2012/03/05

2012KO AURREKONTUAK

Zein urrun gelditzen dan lehenengoko plenoan entzun genduana: "Herriaren alde, danok batera lan egitea". Berba sano politak, esanguratsuak eta maiatzako hauteskundeetan herriak esanekoagaz bat etozanak, ahaztuezina da boto bakar baten aldea egon zala.
Aukera ezin hobeak egon dira alkarlanari ateak zabalduteko, azkenengoa 2012rako aurrekontuak prestatzea. Baina honetan be alkarlanerako asmo hori ez da agertu. Aurrekontuak EAJ-PNVk aurkeztu dauz ezelango ahaleginik egin barik adostasun batera heltzeako plenora eroan aurretik. Zuzenketak aurkeztuteko aukerea egon da bai, plenoan be eztabaidatu dira bai, baina hori da adostutea? Prozesua ez liteke izan behar beste era batekoa, hau da, ez liteke izan behar ezer aurkeztu aurretik egin beharreko lana? Eta parte-hartzea non gelditu da? Bildu Zeanurik uste dau herria herritarrakaz batera egin behar dala eta Udalak aukerea emon behar deutsala herritarren parte-hartzeari. Parte-hartze prozesua zabala eta publikoa izan behar dala. Aurrekontuak aurrera eroateko herritarrak ez dabe aukerarik euki euren eretxia emoteko, behintzat aukera hau ez da publikoa izan.
Bildu Zeanurik argitu gura dau lehenengo eta behin, 2012rako aurrekontuak EAJ-PNVk epez kanpo aurkeztu dauzala, legearen araberan (Foru Araua, 14. artikulutik 18ra) urriaren 15erako mahai gaineratuta egon beharko zirala eta abenduaren 31rako onartuak edo ez egon behar zirala. Epeak ez betetzeaz gain, dokumentazino garrantzitsua falta zan: zenbatekoa da tesoreria geldikina? Dakiguna da 2010ean negatiboa izan zala (-358.913,87€) baina 2011ko aurrekontuetan ez zan modifikazinorik egin negatibo hori konpontzeko; legeak eskatzen dauzan txosten batzuk be falta ziran: inbersinoen eranskinak, likidazinoaren estimazinoa, ekonomia finantzazko txostena; Udalak eskatu eban azken maileguaren interesak ez dauz behar dan moduan kalkulauta; diru partida batzuk oker kokatuta egon dira...
Guzti horren aurrean Bilduk zuzenketak aurkeztu ditu. Osoko zuzenketak EAJ-PNVren ezetza jaso eban, partzial gehienak, ordea,  onartuak izan dira. Baina aldaketak eskatzen eben zuzenketak ez ziran onartuak izan: Arkitektoari jagokon partidea 40.000€koa dana gitxitutea, kontratuen dagozen baldintza batzuk aldatutea; protokolo eta errepresentazino partidea 19.000€ dana gitxitutea be bai; Gorbeialde irratiari, Bizkaia irratiari, Gorbeialderi, begitu Aldizkariari jagokiezan partidak berraztertutea...
EAJ-PNVk be zuzenketa batzuk aurkeztu zituan, jatorrizko aurrekontuetan ez ziran agertzen partida batzuk sortzea eskatu ebenak: Bardintasun Plana, Ume eta Gazteentzako Plana eta Euskera Biziberritzeko Plana. Hiru honeek ago batez onartu ziran.
Bilduk azpimarratu gura dau "Herriaren alde, danok batera lan egitea"ren alde egon garala, gagozala eta egongo garala, parte hartzea eta adostasuna bultzatuz.

BILDU ZEANURI

No hay comentarios:

Publicar un comentario