AURREKO BATZARREKO AKTEN ONARPENA
2014ko maiatzaren 27ko plenoko
aktari alkateak eta EHBILDUzeanurik zuzenketak egin eutsazan.
2014ko uztailaren 1eko plenoko
aktari EHBILDUzeanurik zuzenketak egin eutsazan.
ALTZUAGAKO KOMUNIKAZINO ZENTROAREN ZESINOA DALA ETA, ITELAZPIGAZ
HITZARMENA
Alkateak adierazo eban aurreko
plenotik aldaketa bi egin dirala: bata
hitzarmenaren indarraldia mugagabea izan beharrean,
bost urterakoa izango dala eta bestea,
hitzarmena indarrean dagoan bitartean ez dela instalazino gehiago egingo.
EHBilduk aipatu eban erderazko
bertsinoan bakarrik egin dirala aldaketa horreek, eta gainera hurrengokoak
gehitzen ditu:
“Itelazpi ez den Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio Orokorreko edo horren mendeko Administrazio Erakunde
bateko beste edozein pertsona juridikok ALTZUAGAko komunikazio zentroaren
ardura hartzen badau, pertsona juridiko horrek automatikoki subrogatuko du
sozietatea eta hitzarmen honetako klausula guztiek indarrean jarraituko dute”.
Honen aurrean EHBilduk adierazo eban Udalak zer esana euki beharko leukela kasu
honetan. Alkateak erantzun eban jarriko dala.
“UDALA izango da aurrerantzean
gerta daitekeen edozein gertaera konpontzearen erantzule bakarra, aipatutako
lursailen edo ondokoen jabeek edo jabekideek egin ditzaketen erreklamazioei
buruz”. EHBilduk adierazo eban argiago agertu beharko zala lursailari bakarrik jagokola
erantzukizun hau. Alkateak
ontzat emon eban.
“Udalak
erosleari jakinarazteko betebeharra bereganatzen du”. EHBilduk
adierazo eban jabeak Udala informatu beharko ebala. Holan jarriko dala esan
eban Alkateak.
Guzti honegaz batera hitzarmenean
Eranskin I (dagozan instalazinoak) eta II-ari (lursailaren jabeagaz hitzarmena)
erreferentzia egiten da eta EHBilduk adierazo eban eureri dokumentu horreek ez
jakozala pasatu. Idazkariak esan eban instalazinoena eginda dagoala baina
jabegoana ezetz. EHBilduk salatu eban ezin dala hitzarmen bat onartu jakin
barik eranskin horietan zer idatziko dan.
Danon adostasunagaz gaia mahai
ganean geratu zan.
UNDURRAGAKO KOMUNIKAZINO ZENTROAREN ZESINOA DALA ETA, ITELAZPIGAZ
HITZARMENA
Aurreko gaiaren arrazoi berberakaitik
gaia mahai ganean geratu zan
ARRATIA BIZIRIK, GANZABAL MENDI TALDEA, SUZIEN MENDI KLUBA ETA IGITIE
ARRATIAKO BASERRITAR AGROEKOLOGIKOEN ALKARTEAK AURKEZTUTAKO “INGURUGIROAREN
DEFENSARAKO HERRITARRON PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO MOZINOA”
Alkateak berbea hartu eban adierazoteko
EAJ-PNVren botoa kontrakoa izango dala bere edukiagaz bate ez datorrelako. Dokumentuan
herritarren parte hartzea behin eta barriro agertzen dala, baina holango
kasuetan Eusko Jaurlaritza udalaren gainetik dagoala. Proiektuen bat dagoanean
udala kaltetuakaz harremanetan ipinten da eta zabalik egoten da epe bat herritar
guztiak berau ikusteko. Proiekturen bat aurkezten danean ekarpen fasea eta
alegazino fasea egoten dala be gaineratu eban, eta horreetan herritarren parte
hartzea gauzatzen dala esan eban.
EHBildu, ostera, mozinoan aldarrikatzen
dan herritarren erabakiteko eskubideagaz bat dator. Euren ustez, herritarrak
herrian gauzatuten diran proiektuen aurrean zeresana adierazoteko aukerea
bermatuta euki beharko leukielako.
EHBilduk adierazo eban penea dala
mozinoa defendatzeko aurkeztu daben alkarteetako kiderik plenoan ez egotea.
Botazinoa EAJ-PNVren kontrako lau
boto eta EHBilduren aldeko lau boto. Alkatearen kalidadeko botoagaz mozinoa ez zan
onartu.
EHBILDUREN “ESKOZIAR HERRIARI AGURRIK BEROENA” MOZINOA
Alkateak adierazo eban mozinoak
esaten dauanagaz ados dagozala baina bigarren puntua kentzeko eskatu eban.
EHBilduk esan eban puntu hori ez
dala kenduko “Munduko herri askeen historiarako geratuko den data izanik, eta
Eskoziar herritarrak beraien etorkizuna erabakitzen ariko diren egunean bertan,
gure babesa adierazteko, Eskoziako bandera jarriko dugu instituzioaren fatxada
nagusian, ikusgarri eta lehentasunekoa izango den tokiren batean”.
EHBilduren aldeko lau boto eta
EAJ-PNVren abstentzinoa izan zan botazinoaren emaitza, baina ordenantzari egiten
deutsien irakurketea betez, bandera ez da balkoian ipiniko. Mozinoa onartu egin
zan. EHBilduk esan eban zegaitik ipinten diran batzutan balkoian ikurrak eta
beste batzutan ez; alkateak erantzun eban ordenantza betez hemetik aurrera ez
dala balkoian ezer jarriko. EHBilduk ordenantza aldatzeko proposamena egin
eban.
ERREGU ETA ITAUNAK
* Xorokil harrobia. Alkateak informatu eban harrobia kautelazko
gelditzean dagoala, lur kontaminatu
moduan klasifikatu dalako. Eusko Jaurlaritzak beste informe bat egin arte
itxaron beharko da.
EHBilduk herri galdeketea plenora zrgaitik
ez dan ekarri galdetu eban, eta alkateak ernatzun eban ez dabela informazinoa
batzeko astirik izan eta berak legez ezin dautsala kantereari ezezkorik emon
herri galdeketako emaitza hori izango bazan. Udaletik barik kontsulta herritik
egin beharko zala be adierazo eban. EHBilduk beharrezkoa ikusi eban honen
guztiaren barri herritarrak izatea, eta alkateak erantzun eban kontuan eukiko
dala.
* Santa Lutziko goiko bidea alkateak esan eban bidea itxita daukienak
auzitara eroan dabela udala. Honegaz batera, Itzunan beste bide baten azterketea
be hasi dala esan eban. EHBilduk galdetu eban ia terrenoan zerraduretan bidetik
itxi behar dan distantzia gordetan dan San Blas ermitan aurrean eta Bertokon.
Begituko dala esan zan.
* Arrabaldeko bidea, EHBilduk ia ze egoeratan dagoan jakin gura eban.
Alkateak esan eban Diputazionoak esan dauala ez daukala informazino nahikorik
hori zehaztuteko eta udalak abokatu baten eskuetan itxiko dau.
* Aurreko plenoan mahai ganean
gelditu ziran gai bien inguruan noz berba egingo dan galdetu eban EHBilduk.
Idazkariak esan eban ahiztu egin jakola plenoan sartzea eta hurrengo plenora
eroango dirala gai horreek.
KANPANA, AXPEONDO, URIBE OBREN
ZIURTAGIRIAREN ONARPENA
ORUE ASTERRIA OBRAREN
ZIURTAGIRIAREN ONARPENA
* Arkitektoa, EHBilduk ikusita arkitektoari kontratua amaitu jakola,
abuztutik galdetuten dabil arkitekto barriaren prozesuan ekarpenik egiterik
izango dauan eta aste bete etxoten daroala baldintza barriak ikusteko.
Idazkariak erantzun eutsan bidaliko dauzala baldintza-orriak. Honegaz batera
EHBilduk 2011tik gaur egunerarte Udalak arkitektoari bere soldatatik kanpo
ordaindu deutsazan diru kantitateak eskatu ebazan. Dokumentu hori jasota,
18.150 euroko “Redaccion proyecto reforma eskola albakoa” partidari buruz
galdetu eban, ia arkitektoak eskolarako ze proiektu egin dauan. EHBilduk
eskolan obrarik egingo dan barririk ez dau izan. Alkateak argitu eban gai hau
kultura zinegotziak eroan ebala, prisaz egin zala eta antza danez
delegaritzatik telefonoz lotu zan eskolako obrako proiektu bat aurkeztuz, diruz
lagunduko zala baina azkenean delegaritza atzerantza bota zan eta ez da obrarik
egin.
Lan- boltsa, Unai Berrojalbizeri hile honetan
amaituten jako kontratua. Alkateak urri bigarrenean lan boltsa barria aterateko
asmoa daukala esan eban.
* Gazte txokoa abuztuan zabalik egon zan, eta noren ardurapean? alkateak
esan eban antzerki taldeak euren
ensaiuetarako erabili ebala, eta ez izan leike bitartean batonbat sartu izatea,
goiko pisua nahiko lohi egon zalako.
* Mixel Lekuonari omenaldia: alkateak euren aldetik egiteko arazorik
ez dagoala esan eban.
* Medikuetxearen inguruan aparkalekua egon daitela eskatu zan
medikua, praktikantea eta anbulantzientzat. Holan egingo da.
* Ikastaroak: zeintzuk dira udalak kudeatuten dauzanak? alkateak erantzun
eban plenoan kultura zinegotzia ez egoanez, berari esango deutsala EHBilduko
zinegotziakaz batzartuteko. EHBilduk eskatu eban batzar horretan esaten dana
aktan jasota egotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario