2011/07/27

UZTAILAN 19KO PLENOAN LABURPENA


 PNV-tik Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Ruth Martinez, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal.
BILDU-tik Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2011ko uzatailan 19an, goian aipatutako kideak bildu ziren.

1. Aurreko bilera-agiriaren onarpena:

Pedrok diru-gordelaria izateari ezetza emon deutso. Ana Marik diru gordelariaren izendapena plenoko azken puntu moduan sartutea proposatu eban eta danak ados agertu ziren.

Beste alde batetik, BILDU-K, aurreko plenoaren akta egun bat lehenago bakarrik jaso izanagaitik kexatu zan.

2. Arratiako Udalen Mankomunitateko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketa:

Batzorde informatiboan, Izaskunek, Gobernu Batzordeko kidea alderdi botatuena izan behar dala esan eban, oraintsu urten dauen lege baten arabera. 

Plenoan, barriz, botaziño bidez egin beharrekoa dala aipatu eban, txarto informatuta egoala esanda. Orduan, botaziñoa egin zan bi kideen artean (Izaskun ala Anuska).

Botaziñoan emaitza hauxe: Izaskunek 5 boto (PNV) eta Anuskak 3 (BILDU). Beraz, AUM-ko Gobernu
 Batzordeko kidea Izaskun Sagarna izango da.

Hau ikusita, danon artean behar iteko gogo hori itxurakerie baino ez dala agerian geldituten da.

3. Bake epailearen izendapena:

Eva García aukeratu zan bake-epailearen beharra egiteko. Ahoz batez onartu zan aukeratze hori.

BILDU-k ordezko bat topetako epea zabaldutea eskatut eban, ordezko bat egotea derigorra dalako.

4. Arau ordezkoen aldaketa puntualaren onarpena:

Plenoan aurreko batzorde informatiboan, ahoz, laburpen bat emon jakien BILDU-koari inongo informerik eta datu zehatzik emon barik.  

Handik egun bira jaso ebazan informeak BILDU-k, eta konturatu zan batzorde informatiboan gauze asko ez zirela esan. Ez dau bideragarrie ikusten uztailan 14ean emondako informeak, uztailan 19reko(lan egun bi) irakurrite eta  prest aukitea plenoan horreri buruz eritzie emon ahal iziteko. Gainera, pleno informaiboan alkateak eskuetan euki eban informaziño osoa.

 PNV-k arau ordezkoak aldatuteko proposamena egin eban, torreko etxebizitzetan bozetoa arau ordezkoak bete barik egin ostean. Hau da, lehenengo bozetoa egin eben eta gero legedia amoldatu gure dabe bozeto horretara, alderantziz izan behar danean.

Hori dala eta,  BILDU-k luzapen bat eskatu eban informea osorik aztertu eta euren teknikoagaz berba egiteko. 


5. Frontoiko aldagelak, gimnasioa, almazena eta erabilera anitzeko lokalen garbikuzirako Baldintza Pleguen onarpena:

 BILDU-k hile bateko proba aldia baldintza-agirian agertutea eskatu eban, garanti bet eukiteko garbikuzia ondo egiten dan ala ez jakiteko.

Bestetik, ordutegian, ekintzen ordutegia errespetatzea agertu daitela eskatu eban.

Bardinketa baten kasuan, zozketa bat egingo zan eta urte beteko kontratua egingo jako langileari.

6. Bide publikoen inbentarioa egiteko proposamenaren azterketa:

BILDU-k proposatutako puntua izan zan hau, ikusita bide publikoen gainean Zeanurin dagozan arazoak. Hau saihestuteko inbentario bat egitea ezinbestekoa ikusten dau.

Ez da behar erreza izango baina urtenbide bakarra dala ikusten dau, adibide moduen Santa Lutzi ermitera dagoan bidea ipini eban.

Eztabaida luzean egon ziren, PNV-k inbentarioa egitea behar fazile ez dalako esaten ebalako.

Botaziñoa egin zan azkenean: BILDU-k 3 baietz eta PNV-k baietza esan eban baie bideen zerrenda bat eskatu eutson BILDU-ri.

BILDU-k proposatu eban lan-talde bat egin ahal zala bide horreek aztertuteko baie PNV-ren erantzuna ezezkoa izan zan.

7. EAJ-k, Osakidetzak Igorreko anbulategiko kontestadorean jarritako mezuaren aurka aurkeztutako mozioaren aurkezpena:

Batzar informatiboan BILDU-k proposatu eban puntu hau, herritarrak hurreratu jakozalako kexa horregaz.

Horregaitik, udaletxe moduan, Igorreko anbulategian dagoen kontestadorean kontra idatzi bat egitea proposatu eban.

Baie, gai ordena jaso ebanean, sorpresa hartu eban  PNV-k mozio bat aurkeztu ebalako BILDU-k  proposatu eban gaian inguruan.

Hurrungo egunean, mozio horrek ez zeukan udaletxean sarrerarik eta astelehenean (pleno aurreko eguna) jaso gindun mozio hori email bidez.

Kontua da, Batzorde informatiboa  baino 48 ordu lehenago aurkeztu behar direla gaiak plenoan sartutea gure izanez gero. BILDU-k ez dau ulertuten batzorde informatiboan aurkeztu ez zan puntua plenoan zegaitik sartu zan. Gainera, BILDU-k batzorde informatiboan aurkeztu ebazan bi puntuak, Ana Mariren arabera, gaiak lehenago aurkeztutea hobeto zala esan eban,

BILDU-k PNV-ri testu adostu bat egiteko eskakizuna egin eutson plenoan, herritarren onerako, baina Izaskunek gaineratu eban, berak batzorde informatiboan argi esan ebala mozioa aukeztuteko asmoa daukiela. BILDU-k hori guzurra dala esan eban.

Orduan, botaziñora geitu eban Izaskunek, moziñoa aurkeztu ala ez ebazteko: PNV-k 5 baietz eta BILDU-k 3 abstenziñoa, moziñoan esaten dan gehienagaz ados egon arren, ez dalako danan artean adostutako testua.

Bildu Zeanurik jenteari erraztasunek emongo deutsoz kexa -orrie betetako eta Osakidetzara bialduteko.

8. Dirugordelariaren izendapena:

Pedrok dirugordelaria izateari ezetza emon deutso, beste ardura guztiak PNV-renak  egin dabezan moduen, dirugordelari ardura be eurena egin daitela arrazoituz.

Beraz, Bitoriano Larrazabal izango da dirugordelaria.

9. Erregu eta galderak:

9.1 Lan boltsatik hartu zan langilea, Jon, bajan dago  eta BILDU-k ez dau horren informaziñorik euki. Bajan jarraituten badau ze konponbide hartuko daben jakin gure dau. PNV-k erantzun eban datorren astean beharren hasteko asmoa dekola.

BILDU-k jakin gure dau ia ze irizpide erabilten dan lan- boltsa kudeatutekoo, izan be, lan-boltsako zerrendan dagozan bost emakumeak ez dabez kontuan hartu.

Hau pasau ez iteko, BILDU-k, lan-boltsa kudeatuteko araudie zehaztutea eskatuten dau eta PNV-k ontzat hartu dau..

9.2 BILDU-k auditorie ze egoeratan dagoen jakin gure dau (tesorerie eta maileguak), ointxegandik amaierara arte ze aldaketa egon dan jakiteko. PNV-k auditorien erantzunik ez dagoela esan eutsien baina kontuak erakutsiko jakiezala esan eben.

9.3 Jaietako aurrekontutik 16.000 gehiago gastau da jaietarako. BILDU-k diru hori nondik aterako dan galdetu eban.

PNV-k kontratuen bat apurtuten ahaleginduko dala erantzun eban.

9.4 Arkitektoan ganean galdetu eban BILDU-k. Ia zelan egin zan aukeraketa, ze soldata dekon, ze erabilgarritasun.

BILDU-k arkitektoan kontratua lortu eban eta informaziñoa leidu eban. 2010 kontratua da eta erdera
dagoenez, erderaz leidu eban.

El precio de la adjudicación es de 35.000 euros (IVA excluido) que se pagaran, fraccionandose este importe mensualmente, tras la presentación de la correspondiente factura. Al mes 2916,67 euros + IVA
Además se pagaran los gastos de desplazamiento (kilometraje).
Estos precios son totalmente independientes de las que pudieran corresponderle al arquitecto por su participación y dirección de proyectos que le fueren encargados por el ayuntamiento.”

Adibide moduan ipinteko, ekainan, Arkigest, Iskander Atutxan enpreseari 3.496,88 euro ordaindu jakozan.

“La duración del contrato es de 2 años, prorrogables por otros dos.
Presencia en el Ayuntamiento: cuando debido al numero de consultas a realizar personalmente se requiera una estancia razonable.

Hau irakurrita, Ana Marik emon eban azalpena: 2006an, arkitektoa kontratatu zanean, ordurarte Mankomunidadeko arkitektoak kobretan eban prezioa ipini zan, 2005ko prezioak kontuan hartuta.
Mankomunidadeak emoten eban zerbitzua arkitektoa, delineantea eta aparejadorea ziren, eta ikusita diruz ez zala  ondo ibiliko udaletxea, udaletxeko arkitektoa hartutea ebatzi zan.

BILDU- k erantzun eban, hori kontuan hartu bazan 2001etik 2005era arkitektoan prezioa asko igon zala,  izan be, Felipe Plazak 2011. urtean mankomunidadeko arkitekto moduan Zeanuriko udaletxean 99,25 ordu emon ebazan eta 350.948 pezeta kostatu jakozan udaletxeari.

Honen aurrean BILDU-k eskatu eban edozein aukeraketa administratibo egiten danean aurreztik zinegotzieri informaziñoa emoteko.

Izaskunek erantzun eban datu horreek lortu baditu BILDU-k 2005ekoak be lortuko dituela.

9.5 Auzuneetan tabloi informatiboak ipintea eskatu eban BILDU-k, ez dagoelako aukera gehio auzuneetara informaziñoa zabalduteko.

PNV-n erantzuna izan zan ez dala erreza auzuneetan tabloi horreek ipintea, auzotar bakotxak leku desbardin bat proposatu daikeelako.

BILDU-k ez dau gatxa ikusten hori egitea. Auzotar guztiekaz  berba eginda, adostasun batera heldu daitekezalako, ze plaza inguruan dagozan tabloiak be batonbatek ebatziko eban non ipini bere egunean.

Gehitu eban bide publikoen inbentarioan ganean euki daben eztabaidan beti bardinera doazela, gauzek gatx ipinten direnean ez dauelako asmorik behar egiteko.

Udaletxea herritarren zerbitzura dagoela eta danon gusture gauzek  egitea erreza ez dan arren, ahalegina egin behar dala gogoratu eban.

Gainera, Izaskun arrazoi barik geldituten zanean errespetue faltetan hasten zan, adibidez,  Anuskari berba altu egiten hasi jakon eta esan behar ez eban komentarioen bat be esan eban.

Halan da be, PNV-k honen ganean pegak ipini arren, baietz esan eban. 

Batzarrari amaiera emon jakon gaueko 22:00etan. 

1 comentario:

  1. Eskerrik asko laburpen honegaitik, batzarrean egon ez gintzezanontzat oso ondo laburtute ta azaldute dauela irudituten jata. Ia laster batean mota honetako informaziñoa gente gehiori helaraztea posible dan.

    Eskerrik asko,

    Maite

    ResponderEliminar