Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe
Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga,
Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes
Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.- 2018ko Aurrekontuaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak EH Bildu udal taldeari
berbea emoten deutso 2018ko aurrekontu proiektuari aurkeztu deutsozan osoko
zuzenketa eta zuzuenketa partzialak azaldu dagizan.
EH Bildu udal taldeak azalduten dau osoko zuzenketa aurkeztu
dauala, alde batetik, formak ez
direlako jagon. Aurrekontu hau ez dala ez herriagaz ez EH Bildugaz egin,
proiektua egin eta gero erakutsi jakola esaten dau EH Bilduk. Gaineratuten dau eduki aldetik legeak jarrita daukazan
epeak ez dirala errespetau; eta, txostenean, akatsak dagozala, programa-talde batzuk falta dirala edo ez
dagozala zuzen. Diru sarrerak ataleko,
zeharkako zergak puntuan, ez dala
argi gelditan zein dan kontuan hartuko diran kantidadeak dino EH Bilduk, hainbat
partidatan ez dala 2017ko gastu erreala kontuan hartu, nahiz eta txostenean
kontrakoa esan. Galdetuten dau EH Bilduk inbersinoak errealak diran eta egiteko
aurreikusten diran dirulaguntzak ziurtatuta dagozan. Plazearen berrantolaketaren
kasuen aurreikusten diran dirulaguntzak gastua baino handiagoak dirala be
badino EH Bilduk, eta ia hori posible dan galdetuten dau eta dino dana dala,
inbersino horreen proiektu teknikorik ez dala aurkeztu. EH Bilduk dino txostenean azaltzen dala lan eskaintzarik ez dala egongo, baina
era berean kulturarako administrari laguntzaile bat kontratatzeko programa
sortuten dala eta horretara, jakin gurako
leukela zelan esleituko dan lanpostu hori eta zeintzuk izango diran kontratu
horren zehaztasunak.
Galdetuten
dau be bai Zeanuriko Musika Eskola Arratiako Musika Eskolan sartu bada,
legezkoa dan Zeanuriko Musika Eskolaren izenean dirulaguntzak eskatzea, jakinda
musika eskolarik ez dagoala. 1996an Eusko Jaurlaritzak esan ebala jantza ezin
dala izan musika eskolako arloa.
Jarraituteko, EH Bildu udal taldeak brigadako
egitura barruan beste langile baten kontratazioa beharrezkotzat jotzen dau,
arlo horretan sortuten diran aparteko lan orduak eta gastuak ikusirik.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau plangintza orokorra falta dala:
·
SANEAMENDUAri lehentasuna emon behar jakola. Proposatuten dau diruzaintzako
izakin likidoa (erremanentea) plan hau gauzatuteko erabilitea, maileguak eta
hornitzaileakaz zorrak, egon balegoz, kendu eta gero.
·
BASO USTIAKETA eta BIRLANDAKETA. Herriko
basoen plangintza eta inbentario eskatzen dau.
·
ELEKTRA INDARRA. Gastuen partidak bajatu arren energia erabilera optimizatzeko planaren beharra dagoala
udal eraikuntzetan zein argi publikoan.
·
IRISGARRITASUNA. Herritarrok hainbat udal eraikuntzetara hurbiltzeko oztopo
handiak daukaguzala, adibidez, udaletxera, correos bulegora, kanposantura…
·
3. ADINEKOAK. Partida handitu arren ez dagoala plangintzarik.
·
UGER EGITEKO TOKIE. Proiektu hau be falta dala.
·
LIBURUTEGIAREN BERRANTOLAKETA. Zein da proiektua?
·
IBARRETAKO ETXEBIZITZA SOZIALA. Zein da aurreikusita dagoan plana,
erabilera aldetik eta arkitektonikoki?
·
HERRIKO GUNE EZBERDINEN BERRANTOLAKETAren plan orokorra falta dala.
Zeanuriko EH Bilduren ustez prozesu parte hartzaile baten bidez egin beharreko
planak dirala.
Ikerketa
eta lan teknikoak partidak dirala eta, Zeanuriko EH Bilduk behin eta barriro
bere desadostasuna azaldu dau horrenbesteko gastu partiden aurrean ((37.500€ eta
30.000€). EH Bildu udal taldeak bere proposamena baten baino gehiagotan egin
dau, kontuan hartua izan ez dana.
EH
Bilduk jarraituten dau esanez txostenean azalduten dala dirulaguntza batzuk
emateko dirulaguntzei buruzko ordenantzetan oinarrituta emongo dirala, baina ez
dirala aipatuten indarrean dagozan ordenantza guztiak eta ordenantzarik ez
dagoan kasuetan ez dala azalduten zein dan erabiliko dan prozedurea: Ikasle
garraiodunak, familiei dirulaguntzak, hirugarren munduko
dirulaguntzak, hirugarren adina bidaia, ermitek... Taulari
beste zutabe bat gehitu behar jakola be badino, araubidea eta prozedura jarriz.
Talde kulturalai subenzinoak emoteko indarrean
dagoan ordenantzea ez dala aipatuten dino EH Bilduk.
Eta azpimarrautu beharra dagoala, Arartekoak baten baino gehiagotan esan dauala
ordenantza horrek ez dauala objetibotasunik eta gardentasunik bermatuten.
Zeanuriko
EH Bildu udal taldeak ezin dau aurrekontu proiektu hau onartu, objektibotasuna,
bardintasuna, publizidadea, gardentasuna, elkar lehia, bereizkeriarik eza,
efikazia eta eragingarritasuna bermatzen ez diralako.
Gastu orokorretarako diruzaintzako izakina, EH Bildu udal taldearen
ustez, diru hori, legeak gomendatzen dauan moduan, ekintza honeetarako erabili
beharko zan:
- BBVAgaz daukaguzan mailegu bien ordainketa
osoa egiteko, hau da, 25.666,83+121.226,03=
146.892,86€ko zorra kentzeko.
- Hornitzaileakaz zorren bat balego,
ordainketak egiteko.
- Herriko saneamendua egiteko plan
orokorra eta epe ertaineko bat behar da. Inbersino hau ezinbestekotzat joten
dogu, alkarlanean abiatuteko derigorrezkotzat doguna.
EH Bilduk udalak
herria herritarrakaz batera egin beharko leukela dino, parte-hartzeari ateak
zabalduz, herriko ebatzietan zeresaneko eskubidea bermatuz. Zer esanik ez, udal
taldeen artean adostasunak lortuz. Eta dino, guzti hori aurrekontu proiektu hau
aurrera aterateko ez dala kontuan hartu. Halanda be, prest agertuten dala batu
eta alkarlanerako.
Aipatu
diran arrazoi guztiakaitik, EH Bilduk aurrekontu proiektu hau atzera bota eta
barriro be erizpide barriak kontuan hartuta, berraztertutea proposatuten dau.
Idazkariak
hartzen dau berbea esanez egia dala akats tekniko batzuk egon dirana baina
zuzenduteko modukoak dirala eta halan egingo dala. Alkateak dino adostasunera
heltzeako aukerea dagoala, eta herritarrakaz egoten dirala. Aurrekontua
beharrizanetara enfokauta dagoala dino alkateak. Jarraituten dau onartuz epeak
ez dirala bete baina esaten dau hori ez dala arazoa aurrekontua onartuteko.
Ugerlekuari jagokonez, alkateak dino torreko landetan eitea pentsauta daukiela,
baina arazoak dagozala. Beste gauze batzuen artean, alkateak dino jaietan
desbiazinoak egon dirala eta ahaleginduko dirala dagozan partidetara egokituten.
Inbersinoak dirala eta, alkateak dino prebisino bat dirala, ez dakiela egingo
diran ala ez eta egia dala inbersino batzuk zalantzan ipini leikezala, batez be
hasteko epeagaz. Honegaz lotuta EH Bilduk galdetuten dau ia zeintzuk diran
inaugurazino eta hauteskundean arteko jagon beharreko epeak; idazkariak
erantzuten dau begituko dauala.
San
Migeleko ermitea dala eta, alkateak azalduten dau erostearen arrazoia beste
formularik topetan ez dabelako dala, ez dagoala entidaderik ermitea erosteko
moduan; atipikoa dan arren, soluzinoa emoteko bide bat dala. EH Bilduk lan
eskaintza dala eta egiten dauan zuzenketa eta proposamenaren harira alkateak
dino kultur teknikariak administrazinoko arloa eta kultura eroango dituela,
lanpoltsa zabalduko dala eta neurtuten danean lanpostu eskaintza egingo dala;
brigadaren kasuan, EH Bilduk egiten dauan zuzenketa partziala onartuten da,
beste pertsona bat kontratetea hain zuzen be, eta lan eskaintza dala eta
begituko dala zelan egin leiken erantzuten dau EAJk. Irisgarritasunaren
gaiagaitik alkateak dino kontuan hartzeakoa dala EH Bilduren zuzenketea.
Alkateak hurrengo aipatzen dauana Ibarretako etxebizitzea da, eta kontetan dau
mankomunidadetik kudeatuko dala etxebizitza sozial moduan, Lemoako eta Areatzako
beste etxe banagaz lez. Ikerketa eta lan teknikoak, hau da, arkitektoaren
gastua dala eta, alkateak dino momentu honetan ez dala aldatuko. EH Bilduk
aipatutako herriko plangintzen falteagaitik alkateak dino gatxa dala besteak
beste legislatura batetik bestera desbardintasunak egon leikezalako.
Dirulaguntzari buruz alkateak dino garraiodunena hortik egon behar dala, topau
egin beharko litekela, 3. adineko bidaiarenerako ez leukiela ordenantzarik
egingo, ermitak dirala eta ez dagoala ordenantzarik dino, eta ondare kulturala
dala eta ez litekela erraza izango kasuistikeagaitik. EH Bilduren galderari,
hain zuzen be Begituri 2017ko dirulaguntza zergaitik ez jakon emon, ahaztu
egingo jakela esaten jako. Arartekoarenaren harira alkateak adierazten dau esan
beharrekoa esanda dagoala eta gomendioa ez dabela kontutan eukiko.
Ondoren,
EH Bilduk aurkeztu dauzan zuzenketa partzialen artean batzuk onartuten dira.
Adibidez:
-
Erregaien hornidura eta telefonian aurrekontu desbardinak eskatu eta aukerarik
onena hartzea.
-
Brigadarako lanpostu barri bat.
-
Ondare kulturalaren (iturriak, errotak...) berreskurapenerako partida
zabaldutea.
-
Putzu septikoetarako partida barriro be ipintea.
-
Bideetarako neguko plana.
EH
Bilduk aurkeztutako zuzenketa partzialetatik onartu ez zirenak ostera:
-
Eleizaren eraikuntzak, kultorako ez diranak, beste herritarran moduan zergak
ordaintzea.
-
Iberdrolak eta uren partzuergoak obra barrien zergak ordaindutea.
-
Orain Zeanuriko Musika Eskola ez dagoanez, Arratiko Musika Eskolan sartu
zalako, ezin da dirusarrera moduan aurreikusi Eusko Jaurlaritzatik hartzean zan
dirulaguntza. Horregaitik, partida hori ez kontenpletea.
-
Publizitatea eta propaganda. Behar izanaren arabera egitea gastua, ez kontratu
baten barruan.
- 3.
adinekoentzako aktibitateatarako lanpoltsa bat zabaldutea.
-
Udalbiltza. Partida zabaltzea.
-
Gorbeialdetik urtetea.
-
Errefuxiatuentzako dirulaguntzak sortzea.
2018ko aurrekontua onartu
egiten da EAJ-PNVren aldeko 5 botoakaz. EH Bilduk kontrako 3 boto emoten
deutsoz.







No hay comentarios:
Publicar un comentario