Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza
Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien
Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Eider Ajuriagerra Arana gai ordeneko 3. puntuan bertaratuten da.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Hasi aurretik Pedro Mari Lejarzak, EH Bilduko zinegotziak dino abenduan
operazino bat egingo deutsiela eta bajan dagoan bitartean plenoetan ezin izango
dauanez parterik hartu jagokon dietari uko egiten deutsola. Alkateak erantzuten
deutso dietak ez dirala kobretan plenoetan parte hartzeagaitik, zinegotzi
lanagaitik baino. Halan da be, Lejarzak dino ez dauzala kobrauko, herrirako
izten dituala.
Alkateak proposatuten dau gai ordenari beste puntu bat gehitutea: “Plan
sanitario de vigilancia y control frene a IBR, BVD, Neosporosis,
Paratuberculosis, Tricomonosis y Campilobacteriosis en los Montes Comunales de
la CAPV.”.
Danon adostasunagaz, 8aldeko botogaz, onartu egiten da.
1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Irailaren 8koa à EH Bilduk
zuzenketak egiten deutsoz.
Irailaren 14koa à Onartu egiten da.
Irailaren 28koa à Onartu egiten da.
Urriaren 11koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Urriaren 26ko à Onartu egiten da.
Azaroaren 2koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
2. Zoli-Zoli dantza elkarteak aurkeztutako
berraztertze errekurtsoaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak azalduten
da Zoli-Zoli alkarteak eskatuten dauala emon jakien dirulaguntza berraztertzea.
Alkarteak dino talde guztiai bajatu jakiela baina eureri besteari baino
prozentaje altuago batn. Dirulaguntza emotean Udalak ez deutsiezala kontuan
hartu Dantzari eguna eta Makeako afaria.
Alkateak,
errekurtsoari erantzunez, dino dirulaguntzak eguneroko ekintzetarako dirala.
Duathloia dala eta ez jakiela diru gehiago emon eta datorren urtean Dantzari
Eguna ordainduko dala ahal dan neurrian.
EH Bilduk
erantzuten deutso dirulaguntzak emoko orduan erizpiderik ez dagoanez banaketea
egiterakoan zalantzak sortu ahal dirala eta gaineratuten dau dirulaguntzen
banaketea egiten danean oposizinoagaz ez dala kontetan. Alkatea ez dago ados.
Botazinoko emoitzea:
4 boto kontra (EAJ-PNVrenak), 4 boto alde (EH Bildurenak). Bigarrenez botetan
da, emaitza bardina izanez: EAJ-PNVren aldeko 4 boto eta EH Bilduren kontrako 4
boto. Dirulaguntza banaketearen proposamena onartu egiten da alkatearen kalidadezko
botoagaz.
3. 2017ko aurrekontuaren 6. modifikazioaren
azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak
azalduten dau modifikazino hau Arratiako Musika Eskolako hirugarren lau-hilabeteko
kuotari jagokona dala, 9.937,94€. Behar dan dirusarrera diruzaintza gerakin
likidotik hartuko dala.
EH Bilduk dino
2017ko aurrekontua urte osorakoa izan zala, Arratia Musika Eskolako partaide
izan zein Zeanuriko Musika Eskolakoa izan.
Eta barriro be erremanentetik hartzean danez, hutsik geldituko dala. Eta
galdetuten dau ia Eusko Jaurlaritzatik etxoten zan dirulaguntza heldu dan.
Idazkariak erantzuten dau urte amaieran izaten dala.
Bozketara
joanda, aldeko bost boto emoten ditu EAJk eta kontrako 4 EH Bilduk.
4. Errotak “Hizkuntzaren garapena Arratiako Lan
munduan” egindako proposamenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak
azalduten dau, euskerea enpresa mailan bultzatuteko urte biko proiektua dala, urte
bakotxean 40.000€ko aurrekontua daukola, horren %35a Diputazinoak eta beste %35a
Eusko Jaurlaritzak ipinten dauala eta eskualdeko udalak falta dan %30a, herri
bakotxak biztanleko euro bat ipini behar dauala hain zuzen be. EH Bilduk
proposatuten dau Errotak funzionetan badau, zergaitik ez dan bertan eskatuten
Zeanuritik Gorbeierako igoeren triptiko/diptikoa, herriko turismoa
bultzatuteko asmoagaz, Gorbeialdek ez
daualako holangorik egiten nahiz eta baten baino gehiagotan berori eskatutea
proposatu dauan EH Bilduk.
Danon adostasun
onartuten da.
5. Azaraok 25 dala eta Eudelen adierazpenaren
azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak Eudelen
adierazpena azalduten dau, eta aitatuten dau gai ordeneko 7. puntuan Mazalak
aurkeztu dauan adierazpena be badagoala beste alde batetik. Jarraituten dau
esanez EAJk Eudelekoaren alde egingo dauala, Eudelen alderdi politiko guztiak
aldeko botoa emonekoa dala eta gainera Mankomunidadean be hau dala onartu dana.
EH Bilduk
adierazoten dau testuaren mamia nahiko azalekoa dala, “indarkeri matxista” ez
dala oinarritzat hartuten dan terminologia nahiz eta Mankomunidadean egin diran
batzarretan Arratiko andra taldeak, Udalak eta Feminista Taldeak halan adostu.
Gaineratuten dau EH Bilduk herrian andra taldea egonda eta beronek be
adierazpen bat egin dauan heinean, herrikoaren alde egingo dauala; gainera,
Mazala andra taldeak aurkeztu dauan testua Arratiko egoerara egokituta dauala
argudiatuten dau.
Bozketara
joanda, adierazpena onartu egiten da EAJren aldeko 5 botogaz. EH Bildu
abstenidu egiten da, lau botogaz.
6. 2018ko tasa eta prezio publikoen
eguneratzearen azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak dino
urriko IPC igoera aplikauko jakola eta hemetik aurrera be halan egingo dala,
urritik urrirako IPCa, EAEkoa. EH Bilduk galdetuten dau bonifikazinorik egongo
dan edo ez eta idazkariak erantzuten deutso bere egunean onartu zala EH Bilduk
egindako proposamena: famili bateko kide guztiak langabezian egon ezkero eta
familia ugariak izan ezkero bonifikazinoa aplikauko jakiela.
Danon
adostasunagaz onartu egiten da.
7. Azaraok 25 dala eta Mazala andra
elkartearen adierazpenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Gaia 5. puntuan
eztabaidatu danez, zuzenean bozketara joten da.
EH Bilduk aldeko
4 boto emoten ditu, EAJk kontrako 4 eta abstenzino bat. Alkatearen kalidadezko
botoagaz herriko Mazala andra taldearen adierazpena ez da onartuten.
8. “Plan sanitario de vigilancia y control frene a
IBR, BVD, Neosporosis, Paratuberculosis, Tricomonosis y Campilobacteriosis en
los Montes Comunales de la CAPV.”
Alkateak azalduten dau plan honen arrazoia egon diran
azkenengo gaixoak dirala. EH Bilduk bere kexea adierazoten dau txostena erderaz
bakarrik egoteagaitik eta galdetuten dau noren plana dan txostenean ez
dagoalako ezelango firma ez logorik. Erantzuten jako Diputazinoaren bitartez etorri
dala. EH Bilduk jakin gura dau herriko ganaderuak plan honen barri deukien eta
beragaz ados dagozan. Baietz erantzuten jako, eta gehituten da komisino bat
izendatu behar dala eta Zeanuriko Udaleko kide bat bertan egongo dala,
albaitaria Diputazinoak izendatuko dauala, eta diru aportazinorik ez dala egin
beharko.
Danon
adostasunagaz onartu egiten da.
9. Erregu eta galderak.
Alkatearen
erregu eta galderak:
- Udalbatzetako idazkariaren lekuak arazorik
sortu ez dagian, hiru proposamen egiten dauz. EH Bilduk erantzuten deutso
aurreko plenoan ez ebela esan idazkariaren lekuari buruz ezer, EAJko
zinegotziek eta idazkariak eukiten daben jarrereari buruz baino.
- Alkatetza dekretuz egindako 5.
moditifazinoaren barri emoten dau. Idazkariak azalduten dau 34.500€tan handitu dala udal bulegoen
partida, obraren gastua txarto kalkulau zalako eta proiektuaren redakzinoaren
kostuagaitik. Azalduten dau bebai, goiko terrazatik ura filtretan dala eta
konstruktoreari erreklamauko jakola,
prozesua luzatu egin leikela. EH Bilduk galdetuten dau lonja horreek erosi
orduko ia udal arkitektoak ez eban aztertu eukien egoerea, berak egineko txostenean
lonjen gora beherak agertu beharko zirela.
- Igertualdeko aparkalekua eta azerearen
lizitazinoa, eta Lanbreako bidearen lizitazinoa aterako dabezala dino.
EH
Bilduren erregu eta galderak:
- Terrazak. EH Bilduk galdetuten dau ia
taberna guztiak daukien eskatuta terrazea
ipinteko eta ia ordenantzea errespetetan dan. Idazkariak erantzuten dau tasak
urtearen amaieran ordainduten dirala eta alkateak dino ordenantza seguramente
beti ez dala beteko baina pasoa beti egoten dala.
- Bide batzuen deslindearen egoerari buruz
galdetuten dau EH Bilduk. Erantzuten jako Soloeta-Makaztiko bidea dala eta
eguna ipintea bakarrik falta dala; eta Arrabaldekoa dala eta, Inforlurrek
eta auzotar afektauak egindako proposamenak ez dagozala urrin.
- EH Bilduk proposatuten dau San Justoko
bidean mune gainean dagoan panel informatiboa lekuz aldatutea, egokia ez
dalako. Onartu egiten da.
- Autobus paradea dala eta EH Bildu dino
txarto ulertzea egon dala, ze bisibilidade aldetik ez dala ezer aldatu,
paradea bera lekuz mogidu be ez dala egin. Barriro be azalduten dau.
- EH Bilduk lurpeko kontenedorak dirala eta,
insidenziarik egon dan jakin gura dau. Alkateak erantzuten deutso tapakaz
baietz. EH Bilduk dino herri batzutan holako kontenedorak erretiretan
dabizela.
Gehiago
ez luzatutearren EH Bilduk falta diran euren erregu galderak, gimnasia
ikastaroari eta hirigintzari buruzkoak
diranak, idatziz pasauko dituala adierazoten dau.
Amaituteko EH
Bilduk aurrekontu parte hartzaileetarako auzo batzarretarako gonbitea egiten
deutso EAJri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario