Bertaratuak: Eusebio Larrazabal
Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze
Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola eta Irati Urien Ortuzar.
Arkaitz Estiballes
Ormaetxea gai ordeneko 3. puntuen bertaratuten da.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Urriaren 11koa à EH Bilduk zuzenketa egiten deutsoz.
Urriaren 26koa à Onartu egiten da.
Azaroaren 2koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Azaroaren 9koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
2.
Lanbreabeko bidean konponketak egiteko Baldintza Tekniko eta Administratiboen
onarpena.
Alkatea hasten da esanez kantidadea dala eta
plenotik pasau behar dala, dana dala euskeratutea falta dala. EH Bilduk
hurrengo galderak egiten ditu:
- · Alkatearen eskumena ze kantidaderaino dan. Idazkariak erantzuten dau aurrekontuaren sarrera ordinarioatan 1-5 kapituloraino horren %10a gaindituten ez bada alkatearen eskumena dala, kasu honetan gitxigaitik dala.
- · Plegu batzuk zergaitik ez diran plenotik pasetan. Idazkariak erantzuten dau obraren inportea sarrera ordinarioen 1-5 kapituloraino %10a gaindituten ez bada, ez dala zertan plenotik pasau behar.
- · Certificado de obra nork egingo dauan. Idazkariak erantzuten dau udal arkitektoak egingo dauala.
- · Publizidadeagaz edo publizidade barik izango dan. Idazkariak erantzuten dau publizidade barik izango dala baina web orrian be ipiniko dala.
EH Bilduk proposatuten dau nahiz eta obraren
kantidadeagaitik publizidade barik izatea posible izan, publizidadeagaz izatea.
Onartu egiten da.
Aldeko 7 botogaz (EAJk 5, EH Bildu 2),
plieguak onartu egiten dira.
3.
Hirugarren Munduko dirulaguntzaren banaketaren proposamena.
Alkateak dino gitxi gora behera 3.200€ko
partidea geldituten dala eta proposatuten dabela Caritas eta Harribideri
emotea. EH Bilduk galdetuten dau bere sasoian onartu zan sarreren %0,7a
Hirugarren Munduko dirulaguntzetarako bideratutea zegaitik ez dan gauzatuten;
eta galdetuten dau bebai ze erizpidegaz aukeratu diran talde bi horreek, eta ia
adibidez Ongi Etorri Errefuxiatuak taldea zegaitik ez dan kontuan hartuten
herritar askok bertan parte hartuten daubela jakinda. Alkateak erantzuten dau
beste batzuri be emon ahal jakiela baina Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeari
dagoan formatoan ezetz, Gobernuak babestuten dauzan proiektuak izan behar
dirala. EH Bilduk orduan proposatuten dau dirulaguntza partida honen zati bat,
behintzat, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeari emotea. Alkateak ezetza emoten
deutso eta dino Gobernuari galdetuko jakola ze proiektu babestuten dituan eta
horren arabera ebatziko dala zeineri emon, proiektu hori urte batzutan babestuko
dala.
Gaia mahai gainean geldituten da. Idazkariak
dino “pendiente de pago” moduan gelditu ahal dala.
4.
Ermitei emoten jaken dirulaguntzaren banaketaren proposamena.
Alkateak dino partidea 10.000€koa dala eta
Santa Agedako obraren aurrekontua 34.000€koa izan dala; Piedadekoari gitxi gora
behera 800€ emon jakozela baina kasu honetan obrea paraute dagoala jaubetasuna
argitu arte. EH Bilduk dino ermitak konpondutearen alde dagoala baina
erizpideak markau behar dirala beste edozein dirulaguntzaren kasuen moduen,
gaineratuten dau jakin beharko litakela zeintzuk diran herrikoak eta zeintzuk
obispeduarenak. EH Bilduk dino ordenantza bat egon beharko litakela herriko
patrimonio diran eraikuntza eta ermitai buruzkoa, eta proposatuten dau
obispedukoak diranak herriak konponduten badauz herriko patrimonio izatera
pasetea eta bestela obispeduek berak konpondutea. Alkateak dino bere egunean
errotetarako diru laguntzak emon zirala baina erizpideak ipintea gatxa dala. EH
Bilduk proposatuten dau 2018ko aurrekontuan herriko patrimoniorako partida bat
sortutea.
Botazinora joanda, EAJk aldeko bost boto
emoten ditu eta EH Bilduk patrimonioa jagotearen alde dagoala dino baina kontrako 3 boto emoten
deutsoz diru laguntzak erizpide barik emoten direla esanez.
5.
Erregu eta galderak.
Alkatearen erregu eta galderak:
- · Alkateak Albakoan jausi dan etxeari buruzko kronikea egiten dau. Amaituten dau esanez orain behinena hormea egitea dala, goiko kaminoa jausi baino lehenago, 15 egunean egin beharrekoa dala edo asko jota hile bete.
- · Frontoiko tabernea erregen ostean zarratuko dala dino. Printzipioz konkursora aterako dala dino, beste idea brillanterik ez badau. EH Bilduk eskatuten dau behintzat euskerea jakitea kontuten eukitea.
- · 2018ko aurrekontua laster aurkeztuko dabela dino alkateak.
EH Bilduk:
·
Herriko medikua dala eta hainbat
herritar kexaz dabizela dino EH Bilduk, batzuk medikuz aldatuteraino eta honen
aurrean ia zeozer egin dan edo egindo dan galdetuten dau. Alkateak erantzuten
dau idatziz ez dagoala ezer baina konbersazino batzuk euki dirala. Jarraituten
dau alkateak esanez kexak transmitidu behar diran lekure transmitiduko
dabezala.
·
Gaztetxokoa dala eta, EH Bilduk dino
jakin dauala arazoak dagozala batez be errespetu faltaren aldetik eta jakin
gura dau zein dan egoerea. Erantzuten jako bideratuta dagoala, neurri batzuk
hartu dirala eta beste alde batetik horma bat pintetako proiektua be adostu
dabela gazteakaz.
·
Igertualde eta Altzusten egin
ziran batzarrak dirala eta EH Bilduk dino batzar horreen barririk ez
inbitazinorik ez ebala euki eta urteeretako karpetan ia zergaitik ez diran
agertu be galdetuten dau. Alkateak erantzuten dau buzoietara zabaldu zirala
deialdiak. Jarraituten dau alkateak azalduz Igertualdeko batzarra han egingo
dan espaloia eta parkinari buruzko informazinoa emoteko izan zala; eta
altzustekoa Ezkiñeko Etxe parean ipini diran markak orain arteko altzustarren
sartu-urtekerak aldatuazo dabezala eta izan zala, kasu honetan Diputazinoagaz
harremanetan dagozala azalduten dau alkateak.
·
Soloetako bideko hormak dirala eta
EH Bilduk dino ia ordenantza betetan daben. Alkateak erantzuten dau bai
partikular batek egindako zein Udalak egindakoa munek akabetan diran lekuan
egindakoak dirala nahiz eta ordenantzan agertuten diran neurriak bete ez kasu
bietan. Piboteak ipintea hartu beharreko neurria izin dala be badino alkateak,
jarri ziran markak errespetetan ez zirelako.
·
Plazearen berrantolaketaren plana
zein dan galdetuten dau EH Bilduk. Erantzuten jako umean jokoak aldatuten
direla, frontoiari txapela ipintea kontenpletan dala eta arkupeak protejidutea
begetazinoakaz zein barra politekaz, baloiak dirala eta. Bestalde, jarraituten
alkateak esanez plazea jardinerakaz inguratuko dala kotxeak pasau ez daitezan;
Batzokiko karkaban Sagarnaneko etxeko garajea kenduta pasoa bertakoentzako
bakarrik izango dala eta Landetan be antzeko zeozer. EH Bilduk proposatuten dau
prozesu parte hartzaile baten bitartez herritarrak ebaztea plazea zelan
berrantolatu. Alkateak erantzuten dau eurek ideiak eroango dituezala, jenteak
esaten dauana entzungo dabela baina erreferendumik ez dabela egingo. EH Bilduk
dinotso prozesu parte hartzailea proposatu dauala, ez erreferendumik, gauza
desbardinak dirala.
·
Eleixondorako bidea dala eta, EH
Bilduk galdetuten dau obrea zergaitik egon dan parauta. Alkateak erantzuten dau
filtrantea baldintza teknikoetara ia egokituten dan ikusteko izan dala.
Alkateak amaituten dau esanez kanposantu pareko bide zatia eta Ortuzarrerakoa
konponduko dirala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario