2011/09/22

EUSKERA ETA KULTURA.

Irailaren 21ean arrastiko 19:00etan egin zan batzar zabala euskera eta kultura arloan herri mailan zer egin leiteken ikusteko eta gai honen inguruko jentearen proposamenak batzeako.
Honeik dira batzarrean, herritarran artean landu zirean puntuak: 

  •         Euskerako klaseak. Pertsona batek herrian bertan euskera ikisteko interesa agertu dau. Honen aurrean arazo bat planteetan da. Lehenago be emon izan da aukera hori baina taldean barruan maila desberdineko jentea egoteak ez dau taldeak behar dan moduan funtzionatzen ixten. Kasu honetan urtenbidea Igorreko AEKra joatea izin leiteke bertan errezagoa izingo dalako norbere beharrizanen araberako taldea topetea. Honegaz lotuta, euskaldunak direnantzako be zeozer antolatutea proposatu da euskerea landuteko. Ez da zertan ikastaro bat izin behar.

  •         Herriko denda eta tabernetakoakaz alkarlanean euskerea bultzatu.Beste herri batzutan egin dan moduan Zeanurin be produkto desbardinen izenak zein eguneroko bizimoduan erabilten diren alkarrizketak batzean dabezan kartelak egin.

  •         Bertsolaritza. Zeanuriko eskolan 5 eta 6. mailako umeak bertsolaritzako klasea daukie. Hortik aparte zeozer antolatutea posible izingo zan? Lehiari garrantzi gitxiego emonez eta lehenagoko kantu zaharrak etab. landuez.
  •        Jantza ikastaroa. Arratiko jotea ikisteko ikastaroa antolatutea. Ikastaroa urte guztikoa izin beharrean denpora tarte laburragoan, jenteari luze egin ez iteko. Horretarako ikastaroa emoteko prest dauanen bat topau behar da eta era berean ikastarora apuntetan direnen partetik konpromisoa egotea beharrezkoa dala ikusten da.
  •         Txistularien kontzertuak berreskuratutea. Zeanuri betidanik txistulari asko egon dan herria izin arren, gero eta gitxiago dira eta ez dago erreleborik. Lehenago txistularien kontzertuak egoten zirean errege egunean, Andra Mari egunean… Gaur egun ohitura hori galdu egin da baina kontzertu horrek berreskuratutea ideia ona izin ahal da herriko txistularien taldea bultzatuteko.

  •        Liburutegien funtzionamendue aldatutea. Musika eskolea eta ludotekea ondoan egonda askotan umeak olgetako lekue bihurtuten da. Ganera, espazio faltea dau. Liburutegiko beharginaren zeregine beste bat izin beharko zan, liburutegie bera dinamizauez. Zeanuri baino herri txikiegoetan liburutegiak ondo funtzionetan badau Zeanurin zegaitik ez?Bedian esaterako idazleak be eroaten dabez hitzaldiak emoteko.

  •         Aste kulturalan inguruko hausnarketea egitea. Azken urteotan beti gai antzekoak ekarten dire eta inderra galduez joan da. Dirurik ez badago, igual egun gitxiego baina herritarrengan interes gehio pizten dauan zeozer ekartea aukera bat izin leiteke.

  •         Herri kirolak. Kanpoko kirolariek ekarten dirutzea gastau arren azken aldien herritarran artean egin diren posturek ikusten jente gehio batu da plazan. Zeanurin herri kirolari asko dagoz eta gure baino gitxiegotan emoten jakie aukerea herrien bertan. Herri kirolak bultzatuteko erakustaldiek antolatutea proposatuten da.

  •        Zeramika tailerra. Azpiegiturak egonda zegaitik ez dira aprobetxetan?

Batzarrean egon ez arren batenbatek beste ideiaren bat badeko Idatzi bildu.zeanuri@hotmail.com helbidera zein kultur etxe azpien dagoan buzoira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario