XOROKIL HARROBIA
Xorokil
Harrobiaren erauzketa eta ustiapena egiteko, jarduera sailkatuaren argitalpenaren
aurrean Zeanuriko EHBildu udal taldeak,
zera adierazten dau:
-
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 81.zenbakien 2014ko apirilaren 30ean Cantera de
Zeanuri, S.L.-ak Zeanurin Xorokil Harrobiaren erauzketa eta ustiapena egiteko
Jarduera Sailkatuaren lizentzia eskatu dauela argitaratu dala.
Lizentzia eskaera honen aurrean ondorengo kontrako
arrazoibideak aurkezten ditu:
-
Ez dala bete 3/1998 Legeak, otsailaren 27koak, Euskal Herriko Ingurugiroa
babesteko Lege Orokorrak, bere 58.1 atalean adierazten dauena: “hirigintzako planetan edo
udal-ordenantzetan oinarrituta udal-eskumenengatik jarduera-lizentzia espreski
ukatzea ez dagokionean, alkateak 15 eguneko epearen barruan jarduera ezartzeko
eskearen espedientea jendaurrean jarriko du, BAOn argitaratuz, eta pertsonalki
jakinaraziko diela ezarriko dan lekuko inguruko auzotarrei”.
Espediente
honetan interesatu moduan agertzen direnak, eta lekuko auzotarrak, ez dira
erauzketa eta ustiapen lizentzia eskaera honen jakinaren gainean jarri modu
pertsonalean. Informazioa ez zabaltzea, informazio eskubidearen kontra doa, are
gehiago interes kontrajarriak daudenean. Jarduera honek eragin zuzena izango
luke gaur egun inguruan dauden beste jarduera batzuengan, biztanleak,
abeltzaintza, turismo jarduera, beste batzuen artean.
- 3/1998
legeak, otsailaren 27koak, ingurugiro-politikarako oinarriak jartzen dituela.
1. atalean 2. puntuan lege honen xedea adierazten da “aireak, urak, lurzoruak, paisajeak, flora eta fauna, beren parametroa
eta elkarrekintza egokiekin, giza bizia garatzen deneko ingurugiroa osatzen
dute. Era jasangarrian erabiliko da”.
2.
atalean, legearen helburuak, b puntuan esaten da
“biodibertsitatea mantentzea, bere osagaiak ingurugiro baliabideak erabilita
sortzen diren irabaziak era zuzen eta bidezkoan banatzeko era jasangarrian
erabiltzen direla zainduz”.
2.
atalean, legearen helburuak, c puntuan agertzen da “edozein ingurunetan bizi direla ere, euskal herritarren bizi-kalitatea
hobetzea”.
2.
atalean, legearen helburuak, d puntuan adierazten da “ingurugiroa babestea, kalteak prebenitzea eta kaltetu den lekuan leheneratzea”.
2.
atalean, legearen helburuak, e puntuan adierazten da “ingurugiroko eraginak minimizatzea, jardueren ondorioak aurrez
ebaluatuz eta zuzentzeko neurriak ezarriz”.
-
Inguruan bizi diren herritarrak kaltetuak izango direla, airea, ura, zarata,
kutsadura… jasan beharko luketelako. Eskatzen dugu, legean oinarrituz, zarata
dela-eta ikerketa zehatza egitea kontuan hartuta bertan egongo diren makinaria
guztia, baita ere eztanden ondorioak.
-
Bertako
biodibertsitatea babestua izan beharrean, legeak behartzen dauen legez, urratua
izango da:
o
Hiru hezegune
desagertuko dira jarduera hau dela eta. Ondoan dagoen hezegunea, Saldrapoko
biotopoan, kaltetua izan daiteke ere.
o
Xorokil, Angoiti
eta batez ere Undabe errekatxoa, zeinek ur edangarria daroan, eta bere urak
Zadorra urtegira doazen, harrobi honen jardueraren ondorio larriak jasango
dituzte, bai ur lohien isurketa, zein bertako urak batzea.
o
Undabe errekatxure
isurketarik egiteko baimenik ez dagoela.
o
Pagadia, 4 hektarea
duena eta herriko patrimonioaren parte dena, ustiatu egin beharko da.
o
Faunari dagokionez,
azpimarratzekoa da euskal erkidegoko desagertzeko zorian dagozan katalogoan
zerrendaturiko hainbat animali ere desagertuko liratekeela. Hain zuzen ere mesotriton alpestris, mustela lutreola, ferra sagu-zahar
handia eta ferra sagu-zaharra beste batzuen artean. Esan beharra dago
haitzuloetako faunaren estudioa oraindik egin gabe dagoela.
o
Eguzkiola koba
(Balizko Arkeologia Guneen Izendapenean agertzen dena, EHAA, 109 zenbakia,
1997ko, ekainaren 10ean) eta Xorokil kobetako estudioa bere osotasunean egin
gabe dago (hidrologikoa, geologikoa…). Ezin da baztertu beste kobaren bat ere egotea
inguru horretan, kontuan hartuta orain arte agertu direnak.
o
Harrobia Gorbeiako
Parke Naturalaren mugan kokatua izango da. Gorbeia eta Urkiola korridore
ekologikoaren zati handi bat hartzen du, eta era bat oztopatuko luke korridore
horren funtsa.
-
Kontraesan handia dago orain dela hilabete gutxi Zeanuriko Udalak Selvaventura
S.L.-rekin kontratua sinatzea, zeinetan espreski aipatzen da: “el proyecto de instalación de cabañas en
los árboles conlleva la colocación de cabañas aéreas suspendidas de los árboles
y busca ofrecer un servicio de alojamiento en contacto con la naturaleza”,
eta orain bertatik hurbilera harrobi bat zabaltzeko baimena emateko prest
agertzea. Ze interes dago honetan?
-
Turismoa bultzatu beharra argi agertu izan da orain arte, baina ezin da albo
batera utzi gure herriko hainbat jende abeltzaintzatik bizi dela eta harrobi
hau kokatuko dan lekutik oso hurbil dutela euren ogibidea lantzeko tokia. Beste
kontraesan handi bat da, basoak ustiatu eta Europatik diru laguntzak jasotzeko
hainbat hektarea pastizal bihurtu behar direla eta alboan harrobi bat
zabaltzea.
Gure
herriaren baliabiderik handienetakoa natura da. Zeanuri beti izan da
mendizaleen arteko abiapuntu garrantzitsua eta ezaguna. Gorbeia eta inguruak
izen handikoak dira mundu horretan. Zer nahi da, ekintza hori asteburuetara
bakarrik bultzatzea? Inork ez luke nahi ibilbide baketsuan eztandarik entzutea,
ez eta horren ondorioz hautsik arnastea. Hau da gure herrian turismoa bultzatu
edo/eta indartzeko dugun era?
Arrazoi guzti hauen aurrean Zeanuriko EHBildu udal taldeak zera eskatzen
dau:
-
Aurkeztutako
alegazioak aintzakotzat hartzea.
-
Xorokil Harrobiaren erauzketa eta ustiapena egiteko,
jarduera sailkatuaren lizentziarik ez ematea.
Zeanurin, 2014ko maiatzaren 29an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario