Bertaratuak: Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria
Zuluaga, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
1. EAJ-PNV-k aurkeztutako 2017ko Euskararen Nazioarteko Egunerako
adierazpenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkatea hasten da
esanez gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Botau egiten da eta danak
baiezkoaren alde egiten dabe.
EH Bilduk bere proposamena
botaten dau, euren adierazpena EAJrenari gehitutea hain zuzen be. Idazkariak
erantzuten dau gai ordeneko bigarren puntu lez sartuko botauko dala EH Bilduren
adierazpena. Jarraian alkateak euren adierazpena azalduten dau. Horretara EH
Bilduk auzolana aitatuten dau, EH Bilduk alkarregaz lan egitea beti mahai
ganera eroan dauna dala azpimarratuz. Jarraituten dau EH Bilduk esanez EAJk
ekarriko adierazpenagaz ados dagoala baina barriro azpimarratuten dau
adierazpenak alkarlanean egitea eta adostasunera heltzea hobea litakela.
Amaituten dau EH Bilduk esanez prest dagoala EAJren adierazpena onartuteko EH
Bildurena gehituta, bestela biak onartuko dituala. Alkateak erantzuten dau
adierazpena dagoan moduan proposatzen dabela EAJkoak eta adierazpen batek bakarrik
urten behar dauanez eurenaren alde egingo dabela, erakunde batek bi adierazpen
onartzeak ez daukala zentzunik, botau egingo dirala.
Holan ba, EAJren
adierazpenaren aldeko botoak 6 dira. EH Bilduren adierazpenaren botazinoan
ostera, EH Bilduk adierazpenari aldeko 2 boto emoten deutsoz eta EAJk kontrako
4.
No hay comentarios:
Publicar un comentario