UZTAILAREN 1EKO PLENOAREN LABURPENA
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta
Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2014ko uztailaren 1ean,
goian aipatutako kideak batu ziran.
AURREKO BATZARREKO AKTEN ONARPENA
2014ko
apirilaren 29ko plenoko akta onartu zan.
2014ko
maiatzaren 27ko plenoko aktari EHBILDUzeanurik zuzenketak egin eutsazan.
ITELAZPIK TELEBISTA ERREPETIDOREEN TERRENOAI BURUZ
PROPOSATZEN DAUAN KONBENIOAREN ONARPENA
Alkateak
azaldu eban lau errepetidore antena dagozala, kontratuak begitan egon dirala baina
konbenioan gauza asko eskatan direnez, egokiena jaubeari konbenioa pasetea
euren eritzie jakiteko dala ikusten dabe. EHBilduk konbenioaren hurrengo puntu
biak aztertutea eskatu eban: kontratua mugabako iraunaldia izatea eta arazoren
bat agertu ezkero arduradun bakarra udaletxea izitea. Danon adostasunegaz mahai
ganean geratu zan gai hau.
2013KO LIKIDAZINOAREN “GASTUAREN GOIMUGA” DALA ETA,
PLANAREN ONARPENA
2013ko likidazinoak
ez dau betetan “ley del techo de gasto” ie 60.000 eurotan, etxearen salmenta ez
zalako egin eta espero ziran diru laguntza guztiak ez diralako jaso.
. Musika eskolako 15.000€ak hartu ziran baina akats bat egon zan eta ez
zan
sartu likidazinoan.
. Gazte plana: 2.500€ gitxiago hartu dira
. Frontoiko lanak: espero ziran 50.000€ ez dira hartu
. PR seinalizazinoa 5.000€ euro gitxiago
EHBIlduko
zinegotziak adierazo eban egoera honetara heldu garela EAJ-PNVk egiten dabezan
aurrekontuak ez direlako bape errealistak, beti diru sarrerak zalantzazkoak
ipinten dauzalako.
EAJ-PNVren
aldeko lau boto eta EHBilduren kontrako lau boto egon ziran, udal gobernuak
ekonomi arloan egiten dauan gestinoaren inguruan. Alkatearen kalidadezko
botoagaz onartu zan.
URKIZA-URIBE BASERRIAREN LIZENTZIAREN ANULAZINOAREN
PROSEZUAN DAGOZAN ALEGAZINOEN AZTERKETAREN ONARPENA
Fermin
eta Eduardo Olivaresek eta José eta
Miren Karmele Olivaresen alegazinoak aztertu zituan Carlos Sistiaga abokatuak.
EAJ-PNVko zinegotziak abokatuak egin dauan txostenaren alde agertu ziran.
EHBilduko
zinegotziek aipatu eben aurreko plenoan be esan ebala gai honetan ez doazela
parterik hartzen lizentzia emon zanean ez ebelako inongo parterik euki. Baimen
hau alkatetza dekretuz emon zan, beraz arazoa EAJ-PNVk sortu dauanez ,beste
alkatetza dekretu batez konpontzea eskatu eban EHBilduk. EAJ-PNV legea
urratuten dabil eta oso grabea dala uste dau EHBilduk, gainera EAJ-PNVren
akatsakaitik EHBildu inplikatu gura eben gaia plenora ekarrita. EHBIlduko
zinegotziak pleno aretotik urten egin ziran gai honetan eta bozketan parterik
ez hartzeko.
EAJ-PNVren
aldeko lau botogaz aurkeztu ziran alegazinoak deuseztatu egin ziran.
EHBILDUK JUAN CARLOS BORBOIKOAREN ABDIKAZINOAREN AURREAN
AURKEZTUTAKO MOZINOA
EHBilduko
zinegotzien aldeko lau boto eta EAJ-PNVren kontrako lau boto. Mozinoak ez eban
aurrera urten alkatearen kalitatezko botoagaitik.
EAJ-PNV UDAL TALDEAK ABDIKAZINOAREN AURREAN
AURKEZTUTAKO MOZINOA
EAJ-PNVren
aldeko lau boto eta EHBilduren abstentzinoa. Mozinoa aurrera atara zan.
MUSIKA ESKOLAKO PREZIOEN BONIFIKAZINOEN ONARPENA
%20ko
bonifikazinoa bigarren instrumentuan.
%20ko
bonifikazinoa famili ugarietan, 3. umea baita hurrengoetan.
%20ko
bonifikazinoa optatibetan: A+B aukeratzekotan.
Bonifikazinoa
beti aplikatuko jako merkeenari.
Danon
adostasunagaz onartu egin zan.
KANPANA, AXPEONDO, URIBE OBREN ZIURTAGIRIAREN
ONARPENA
Txostena
falta da, beraz mahai ganean gelditu zan.
ORUE ASTERRIA OBRAREN ZIURTAGIRIAREN ONARPENA
Txostena
falta da beraz mahai ganean geldituko da.
Alkateak adierazo eban Unai Berrojalbiz kontratau
dala peoi moduan lau hilabetean oporrak kubritako. Oinarte egon dan lan poltsa
2 urterako egin zan, beraz oin beste lan poltsa bat egingo da.
Lana sustatzeko Arratiko alkateak Zornotzagaz batera
ekainaren 20an batzar batera deituta egon ziran, “autoenplegu” deitzen dan proiektu
bat aurkeztu eben uztailaren 1 ean Mankomunitatean eta teknikari Ana Mari izendatu
da Zeanuriko udaletxetik. Formakuntzea emoteko Zulaibarko ikastetxea erabiliko
da. Proiektu honen ardatza autoenplegua da. Horretarako formakuntza eskaini eta
dirulaguntza bat emongo da (5.000€koa, “a fondo perdido”). Bando baten bidez
zabalduko da barri hau. Zeanurin aurkeztuten diranetatik 4 aukeratu beharko
dira.
EHBilduren galderak:
- Udalekuak 2014. Areatzagaz batera
Lekeitioko aukera eskeini zan baina ez da aurrera atera. Guraso alkarteak
be luzatu eban eskaera. Suspergintzagaz bakarrik begiratu
dira prezioak, aste biko aurrekontua 2.755,91 euro da eta jasoko
dan dirua 1.580€ euro izango da.
- Soloeta
Auzune honetako bizilagun
batzuen izenean eskatuten da Udalak hartu beharreko neurriak hartzea, dagokion
neurrien, bertan dagozan arazoak konpontzeko.
- Xorokil harrobie. Aurreko plenoan ebatzi
zan moduan, karta bat agindu jako kanterea zabaltzeko eskaera egin dauan
enpreseari egin ziran galderaka,z baina ondino ez da erantzunik jaso.
Alegazinoak abokatuak daukaz baina ez dau erantzun.
- Selvaventuran ia herriko jenterik
dagoann beharren galdetu eban. Alkateak erantzun eban informazino
zehatzik ez daukala baina bi
pertsona dagozala uste dau. Deitu egingo da bertara galdetuten.
- Turismo: Sagarna aurrean
ipinita dagozan paneletako batean, herriko ostatuen informazioa emoten
dauanean, dagozan akatsak zuzentzea eskatan da: Ellauri hoteleko telefono zenbakia oker dau eta Ellauri
nekazal-etxeana ez da agertzen. Halan egingo da.
- Errekako kartela. Ura agentzitik
errekan kontuz ibilteko agindua etorri da.
- Mediku etxearen ingurue gehiegikeri bat da,
ez bakarrik gaztetxo batzuk ingurua errespetetan ez dabelako, txarrena
handik dabilen edadeko jenteak sufriduten dauan errespetu faltea da.
Alkateak erantzuten dau mediku etxe inguru hori zarratu egingo dala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario