2014/10/31


SARRERA
Ondo etorria denori eta zelan ez eskerrak emon behar deutsuedaz hemen egoteagaitik.
Ze urrin dagoan, batzuk Arenalean ta beste batzuk EHko txoko desbardinetan gure bihotzak taupada bizian geunkazan momentua, erantzun baten zain egon ginan eguna, 2011ko hauteskundeetara aurkezteko aukerea eukiko genuen ala ez jakin genduana.
4 urte geroago hemen gagoz, bide horreri jarraipen bat emoteko, gaurko batzarraren helburua 2015ko hauteskundeak preparetea izango da, gure asmoa bai zerrenda ta bai programea erarik eta zabalenean egitea da, ze zuon ekarpen ta laguntasun barik ibilbide hau ez liteke izango posible.
Beste gauza batzukaz hasi baino lehen, gure zinegotziak 4 urte honeen balorazinoa egingo deuskue.



 BALORAZINOA
Ez geunke gurako hasi, zinegotziok eukiko dogun tartetxo hau Txelisen izena aitatu barik. Legegintzaldi honen hasikeran bera be taldean jo ta ke ibili zan, eta udaletxetik urten eta gero be beti egon da laguntzeko prest. Ez dakigu inoiz eskerrak emon bajakoz egineko lanagaitik eta emondako laguntzeagaitik, hemen doaz gure esker beroenak, ESKERRIK ASKO TXELIS!!
Barriro be eskerrak emon etortearren.
Maitek eta Pedrok azaldu daben moduan batzar honen helburua datorren urteko udal hauteskundeak preparetan hastea da. Eta esan daben moduan,  EHBildutik gura dana da ahal danik eta era zabalenean egitea bide hau, bai zerrendak zein programea bera.
Baina gauza barri bat egiten hasi aurretik pentsetan dogu egokia dala amaituten gabizan legegintzaldi honen balorazino bat egitea.

Aurreko batzar baten be komentau genduan ikusita atzen udal hauteskundeetako emoitzea zein izan zan, ulertu gendula, eta pentsetan dogu horretan ez gagozala oker, herriak alkarteratze bat eskatuten ebala. Hori kontuan hartuta EAJgaz batzartu ginan alkarteratze horretan hasi gurean, baina ez gendun holango konpromisorik lortu. Gure lehenengo plenoan alkateak bai aitatu eban herriaren onerako alkarlanean jorratuko zala baina ia ia esaldi hori amaitu eta lanak banatukeran, gugaz ez zan ezertarako kontau. Boto bakar baten aldea egon zein 100 botoko aldea emoitza bardina izan da. Halanda be gu, aukera emon jakunean, beti prest egon gara gure ekarpenak egiteko eta lan egiteko be. Baina hori holan izateko aukerea egon egon behar da eta askotan ez da holan izan.
Esan beharra dogu beti ez garela aurrez-aurre egon, nahiz eta batzuk inpresino hori zabaldu gura izan daben. Askotan ados egon gara, eta desadostasuna adierazoteak ez dau esan gura konfrontazino hutsa dala, dana ezin da onartu.
Gure oposizino lana hortik joan da. Ikusi dogunean jokaerak edo ebatziak herriaren aldekoan ez dirala izan, gure EZezko borobila emon dogu, baina BAI esan behar izan danean be holan egin dogu.
Dana dala, urte honetan ahalegindu gara hurbildu jakuzan herritarrak bardin tratetan, kontuan hartu barik nor dan edo ze pentsakera/ideologia daukan, eta gure esku egon dana edo dagoana egiteko prest egon gara eta gagoz, beti be herria lagunduteko asmoagaz, alderdikeriek albo batera itxita.
Oposizinoan egonda kanpañan aurkeztu gendun programatik gauze handirik ez dogu lortu, inportante bat izan ezik, udaletxeko kontuak herrira zabaldutea. Kontuak dinogunean ez gabiz diru kontuetaz bakarrik, eta horretan be zeresan handia euki dogu, kontuak esaten dogunean informazinoa herrira zabaldutea da. Eta hori bai lortu dala, gehien bat aldizkariari esker. Zentzu horretan udal gardenago bateri hasikerea

emon deutsagu, eta informazinoa zabaltzeak parte-hartzeari be ateak zabaltan deutsaz. Bi ardatz honeek aurkeztu gendun programaren oinarria ziran.
Programako beste puntu garrantzitsu bat turismo arloa indartutea zan. Gure herrian turismo bulegorik zelan ez dauenez, eta antzekorik bez, proposatu dogu, behintzat, panfleto/diptiko/triptiko bat ateratea eta tabernetan edo dendetan egon daitezala, eta holan gure herria ezetuten datozenak errezago eukiko leukie jakitea zer dauan ikusteko eta non dagoan. Emon jakun erantzune izan da Gorbeialde badabilela horretan. Baina, antza danez, hona heltzeako ibilbide luzea egin behar da, ze gure artean holangorik ondino ez dogu ikusi.
Eta gure helduak direla ta zer esango dogu, hainbat eta hainbat hirugarren edadeko daukaguz euren etxe portalean, etxe barruan ez danean, edo harantza honantzean. Aurrekontuak eztabaidatu doguzanean beti esan dogu ondo dagoala gure ume eta gaztetxoak zaindutea: ludotekea apaindu, gaztetxokoa zabaldu eta bertarako dinamizatzaile bat kontratatu, dana eginda emon, holan ez daukie ezer pentsau behar eta ardurerik hartu beharrik bez, autogestinoan hezitzea, zer da hori?. Baina, eta gure helduak? Eurengandik hartu dogunean daukagun guztia, oin eurentzako ez dogu ezer? Zegaitik ez, gitxiendiz,  dinamizatzaile bat helduentzako be bai.
Eta gazteak? edo tabernetan elkartuten dira edo kale gorrian, gaztetxea historia da, historia ahaztua.
Kultura arloa be udalak nahiko alboratuta dauka, ez bada elkarteren batek ekintzaren bat burututen dauala. Babesle edo laguntzaile lez danean gura da agertu baina udaletik ekintzarik antolatu eta bultzatu? Inprobisazinoa da nagusi.
Bardintasuna, edozein arlotan, ez da errealidadea gure artean. Bardintasun plana onartute dau, horren garapenik ikusi dogu? Enpresa bateri emon jakon plana

idaztearen ardurea, diru-laguntza hartu zan, baina harrezkero ekintzarik antolatu da? Herriko andra taldeak proposatutakoa edo antolatutakoa ez bada, EZ!
Herriko patrimonio zati bat bide publikoak dira. Arlo honetan arazoak nahiko sarri agertu dira, zerua ez dogu hormakaz zarratuten hegaz egiteko kapaz ez garelako. Inbentario hitza klabea da,  baina honen aurrean beti emoten jakun erantzuna EZ! da.
Herri baten gestinorako aurrekontu arduretsuak, zentzuzkoak sano inportanteak dira. Urte honeetan ahalegindu gara herrian diru kontuen inguruan informazinoa zabalduten. Horretarako auzunez auzune batzarrak deitu doguz, eta deituko doguz (datorren hilean izango dira),  herritarrok jakin daigun ze diru sarrera dagoan eta ze gastu. Legegintzaldi honetan jakin dogu zelango zuloan sartuta gagozan. Ez dakigu aurrerantzean gestinoa noren eskuetan egongo dan. Dakiguna da eskuak nahiko estuta egongo dirala. Gauze askori / Eskaera askori ezetza emon behako jako, nahiz eta horrek boto batzuk galdu arazotea ekarri,  ez bada zulo handiego bat egiten dala. Argi euki behar doguna da udala herriaren zerbitzura egon behar dala, herriaren interesak, interes orokorrak kontuan hartu behar dauzala.
Seguru zeozer ahaztu jakula aitatutea, baina horretarako gagoz hemen, danon artean lorpenak eta gabeziak edo ahultasunak aztertuteko eta neurriak hartzeako aurrerantzean udaleko lana hobetuteko. Honetan danok daukagu zeresan handia eta danon lana beharrezkoa da, gu gara herria eta herritarrok ebatzi behar dogu zelango herria gura dogun.

APORTAZINOA
Balorazinoan komentatzen dan lez, herri baten eta udaletxearen egunerokoan gai desbardinak jorratzen  dira, baina aitatu ez dana da ze dedikazino eta lan suposatzen dauan honek gure zinegotzientzako. Hauteskundeak datoz, zerrendak, kanpaina, kartelak ipintea, kotxe karabana, jaia eta abar… “bucle” dalako horretan murgiltzen gara, gero bozkak datoz ta geure zinegotziak hautatu ondoren gure lana amaitutzat emoten dugu eta udaletxean gertatzen danataz ta gure ordezkarietaz ahaztu egiten gara.
Erreflexino honek gabezi hori gaindetzea  dau helburu. Udaletxean lanean sartu orduko gure lana amaitutzat emoten badugu, zelan animau gure jentea beste legislatura baten lanean jarraitzeko? Ta zer esanik ez jente barria? Azken honeek babestuta eta lan talde barik ikusirik ez dira sekulan aurkeztuko.
Hemen proposatzen dana lan talde sendo bat osatzea da. Noiz? Ba momentu honetatik aurrera, noski.
Geure gabeziak (talde politiko bezala) ikusi ta aztertu ondoren, guztion artean hobetu behar dogu, bakotxak ahal dauan arloan. Kulturan, kirolean, urigintzan, ekonomian, adin nagusiko pesonakaz eta abar.
Talde handi zein txiki, bat edo zazpi, gai baten zein hamaikan dedikauta baina aholkuak, ideak eta laguntzea emoten. Zelan lan egin guztion artean ebatzi ahal dogu eta proposamenak ongi etorriak dira. Udaletxean ebazten diran gaietan aportau eta ebazteko gai izan behar gara. Komunikazino sare bat jorratu behar dogu, lana  bideratu, koordinau ta modu errez baten ebatziak hartu. Azken finean gure zinegotziak laguntzen.
Konforme gagoz egun dogun herri eredu honegaz? Badakigu PNVk eskeiniko deuskuna, aurpegiratzea ze lan txarra egin daben ta ze herri itxi deuskuen, ezer egin barik hori aldatzeko, erreza da, baina batez be ez dau ezertarako balio. Herriko jentearen lana ta konpromisoa beharrezkoa da, atzen finean herri hobeago bat gura badogu guk geuk egin beharko dogu .
Aldaketarako unea da, Zeanurik merezidu eta behar dau!!

HAUTESKUNDE LAN TALDEA ERATZEA
Guzti hau martxan ipinteko,"lan talde" bat sortuko dogu gaur danon artean, beronen lana hau izango da:
- Batzar egunak finkatu, horretarako danon e-mailak behar dira.
- Batzarren egitaraua landu eta bialdu.
- Jasotako proposamenak bai zerrendarako eta bai herri programarako gestionatu eta gero batzar zabalean aurkeztu.

KRONOGRAMA
Erabiliko dogun gidoia hau izango da, zelan ez nonok beste ideiaren bat badauka esan dagiala:
- Udal balantzea
- Gaurtik ta abendura arte hauteskundetarako zerrendak eta herri programea jorratuko doguz.
- Herri programea egiteko herritarren eta alkarte desbardinen proposamenak eskatu ta jasoko doguz.
-Urtailetik martira arte, herri programa errealista eta koherentea osotu beharko dogu.
- Martian, aprilean eta maiatzean, ZERRENDEA ETA HERRI PROGRAMEA KALEAN.
ZERRENDARAKO IZENAK
Orriak banandu eta proposatu bakotxak 3 edo 4 izen minimo idaztea. Kontutan hartu zerrendaren ordena lehentasunen arabera egitea.
HURRENGO BATZARRA

Zemendiak 24 izatea proposatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario