2014/04/15

APIRILAREN 1-EKO PLENOAREN LABURPENA


EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Rut Martinez eta Egoitz Arana.

   BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2014ko apirilaren 1ean, goian aipatutako kideak batu ziran.

AURREKO BILERA-AGIRIAREN ONARPENA
2013ko urri bigarrenaren 1eko plenoko akta onartu zan.
2013ko urri bigarrenaren 29ko plenoko grabazinoa entzuteko geratu ziran, ia alkateak Arratia lan eta biz-ik egin eban ekimena politizatzea dala esan eban edo ez jakiteko. Alkateak aipatu eban ez dauala astirik euki entzuteko baina idazkariak entzun dauala eta honek esan eban alkateak “politizatze” berbea publikoko bategaz rifi rafean esaten dauala, eta hori ez dala zertan aktan jaso behar. BILDUZeanurik adierazo eban hori pasau ta apur bat beranduago BILDUko zinegotzi bateri barriro alkateak ekintza politizatzea dala esanez erantzuten deutsala, beraz aktan agertu beharko zala, baina idazkariak erantzun eban berak hori ez ebala entzun. Plenoko grabazinoa barriro be entzuteko gelditu diranez, akta ez zan onartu.
2013ko azaroaren 26ko plenoko akta onartu zan.
2014ko urtailaren 28ko plenoko aktari BilduZeanurik zuzenketak egin eutsazan.
2014ko otsailaren 18ko plenoko aktari BilduZeanurik zuzenketak egin eutsazan.

2014ko KOTXEEN ERROLDAREN ONARPENA
Danon adostasunagaz onartu zan.

SANTA LUTZI-ISASIA BIDEAREN IKERKETA ESPEDIENTEAREN JABETASUNAREN EBAZPENA
Danon adostasunagaz bidea oinezkoentzako zabalik egon behar dala adostu zan. Beraz, bidea itxita daukanari zabalik euki behar daualaren agindua emongo jako.
Gai honegaz lotuta BILDUZeanurik adierazo eban udalaren ardura dala publikoak diran bideak, adibidez Landatzi eta Uribeko txokokoak, garbi eukitea eta era berean barriro eskatu eban bideen inbentarioa egitea. Alkateak adierazo eban ez dala bideen inbentariorik egingo.

2014ko SUBENTZINOEN BANAKETEA
Kultura zinegotziak hurrengo diru laguntzak proposatu ebazan.

Taldea
2013
2014
Mazala
650€
650€
Zeani Antzerki Taldea
1020€
1020€
Ipizki
2550€
2550€
Joko Alai
10480€
10480€
Zeanuriko Korua
800€
5800€
Zeanuriko Guraso Elkartea
2754€
2754€
Arratia Institutoko G.E.
1200€
1200€
Jubilatuen Elkartea
2754€
2754€
Txistulariak
2295€
2295€
Gorbeiazpi
2550€
2550€
Suzien Mendi Kluba
----
5000€
Basurde Ehiza Taldea
800€
800€
Txorokil Kultur Elkartea
----
0€

BILDUZeanurik barriro be esan eban  azkenengo urte bietan diru laguntzak emoteko sasoian beti aipatu dauala arau batzuk ipini behar dirala, dirua zeren arabera banandu jakiteko, eta euren eretxiz kultura zinegotziaren erantzuna  aurten holan egingo zala izan zan. Kultura zinegotziak esan eban berak holakorik ez dauala inoz esan, Zeanuri moduko herri batek holangorik ez daualako behar. Honen aurrean BILDUzeanurik bere desadostasuna azaldu eban, adieraziz alkarteari dokumentu bat eskatu ezkero udalak  araudi bat prestatu beharko leukela, diru laguntzak objetiboak izan daitezan, eta orain EAJ-PNVk egin nahi dauana guztiz subjetiboa dala. Holan jokatuteak ateak zabaltzen  deutsazalako dirua norberaren interesetara banatzeari.

BILDUZeanuriren galderak: 2013ko dirulaguntza justifikau behar zan? Fakturak entregau behar ziran? ala bakoitzak ipini leike gure dauan ekintza inongo justifikazino barik?Elkarteen proposamenak begitu eta aztertu dira? EAJ_PNVren proposamena ia igazko bardine izan da-eta…

Gehienak edo ia gehienak ez dabez ekintzak fakturakaz justifiketan. Elkarte batzuk 2013. urtean baino gastu gitxiago aipatuten dabez 2014. urtera begira eta halanda be diru laguntza berbera edo gehiago emoten jako.
Zegaitik agertuten da Ipizki taldea taula honetan? 2013. urtean erabaki zan bere estatutoen arabera ez dala etekinik gabeko elkartean barruen sartu behar, 7. kapituluan agertu behar dala eta 2014ko aurrekontuak onartu diranean zegaitik  agertu da 2550 €ko partidagaz? Aldaketa egingo da.

2013ko maiatzaren 14ko udalbatzan alkateak esan eban alkarte barrieri dirua emoteko udala beti zabalik agertuko dala eta beti ixten dala diru kopuru bat emon barik horretarako. Zergaitik ez da emon diru laguntzarik alkarte barri bateri, hain zuzen, Txorokil Kultur Alkarteari? Kultura zinegotziak erantzun eban ondino ekintzarik ez dauanez egin ez dala diruz lagunduko. 2014. urtera begira ekintzaren bat egin gura badau proposamena aztertuko dala eta ekintza bera lagunduko dala diruz.
 BILDUZeanurik gauzak eskatu eskatutearren ez dauzala egiten ikusteko,  diru laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra da indarrean dagoana eta Lege honek 17. Artikuluaren 2.  puntuan hau esaten dau:

2. Las bases reguladoras de las subvenciones de las corporaciones locales se deberán
aprobar en el marco de las bases de ejecución del presupuesto, a través de una
ordenanza general de subvenciones o mediante una ordenanza específica para las
distintas modalidades de subvenciones.

Laugarren kapituluko gastuko %24 etekinik gabeko instituzinoetara doa,  52.000 €, partida honen justifikazinoa zelan egiten da? Kontu Auzitegia etorriko balitz ez dago fakturarik emoten diran diruak justifiketako.

Guzti honegaitik, diru laguntzak legez kanpo emotearen kontra dago BILDUZeanuri. Gaur egun EAJ-PNVk  diru laguntzak emoteko daukan moduaren guztiz kontra azaltzen da, batez be bide horrek norberaren interesetara baldintzatzen dituelako diru laguntzak eta ez dagoalako arau edo ordenantzarik bardintasuna beteko dauanik alkarte guztientzat.

Diru laguntzak EAJ-PNVren aldeko bost botagaz onartu ziran eta BILDUZeanuriren kontrako botoakaz, argi itxiz alkarteari diru laguntza emotearen aldekoak dirala baina ez bide honetatik.

URIBEN, URKIZA BASERRIAREN BERRERAIKITZE BAIMENAREN ANULAZINOA
2008an udaletxean Urkiza baserria berreraikitzeko lizentzia eskatu zan. Arkitektoak hainbat txosten egin ditu lizentzia horren alde, lau hain zuzen be. 2010ean alkate dekretuz lizentzia emon egin zan (dekretua alkateak eta idazkariak sinatzen dabe). Bitartean herritar batzuk  “recurso de reposición” aurkeztu eben, eta bertan azaltzen da emondako lizentziak legea urratuten dauala: ley 2006 eta herriko ordenantzak bebai. Honen aurrean EAJ-PNVk Carlos Sistiagagaz, abogaduegaz, konsultau eban eta honek arrazoia emoten eutsien errekursoa ipini ebenari, beraz lizentzai baimena anulau egin behar da legea ez daualako betetan.

Hurrengo legeak urratuten dira:

-          Ley 2/2006, artículo 30: 1. Sólo será autorizable la reconstrucción de los caserios que mantengan una estructura edificada que permita identificarlos como tales. En ningún caso podrán ser objeto de reconstrucción los restos de muros de edificaciones que no alcancen la cumbrera de las primitivas y, en general, cuantos restos no permitan conocer la planta general del inmueble original ni permitan reconocer su volumetría original.
-          Artículo 215 de la Ley del suelo. La licencias urbanísticas incluirán como mínimo entre  sus determinaciones:
       a) El plazo de iniciación.
       b) El plazo máximo de ejecución.
       c) El período máximo en que puede estar interrumpida la ejecución de las   obras por causa imputable al promotor.
-          Artículo 3.3.9.4 de las Normas Subsidiarias en el que se regula sobre edificioa en ruina existentes, considerando como tales, las que permiten la delimitación y el replanteo exacto de su perímetro, así como su ubicación en el terreno.

BILDUzeanurik adierazo eban honen barririk ez dauala euki azken momenturarte, eta eskatu eban alkatetza dekretuz onartu dana, alkatetza dekretuz anuletea, beste inor inplikau barik arazo honetan. Era berean azaldu eban ezin dala ulertu ezta onartu be udaletxeko arkitektoa lizentzia honen inguruan eskatu jakozan txosten guztietan alde agertutea, argi eta garbi legea urratuten danean, bai orokorra baita herrikoa be. Lizentziaren kontrako txosten bakarra 2014ko urtarrilan aurkeztu eban. Aholkulari moduan ez deutsaz gastuak herriari bakarrik ekarri, baita lizentzia eskatu ebeneri (udaletxeari pagauta deutsiez 20.000€ baino gehiago), edota errekursoa jarri dabeneri be.
Arkitektoaren aholkuek egin daben kaltea kontuan hartuta,  BILDUzeanurik eskatu eban udalak sinatuta daukan kontratua bertan behera ixtea.  Eskatu eban baita be 2011tik hona emon diran lizentzia guztiak errebisetea eta beste kasuren bat egon ezkero legeak markatzen dauana bete ezean  alkatetza dekretuz lizentziak anuletea.
BILDUzeanurik ez eban parterik hartu botazinoan, azalduz alkatetza dekretuz onartuteko momentuan eurekaz ez bazan  kontau, arazoa sortu danean baimena emon ebanak bere gain hartu beharko leukel bea anuletako erantzukizuna beste inor inplikau barik. Pleno aretotik urten ziran BILDUZeanuriko zinegotziak.
Urkiza baserriaren berreraikitze baimena anulau egin zan EAJ-PNVren aldeko 5 botoakaz.

DEKRETUEN KONTU EMOTEA

Likidazinoa 2013:
Alkateak informau eban esanez 2013. urtea 200.303,22€ superabitagaz itxi dala, beraz gastu orokorretarako diruzaintzako izakina -186.951,43€tan gelditzen dala.
BILDUZeanuriren galderak:
Kontabilizauta dagoz 2013ko faktura guztiak? Adibide bat hartuta,  energiaren gastuak ia partida guztietan sobran gelditu dira, egia da hain gutxi gastau dogula?
Gastu orokorretarako diruzaintzako izakina -186.951,43€ ez da zuzena. Idazkariak begitu ondoren, adierazo eban emondako orrian akats bat dagoala baina zuzenduko dauala.
Zarratutako ekitaldian anulatutako eskubideak 5.919,10€ nondik ateraten dira? Idazkariak aipatu eban momentu horretan ezin dauala erantzun baina bidaliko dauala informazino hori.

ERREGU ETA ITAUNAK

BILDUzeanuriren galderak:
·         Martxoaren 8ko mozinoa. Zegaitik ez dira plenoko gaia moduan egon BILDUzeanurik eta EAJ-PNVk aurkeztutako mozinoak?. Kultura zinegotziak erantzun eban ahaztuts eduki dauala.
·         Gaztetxokoa: Galdetu danean zegaitik aldatu dan monitorea eta zegaitik ez dan herriko bat hartu, kultura zinegotziak azaldu eban orain arte egon danak ez ebala jarraituko lan hori egiten esan ebala eta Suspergintzak Areatzako bat hartu dauala  bertakorik ez dalako egon.
·         Plazea 9ko pisuaren salmenta ze egoeratan dago? Alkateak adierazo eban ez dala egin ezer, beraz 2013ko abuztuan atera ziran baldintzak betetzen dauzanarentzat izango dala pisua. Momentuz ez da pentsatu barriro deialdia ateratzea.
·         Fracking ez! kartela eskatu zan behintzat paneletan ipinita egon daitela, momentu honetan inon ez dagoalako jarrita. Ez zan erantzunik jaso.
·         Langileen inguruan dagozan arazoak konpontzeko ahaleginak egitea eskatu zan. Argi egon behar leuke nork esan behar dauzan  egin beharrak.

·         Kultur etxean argiak askotan piztuta gelditan dira. Proposatu zan mugimendu detektoreak ipintea. Alkateak gaia aztertzen dabizela gaineratu eban. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario