2011/12/06

EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE


Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. ETA erakundeak borroka armatua behin betiko uzteko konpromisoarekin, ziklo politiko berri bati hasiera emateko oinarria sendotu da. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen.

            Gernikako Akordioan hitzartutakoari jarraiki, eta Aieten Nazioarteko Komunitateak zabaldutako mandatuaren norabidean, ETAren erabakiak, gatazka politikoa, bake bidera eramateko aukera baten aurrean jarri gaitu. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da, “ Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin:  Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz, Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea, Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea, Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe eta azkenik, Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea”.

            Euskal gizarteak urte asko daramatza, preso politikoen eskubideen bermeak eskatzen. Urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen. Urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen.

            Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Era berean, konponbide politikoaren baitan, presoek ere parte izan behar dutelarik. Ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko.

            Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Senitartekoek milaka kilometro egiten jarraitzen dute. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Egoera hau errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekoa deritzogu.

            Hori guztia kontuan hartuko, honako adierazpen hau aurkezten dugu, Zeanuriko Udaleko Osoko Bilkura honetara, eztabaidatua eta onartua izan dadin:


1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea,  gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea.

2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an  Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du.

3.- Norabide horretan eta mobilizazio horren harira,  abenduaren 16ean udal honetako hautetsiek baraua egin eta  eguerdiko 12tan kontzentrazioa burutuko dugu. 

4.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat egin  eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.

5.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun.



Euskal Herrian, 2011ko azaroan

2011/12/01

EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA

                  Udal Batzari aurkeztutako mozioa


Pertsonak, hizkuntzak eta kultura guztiak berdinak dira duintasunean. Guztiak behar dute berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera, mendetasunik gabe bizitzeko. Horretarako, hizkuntza bakoitzari dagozkion nagusitasuna eta iraunkortasuna bermatu behar zaizkio bere lurralde osoan.



Euskaraz bizi den Euskal Herria gauza ona da denontzat. Ez du arriskuan jartzen euskaldunaren erdara(k). Ezta gaztelania eta frantsesaren garapen osoa ere euren lurralde historikoetan. Espainiak eta Frantziak ordea, gaztelania eta frantsesa inposatzen dituzte Euskararen Herrian eta trabak jartzen, euskaraz bizitzeko. Traba politikoak, juridikoak, ideologikoak, kulturalak eta soziolinguistikoak.



Euskal Herrian ireki den aro politiko berri honetan, hizkuntz gatazka konpontzea, lehentasunezkoa da. Hitz egin behar da hizkuntz asimilazioaz. Euskal Herrian gertatzen den gaztelania eta frantsesaren hedatze sozial izugarriaz. Bereizi behar dira, zein den hizkuntza horien zati onuragarria, - euskal herritarrentzat, euskaldunentzat eta Euskal Herriarentzat-, eta zein zati asimilagarria. Euskal Herriak du hitza eta erabakia.



Herritarrok gara euskara erabiltzeko eta Euskal Herri euskalduna berrosatzeko eragile, babesle eta berme. Horrenbestez, ezinbestekoa da herri gogoa indartzea. Euskararen alde egotetik “euskaraz bizi nahi dut”era pentsamendu aldatzea eta erdaraz egitetik  “euskaraz egitera” portaera jiratzea eta eguneroko ohitura bihurtzea.



         Beharrezkoa da gaurdanik, gure udalerri honetan, euskarazko elebitasuna praktikan jartzea eta norabide horretan Udal honek ondorengo konpromisoak hartu eta deialdiak luzatu nahi ditu:



1.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko.



2.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin.





3.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere barne funtzionamendua euskaraz izan dadin.



4.- Udal honek udalerri honetako euskal komunitateak dituen hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboak bermatze aldera, gure herrian eta atal zein arlo ezberdinetan, euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala garatzeko konpromisoa hartzen du.



2011-12-03AN, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN.

2011/11/24

EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

AZAROAREN 25eko MOZIOA

 

Beste urte batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Zeanuriko Udalak biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.

2011a hasi zenetik 7 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta milaka dira komunikabideen bitartez jasotzen ditugun kasuen berri . Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira. Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da. Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute…

Beraz, Euskal Herriko indarkeri sexistaren diagnosia osatu ahal izateko datu zehatzik ez badugu ere; aipaturiko datuak oinarri hartuta, emakumeon kontrako indarkeria gure herriko arazo sozio-politiko nagusia dela ondorioztatu dezakegu.

Instituzioen aldetik, emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartzeko martxan dauden lege, protokolo, ordena eta akordio inter-instituzionalak,  partzialak dira eta benetako konpromiso politikotan oinarritutako adierazpena plazaratzea beharrezkoa da.

Horren guztiaren jakitun, Udal honek


·   Indarkeria aurre egiteko politika integralari dagokionez, mota desberdinetako neurriak hartu beharko ditugu kontutan, besteak beste heziketan oinarritutako prebentzio neurriak, eraso baten ondorengo neurri asistentzialak edota erantzun soziala artikulatzeari begirakoak.

·  KONPROMISOA HARTZEN DU, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, osoa eta koordinatua garatzeko, hitzetik ekintzetara pasatuz.

GONBITEA EGITEN DIE herritar guztiei,  azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Herrian edo eskualdean burutu daitezkeen  mobilizazioekin bat egiteko.



2011/11/18

AZAROAREN 8KO PLENOAREN LABURPENA.


PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal, Rut Martinez.

BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2011ko azaroaren 8an, goian aipatutako kideak bildu ziren.

Zeanuriko Udalaren Bardintasun Planaren konpromezuaren onarpena.

BILDUren iritziz Ondo dau Bardintasun Plana egitea, baia konpromezua benetakoa izan behar dau, ez papelean polito gelditan dan zeozer bakarrik. Udal honek aukera izan dauenean Bardintasuna aurrera eroateko ez dau halan egin: udan bi hilabeterako langile bat hartu behar izan zanean lan poltsako hurrenkera ez zan errespetatu, zerrendako  bost emakume ez zirelako kontuan eukin.
Diru laguntza 11.250€koa izan da.

Tesoreria mailegu baten kontratazioaren onarpena.

Zeanuriko Udalak likidezia arazoak dituela eta, 174.631,00€-ko Epe laburrerako kreditu bat eskatu gura du.EAJ-PNV-K aldeko botoa emoten deutso, Bildu, ostera,  abstenitu egin da.
Abstentzinoa, kontu hartzaileak aurkeztutako eta plenoan emandako informazioan oinarrituten da.

El Ayuntamiento de Zeanuri ha decidido pedir un préstamo de tesorería para hacer frente a sus problemas de liquidez. EAJ-PNV ha votado a favor, en cambio, Bildu se ha abstenido.
La abstención se basa en el informe de la Interventora.
Izan be, txosten horretan diruzaintzako beharrizan iragankorrei aurre egiteko diruzaintza mailegu bat eskatu gura dala adierazten da, baina ez da zehaztuten zeintzuk diren beharrizan horreek, ezta hori amortizatzeko  erabiliko diren errekurtsoak. Bestalde txostenean, adierazten dan zorpetze tasa edo zama finantzieroa txarto aterata dagoela konturatu gara. Beraz, Kontu-hartzaileak aurkeztutako txostenak gauzak argitu beharrean zalantza gehiago sortzen ditu.
Horregaitik, ekaineko likidazioagaz egungo egoera zein dan jakiterik ez daukagu.
Ese informe no especifica cuál es el objetivo del préstamo, ni tampoco qué recursos se van a utilizar para su amortización. El único argumento dado es que sería para hacer frente a problemas transitorios de tesorería.
Por otra parte, la carga financiera o la tasa de endeudamiento que se especifica en el informe no es la correcta. Por ello, el informe emitido por la interventora no sólo no aclara nuestras dudas,  sino que hace que éstas aumenten.
Asimismo,  la liquidación de junio no ayuda a saber cuál es la situación real actual.
Gainera plenoan egiten doguzan galderakaz, ez deuskue ezer argitzen, emon dabezan zifrakaz kontuak ez dabe bat egiten eta momentuz eskatutakoaren % 80 baino ez dala berreskuratuko esaten deuskue. Bestalde, Udaletxeak kreditu kontu bi ditu, eta biak agortuta dagoz, momentu honetako egoera     (-218838.20€) izanik.
Tampoco hemos recibido argumentos satisfactorios a las preguntas que hemos realizado en el pleno. Con las cifras dadas  no cuadran las cuentas, y comentan que de momento sólo se va a recuperar el 80% de la deuda. Por otra parte, el Ayuntamiento dispone de dos líneas de crédito que ya están agotadas, y la situación de este momento sería 218.838,20€ en negativo.

2011ko baso aprobetxamenduaren esleipena.

Lehenengo lotea Maderas Etxebarria 36.100€.
Bigarren lotea Maderas Etxebarria 12,90€/est.
Hirugarren lotea Central Forestal 6,32€/est.
Laugarren lotea Central Forestal 3,32€/est.
Bosgarren lotea Maderas Kepa Atutxa 20,06€/e.m.-0,6€/e.a.

Santa Lutzi ermitako bidearen egoeraren azterketa.

 Santa Lutzi egunean bertara mezara joan zirenak arazoakaz topa zirenetik laster urtea datorrela esan eban Izaskunek. Obispadutik salaketa heldu jakon Udaletxeari.
Erzilla jaunak diño bidea berea dala eta hau ikusita “espediente de investigación” zabaldu zen, baina ez da argitu bide publikoa dan ala ez, Udalak mantenimendu lanak egin dauzan arren.
Udaletxeak argi dauko “servidumbre de paso” dala, baina bera ez dago legitimatuta “servidumbrea” eskatuteko, ermitearen jabea ez dalako.
Herritar baten iritziz Udaletxeak ez dau ahalegin nahikorik egin erabilera publikoa daukon terreno bat publikoa izateko.
Emon beharreko pausoak:
-          Obispedura jo eta honeri esan  bide horren “servidumbrea” eskatuteko.
-          Erzilla jaunagaz batzartu eta ahalegindu adostasun batera helduten.
-          “Servidumbre” ez bada lortuten  azken pausue expropiazioa izango zan.
Pausu honeek ontzat emon ziren.
Egoera honen aurrean udaletxeak ahalegin nahikoa egin dau? Zalantzan geldituten da.

Bide publikoen inbentarioa egitea legeak esaten dau.

 Lurraren ondare publikoak. Obligazioak. “Legeak lurraren ondare publikoak osatu, mantendu eta kudeatzera behartzen ditu udal guztiak.”

Harrera zerbitzua leku egokiago batera eroateko proposamenaren onarpena.

Gaur egun dekogun harrera zerbitzuak ez dauz betetan sarbide arauak, ezta langileen egoera on bat be ez. Lehentasunak adierazi egin behar direla uste dogu eta gai hau horreetako bat da.
2006an proiektu bat eginda dago, udaletxeko lokal bat horretarako erabiltzeko. Presupuestoa 146.917,12€.
Aho batez onartu zan.

San Isidro kalea egoitza kalea bihurtzeko dagokion seinalea ipintzearen proposamena.

Oinezkoari lehentasuna emon behar jakola pentsetan dogu. Horretarako egoitza-kalea seinalea jarriz hurrengoa lortuko dogu.
-          20km/h abiadura gehienez kotxeentzat.
-          Oinezkoak bidean lehentasuna eukitea.
-          Seinalizatutako lekuetan bakarrik aparkatzea.
Aho batez onartu zan.

Langileen lan hitzarmen barria negoziatzeko Negoziazio Mahaiaren eraketa.

Langileen arrazoiak negoziazio mahaia zabalduteko.
2011ko urtarriletik hasita hitzarmen barik gagoz, honek babes bako egoera batera eroan gaitu beharginei.
Zeanuriko Udaleko langileon lan baldintzak negoziatzeko mahaia zabaldu daizuela eskatsen deutsuegu.
EAJ-PNVren erantzuna: Udalak EUDELek esaten dauena egingo dau. EUDELegaz berba egin dabe eta uste dabe abendurako zeozer egiten hasiko direla.

Areatza eta Zeanuri arteko espaloiko obrak egiteko Foru Aldundiagaz Lankidetza-Hitzarmenaren onarpena.

EAJ-PNVren aldeko botoa eta BILDUren abstenziñoa egon ziran. BILDUk  arrazoitu eban proiektuaren alde dagoela baina ikusita udala zelako egoera ekonomikoan dagoen, ez dau bidezkoa ikusten gastu gehiago bere gain hartutea.

Alkatetza Dekretuen kontu emotea.

Botikako guardiak.
Zeanuri izan zan bakarra alegazinoa ipini ebana. Orain beste herri batzukaz batera “Recurso de alzada” aurkeztuko dau.
Lan poltsa barria eratuko da eta horretarako araudia hasiko gara egiten.
Lan poltsa dala eta, Ana Marik esanekoa izan zan lan poltsaren oinarriak ipintea alkatearen eskubidea dala.

Erregu eta galderak.

Gas Garin

Jakinda azken asteetan butano zerbitzua dala eta, herritar asko arduratuta dagoala, bildu zeanurik arazo hau bideratuteko ahalegina egin dau pausu honeek emonez:
Repsolegaz kontaktoan ipinita jakin dogu “comercial UME” aurrerantzean ez dala zerbitzu horren ardureduna, enpresa barria “Gas Garin” dala.
Honeekaz kontaktoan ipini gara eta emon deuskuen erantzune izan  da zerbitzua eukiteko modurik ziurrena  telefono honeetara geitu 943882576/943882900 eta bonbonak eskatutea dala.
Honen aurrean bildu zeanurik informazino hau udal moduan herriari zabaldutea eskatuten dau.

Nukleo ruralak 25 ala 30 etxebizitza?

Azkenengo plenoan, arau ordezkoen puntuan eztabaida sortu zan nukleo ruraletan 25 ala 30 etxe onartuten diren jakiteko. Hau da, dokumentuan 30a 25egaitik aldatu behar dan ala ez.
Bilduk planteatu eban ez dagoela zertan aldatu goian esandakoa baina aplikatu beharrekoa 25 dala. EAJ-PNV-koak  ezetz esan eben. Gai hau argi iztea gustauko jakun.

LEY VASCA DE SUELO Y URBANISMO 2/2006
  
Artículo 29. Régimen específico de los núcleos rurales.


5. El planeamiento no podrá generar en suelo no urbanizable de núcleo rural un incremento respecto a la superficie construida ni el número de viviendas podrá ser superior al 50% de lo ya existente. Así mismo, el número total de caseríos existentes y previstos no podrá superar las veinticinco unidades. A los solos efectos de lo dispuesto en este apartado, no tendrá la consideración de incremento de viviendas la división horizontal del caserío preexistente para dar lugar a dos o más viviendas, con sujeción a los requisitos y limitaciones establecidos por la ordenación urbanística.

DECRETO DE MEDIDAS URGENTES 105 2008
 
Artículo 5.– Clasificación de suelo de núcleo rural por aplicación de normativa anterior.
1.– Los suelos no urbanizables de núcleo rural y que hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, podrán seguir siendo considerados al amparo de esta misma clasificación siempre que los mismos no sean objeto de nuevos desarrollos, en cuyo caso deberán ser objeto de reclasificación como suelo urbano o urbanizable según corresponda con la Ley 2/2006, de Suelo y Urbanismo, de acuerdo con el modelo de ordenación definido en el planeamiento territorial.
2.– Los suelos no urbanizables de núcleo rural que no hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, sólo podrán completar su desarrollo al amparo de esta misma clasificación de suelo con sujeción a lo dispuesto en el artículo 29 de la Ley 2/2006, de Suelo y Urbanismo.

BILDUko zinegotziak Iskanderregaz batzartu ziren eta  arrazoia emon eutsien, baina BILDUkoan  sorpresea arau ordezkoetatik esaldi osoa kendu egin ebela izan zan.
EAJ-PNV-k erantzun eban esanez ez zekiela ezer gai horren inguruan baina informatuko zirela,  ez zirelako konturatu parrafo hori agertuten ez zanik.

2011/10/27

BILDUKO HAUTETSIEN/UDAL GOBERNUEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA



Euskal Herria garai historiko berri baten atarian sartu berri da. Azken bi urteetan Euskal Herrian eman diren aldaketa politiko eta sozialerako prozesuaren ondorioz ireki den egoera berriak, pasa den asteko Nazioarteko Konferentzian islatu zen atzerriko adituen inplikazioak eta ETAk ostegunean zabaldu zuen erabakiak ilusioa eta itxaropena ekarri dio Euskal Herri osoari. Hamarkada luzeetako borroka armatuaren aroa amaitu da. Herri gisa garai historiko berria abiatzera goaz.

         Aipaturiko Nazioarteko konferentziak ebatzitako bost puntuen bitartez, Euskal Herrian gatazkaren behin betikoa eta integrala izango den konponbide baterako ibilbide orria zehaztua dugu. ETAk hartutako erabakiak konfrontazio armatua behin betikoz amaitzea dakar eta konfrontazio horrek sortu dituen ondorioei buruzko elkarrizketari ekiteko garaia iritsi da.

         Urte luzeetako gatazkak sufrimendu handia eragin du. Oraindik ere gatazkaren ondorio ugari bere horretan diraute. Lehen bai lehen horiei heltzea eta gure herrian normalizazioa, errekonziliazioa eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bakea eskuratzea atzera ezinezko lana da.

Nazioarteko Konferentziak esandakoari jarraituz, gatazkak sortutako ondorioen gainditzea beharrezkoa izango da. Gizarte osoak berea sentituko duen behin betiko bakea lortzeko beharrezkoak diren oinarriak jartzeko Euskal Herriko eragile askoren babesa duen Gernikako Akordioak exijitzen dituen neurri guztiak betetzea beharrezkoa da.

ETAren erabakiak Euskal Herriko eta munduko eragile asko eta askoren balorazio baikorra eragin du. Euskal Herrian eta nazioarteko komunitatean sortu den egoera baliatu eta gatazkaren ondorioei helduko dien elkarrizketari ekiteko deia luzatu nahi diegu Estatu frantziarreko zein espainiako gobernuei. Arduraz jokatu dezatela, dagokien neurrian aritu daitezela, inoiz egon ez den aukera historikoa denbora galdu gabe baliatu dezatela.

         Edonola ere, ETAren erabakiak ez du gure herrian dagoen gatazka politikoa desagerraraziko. Euskal Herria, herri bezala aitortua izatea eta bere etorkizuna libreki erabaki ahal izatea soilik bermatu dezake behin betiko konponbide politikoaren gainditzea.

         Gure Herrian nazio identitate edota ikusmolde ezberdinetako herritarrak bizi dira. Horiek ordezkatzen dituzten alderdi ezberdinak ere badira gurean. Denok gara Euskal herritarrak, denoi dagokigu irekitako prozesuan parte hartzea, denok dugu eskubidea eta bete beharra gure seme alabei bestelako etorkizuna eskaintzeko, proiektu politiko guztiei ateak irekitzeko. Beraz, iritsi da ordua ere elkarrizketa politikoari ekiteko, eragile eta alderdi politikoei dagokien negoziazio politikoa abiatzeko.

         Abiatu beharreko elkarrizketak bazterketa, beto eta mugarik gabekoa behar du izan. Indar politiko guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzeko aukera eta eskubidea bermatuko behar da. Guztion arteko konponbidea behar dugulako, guztion parte hartzea ahalbideratu beharra dago.

Eta elkarrizketa politikoa baldintzarik gabekoa beharko luke. Edo hobe esanda, baldintza bakarra izango duena: Euskal eragileek gatazka politikoaren oinarrian dauden arazo politikoei bilatu beharko dioten aterabide politikoa denok defendatu eta errespetatu araziko dugula.

Edonola ere, azken hitza herritarren esku utzi beharra dugu, horixe baita eta ez besterik demokrazian oinarritutako bakea eraikitzea. Erdietsi behar dugun akordioaren  inguruan, herritarrei galdetzea, askatasunari, demokraziari eta gatazkaren behin betiko konponbide politikoari egin diezaiekegun ekarpenik handiena da. Udalak herritarrengatik hurbilen dauden instituzioak izaki oso ondo dakigu zein garrantzitsua den herritarrekin aritzea, euren babesa eta sostengua eskuratzea.

         Azken bi urteetan garatzen hasi den prozesu politikoak aro historikoa ireki duen bezalaxe, ardura historikoa dugu eragileok aukera hau arduraz baliatu eta bururaino eramateko. Alderdi politikoek bezalaxe, instituzioek, kasu honetan udalek, gure esku dagoen guztian egin beharko dugu irekitako aukera historikoa behar bezala baliatzeko. Udal honetan eta aipatu norabidean lan egiteko konpromisoa hartu nahi dugu beraz.

         Amaitzeko deialdi zabal bat luzatu nahi diegu herritarrei, irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatu dezaten. Bakea, demokrazia eta askatasunera eramango gaituen itsasontziak herritarren parte hartze eta bultzada beharrezkoa ditu portu onera iristeko. Bultzatu dezagun beraz denok aterabide demokratikoaren norabidean!


Euskal Herrian 2011 urrian.