
Alkateak bi proposamen aurkeztuten ditu (Banco de cereales en Bingo - Burkina Faso; eta bestea Deposito Ferrocemento Kashusa-Mululu), eta dino eurek deposituaren alde egingo dabela. EH Bilduk dino proposamen horrek ondo dagozala baina adibide moduan Zaporeak taldea gogoratuarazoten dau, eta dino herrian Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideak egonda ia zergatik ez diran aurten be eurekaz akordau. Gaineratuten EH Bilduk urteko aurrekontuan %0,7a Hirugarren mundurako laguntzari emotea onartu zala eta ez dala bete.

Azkenean, deposituaren proposamena bozkatuten da eta onartu egiten da baiezko 8 botogaz.


10. Alkatetza Dekretuen kontu emotea.
EH Bilduk dino beste behin kontuak ez dagozala ondo eginda, eta dino aurkeztutakoa likidazinoaren zati bat baino ez dala eta hainbat dokumentu dekozala. Idazkariak dino kontuak errepasauko dauzala, eta ez dala onartzea, kontua emotea baino.

11. Erregu eta galderak.
EH Bilduk dino 2019ko aurrekontuan sarrera eta gastuen artean aldea dagoela: 71000 Plazearen berrantolaketa 60.000€ ipinten dauela, ostera gastuetan 62210 4590 Plazearen berrantolaketa 20.000€ ipinten dauela eta zelan izan leiken sarrera gehiau izatea gastua baino. Idazkariari erantzuten deutso “espazio publikoa estaltzeko” konsignazioa 2018ko aurrekontuan egon zala, eta 2019ko aurrekontura inkorporatu egin behar dela (212.856,57 €). Inkorporazio hau erremanentetik egin behar dela. Gastu honetarako eskatu dela Leader Programara dirulaguntza, eta 60.000,00€ jasotzea itxaroten dela. 20.000€tako gastuak printzipioz, Plazan egingo diren beste gastu batzuetarako dala.

EH Bilduk “gastos de representación “ dala eta galdetuten dau, gardentasunari begira, ia jakin behar liteken alkateak egineko bazkariak zer dala eta izan diren, bestela ezin dela jakin bazkari horrek bere zereginetan egindakoak diren .Idazkariak adierazten deutso inoiz ez direla izan deigarriak eta ez dela eskatu kontu alkateari egindako gastuetaz.

Igertualdeko parking-aren eta azerea dala eta EH Bilduk galdetuten dau ia nozko amaitu behar zan, eta epea ez beteteak penalizazinorik badeukon, eta penalizazinorik euki ezean eskatuten dabela aurrerantzean obra guztietan epea ez beteteak penalizazinoa eukitea. Amaituteko, EH Bilduk obraren aurrekontu osoa eskatuten dau. Alkateak erantzuten dau Kontsezinoetarako amaitu behar zala, orain falta dana baradinllea eta piboteak ipintea eta pintetea falta dala. Alkateak azalduten dau barandillea adjudikazinotik kanpo dagoan gastu bat dala. Penalizazinoari jagokonez erantzuten jako badagozala baina proiektuak berak aldaketa batzuk eukin dauzenez penalizazino horreek ez dirala kontuan hartu.

EH Bilduk galdetuten dau noz ipiniko jakon txapela plazako frontoiari. Alkateak erantzuten deutso apirila inguruan.

EH Bilduk dino basoak botateko diranean fiantza bat ordaindu behar dala, eta ia bota eta gero bidea zelan gelditu dan begituten dan, bide batzuk egoera eskasean eta loi geldituten diralako. Erantzuten jako begituten dala.

EH Bilduk dino ez dabela auzuneetan egiten dabizen batzarren barririk eukin eta galdetuten dau zegaitik ez jakon esan. Horretatik aparte EH Bilduk galdetuten dau zein dan batzarretako gai ordena eta ia auzune danetan egingo dan. Alkateak erantzuten dau auzo guztietan egingo dala, egin diran eta egingo diran kontuan barri emoteko.

Albakoako etxearen barririk badagoan galdetuten dau EH Bilduk. Alkateak erantzuten dau hormearen proiektua egiten dabizela, seguramente bertikalean egingo dala eta Udalak egin beharrekoa izango dala. Jarraituten dau alkateak esanez jaubeari deukozan zorrak kobrauko jakozela.










No hay comentarios:

Publicar un comentario