2014/05/06

APIRILAREN 29KO PLENOAREN LABURPENA



EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.

BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2014ko apirilaren 29an, goian aipatutako kideak batu ziran.

AURREKO BATZARREKO AKTEN ONARPENA
2013ko urri bigarrenaren 29ko plenoko aktan barriro be EH Bilduk alkateak esanekoa agertzea eskatzen eban. Alkateak grabazinoa entzun ebala aipatu eban eta “politizatu” berbea publikoko pertsona bategaz euki eban eztabaidan esan ebala adierazo eban. Idazkariak gaineratu eban legearen arabera publikoko interbentzinoak ez dirala zertan aktan hartu. Baina EHBILDUzenurik erantzun eban eztabaida horretan parte hartu eban pertsonak Arratian lan eta bizi taldearen izenean mozinoa aurkeztu ebana izan zala eta logikoa dala honek esanekoa edo beragaz eztabaidatutakoa aktan agertutea. Grabazinoa plenoan bertan barriro entzun zan eta argi geratu zan alkateak “politizau” berba erabili ebala. Aktaren inguruan ez zan adostasun batera heldu,  beraz,  bozketara eroan zan. EAJ-PNVren aldeko lau boto eta EHBILDUzeanuriren kontrako lau boto izan zan erantzuna.
2014ko urtailaren 28ko plenoko aktea onartu zan.
2014ko otsailaren 18ko plenoko aktea onartu zan.
2014ko apirilaren 1eko plenoko aktari EHBILDUzeanurik zuzenketak egin eutsazan.

ARRATIAKO EAJ-PNVren MOZINOA ESKUALDEAN SUSPERTZE EKONOMIKOA BULTZATZEKO KONPROMISOA
BILDUzeanurik testu adostu bat egiteko proposamena luzatu eutsan EAJ-PNVri eta honen erantzuna ezezkoa izan zan.
EHBILDUzeanurik adierazo eban orain dala bi hilabete Arratiako BILDUko alkateak EAJ-PNVko alkateari eskutitz gonbidapen bat bidali eutsiela eta ez dala horren erantzunik jaso, beraz EAJ-PNVren mozino hau eskutitz horren  erantzun moduan hartu eban.
Osotasunean EHBILDUren testuan azaltzen danagaz ez dago kontra baina bai  puntu batzukaz, Mankomunitatearen enpleguaren inguruko lana eta Bizkaiko Aldundiarena aipatuten dauzenetan.
Bozketa EAJ-PNVren aldeko lau boto eta EHBILDUzeanuriren abstentzinoa izan zan.


EH BILDUK AURKEZTUTAKO “ARRATIEK BADEKO ETORKIZUNA, ERAIKI DAIGUN” MOZINOA
Mozino adostu bat ez danez lortu, EHBILDUko alkateak EAJ-PNVko alkateari agindu eutsien eskutitza mozino moduan aurkeztu eban plenoan bozketara eroateko.
Bozketa  EHBilduzeanuriren aldeko hiru boto eta EAJ-PNVren kontrako lau boto izan zan.

EH BILDUK AURKEZTUTAKO MOZINOA EUSKAL SELEKZINOAK OFIZIALKI NAZIIOARTEKO TXAPELKETETAN GAINERAKO SELEKZIOEN BALDINTZA BERBERETAN LEHIATZEAREN ALDEKO MOZINOA
Danon adostasunagaz onartu zan.

“GURE ESKU DAGO”ren ATXIKIMENDU ESKARIA UDALARI
Kultura zinegotziak azaldu eban Gure Esku Dago ekimen herritar bat dala eta atxikimenduak pertsonalak izan behar dirala. Udal moduan ez dabela hanka sartu gure ekimenera atxikituteagaz eta mahai gainean ixtea eskatu eben. EHBILDUzeanurik bildur horren arrazoirik ez dau ikusten, ez dau ulertuten udal moduan atxikimendurik ez adieraztea Gure Esku Dago-ren aldarrikapenagaz bat egiten dala  esaten danean. Eztabaida luzea izan ostean, EHBILDUzeanurik adierazo eban gai ordena errespetatu egin behar dala, gai ordena alkateak egiten daualako eta gai hau mahai gainean ixteak ez daukalako zentzunik.
Bozketa “Gure Esku Dago”ren atxikimendu eskaerari EHBILDUzeanuriren aldeko hiru boto eta EAJ-PNVren abstentzinoa izan zan.


ERREGU ETA ITAUNAK
·         EHBILDUzeanurik arkitektoak txosten bat egiteko eskatu eban etxeak barriztatzeko emon diran lizentziak era egokian emonda dagozan edo ez azalduz.

·         Bideen inguruan EHBILDUzeanurik barriro be mahaigaineratu eban inbentario bat egitearen beharra dagoala. Soloetako bidearen egoeraren inguruan alkateak aipatu eban kendu beharreko harriek kendu zirala baina barriro be ipinita agertu dirala. Prozesua barriro hasi behar dala, kentzea eskatuko dala eta ez bada holan egiten multa bat ipini beharko dala.

·         Santa Lutzi ermitako bideari buruzko galdereari erantzun jakon kasu hau epaitegietan dagoala, eta  desjabetza prozesuan gagozala. Halan da be,  Ercillatarrak errekurtsoa ipini eben desjabetzearen kontra eta epaileak onartu egin eban. Udalak apelau egin eban eta etxoten dau  epailearen erantzunari.

·         Santa Lutzi ganeko bideak ondino itxita jarraituten dau eta honen inguruan galdetu eban EHBILDUzeanurik. Zabaldu behar dabela esan eutsienetik hile bateko epea emon jakien zabalduteko.
·         Landatzi eta Uribeko txokorako bidea zikinkeriz beteta dagoz. Udalaren bete beharra da publikoak diran bideak garbi mantenidutea. Herritar batek bere kexea azaldu eban esanez Asterriko bidea egoera lotsagarrian dagoala.

·         Herriko sarrerako bidean dagoan zuloa konpondu beharra be aipatu eban EHBILDUzeanurik. Alkateak erantzun eban Consorcioaren ardurea dala uste dabela, saneamendua egin zanean apurtu zalako. Bypassa egiten danean konponduko dala esan eban, obra hori egiteko makinaria erabiliz.

·         Fracking ez! kartela adierazgarria izan behar da, eta ez panel batzuetan ipini dan modukoa.

·         Alkateak gogorarazo eban apirilaren 30ean amaituko dala epea San Isidroetan postua ipinteko eskaerea egiteko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario