2014/06/11

MAIATZAREN 27KO PLENOAREN LABURPENA



EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Egoitz Arana eta Rut Martinez.

BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2014ko maiatzaren 27an, goian aipatutako kideak batu ziran.

AURREKO BATZARREKO AKTEN ONARPENA
2014ko apirilaren 1eko plenoko akta onartu zan.
2014ko apirilaren 27ko plenoko aktari EHBILDUzeanurik zuzenketak egin eutsazan.
EHBILDUzeanurik plenoko aktak paneletan eguneratuta ipintzea eskatu eban.

ERREGU ETA ITAUNAK
Ander Manterolaren omenaldiaren inguruan alkateak esan eban hiru hizlari egongo dirala: Anton Erkoreka, Jon Elorriaga eta Adolfo Arejita; koruak be parte hartuko dau meza ostean. Bizente Larrea eskultoreak diseinatu dau herriaren izenean oparituko jakon eskulturea, azalduz  diseinua ez dauala kobrauko, fundizinoa bakarrik. Ostean,  eleizpean “lunch”-e be udalaren kontura emongo jakie herritarrei.
Alkateak  pelotariak,  futbolariak eta palan dabizen neskak zoriondu ebazan, txapeldunak izateagiatik edo/eta finaletara heltzeagaitik.

EHBilduren galderak:
·         Udaletxeko balkoian kartela, ordenantza. EHBilduk galdetu eban ia ordenantzak bete diran kartel bat udaletxeko balkoian ipini danean. Alkateak esan eban eskaera egoala eta herriko jai baterako ipintzea ondo ikusten dabela. Beste batzutan be ipini dala. Orduan, EHBilduk galdetu eban ia FRACKING EZ! jaialdi bat egongo balitz ipini ahal izango bazan, eta alkatearen erantzuna ezezkoa izan zan. EHBilduk orduan adierazi eban ez dauala inongo erispiderik zer ipini ahal dan eta zer ez jakiteko, eurek gure daurien moduan egiten dabela.
·         Xorokil harrobia, KANTERARIK EZ!! 83ko norma subsidiarioetan sartu zan kantera, 98an barriro aztertu ziran normak eta ez zan ezer aldatu. 2000. urtean jabe batzuk harremanetan jarri ziran eta eskatu eben 3 hektareatik 34 hektareara handitzea. 2004-ean arau ordezkoen aldaketari hasierea emon jakon, herritarrei lagundu gurean, udalak handitze hori onartu eban 2007an. Aurtengo otsailean aktibitate lizentzia eskatu dabe.
Ikusita egon diran alegazinoak, EHBilduk eskatu eban herri galdeketa bat egitea, baina alkateak ez eban ontzat hartu.
·         EHBILDUzeanurik, Urkiza baserriari emoneko lizentzia anulatu zan plenoan, txosten bat  egitea eskatu eban, 2011tik hona barriztatzeko emon diran lizentziak era egokian emonda dagozan edo ez azalduz. Ez dau bidezko ikusten udal arkitektoak egitea txosten hau, kontuan hartuta berak egin ebazala baimenak emoteko aldeko txostenak.
·         Diputazinoak Plazea-Undurraga eta Plazea-Elizondo errepide bien zabaleraren txostena egitea be eskatu eban, argi itxiz bertan bidearen zabalerea nondik norakoa dan eta bere momentuan expropiazinoak zeintzuk izan ziran.
·         Bideen inguruan EHBILDUzeanurik barriro be mahaigaineratu eban inbentario bat egitearen beharra dagoala.
·         Santa Lutziko bidea dala eta, alkateak adierazo eban udalak aurkeztutako apelazinoa onartua izan dala. Dirua depositau egingo dala eta bidea zabaldu. Momentu honetan bitarteko prozesuan gagoz. Santa Lutzi gaineko bidearen inguruan esan eban imajinetan dabela bidea zarratu dabenak errekurridu egingo dabela, espedientearen kopia eskatu daurielako.

·         Barazarren, gasolindegitik Gasteizerako norabide bietan aurreratuteko aukerea berreskuratzea eskatu eban EHBILDUzeanurik .

No hay comentarios:

Publicar un comentario